1 comment


Ze ostia egiten du Herri Langileriari omenezko margolan bat CocaCola edo Adidas-en iragarki bat egon beharko lukeen tokian?

 

 

 

 

Egun bere Estatu Sozialistaz harro dagoen, eta inperialismoaren aurkako borroka era ausartean aurpegia ematen duen  herrialde batetaz albiste bitxi bat iritsi zaigu.

Lehen gainbegiradan atera daitezkeen ondorioetatik aparte, hots, Kanpo Merkataritza Ministerioa orain askoz itsusiagoa egongo dela eta Ipar Korea-ko Gobernuak behargin-nazioartetasuna zer den ahaztu duela dirudiela, bada garrantzi handia duen gauza bat:

Juche Ideia marxismo-leninismoarekin bat etortzen ez dela. Hau da, Juche Ideia berrikustzaile anti-komunista  dela. Hurrengo lerroetan honetan sakonduko dugu.

 

“Marxismoa… langileria hondar historikora azaleratu eta kapitalaren aurkako borroka aurrera eramaten zuen garaia adierazten zuen… baina denborak aldatu dira eta Historia garatu da, beraz Marxismoak ezinbestean mugaketa historikoak bereganatu ditu.”

Kim Jong Il

 

Marxismo-leninismoaren maisu eta garatzaileek (Marx, Lenin, Stalin) argi uzten dutenez, Iraultza Sozialistaren eginbeharra burgesia desjabetzea da, ekoizpen baliabideak herri langilearen eskuetan ipintzeko. Honetarako, burgesiaren eta bere morroien indarra apurtzeko (baita uzkailiak izan eta gero) eta komunismora bideratuko den Estatu Sozialistaren oinarriak finkatzeko, proletalgoaren diktadura eraiki behar da.  Juche-k ordea, zera dio:

“Herri Errepublika Demokratiko bat… fronte bateratu demokratiko batez eraiki behar da… Kapitalista nazionalak ere… besarkatzen dituena.”

Kim Il Sung

 

Nahiz eta inperialismoaren menpeko erdi-garatutako herrialdetan “burgesia nazionalarekin” elkartzea beharrezkoa den iraultza demokratiko-nazionala aurrera eramateko, ahalik eta azkarren langileriak Iraultza Sozialista gauzatu behar du, burgesia hori burgesia den heinean Sozialismoaren eraikuntzaren aurkakoa delako. Burgesiaren desjabetze hau, klase-borrokak ezartzen dituen legeak jarraituz egin behar da, herri langilearen klase-etsaiak suntsituz eta klase sozial zapaltzaile bezala desagertaraziz.

“Gure herrialdeko enpresari eta merkatariak bidai-lagunak dira… ez soilik iraultza demokratikoa aurrera eramateko orduan baizik eta eraikuntza sozialistan.”

“Hasieratik, geure politika burgesia nazionalarekiko ez zen soilik iraultza demokratiko antiinperialista eta antifeudala beraiekin egitea, baizik eta gurekin gizarte sozialistara, komunistara joatea.”

Kim Il Sung

 

Beste aldetik, aski ezaguna da Errepublikako “buru”ari zaion mirespena.

“Liderrak… masa herrikoien patuaren lorpenean eginkizun erabakiorra du… liderrarenganako leialtasuna alderdiaren adierazpen gorena da, langileria eta gizakiei zuzendutako izpiritua.”

Kim Jong Il

 

Batzuetan liderraren dibinitateaz(!) hitz egiten da. Adibidez, Kim Jong Il Korea-ko Beharginen Alderdiaren idazkari nagusia izendatua izan zenean, Koreako hedabideek Paektu mendiaren inguruan gertakari miragarriak “jaso” zituzten.

Gainera, liderra “Aita” bezala aurkeztea, ez al du familiaren eredu patriarkalaren aldarrikapena egiten? Familiaren antolakuntza ekoizpen harremanekin guztiz lotuta dago, eta ez dirudi zentzu honetan sozialismoa  finkatzeko oinarri egokia bilatzen ari direnik.

Hau marxismo-leninismoaren ikuspuntutik guztiz lekuz kanpo dago. Stalin honela mintzatu zen honi buruz, Shatunovsky burkideari zuzendutako gutun batean:

“Zuk nireganako “mirespenez” hitz egiten duzu. Beharbada ezustean erabilitako adierazpena da. Beharbada… Baina ustekabeko adierazpena ez bada, gizabanakoenganako mirespen “printzipioa” baztertzea gomendatuko nizuke. Ez da tankera boltxebikea. Langileriaren, Alderdiaren, Estatuaren miresle izan. Hori ona eta baliagarria da. Baina ez nahastu hori gizabanakoenganako mirespenarekin. Hori izaerarik gabeko intelektualen apaindura handiuste eta alferrikakoa besterik ez da.”

 

Materialismo dialektikoak erakusten digun eran, errealitate materiala da gizakien ereduzko ikuskeran, pentsakeran, ideologian eragiten duen faktore nagusia. Beraz, Lenin-ek zioenez, “Sozialismoa kapitalismoak galbideratutako gizakiekin eraikitzen da”. Eta ekoizpen harremanak eta oinarri ekonomikoa aldatzen den heinean gizakien kontzientzian eragingo du. Ez ordea Juche-zaleentzat:

“Gizarte sozialistan, gizakiaren bilakaera, bere eraldaketa ideologikoa, sozialismoaren baldintza material eta ekonomikoak sortzea baino egiteko garrantzitsuagoa bihurtzen da.”

Kim Jong Il

 

Juche Ideia-k garatutako teoria “sozialistaren” arazo nagusia berezitasun-orokortasun harremana ongi ez ulertzean ala ongi ezarri nahi ez izatean datza. Hots, edozein herrialdetako berezitasunak maila orokorrago batean jasoak daudela ikustea, marxismo-leninismoak finkatzen dituen maila unibertsalean, eta ezin direla berezitasun horiek inola ere ez hau baztertzeko aitzakitzat hartu. Beharbada bere garaian ongi ez kitatutako klase zapaltzaileen hondarrak, bere jabetza pribatuaren eta inperialismoarekiko ezarri nahi duten harremanen eragina izango da Juche Ideia-ren “berezitasunen” zergatia?

Beraz, Ipar Korea-ko Estatu Sozialista ez bada klaserik gabeko gizarte komunistaruntz bideratzen, NORUNTZ bideratzen da?

 

 

*Informazio gehiagorako: Bill Bland – the workers party of korea and revisionism

 

 

 

 

 

“De los países socialistas que visitamos personalmente, Corea es uno de los más extraordinarios. Quizás es el que nos impresionara más de todos ellos. Tiene solamente diez millones de habitantes y tiene el tamaño de Cuba, poquito menos, unos ciento diez mil kilómetros cuadrados. La misma extensión territorial que la parte sur de Corea, pero la mitad de habitantes, fue asolado por una guerra tan fantásticamente destructiva que de sus ciudades no quedó nada, y cuando uno dice nada, es nada. Es como los pequeños poblados de guano que Merob Sosa y Sánchez Mosquera y esa gente quemaba aquí, y de los cuales no quedaban nada más que cenizas. Así quedó, por ejemplo, Pyonyang, que es una ciudad de un millón de habitantes. Hoy no se ve un solo resto de toda aquella destrucción, todo es nuevo. El único recuerdo que queda es, en todos los caminos, en todas las carreteras, y en todas las vías férreas, los huecos de las bombas que caían unas al lado de otras.

Ellos me mostraron muchas de las fábricas, todas ellas reconstruidas y otras hechas nuevas, y cada fábrica de esas había soportado entre 30 y 50 mil bombas. Si nosotros nos hacemos una idea de lo que eran 10 ó 12 bombas tiradas alrededor nuestro en la Sierra, que significaba un bombardeo terrible, y había que tener su dosis de valor para aguantar esas bombas, ¡lo que significaban 30 mil bombas tiradas en un espacio de tierra, a veces menor que una caballería!

Corea del Norte salió de la guerra sin una industria en pie, sin una casa en pie, hasta sin animales. En una época en que la superioridad aérea de los norteamericanos era tan grande, y ya no tenía qué cosa destruir, los aviadores se divertían matando bueyes, matando lo que encontraban. Era, pues, una verdadera orgía de muerte lo que se cernió sobre Corea del Norte durante dos años solamente. En el tercer año aparecieron los Mig-15 y ya la cosa cambió. Pero esos dos años de guerra significaron, quizás, la destrucción sistemática más bárbara que se ha hecho.

Todo lo que se pueda contar de Corea parece mentira. Por ejemplo, en las fotografías se ven gentes con el odio, ese odio de los pueblos cuando llega a la parte más profunda del ser, que se ve en las fotos de cuevas donde se meten 200, 300 y 400 niños, de una edad de 3 ó 4 años, se asesinan allí con fuego y otras veces con gas. Los descuartizamientos de las gentes, matar a mujeres embarazadas a bayonetazos para hacerle salir el hijo de las entrañas, quemar heridos con lanzallamas… Las cosas más inhumanas que pueda imaginar la mente fueron realizadas por el ejército norteamericano de ocupación. Y llegó casi hasta el confín de Corea con China, y ocupó, en un momento dado, casi todo el país. Sumado a eso que en la retirada lo destruían todo, podemos decir que Corea del Norte es un país que se hizo de muertes. Naturalmente, recibió la ayuda de los países socialistas, sobre todo la ayuda de la Unión Soviética, en una forma generosa y amplísima. Pero lo que más impresiona es el espíritu de ese pueblo. Es un pueblo que salió de todo esto tras una dominación japonesa de treinta años, de una lucha violenta contra la dominación japonesa, sin tener siquiera un alfabeto. Es decir, que era de los pueblos más atrasados del mundo en ese sentido. Hoy tiene una literatura y una cultura nacionales, y un orden nacional y un desarrollo ilimitado, prácticamente, de la cultura. Tienen enseñanza secundaria, que allá es hasta el noveno grado, obligatoria para todo el mundo.

Tiene en toda la industria el problema que ojalá nosotros tuviéramos hoy -que tendremos dentro de 2 o 3 años-, que es el problema de la falta de mano de obra. Corea está mecanizando aceleradamente toda la agricultura para lograr mano de obra y poder realizar sus planes, y también está preparándose para llevar a los hermanos de Corea del Sur el producto de fábricas de tejidos y otras, para ayudarlos a sobrellevar el peso de la dominación colonial norteamericana.

Es, realmente, el ejemplo de un país que gracias a un sistema y a dirigentes extraordinarios, como es el mariscal Kim II-Sung, ha podido salir de las desgracias más grandes para ser hoy un país industrializado. Corea del Norte podría ser para cualquiera aquí en Cuba, el símbolo de uno de los tantos países atrasados del Asia. Sin embargo, nosotros le vendemos un azúcar semielaborado como es el azúcar crudo, y otros productos aún sin elaborar, como es el henequén, y ellos nos venden tornos fresadores, toda clase de maquinaria, maquinaria de minas, es decir, productos que necesitan una alta capacidad técnica para producirlos. Por eso es uno de los países que nos entusiasma más.”

 

 INFORME DE UN VIAJE A LOS PAISES SOCIALISTAS, 31 DE DICIEMBRE DE 1960 (PAG 57 Y 58) Ernesto Che Guevara – Obras completas

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. compañero, estamos debatiendo con otros blogs la postura ante las elecciones, sería conveniente que nos escribieras para ponernos en contacto.
    agur iraultzaile bat!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: