2 comments


 

 

 

“(…)

-Entzun, Pavlusha! Dena ezin da ikastea izan… Badakizu zer? Zatoz nirekin festatxo batetara; neska-mutikook Ziga Gladish-en etxean elkartuko gara gaur. Bada denbora neskek zu eramateko eskatu zidatela.  Zu politikarekin itsutu zara, posible al da alaitu eta denbora batez ongi pasa nahi ez izatea? Tira, gaur ez baduzu irakurtzen, burua argiago izango duzu – limurtzen zuen, temati, Katiusha-k.

-Ze festa da hori? Zer egingo dute?

Katiusha-k isekaz erantzun zion:

-Zer egin behar duten?  Ba Jaungoikoari errezatu ez, baizik eta denbora era alaiean igaro, besterik ez. Zuk eskusoinua jotzen duzu? Ba nik ez zaitut behin ere entzun.  Tira, egidazu mesedea. Zina-ren osabak akordeoia dauka, baina gaizki jotzen du. Neskatilak zugan interesatzen dira, eta zu liburu artean zimeltzen zara. Non dago idatzia komsomol-ek ezin dutenik  dibertitu? Goazen, zu limurtzeaz aspertu baino lehenago, bestela zurekin hilabete batez haserretuko naiz.

Katia margolaria, begi handietako neska, kamarada ona zen eta ez okerragoa komunista gazte bezala. Korchaguin-ek ez zion mespretxu egin nahi eta baietza eman zion, nahiz eta halako bileretara joateko ohiturarik ez izan.

Gladish tren-gidariaren etxean zarata asko eta jende andana zegoen. Helduak, gazteei enbarazu ez egiteko, barne gelara sartu ziren, eta gela handi eta terrazatxoan, lorategi txiki batera ematen zuena, hamabost bat neska-mutil bilduta ziren.

Katiusha-k Pavel lorategitik terrazatxorantz eramaten zuenean hasiak ziren han “uxoei jan emateari” jolasean. Terrazatxoaren erdialdean bi aulki zeudan beren bizkarraldeak bata bestearen aurka ipiniak. Bertan, jabearen esanetara, jolasa zuzentzean zuena, neska eta mutil bat esertzen ziren. Jabeak “uxoi jaten eman!” oihukatu eta biek buruari buelta emanez elkar musukatzen ziren publikoki. Geroago “eraztunera” eta “postarira” jolastu ziren. Hauetako jolas bakoitzean musuak ematen ziren. “Postariaren” jolasean, besteen zelata saihesteko, musukatu behar zirenak argituriko terrazatxotik aurretik argia itzalita zuen gela batera pasatzen ziren. Jolas hauek betetzen ez zituztenentzat, bazter batean zegoen mahaitxo baten gainean “loreen flirtaren” txartel-piloa zegoen. Pavel-en ondokoak, hamasei bat urtetako neskatxak, Mura deitua, bere begi urdinekin lakrikunkeriatan, txartela bat eman zion eta ahots bajuan esan:

-Morea

Zuela urte batzuk Pavel-ek antzeko festatxoak ikusiak zituen, eta haietan zuzenean parte hartzen ez zuen arren, gauza naturaltzat hartzen zituen. Orain aldiz, herrixkaren bizimodu abarkadunatik aldendua zen betirako, eta festatxo hura zerbait higuingarria eta pixka bat ridikuloa zirudien.

Dena den, “flirt” txartela bere eskuan zegoen dagoeneko,. “Morea”ren ondoan “Oso gustoko zaitut” irakurri zuen.

Pavel-ek neskatxa begiratu zuen. Honek, larritu gabe, begirada eutsi zion.

-Zergatik?

Galdera nahiko deserosoa zen. Mura-k bere erantzuna aldez aurretik prestatua zuen.

-Arrosa- esan zuen, eta bigarren txartel bat eseki zion.

“Arrosa”ren ondoan “Niretzat apartekoa zara” idatzita zegoen. Korchaguin neskatxarengana hurbildu zen eta bere tonua leuntzen ahaleginduz galdetu zion:

-Zergatik arduratzen zara tontakeria hauetaz?

Mura-k, nahasita, ezpainak era guratsuan zimurtuz esan zuen:

-Nire aitormenak atsekabetzen zaitu ala?

Korchaguin-ek galdera erantzun gabe utzi zuen, baina norekin ari zen hizketan jakiteko gura sortu zitzaion. Eta neskatxak gradu onean erantzuten zituen galderak egiten hasi zen.  Minutu batzuen buruan, bazekien gazteak erdi mailako eskolan ikasten zuela, bere aita bagoi ikuskatzailea zela, berak duela asko ezagutzen zuela eta bere laguna izan nahi zuela.

-Zein da zure abizena? – galde egin zuen Korchaguin.

-Volintseva.

-Zure anaia makinenen deposituaren zelulako idazkaria da?

-Bai.

Orain Korchaguin-ek bazekien norekin ari zen. Bistakoa zen Volintsev-ek, barrutiko komsomol-etatik gogotsuenetakoak, ez ziola bere arrebari inolako jaramonik egin, eta neskatxa burgestxo gris batean bihurtzen zijoan. Azken urtean zehar festatxoetara sarritan joaten hasi zen, bere lagunen etxeetan, non lelotu arte musukatzen ziren. Neskatxak Korchaguin bere nebaren  logelan behin baino gehiagotan ikusi zuen. Orain Mura-k bere ondokoak bere jarrera onartzen ez zuela sentitu zuen, eta “uxoei jaten ematera” deitu ziotenean, Korchaguin-en irribar gaitzeslea nabaritzean, ezezko biribila eman zien. Minutu batzuk gehiago egon ziren han. Mura-k bere bizitzaz hitz egiten zion. Selienova hurbildu zitzaien.

-Eskusoinu ekartzen badut, joko al duzu? –eta begiak erdi itxiz Mura begiratu zuen- Lagunak al zarete jada?

Pavel-ek Katiusha bere ondora esertzera gonbidatu zuen, eta inguruan denek oihukatzen eta barre egiten zutela baliatuz, esan zion:

-Ez dut joko; Mura eta biok segituan goaz hemendik.

-Ah! Amua heldu duzula dirudi- esan zuen Selienova limurtzaile.

-Bai, heldu egin dut. Esan, badago hemen komsomol gehiago gu biok baino? Ala “usazain” bihurtu garen bakarrak gara?

Katiushak bakegile komunikatu zion:

-Tontakeriak egiteari utzi diote, orain dantza egingo dugu.

Korchaguin altxatu egin zen.

-Ongi da, neskazahar, dantza egizu nahi baduzu; baina Volintseva eta ni bagoaz.

(…)”

 

 Asi Se Templo El Acero (euskaratua) – Nikolai Ostrovski

 

 

 

 

 

 

 

Kapitalismoak, diktadura burgesak, bere biziraupenerako, herriaren gehiengorako bidegabea eta itogarria den erregimena zaintzeko, Historiak garatu dituen tresna guztiak erabiltzen ditu. Oinarri ekonomikoa eta hemendik eratorritako joputza-harremanak den azpiegituraren gainean eraikitzen da tresna hauetaz osaturik dagoen gainegitura: ideologikoa, militarra, judiziala…

XXI. mende honetan sortu duen bizimodu hutsala eta indibidualista bere diktadura bermatzeko beste tresna bat baino ez da.  Penagarria da, herri langileak bere baitan duen indar guztia eta etorkizun oparoa eraikitzeko indarra eta grinak gailu elektroniko gero eta urruntzaileagoekin, mobil, “tuenti”, eta bestelakoekin zanpatuta eta zokoratuta ikustea. Batez ere gazteen artean, burgesiak sortutako bizimoduaren menpe, honek behar duen langileriaren alienaziorako hain baliagarriak zaizkion pitokeriatan murgildurik.

Beharbada gizakiok errealitatetik urruntzeko joera dugu, gure egunerokotasunetik irtetzeko, beharbada drogen eta bestelako gaien kontsumoaren zergatiekin lotuta dago (Marx-en lan bikaina azteru informazio gehiagorako). Beharbada ez da gailu horien erabilpenak alienatzen duena, baizik eta sistema kapitalistak alienatuta edukitzeak horrelako aparailuekin egun osoa tenteltuta egotea eragitea. Baina ukaezina da mesede handia egiten diotela burgesiaren ordena uzkailtzeko beharrezkoa den eguneroko borroka kontzientetik aldenduaraziz.

“Mugitzen ez dena, ez ditu kateak nabaritzen”- Rosa Luxemburg

Guzti hau batzuk salatzen duten “pasibotasunarekin” guztiz lotuta dago. “Pasibotasuna” jarrera bat izan baino gehiago, kapitalismoak sortutako zapalkuntzak eragindako egoera da.  Gazte eta heldu langileek bere egiteko Historikoaren, Sozialismoa eraikitzeko tresnen eta borrokaren oinarriak ez ezagutzearena, kapitalak sortzen duen zapalkuntzari era egokian aurre egin ordez, burua bere morroien aurrean jaitsi eta zapalkuntza horrek eragindako ezinegonak gertukoekin ordaintzea sortzen duena. “Pasibotasuna” alienazio kapitalistaren beste ondorio bat baino ez da.

 

JAIA BAI, BORROKA ERE BAI!

 

PD: aurreko mende hasieran zeuden “loreen flirtaren” txartelak Facebook-en “galderez” eta gainerako “app”-ez ordezkatuak izan dira. Orain, aitzitik, bakoitza bere etxean bakarrik eserita egonda eta musurik gabe. Zinez okagarria.

 

 

 

 

 

OCIO Y TIEMPO LIBRE – Jarrai (Manual ideologico)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted uztaila 29, 2012 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, lunpen

Tagged with , , ,

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: