Leave a comment


Black Panthers, All power to the people!

 

 

 

 

“Pantera Beltza Alderdiaren oinarri teorikoan sakon errotua zegoen amaierako Malcom X-ren praktika. Malcom militante iraultzaile bat zen, zapaldutako minoria ororen berdintasuna irabazteko altxa eta borrokatzeko duintasuna eta bereganako errespetua zuena, eta aldi berean ezohiko eredu bat, zerbitzu sozial onuragarriak eraikitzen saiatu zena, Pantera Beltzek kota altuetaragoetara eramango zutenak. Panterek, edozein kolore edo generoen gainetik, Malcom-en  nazioarteko langileriaren batasunaren  sinesmena jarraitzen zuten, eta ondorioz, bestelako minoria eta “zuri” iraultzaile taldeekin batasuna. Maoismoaren oinarriak hartuta iraultzaren aitzinako bihurtu zuten beren alderdiaren papera, Marxismoaz kapitalismoaren sistema ekonomikoa ikertzen zuten bitartean,  materialismo dialektikoaren teoria besarkatu eta ekoizpen baliabideak era bortitzean eskuratzeko beharra langile guztiei azalduz.”

MIA: History: USA: The Black Panther Party (euskaratua)


 

 

 

“Esan dugu: Pantera Beltza Alderdiaren ideologia herri Beltzaren eskarmentu historikoa eta Babilonian zapalkuntza arrazistaren eta esplotazio ekonomikoaren aurkako 400 urte luzetako borrokan herri Beltzak irabazitako jakinduria da, Huey P. Newton(*) gure Defentsa Ministroak Marxismo-Leninismoaren analisiaren ikuspegiaz interpretatua.

 Hala ere, definizioaren azken atalaren gainean hanpadura handia ipini beharra dugu – gure Defentsa Ministroak… interpretatua. Marxismo-Leninismoaren mundua iritzi oihan bat bihurtu da non beraien arteko interpretazio gatazkatsuak, Eskuinaldeko Berriskutzailetik Ezkerreko Dogmatikoetara, beren filosofía atzerakoiak Marxismo-Leninismo iraultzailetzat aurkeztu nahi dituzten. Munduan zehar eta edozein herrialdeko jendeak, bere burua marxista-leninistatzat dutenak, beren arteko liskarretan ari dira. Horrelako egoera bat gurea bezalako alderdi gazte batentzat arazo serioak sortzen ditu, oraindik bere ideologia zehazteko prozesuan dabilena.

 (…)

 Arrazismoaren auzian, Marxismo-Leninismoak laguntza gutxi eskaintzen digu. Izan ere, Marx eta Engels beraiek arrazistak zirela froga asko baitago – bere garaiko neba-arreba Txuri eta egungo Marxista-Leninista asko diren bezalaxe. Historikoki, Marxismo-Leninismoa Europar arazoen ikerle bat izan da eta Europar arazoei ebazpenak emateaz arduratu da gehienbat. Korea-ko Errepublika Demokratiko Herrikoia-ren sorkuntzarekin 1948an, eta Txina-ko Herri Errepublika-renarekin 1949an, zerbait berria injektatu zen Marxismo-Leninismoan, eta Europear fenomeno soil bat, estu bat izateri utzi zion. Kim Il Sung eta Mao Tse-tung burkideek Marxismo-Leninismoaren oinarri klasikoak beren herrialdetako berezitasunetara moldatu zituzten eta ideologia beren herriarentzako zerbait baliagarria bihurtu zuten. Baina beraientzat onuragarria ez ziren eta Europaren ongizaterako soilik ziren analisiaren atalak baztertu zituzten.

 (…)

 Izan ere, gure garaiko langileria elite industrial berri batean bihurtu da, Marx-en garaiko artisau berekoi eta merkataritza gremioko txobinista dirudiena, miseria gorrian bizi diren behe klaseak baino. Egun Amerika-ko Ekonomiako edozein lan-merkatuko lan Marx-en garaiko merkataritza eta artisautza eliteko gaitasun konplexuen eskakizun handia du. Oso mekanizatutako ekonomia batean, ezin esan daiteke produktibitate altua soilik behargin klasearen  lorpena dela. Makinak eta ordenagailuak ez dira langileriaren parte, nahiz eta langileriari hitz egiten dioten bozeramaile batzuk, bereziki Marxista-Leninista batzuk makina eta ordenagailuak bezala pentsatzen dutela dirudien. Iraultzaren sugarra, Langileriaren bihotzetan noizbait infernuko sua bezala erretzen zuena, egun kliskatzen duen kandela baten argia bihurtu da, soilik langileria Alderdi Demokratatik Alderdi Errepublikarrera lau urtetan behin ping-pong pilota bat bezala pasatzeko boterea baino ez duena, inoiz Ezkerreko ordezkoetara desbideratuko ez dena.

 (…)

 Lunpenak ekonomiatik at utziak izan dira. Eta Lunpenek sistema zapaltzailearen aurka ekintza zuzenean iharduten direnean, sarritan Behargin Klasearen bozeramaileez, burgesiaren eledunez lagunduta, negar eta kexen artean jasoa izaten da. Hizlari hauek Lunpenen borrokak “espontaneo” (beharbada beraiek agindutakoak ez direlako!), “antolatugabeak”, “kaotiko” eta “zuzendaritzarik gabekoak” izendatzea gustuko dute. Baina horiek Langileriaren ikuskera estuatik egindako aurreiritzizko analisitik datoz. Baina Lunpena nahi duen tokiruntz mugitzen da, ekoizpen baliabideekiko Langileriaren harremanetatik eta bizi baldintzetatik eratorritako taktikez zuzendua edo kontrolatua izateari errefus eginez.

 (…)”

 

ON THE IDEOLOGY OF THE BLACK PANTHER PARTY  (euskaratua) – Eldridge Cleaver

 

* The writings of Huey P Newton

 

 

 

 

 

 

Ezaguna da diktadura burgesak, kapitalismoak, masengan sortzen duen alienazioa, eta marxismo-leninismoa bereganatzeko sortzen duen zailtasuna. Ez soilik honen aurka egiten duten propagandaren erruz, baizik eta azpiegitura ekonomiko jakin baten gainean eraikitzen den gainegitura ideologikoak  sistema horretako klase zapaltzaile agintariari mesede egiten diolako.

“Klase menperatzailearen ideiak garai bakoitzeko ideia gainartzaileak dira; edo, beste era batean esanda, gizarte batean aginte material menperatzailea duen klaseak, aldi berean, bere aginte espiritual menperatzailea du.”

Marx eta Engels

 

Edozein zapalkuntza motarekin amaitu nahi duen edozein mugimendu iraultzaile marxismo-leninismo ondo ikasi eta honek zehaztutako bidea jorratzen ez badu, mugimendua ez du soilik langileria ez den beste klase batzuen mesede ekingo eta beharginen egiteko Historikotik at kokatu,  era batean edo bestean zapalkuntza horiek babestuko ditu, beraien izatearen benetako arrazoiak erasotuak ez baitira izango.

Eta hori da Pantera Beltzei gertatu zitzaiena.

Maoismoa gidatzat hartzea, bere “berezitasun”en apologia, berriro ere berezitasun-orokortasun harremana, marxismo-leninismoak ulertzeko gaitasuna ematen duena, ez bereganatu izanaren seinale da.

Nola esan daiteke Marx eta Engels arrazistak zirela? Ez al zuten ongi zehaztu giza talde eta gizarte desberdinen garapenen zergatiak oinarri ekonomikoan zeudela, eta ez divinitateen nahi edota egun (je, garai historikoaz ari naiz) Kapitalaren zapalkuntzaren zuribide bihurtu nahi duten genetikan?  Hala nola, Engels-ek idatzitako “Familiaren, Jabetzaren eta Estatuaren jatorria” lanean gizarteen bilakaeraren maila desberdinak era UNIBERTSALEAN (ez “europarrean”) finkatu? Arrazismoa gizarte burgesan bere gainegitura ideologikoaren parte da. Egia da mota honetako bereizketak bere borroka-eremua izan behar duela, baina betiere honen oinarrian dauden zergatiak ulertuz, marxismo-leninismoa jarraituz.

Lunpenproletalgoa iraultzaren gordekina izendatzeak, burgesiaren txakurren gordekina denean badauka ere bere mamia. Honen arabera, proletalgoaren Alderdiak ez du langileria bere alienazio egoeratik, Kapitalak eskaintzen dion bere ordena jasatearen trukeko erosotasunetik, bere indarrak burgesiaren diktaduraren alde erabiltzea eragiten dion pentsakeratik atera behar eta ekoizpen baliabideak eskuratzera, Sozialismoa eraikitzeko eta klaserik gabeko gizarte komunistaruntz bidea hasteko, gidatu. Ez, inperialismoaren aurkako borroka lunpenproletalgoak egin behar du, kapitalismoaz “kutsatuta” ez dagoelako ( JA! ) eta lan sozialean oinarritutako gizartea nahi duelako… bai.

 Ez da harritzekoa Pantera Beltza Alderdiaren bilakaera historikoa eta hauetako batzuen bilakaera pertsonala marxismo-leninismotik hain urrundua zegoen pentsakera kaxkar bat hautatu ostean.

Hala ere, goresgarria da burgesia inperialista odoltsuenaren lurraldean bertan bere egitura-zapaltzaileen aurkako borroka era ausartean dena eman zuten hainbat eta hainbat Pantera iraultzaileen jarduna, gizateriaren Historian orrialde interesgarri bat idatzi zutenak.

Eta honaino, marxismo-leninismoaren oinarriak ondo bereganatzeak duen garrantziaren beste irakaspen bat, burkideok!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: