2 comments


Kontuz zure GameBoy edo halakoa hartzen duzun hurrengoan…

 

“(…) Proletalgoaren diktadura ez da gobernu aldaketa bat, Estatu berri bat baizik, beste botere zentral eta lokal berriekin, proletalgoaren Estatua da, Estatu zaharraren, hots, Estatu burgesaren hondakinen gainean zutitzen dena

Proletalgoaren diktadura ez da ordena burgesaren oinarrian sortzen, bere suntsipen prozesuan baizik; burgesia kanporatu eta gero, kapitalistak eta lurjabeak desjabetzen diren bitartean, oinarrizko ekoizpen baliabide eta tresnak sozializatzen diren bitartean, langileriaren iraultza oldarkorrarekin bat sortzen da. Proletalgoaren diktadura, burgesiaren aurkako indarkerian oinarritzen den Botere Iraultzailea da.

Estatua boteredun klasearen eskuetan dagoen tramankulu bat da, bere klase-etsaiak zanpatzeko balio duena. Zentzu honetan, ez dago alderik proletalgoaren diktaduraren eta beste edozein klaseren diktaduraren artean; Estatu proletarioa burgesia zanpatzeko tramankulu bat baita. Baina badago funtsezko alde bat: orain arteko Estatu denak gehiengo esplotatua zapaltzeko gutxiengo esplotatzaile baten tresna izan dira, baina proletalgoaren diktadura gutxiengo esplotatzailea zapaltzeko gehiengo esplotatuaren tresna da.

Laburbilduz: proletalgoaren diktadura burgesiaren gaineko proletalgoaren nagusitasuna da; legez mugatua ez den nagusitasuna, indarkerian oinarritutakoa eta masa proletario eta esplotatuen begikotasuna duena (Lenin, Estatua eta Iraultza)

Hemendik bi ondorio atera ditzakegu:

Lehen ondorioa: proletalgoaren diktadura ezin liteke “guztiontzako”, aberats eta pobreentzako demokrazia bat izan; “proletalgoaren diktadura, modu berriko Estatu demokratiko bat da ( proletarioentzat eta orokorrean txiroentzat), eta modu berriko diktadura bat da (burgesiaren aurka)” (Leninek esana, XXI lib., 393 orr.). Kautsky eta barren esaldiak; berdintasun unibertsalaz, demokrazia “garbiaz”, demokrazia “perfektuaz” eta abarrez mintzo direnak, esplotatzaileen eta esplotatuen arteko berdintasunaren ezinezkotasuna estaltzeko burgesiak erabiltzen duen zapia besterik ez dira. Demokrazia “garbiaren” teoria, lapur inperialistek erosi eta asetako langile aristokraziaren teoria besterik ez da. Teoria hau kapitalismoaren maltzurkeriak disimulatzeko, inperialismoa mozorrotzeko eta honi zanpatutako masen aurkako borrokan aritzeko indar morala emateko ezarri zen. Kapitalismoaren azpian ezinezkoa da esplotatuek benetako “eskubideak” izatea, hain zuzen “eskubide” hauek erabiltzeko beharrezkoak diren lokalak, inprentak, paper biltegiak eta abarrak esplotatzaileen jabetzakoak direlako. Kapitalismoaren azpian ez da gertatzen eta ezinekoa da esplotatuek herriaren gobernuan pixka bat ere parte hartzea; kapitalismoan, erregimenik demokratikoenean ere, gobernuak ez daudelako herriaren esku, Rothschild, Stinnes, Rockefeller eta Morgan bezalakoen eskuetan baizik. Kapitalismoaren pean, demokrazia, demokrazia kapitalista da, gutxiengo esplotatzailearen demokrazia, gehiengo esplotatuaren askatasuna mugatzen duena eta gehiengo honen aurka doana. Proletalgoaren diktaduraren azpian bakarrik egon liteke esplotatuentzako demokrazia, eta parte har dezakete langile eta nekazariek herriaren gobernuan. Proletalgoaren diktadura langile demokrazia da, gehiengo esplotatuaren demokrazia da, gutxiengo esplotatzailearen eskubideak mugatuko dituena eta gutxiengo honen aurka doana.

Bigarren ondorioa: Proletalgoaren diktadura ezin liteke gizarte burgesaren garapen baketsuaren emaitza bezala sortu; armada burgesaren, aparailu burokratiko burgesaren, polizia burgesaren, estatu burgesaren tresneriaren apurketa gisa soilik sor daiteke.

(…)

Lehen, nazio zanpatuen auzia era juridikoan soilik plantatzen zen. II Internazionaleko alderdiak “nazio ezberdinen arteko eskubideen berdintasuna” baieztatzen zuten adierazpen kontaezinekin konformatzen ziren; inperialismoaren aroan, nazio multzo bat (gutxiengoa) beste nazio multzo handi baten kontura bizi denean “nazioen berdintasuna” existitzen dela esatea, nazio zanpatuentzat egundoko iraina dela ezkutatuz. Orain, nazio auziaren kontzepzio juridiko burges hau zer den argi ageri zaigu. Leninismoak, nazio auzia adierazpen farfailtsuen tontorretik lurrera ekarri du; “nazioen berdintasuna” aldarrikatzea, Alderdi proletarioek herri zanpatuen askapenaren aldeko borrokaz lagundurik ez badoa, kontsigna hutsal eta hipokrita bat dela adieraziz. Honela, nazio auzia, herri  menperatuen borroka, inperialismoaren aurkakoa, nazioen benetako berdintasunaren aldekoa, Estatu independenteak eraikitzeko  euren borroka modu iraunkor batean laguntzean eta babestean zetzan betebehar bihurtu zen.

(…)

Erreformistarentzat; erreformak dena dira, lan iraultzaileak ez du garrantzirik, baztertzeko bakarrik aipa daiteken gauza bat da. Horregatik, botere burgesaren azpian, taktika erreformista erabiltzerakoan, erreformak botere burges hau sendotzeko eta iraultza ahultzeko tresnak hutsak bihurtzen dira.

Iraultzailearentzat ordea; aurrena lan iraultzailea da, eta ez erreformak, erreformak iraultzara iristeko tresna soilik dira. Horregatik, botere burgesaren azpian, taktika iraultzailea erabiliz, erreformak botere hau arrakalatzeko eta iraultza azkartzeko tresna dira, iraultza eusteko eta bultzatzeko herskaria dira.

Iraultzaileak erreformak ontzat ematen ditu, baldin eta lan legala isilpeko lanarekin bilbatzea laguntzeko tresna gisa ikusten baditu, isilpean burgesia uzkailtzeko helburuarekin egiten den formakuntza lan iraultzailea indartzeko baliatu ahal den estalki bezala ikusten baditu.

(…)

6) Alderdia elementu oportunistak egotziz indartzen da. Alderdi barneko taldetxokeria hori oportunismoa dela eta sortzen da. Proletalgoa ez da klase itxi bat. Kapitalismoaren garpenak proletariotu dituen jatorri burges-ttipi, nekazari edota intelektualdun elementuak proletalgora etengabe batzen dira. Eta era berean, langileriaren “goi-erpinean”, kapitalismoak kolonietatik lortu dituen gain-irabazien papurrez asetako mota guztietako funtzionario sindikalak eta parlamentariak daudelarik, desegituratze prozesu bat ematen da.

“Langile burgestuek –dio Leninek- edota “langile aristokraziak” osatutako geruza hori; euren irabaziengatik, ohiturengatik eta munduaz duen ikuskeragatik guztiz burges-ttipia denak; II Internazionalaren eustoin nagusia osatzen du eta gaur egun burgesiaren euskarri sozial (ez militar) nagusia da. Langile mugimenduaren artean burgesiaren morroiak direlak, kapitalisten langile ordezkariak direlako… erreformismoaren eta txobinismoaren makuluak direlako”. (XIX lib. 77 orr.)

Talde burges-ttipi guzti hauek, era batean edo bestean, Alderdian sartzen dira eta bertara zalantzaren, oportunismoaren, kikiltzearen eta sakabanaketaren izpiritua ekarriz, Alderdi barruko antolakuntzari kalte egiten diote eta Alderdia barrutik suntsitzen dute. Ondoan halako “aliatuak” izanda inperialismoaren kontrako guda egiteak, praktikan bi suren artean egotea, aurretik eta atzetik inguraturik egotea esan nahi du. Horregatik, elementu hauen aurkako borroka eta elementu hauek Alderditik egoztea, inperialismoaren aurkako gudan arrakasta izateko ezinbesteko baldintzak dira.

(…)Alderdiak inoiz ikusi ez den bezalako barne batasun eta kohesio bat erdiestea lortu badu, batez ere, zikinkeria oportunista garaiz araztu zuelako eta bere barrutik “likidazionistak” eta mentxebikeak bota zituelako izan zen. Alderdi proletarioak garatu eta indartzeko, barne lerroetatik oportunistak eta erreformistak, sozial-inperialistak eta sozial-txobinistak, sozial-nazionalistak eta sozialpazifistak egotzi behar dira.

Alderdia elementu oportunistez araztuz indartzen da.

(…)

 

Leninismoaren oinarriak – Josif Stalin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PD: La resistencia pasiva o activa ante las FSE será delito de atentado

“Berdintasuna”, “bakea”, “justizia soziala”, “desobedientzia zibila”(non?), “aterabide demokratikoak”…    JAJAJAJAJA!  bake faltsuari gerra!

Nola liteke oraindik jendeak kapitalismoa “gizatiarragoa” bihur daitekeela dioten burgesiaren morroi eta adiskideei sinestea? Nahiz eta “txapeladun” kapitalismoa izan…

Función social de la marginación – Juan Manuel Olarieta Alberdi

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted apirila 14, 2012 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo, reformismo

Tagged with , ,

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: