3 comments


Periodistas, el negocio de mentir – Ardi Beltza

 

 

 

Oraingo honetan kazetariei buruz hitz egingo dugu, munduko gertakariak era objektibo batean, eta iritzi eta adierazpen askatasuna errespetatuz,  gizarteari helarazten lan egiten duten profesionalak burgesiaren morroi diren eta inperialismoaren alde egiten duten diruaren lausengatzaile nazkagarriak, gure irudimenean egitura-sozial zapaltzaile hau  ez bakarrik onargarria baizik eta posible den hoberena dela sartzeko propaganda egiten duten soldatapekoak.

Ekoizpen baliabide jakin batzuk garatuta dituen gizarte batean, bertan dagoen oinarri ekonomikoari eta klaseen arteko harremanei azpiegitura deritzo. Azpiegitura honen gainean eratzen da gainegitura, hau da, egitura politikoa, juridikoa, militarra, ideologikoa…  Argi dago egitura juridikoa, adibidez, klase zapaltzailearen onurarako bideratua eta erabilia dela, baina zientzia humanistikoak, azpiegiturak baldintzatua egotez gain, bada ere hau justifikatzeko eta zuritzeko erabilia.

Egun gainegitura ideologikoak duen eragina eta erabilgarritasuna ikaragarria da, “informazioaren mendean”, irratietan, telebistan, egunkari eta aldizkarietan, Interneten… jasotzen ditugun ia datu guztiak kapitalismoaren makineria genozida eta honek sortutako hamaika bidegabekeriak bidezkotzeko jaurtiak dira (baina ez pentsa hau berria denik). Guzti hau kapitalak baliabide guzti horiek bere esku dituelako da, eta Lizentzia eta horrelakoen bidez hauek erabiltzen dituenak beren klasekoa izatea zihurtatzten dute (eta zerbait “ezohikoa” –burgesiarentzat desatsegina- gertatzen bada, horretarako daukate Audiencia Nacional).

Gainegitura ideologikoarekin jarraituz, harrigarria da gertakari guztiei buruz, historia osoan zehar, momento oro inperialismo gaizkileak egiten duen gezurtatze lana. Hain da handia bere egitura-zapaltzilea zaintzeko asmatu duen etengabeko gezurra, ezinekoa dela hau erakustea (nahiz eta saiakera xumeak egon).

Ohituak gaude errebolta edo denadelako egoera batean bizi izan garenontzat boteredunen gezurrak entzutera, baina honen atzetik klase borroka eta kapitalak herriak eta langileak menderatzeko nahiak daudela ikustea ez da erraza.

Adibidez, Euskal herri mailako azken greba orokorrean parte hartu zuten langile napar atxilotuen identifikaziorako erabailitako irudiak, “kazetariek” hartutakoak izan ziren. Beraz, “yo estoy haciendo mi trabajo” esaten dizueten hurrengoan… ostikoa muturrean! Txakurrak baitira, ez langileak.

Acciones en los medios de comunicación social mediante difusión de noticias falsas, empleo de una semántica que no favorezca al grupo terrorista, etc.

Plan ZEN

Eta nolabaiteko “lasaitasuna” dagoen herrietan ere, inperialismoak bere hatzaparretan hartu nahi dituenean hartako baliabideak edota langileak, jasanezineko manipulazioa jartzen dute abian, beren asmo nagusitzaileak metropolietako alienatuen begietara  onargarriak izateko. Kuba, Venezuela, Korea, Libia, Siria, Iran… zerrenda amaigabea da.

Jon Sistiaga 007, misio “sekretuan”, Korean

 

Hala ere, gogoratu beharra dago klase borroka, era ezberdin batean,  burgesen eta inperialisten artean ere gertatzen dela. Ondorioz, ezin esan daiteke herrialde bateko kapitalaren menpeko hedabideek gezurtiak direla dakigulako, beste herrialde batekoak aurkakoa esateagatik egia esaten dutela.

Beraz, nor sinistu? Nola bereiztu zer den burgesen arteko norgehiagoka, langileen lagunez eta anti-inperialistez mozorroturiko kapitalaren morroien propaganda edota  hizkera “aurrerakoi” baten atzean jabetza pribatua babesten duten faxista eta bestelako burges-ttipien asmakeriak, egiazko gertakarian irakurketa zuhur batengatik?

Ba beharrezkoa da marxismo-leninismoa, mundo-mailako langileriaren pentsakera, bere zutabe eta oinarri egoki eta hilezkorrak ulertu eta bereganatuz, gertakari bakoitzaren atzean nor dagoen, horiek mugitzen dituzten interesak zeintzuk diren eta interesen horien atzetik doazten beste “indarrak” ikusiz,  ez soilik oraina ulertzea, baizik eta zer gertatuko den ere igarri ahal izatea. Honen helburua, noski, Estatu burgesa suntsitzea eta Sozialismoa eraikitzea izango delarik.

IRAULTZA ALA HIL!

 

 

 

 

 

 

 

 

PD:

–  Ba nik ez diat uste drogak hartzea txarra denik. Parrandan ateratzerakoan eta… ta gainera ez beti. Gizarte puta honetan ere erritoak faltan ditiagu eta drogak asko laguntzen dik.

-Etzekiat… nik egunero hartzen ditinat, baina ez nabilen engantxatua, ez pentsa… Azkenean nere gorputza dun eta nahi dudan egingo dinat harekin, ezta?

-Eta hi-k/n, zer esan behar du-k/n?

Ba…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

3 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: