1 comment


 

 

 

 

“-Zer egin duzu zure adarrean? Antolakundea sortu duzu? Zure lagunak, beharginen seme-alabak, astindu behar dituzu. Hurrengo egunetan Gazteria Komunistaren talde bat osatu behar da. Bihar idatzi eta argitaratuko dugu Gazteria Komunistaren deia. Gero gazteak antzokian bilduko ditugu eta hitzaldi bat antolatuko dugu, mailako sail politikora iritsi bezain laster, Ustinovich aurkeztuko dizut. Uste dut bera dela gazteriaren barne lana eramaten duena.

Ustinovich, mutiko eran moztutako ile ilun eta bere gorputzera gerriko estu batez hertsatutako jaka kaki dotore batez jantzitako hemezortzi urtetako neskatoa zen. Seriozhak berri asko jaso zituen berarengandik eta lanean lagunduta izatearen hitza jaso zuen. Agurtzerakoan, neskatxak literatura fardo batez zamatu zuen, eta bereziki liburutxo txiki bat gomendatu zion: Gazteria Komunistaren egitarau eta estatutuak.

(…)

Gaueko orduetan, Sergeik Ustinovich geltokira lagundu zion. Adio esateko orduan, eskua indarrez estutu zion, segundo batez berean eutsiz. Ustinovichek era ia hautemanezin batean irribarre egin zuen.

(…)

Seriozhak maiz geltokiko bidaiarien bagoi berdea bisitatzen zuen, non hurrengo kartela ikusten zen:  “Mailako Sail Politikoko Propaganda eta Astintzea”. Bertan, atal txiki batean, lan egiten zuten Ustinovich eta Ignatievak. Azkenengo honek, beti zigarro batekin ezpainen artean, maltzurkeriaz irribarre egiten zuen,  ezpain-ertzak zimurtuz.  Komsomol-eko barrutiaren Batzordeko idazkariak, konturatu gabe, Ustinovich-en lagun min egin zen, eta literatura fardel eta aldizkariez gain, geltokitik poztasun zirrara xume batekin aldentzen zen, elkarrizketa laburrek sortutakoa.

(…)

Goizeko ordu txikitan, geltokira lagunduz, non mailako sail politikoko langileak bizi ziren, Seriozhak, ezustean beretzako, galdetu zuen:

-Zergatik dut, Rita burkidea, beti zu ikusteko nahia sentitzen? , Zein ongi egoten den zurekin! Elkarrizketa bakoitzaren ostean kemen handiagoa eta amaiera gabe lan egiteko gogoa pizten da . – erantsi zuen.

Ustinovich gelditu egin zen.

-Aizu, Bruzhak burkidea  -esan zuen-, ados jar gaitezen: gaurtik aurrera ez duzu lirika gehiagorik egingo. Ez dut gustuko.

Seriozha errieta egin zaion ikasle haur bat bezala gorritu zen.

-Lagun eran esan dizut  -erantzun zuen-, eta zu … Zer kontrairaultzaile esan dut? Naturala denez, Ustinovich burkidea, ez dut gehiago hitz egingo!

Eta eskua azkar luzatuz, hirira bideratu zen, ia korrika.

Segidako egun batzuez Seriozha ez zen geltokira gerturatu. Ignatievak deitzen zuenean, lan asko egin behar zuen aitzakia ematen zion. Eta hala zen, oso lanpetuta zebilen.

(…)

Ustinovich Batzorde Iraultzailearen biltzarrera Joan zen. Seriozha aparte deitu zuen eta era lasaian galdetu zion:

-Zer, amodio propio burges-ttipia sartu zaizu ala? – Solas personal bat lanean eragitea uzten duzu? Hori, burkide, ez dago ondo.

Eta Seriozhak bagoi berdera ahal zuen bezain bestetan hurbiltzera bueltatu zen.

Mutikoa eskualdeko batzar batera joan zen.  Bi egunetan zehar eztabaida beroak izan zituen. Hirugarren egunean, Bilkura guztiarekin batera, armatu zen, eta egun osoaz Sarudni, oraindik azkendua izan ez zen Petliurako ofizialaren taldea basoan zehar jazarri zuten. Itzuleran, Ignatievaren etxean, Ustinovich aurkitu zuen. Geltokira lagundu zion eta agurtzerakoan, eskua indarrez estutu zion. Neskatxak eskua haserretuta erretiratu zuen. Eta berriro ere Seriozhak denbora asko eman zuen astintze eta propaganda bagoitik igaro gabe. Ritarekin topatzea nahita saihesten zuen, baita beharrezkoa zenean ere. Eta honek behin eta berriro bere jokaera azaltzeko eskatu ondoren, brastakoan eten zuen:

-Zertaz hitz egin behar dut nik zurekin? Berriro ere desbideratze burges-ttipi edo behargin klaseari traizioaren  bat egotziko didazu!

(…)

Eguerdi bero batean, Seriozha bagoian lasterka sartu zen, Ritari Korchaguinen gutun bat irakurri zion eta bere lagunaz mintzatu zitzaion. Ateratzerakoan, nahi izan gabe bezala esan zuen:

-Basora noa lakuan bainatzera.

Ustinovichek, lana utziz, gelditu egin zuen:

-Itxaron; elkarrekin joango gara.

(…) Basora sartu ziren, berbetan. Belar berri eta mardul batez beteriko soilgune batean, atseden hartzea erabaki zuten. Basoan gelditasuna zen nagusi,  haritzak beren artean txutxu-mutxuka ari ziren.

(…) –Sergei, hitzez eta fusilez jardun beharko dugu. Ezagutzen duzu erdiguneko batzordearen nahia Komsomolen laurden bat mobilizatu eta frontera bidaltzeko? Uste dut, Sergei, ez garela hemen denbora luzez egongo.

Sergeik aditzen zion; harriduraz nabaritzen zituen bere ahotsean ohikoak ez ziren inflexioak. Bere begi beltzak, heze eta distiratsuak, bere gain zeuden finkatuak. Bere begiak  ispilu bat bezalakoak zirela esan behar zion, non dena islatzen zen, baina berandu izan baino lehen eutsi zion mingainari. Ukondoren gainean jarriz, Rita altxatu egin zen.

-Non duzu pistola?

Sergeik bere gerrikoa samintasunez haztatu zuen.

– Herrixkan kendu zidan kulak-en taldeak.

Ritak eskua jakako poltsikoan sartu eta pistola distiratsu bat atera zuen.

-ikusten al duzu haritz hura, Seriozha?- eta armaren kanoiarekin zartaduraz beteriko enbor bat seinalatu zuen, hogeita bost pausutara egongo zena. Ondoren, eskua begiaren parera altxatu zuen eta ia apuntatu gabe tiro egin zuen. Zuhaitzetik azal jausi zen, balak erauzia.

-Ikusten? –esan zuen neskatoak poztasunez, eta berriz tiro egin zuen. Azalak berriro ere xuxurlatu zuen belarretan erortzerakoan.

-Tori – esan zuen Ritak burlati, pistola emanez – ikus dezagun nola egiten duzun tiro.

Hiru tiroetatik, Seriozhak soilik bat huts egin zuen. Ritak irribarre egin zuen.

-Okerrago egingo zenuela uste nuen.

Pistola lurrean utzi eta berriro belarretan etzan egin zen. Jakaren ohialaren azpian bere bular irmoak nabari ziren.

-Sergei, etorri hona.- esan zuen ahots baxuz.

Mutikoa hurbildu zen.

-Zerua ikusten al duzu? Urdina da. Eta zuk begiak kolore berberaz dituzu. Ez dago ongi. Zure begiak grisak izan behar dira, altzairuzkoak. Urdina kolore samurregia da.

Eta bat-batean bere buru ilehoria besarkatuz, ezpainetan sutsuki musukatu zuen.”

 

 

Asi Se Templo El Acero (euskaratua) – Nikolai Ostrovski  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zaila da asmatzea.

Zergatik irauten dute gehiago aberatsen arteko ezkontzak besteak baino? Zertan oinarrituta dago bi pertsonen arteko harreman sexual-sentimentala? Zergatik gertatzen dira desleialtasunak bikoteetan? Zergatik dago hau onartuagoa gizonen partez emakumeen partez baino? Amodioa existitzen al da? Badago harreman sexualen egokitasuna finkatzen duen moral baliagarririk? Noraino gara askeak harreman sexual-sentimentalak finkatu ala desegiteko?  Zilegi al da sexua eta sentimenduak banatzea? Eta posible?… Zein da Kapitalaren eragina guzti honetan?

Egungo gizarte burgesean, oinarri ekonomikoan eta honen jabetza eta ekoizpen harremanetan gainean eraikitako gainegitura da gizarte horren harreman orotan eragiten duen faktore erabakigarriena. Baita harreman sexual-sentimentaletan ere. Monogamiaren ezarpena, familien esku-hartzea ezkontzak finkatzeko orduan, ezkontzatik kanpoko harreman sexualen ukapena… jabetza pribatuan oinarritutako eredu patriarkalaren nahitaezko ondorioak dira. Hau zaintzen duen ideologia matxismoa da, emakumea erabaki ahalmenik ez duen objektu bat izatetik pertsona bat izatetik baino gertuago kokatzen duena. Esanguratsua da kapitalismo mendebaldarraz hain gaitzetsiak izan diren harreman homosexualen artean, gizonenak emakumeenak baino hobeto ikusiak egotea gaur egun.

Azken mendean, mundu erdia altxatu zuten Iraultza Sozialisten eskutik, emakumearen egoera bigarren mailako izatetik atera zen leku askotan. XXI. mende honetan, aldiz, kapitalismo inperialista gailendu da, eta matxismoa klase zapaltzaileen alienazioaren erreminta izaten jarraitzen du. Honen aurka, Mendebaldean “feminismo” burgesa sortu da, Kapitalaren aurka jo ordez “gizonen” aurka jotzen duena  langileen artean zatiketa sortzeko asmoz, beren emakume eredua nolabaiteko urdanga manipulatzaile bat dena eta burgesia inperialistaren hierarkia zapaltzailean posizioak hartu nahi dituzten eme kapitalisten ideologia dena.

Non dago emakume boltxebikeen harrotasuna? Non Sozialismoa eraikitzearen alde indar guztiak ematera bultzatu zien elkartasuna?

…Posible al da gizarte honetan parekidetasun, ez soilik sexual-sentimentalak, baizik eta edozein erakoak finkatzea, beste pertsona horiek Kapitalaren pentsaera hauez alienatuak baldin badaude?  Ba pentsa daiteke marxismo-leninismoaren, langileriaren ideologia hilezkorraren, materialismo dialektikoan oinarritutako pentsakera unibertsalaren eskutik, laguntzaz, zerbait lor daitekeela. Hala ere, kapitalismoan hezitakook ezin izango dugu inoiz guztiz bere eragin uzkurtzailea kendu. Lenin-en esanetan:  “Sozialismoa kapitalismoak galbideratutako gizakiekin eraikitzen da”.

Oinarri Sozialistetan (bai ekonomiko bai politiko) eraikitako gizartearen eginbeharra izango da elkarkidetzan oinarritutako mota guztietako harremanak finkatzea. Eta geurea honi hasiera ematea.

 

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urria 11, 2012 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, inperialismo, sexismo

Tagged with ,

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: