10 comments


Roma no paga traidores

 

 

 

 

Oraingo honetan aldizkari Mexikar batean izan da San Arnaldok bere ildo politiko nazkagarria agerian ipini duen tokia. Sarrera honetan otegisten pentsakeraren oinarriak adierazten saiatuko gara.

 

“Siempre viví con naturalidad mi compromiso político y fue el encarcelamiento de la mesa nacional de Herri Batasuna lo que me catapultó a la actividad pública. Desde entonces he tratado de ser honesto con los principios que siempre deben guiar a un revolucionario y he trabajado para que el independentismo vasco de izquierdas hiciera una transición hacia posiciones políticas que defendieran el uso exclusivo de métodos democráticos. Pero la primera transición es la que uno necesita hacer en su propia conciencia para después trasladarla al resto, y ese tránsito es duro, difícil y, al mismo tiempo, apasionante, sobre todo si culmina con éxito, como es nuestro caso.”

Hara! Onarzen du, harrotasunez gainera, HBn jarduera hasi zuenetik E.N.A.M. usteltzen ibili dela, euskal herri langilearen etsaien aurkako borroka suntsitzeko asmotan.  “Sozialismo identitarioa”rena ere bere asmakizuna izan beharko du orduan…

Orain Rufi Etxeberriak baieztatu behar digu “gogorraren” plantak eginez HASI, KAS eta bestelako erakunde iraultzaileak hondatzen zituztenean, komunistak erabaki ataletatik “garbitzen” zituztenean, ezker abertzalearen ildo politikoa jarrera nazionalista burges-ttipiei hurbilduarazten zituztenean… lan kontra-iraultzailea besterik egiten ez zutela.

 

 

“Soy especialmente crítico con algunas cosas que he hecho, así que puedo señalar a modo de ejemplo dos: las declaraciones que he efectuado y que han podido añadir más dolor a las víctimas (aún siendo involuntarias) y el no haber hecho más para evitar la ruptura del último proceso de diálogo que mantuvimos con el gobierno de Rodríguez Zapatero.”

Zeinetan pentsatzen ibiliko da? Gure arbasoengan?  Frankismo faxistak erahil dituenengan? Herri Askapena ikuspegi marxista-leninista batez gidaturik kapitalaren egitura zapaltzaileen aurkako borrokan ezin esandakoa nozitu dutenengan? Beren bizia burdin barren artean igaro duten ausartengan? Edozein agerraldi edo manifestaziotan burgesiaren txakurrek erasotu dituztenengan? Kapitalaren makineria-genozidak miserian hiltzera behartu dituenengan? Inperialismo mendebaldarraren edozein ekintzan beren familikideak lapurtu dietenegan? Gaztaroan ondo ordaindutako kabroien menpe bost egunez aipatu ezin diren torturak jasan izan dituztenengan? Jabetza pribatuan oinarritutako gizateriak ezagutu duen klaseetan bananduktako egitura-zapaltzaileirik basatienak beren bizitza infernu batean bihurtu dituztenengan? Ideologia burgesak sortzen dituen milaka krimenak jasaten dituztenengan?

Ez dut uste. Seguraski edozein motako Kapitalaren lekaioengan, herriaren etsaiengan, burgesiaren morroiengan pentsatzen ariko da. Beren artean lekutxo bat egingo ote dioten eskatzen ariko da?

 

“En la últimas elecciones celebradas en el País Vasco estuvimos a mil, 2 mil sufragios de ser la fuerza más votada. Así que estoy totalmente convencido de que los vascos seremos un Estado en Europa. En términos económicos, nuestra renta per cápita es una de las más altas del continente (34 mil euros), nuestro tejido industrial es sólido, nuestra geografía envidiable, y frente a nosotros tenemos una España que acaba de ser auxiliada parcialmente y corre grave riesgo de ser rescatada totalmente en los próximos meses. España, como Estado, es un proyecto fallido en términos políticos y económicos. Nuestra independencia es ya también una auténtica necesidad económica.”

Estatu bat Europan… nolako Estatua? Kapitalista izango da, bestela zaila ikusten dut Europar Batasun inperialistaren barnean sartu ahal izatea. Hori baita zuek bilatzen duzutena, ala ez da egia? NATOn ere sartuko ote gaituzue, aitzinean armada espainiarrean euskaldun fededun askok egin zuten legez, inperialismoaren bidegabekeri eta triskantzetan parte hartzeko?

Hau lotsagarriena da, bederen bere koherentzia erreformista eta txobinista adierazten du, gauza BERBERA esan duelako Elgoibar-ko kazeta batean duela gutxi, oraindik lotsagarriagoki. Baina jarraitu baino lehen, zein esanahi du euskal langileontzako renta per capita inguruan baino altuagoa izateak?

Renta per capita finkatzeko erabiltzen dena PIBa da, hau da, herrialde batean ekoitzi diren amaierako ondasunen balioa. Espainiar Estatuan 2000-2008 urteen bitartean PIBa hirukoiztu egin zen, zenbat langile ezagutzen dituzue beren soldata hirukoiztu zutenak? Espainiar Estatuko langileen renta per capita Europar Batasuneko media baino altuagoa zen (orain pixka bat bajuagoa da) eta soldatak media baino %59 baxuagoak! Eta benetan soldata media 34000 eurokoa izango balitz, zenbat “erdi mailiako” ezagutzen dituzue diru hori jasotzen dutenak? Adarra jotzen ibiliko ote da “ekonomista” hau?

Eta ba al daki Otegi jaunak burgesiak euskal herrian lan egiten duten langileetatik lortzen duen plusbalioa, espainiar Estatuko langileetatik xurgatzen duena baino altuagoa dela? Industralizazioarekin erabat lotuta baitago.

Hala ere, herrialde industrializatu bat izateak ez gaitu inguruko herriengan menpekotasun harremanak ezartzeko inolako baimenik ematen. Guztiz alderantziz, behargin-nazioartetasunean oinarritutako harremanak izan beharko dira gure herri askearen nortasuna eraikitzen lagunduko digutenak.

Ze diferentzia ETAk zionarekin 70 eta 80. hamarkadetan, non hainbat testutan argi eta garbi kondenatzen zituen “Euskadi aberats eta indartsu bat, hortzetaraino armatuta, etorkinak eta azpi-garatutako Espainia bat esplotatzeko prest” bat nahi zutenak. Zera zion : “Gure potentzial ekonomikoak soilik lagundu behar digu eraikitzen gizarte bat, non inongo gizakirik ezingo duen beste bat esplotatu ez ezik, herri batek ezingo duen ere ez bere aberastasuna baliatu beste bati neo-kolonialismo bat inposatzeko.”

Hots, Otegi-ren berbaldiaren erabateko antitesia.

“(…)Hoy quizá el mayor obstáculo consiste en el alto nivel de consumo existente en Euskadi peninsular –motor del proceso revolucionario vasco–, que puede hacernos olvidar que el objetivo de los trabajadores vascos no es consumir lo necesario y lo superfluo hasta el nivel de lo ridículo –y a la vez dramático–, sino transformar nuestras relaciones sociales de producción, haciéndolas fraternales y solidarias, y nuestras relaciones con los medios de producción apropiándolos y colocándolos a nuestro servicio; decidir qué queremos producir y cómo queremos distribuirlo; poder pensar y relacionarnos en nuestra lengua y crear nuestra propia cultura; en suma, ser hombres libres en un país libre. Esto constituye una revolución social y, para llevarla a cabo, es preciso que el poder político sea nuestro, sin sustituismos de ninguna clase; es preciso que se lo arrebatemos a las burguesías española y francesa que hoy lo detentan; es precisa una revolución política.”

Argala

 

 GURE ehun industriala? Putakume honek burgesiarekin guztiz bat egiten du! Egun industria herri langilearen eskuetan dago, ala gure lana xurgatzen duten kapitalista ezberdinen eskuetan, nahiz eta haien artean ikuskera ezberdinak eta tirabirak izan, denak langileen etsaiak direnak?

Otegistak burgesia euskaltzalearen babesa eta sosterngua bilatzen ari dira, beren ildo prokapitalista aurrera eraman ahal izateko. Baina “euskal” burgesia (bai madrilekin lotura estuak dituena, bai jatorri euskalduna duena) oso eroso dago inperialismo mendebaldarraren barnean espainiar Estatuak eskaintzen dion kokapenarekin. Pentsa daiteke Kapital inperialistarekin harreman hain estuak ez dituen burgesiak, hots ertainak, “bere herriarengatik” borrokatzeko prestutasun gehiago izango duela , baina Historiak erakusten digu euskal burgesia KOLDARRA dela, eta ez duela bere aberats egoera kolokan ipintzen duen ezer ere ez egingo, nahiz eta oso “abertzalea” izan. Eta bestalde, Madril hiriburutzat duen kapitalismo monopolistak ez du inoiz joaten utziko bere oinarri garrantzitsu bat den euskal burgesia.

Nork pentsa dezake euskal kapitalismoa espainiar inperialismotik bereiz daitekeela mekanikoki eta idealistoki, esanez “ekonomia ona” (“kapitalismo ona” argi esanda) dela, “espainiar merkatu txarrean preso” (Otegi-ren hitzak hitzez hitz !) ?

 

“La ecuación para el entendimiento tiene su ingrediente principal en la palabra respeto. Respeto a nuestra condición nacional y a nuestro derecho a decidir pacífica y democráticamente nuestro futuro.”

All you need is love G-7an,  hiltzaileak abesten ari dira… Errespetua? Benetan burgesia madrildarraren moral onari deika ari da? Jaja, hau bai hunkigarria… Klase borroka zer den jakingo ote du ziztrin honek?

Bai, Euskal Herria aberri aske bat izateko eskubidea badago, baina “eskubideek” ez dute inongo  esanahi materialik diktadura kapitalistan. Eskubideak gauzatu egin behar dira, baina zail samar zapaltzaieei baimena eskatu behar baldin bazaie, ezta? …Berriro ere inongo aipamenik ez Estatu horren klase egiturari, usai txarra hartzen ari naiz guzti honi, jaja.

Eta zer esan nahiko du “pacífica y democráticamente”? Burgesia inperialista anglosaxoiak ezartzen dituen parametroen barruan? Kapitalaren bake faltsua onartuz? Soldapateko-esklabotza eta beren jarduera zapaltzailea bermatzen duen legedi burgesari begirunea erakutsiz? Batek daki erreformista nazkante honekin…

 

SOZIAL-INPERIALISTA TXOBINISTA ZITALA !!!

 

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

10 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

  4. Pingback-a: Aurrera langileria

  5. Pingback-a: Aurrera langileria

  6. Pingback-a: Aurrera langileria

  7. Pingback-a: Aurrera langileria

  8. Pingback-a: Aurrera langileria

  9. Pingback-a: Aurrera langileria

  10. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: