3 comments


 

 

Marx eta Engels-ek (baita Lenin-ek ere) maisuki agerian utzi zuten zibilizazio, demokrazia eta parlamentarismo burgesaren klase izaera. Hau da, edozein Estatu burges, “demokratikoena” izanda ere, gehiengo langilea zapaltzeko kapitalisten tresna besterik ez dela. Diktadura burgesaren aurpegi hau, klase zanpatuak urte jakin batzuetatik behin klase jabeen zein elementuek zapalduko duten aukeratzean datza.  “Sufragio unibertsala” herrialde kapitalistetan, burgesiaren antolaketa ekonomikoak eta bere gainegiturak langilerian sortzen duen alienazioa neurtzeko besterik ez du balio. Hau honela mantentzen da ikara burgesa bere ordena mantentzeko aski denean;  langileriak bere borroka era antolatuan burgesiaren ordena uzkailtzeko hasten duenean, faxismoa “agertzen” da.  Inperialismoaren garaian, kapital finantziarioa kapital industrilarekin batu den garaian, kapitalismoaren azken maila den garaian, eraso inperialisten garaian, krisi ekonomiko gero eta handiagoen garaian, gaur egungo garaian, parlamentu burgesa kapitalisten klase-diktadura zaintzeko tramankulua besterik ez dela argi geratzen da.

Gaur egun bizi garen egoera, ez da inolako egoera berria. Kapitalismo inperialistaren ohiko jokabidea da (Ongizate Estatuarena sinetsi zenuten? JAJA, inperialistek ezin dute mantendu beren produktuei irteera emateko zorrek eta zorrek sorturiko”mendebaldar” bizimodua, eta agur goxokia): beren botere azpiratzailea onartzen ez dutenen erahilketa masiboak, beren egitura ekonomiko baztertzailera egokitzen ez direnak gabeziarantz bideratzea, langabeziara, etxetik kaleratzea, lunpenera… beren mundu ikuskera faltsuaren aurka adierazten direnen aurkako errepresio kupidagabea eta herri heroien lagunen kontrako bortizkeria ankerra… eta hori guztia espainiarra bezalako Estatu filo-faxista batean.  Espainiar Estatu burgesa ez da inoiz “demokratikoa” izan, ez burgesa izateagatik soilik, baizik eta honek eraikitako gainegitura guztia balio kontra-herrizaleetan eraiki delako. Hortxe dugu “Ley de Partidos”, frankistek eratuta Konstituzioa onartzen ez duten eta aldaketak egiteko benetako nahia eta posibilitatea duten Alderdi eta mugimenduak ilegalizatzeko sortua, de facto edozein proiektu iraultzaile ilegal bihurtzen duena. Berez erregimen kapitalista batean estua den askatasun politikoa gehiago itotzeko helbururekin egiten dituzte legeak gaur BEREN parlamentuan… beraz txantxa kaskarra da legedi espainiarrari men egin ostean “ezkertiar” gisa aurkeztea.

Salbuespen egoera honetan kokatu behar ditugu urriaren 21eko hauteskundeak (soilik Euskal Herriko mendebaldean emango direnak) .

Hauetara aurkeztuko diren burgesiaren alderdi nagusiak ondorengoak dira:

PSOE, Felipe Gonzalez falangista eta hiltzaileak CIAren aginduetara eta Carrero Blancoren zerbitzu sekretuen laguntzaz, Suresneseko Kongresuan sigla “historiko” batzuetaz jabetu eta alderdi frankistaren zatiketaren ataletako batean bihurtu ostean, “langilezale” eta “ez-espainolista/ez-euskaltzale” papera jokatzen duen alderdi sozialfaxista eta inperialista.

PP, burgesia handi faxista eta espainolistaren alderdi nagusia, eliza katolikoarekin eta inperialismo yankiarekin harreman estuak dituena. Alderdi frankistaren zati “gogorra”, Euskal Herri Langilearen errepresio kupidagabean bere lagun PSOE bezainbeste egin duena. Bestelako taldexka ultra-eskuindarrekin harremanak ditu ( askotan diruz laguntzen dituenak).  

PNV, burgesia -handi “euskaltzalearen” alderdia, PP/PSOE tirabiren aurrean “lurraldekoa” burges-ttipi eta alienatu anti-komunisten begietara aurkezten dena. “Trantsizio garai”tik aurrera hierarkia inperialistaren barnean posizioak lortuta, beren etsai nagusia Euskal Herri Langilearen antolakuntza iraultzailea da, azken urteetan ongi baino hobeto erakutsi duten bezala.

EH BILDU, otegisten eta burgesia-ertain “euskaltzalearen” plataforma, Euskal Herri Langilearen sektore iraultzaile eta borrokalarienak burgesia inperialistaren ordena zapaltzailea onartzera bultzatu dutenak (-zertarako balio du marxismo-leninismo hori? –Ba hau ekitideko!). Goitik-beherako mugimendu burgesen eran, GEZURREZ beteriko propagandaz (nola esan ditzazakete programan esaten dituztenak, denok ezinezkoak direla dakigunean?)  herri langilea irabazi nahi dute, inperialismo anglosaxoiarekin batera Euskal Herrian “Pax Romana”(bake faltsua!) ezarri nahiean. Ordainean burgesiak kudeatutako Estatu pro-inperialista eta kapitalista eraikitzen utziko dietelakoan…. JAJAJAJA!

Eta gainerako alienatuen taldetxo pro-kapitalista “berdeak”, “animalistak”, “humanistak”…

 

Egoera honen aurrean inoiz baino gehiago beharrezkoa da Langileriaren Alderdia, Mota Berriko Alderdia, Alderdi leninista, Alderdi Komunista, marxismo-leninismoaren ideologia zientifiko-politiko hilezkorra bere egiten duen eta honetaz baliatuz Sozialismoaren aldeko borroka aurrera eramaten duena. Masak Kapitalaren aurkako gatazkan garaipenera bultzatuz (betiere behargin klasearen pentsakerari  irmoki eutsiz), etorkizun komunistaren oinarriak borrokan finkatzen dituena. Baina edozein herrialdeko langile ordezkatzen duen Alderdi hau ez da Euskal Herrian airetik sortuko, iraultzaileen egitekoa da honi gorpuzkera ematea. Kapitalak era guztietako alienazioak sortzen ditu (nahita eta nahigabe) langileak beren egiteko Historikotik aldenduarazteko, baina baita honen funtsa ulertzeko baldintzak sortu ere. Marxismo-leninismoaz, herrialde guztietako behargin borroken esperientzien sintesia eta Iraultza Sozialistaren garaipenerako gida dena, lortu behar da Euskal Herri Langilearen gehiengoa klase-kontzientzia bereganatuz bere etsaien, gizateriak ezagutu duen klase ankerrenaren eta bere ordezkarien aurka kolpeak zuzen jo ditzan, tara kapitalista eta joera burges-ttipi guztien gainetik, Euskal Estatu Sozialista Birbateratu eta Euskalduna eraikitzeko bidean.

 

Beraz, nahiz eta ez izan estrategikoki baliagarria Euskal Herri Langilearentzat, bozka nuloa erantzun bat izan daiteke iruzur burgesaren kontra. Horregatik blog honek  Euskal Iraultza Sozialista eta ESI taldea blogek deitutako bozka nuloaren (geroago EHAK m-l eta beste batzuk bat egin zutena) alde egiten du, sistema kapitalistaren eta honen zapalketa tresnen aurkako erantzuna era aktiboan bideratzeko keinu gisa.

 

urriaren 21ean… bozka iraultzaile!

IRAULTZA ALA HIL!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: