2 comments


Stalin burkidea, langileen harrotasuna

 

 

 

“(…)

Alderdi berri hori, Alderdi leninista da.

Zeintzuk dira Alderdi berri honen berezitasunak?

 

1)      Alderdia, langile klasearen abangoardiako destakamendua. Alderdiak, lehenik eta behin, langile klasearen abangoardiako destakamendua izan behar du. Alderdiak langile klasearen elementurik onenak bere altzora erakarri behar ditu eta euren esperientzia, izpiritu iraultzailea eta proletalgoaren kausarekiko duten leialtasun osoa bereganatu behar du.  Honez gain, benetako abangoardiako destakamentu bat izateko, Alderdiak teoria iraultzaileaz jantzia behar du egon, mugimenduaren legeen ezagutza behar du izan, iraultzaren legeen ezagutza behar du izan. Honela ez bada, ezingo du proletalgoaren borroka zuzendu, ezin izango du proletalgoak bera jarraitzerik lortu. Alderdia ez da benetako Alderdi bat izango langile klaseko masek sentitu eta pentsatzen dutena aztertzera mugatzen bada, masa honen gibelean abiatzen bada, mugimendu espontaneoaren arduragabekeria politikoa eta inertzia gainditzen ez baditu, proletalgoaren behin-behineko eta bat-bateko interesen gainetik kokatzen ez bada edota masak proletalgoaren klase interesak ezagutzera eramaten ez baditu. Alderdia langile klasearen aitzinean kokatu behar da, langile klaseak orokorrean ikusten duena baino haratago ikusi behar du, proletalgoa gidatu behar du eta ezin da bat-bateko mugimenduen gibelean arrastaka aritu. II Internazionaleko alderdiak, “segidismoaren” politikaren aldekoak direnak, politika burgesaren makuluak besterik ez dira, proletalgoa burgesiaren tresna izatera mugatzera baitaramate.  Abangoardiko destakamendu paperean kokatzeko gai den Alderdi batek, masei proletalgoaren  kokatzeko gai den Alderdi batek, masei proletalgoaren klase interesen ezagutza helarazteko gai den Alderdi batek soilik lor dezake klase proletarioa tradeunionismoaren bidetik aldentzea eta honetaz indar politiko berezi bat egitea.

Alderdia langile klasearen buruzagi politikoa da.

(…)

Baina Alderdia ezin da abangoardiako destakamendu bakan bat soilik izan. Klase destakamendu bat ere izan behar da, klasearen zati bat izan behar da, klasearen osotasunarekin etengabeko harreman hurkoan egon behar da. Abangoardiako destakamenduaren eta klasearen gainontzeko masaren arteko ezberdintasuna, alderdikideen eta alderdirik gabekoen artekoen ezberdintasuna ezin da desagertu klase sozialak desagertu baino lehen, proletalgoaren kopurua beste klaseetatik datozen elementuekin gizentzen den artean, langile klasea bere osotasunean abangoardiaren heziketa mailara iristen ez den bitartean. Baina Alderdiak Alderdi izateari utziko dio baldin eta ezberdintasun hori erabateko aldentze bihurtzen bada, Alderdia bere baitan isolatzen bada eta alderdirik gabeko masen artean loturarik ez badago, masa hauek bere zuzendaritza onartzen ez badute edo Alderdiak masen astean sinesgarritasun moral edota politikorik ez badu.

Orain gutzi, berrehun mila langile gure Alderdian sartu ziren. Nabarmentzekoa da langile hauek ez zirela euren kabuz Alderdira etorri, alderdirik gabeko masek hona bidali dituztela baizik, masek alderdikide berriak egiteko prozesuan parte hartu baitute eta alderdikide berri horiek euren onarpena izan behar baitute. Honek, alderdirik gabeko masek gure Alderdia euren alderditzat daukatela, euren artean gure Alderdia maitatua dela, bere garapenean eta sendotzean interesaturik daudela eta bere zuzendaritzan konfiantza gogo onez jartzen dutela frogatzen du. Ez dut uste frogatu beharra dagoenik alderdirik gabeko masa horiekin itxuran ikusezina den lotura hau izan gabe, gure Alderdia, gaur egun den langile klasearen indar nagusia izango ez zatekeela.

Alderdia klase proletarioarengandik banaezina da.

(…)

2)      Alderdia langile klasearen antolatutako destakamendu bezala. Alderdia ez da soilik langile klasearen abangoardiako destakamendua. Masen borroka benetan zuzendu nahi badu, antolatutako destakamendu bat izan beharko da. Kapitalismoaren pean, Alderdiari agertzen zaizkion eginkizunak handiak eta askotarikoak dira. Alderdiak, proletalgoaren borroka, barne eta kanpo garaipenari begira, muturreko baldintzetan zuzendu behar du, egoerak hala eskatzen badu proletalgoa erasora eraman behar du, egoerak atzera egitea eskatzen badu proletalgoari etsaien kolpeak saihestera lagundu behar dio, milioika eta milioika langilek osatutako alderdirik gabeko masengan diziplinaren, sendotasunaren, borrokaren eta antolakuntzaren izpiritua zabaldu behar du. Baina Alderdiak ezin izango ditu lan hauek bete antolakuntzaren eta diziplinaren isla ez baldin bada, destakamendu antolatu bate ez bada. Baldintza hauek eman gabe, ezinezkoa da Alderdiak milioika eta milioika proletariok osatutako masak gidatzea.

 (…)

 Gutxiengoa gehiengoaren aginduetara jartzearen printzipioa eta zuzendaritza zentral baten beharra ezartzen duen printzipioa, elementu ezegonkorren erasoen jomuga dira maíz, “burokratismoa”, “formalismoa” eta abar egozten dizkietelarik. Baina ez dut uste, printzipio hauek gabe, Alderdia osotasun bezala funtzionaraztea eta langile klasearen borroka  Alderdiak zuzentzea ezinezkoak izango ziratekeela frogatzeke dagoenik. Leninismoa, antolakuntza arloan, printzipio hauen ezartzea da. Leninek printzipio hauekiko aurkakotasunaz trufa eta irri egiten zuen, “errusiar nihilismo” edota “jauntxo-anarkismo” bezala izendatuz.

 (…)”

 

Leninismoaren oinarriak – Josif Stalin 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urria 26, 2012 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: