2 comments


-Goazen lokalera play-ra jolastea

-Joder, zergatik ez diagu beste zerbait egiten?

-Zer?

-…

 

 

Bideojokoak XX. mendearen erdialdean agertu ziren, iraultza elektronikoarekin batera. Hasiera batean denbora libre asko zuten garatzaileen industria marginala zena, gaur egun kapital kopuru ikaragarriak mugitzen dituen industria da, eta elektronika eta informatika arloan mugitzen diren enpresa multinazionalek garrantzi handia ematen diote, honetan soilik jarduten duten enpresa mordoa egonik. Eta zer esaterik ez dago, Mendebaldean baina baita beste leku askotan hauek gazteen bizimoduan izan duten eragin handiari buruz.

Kapitalismo inperialistaren garai honetan, monopoliora bideratzen den Kapitalaren konzentrazio eta metatzea, Kapital finantziarioarekin guztiz lotuta dagona, ekonomiaren arlo guztietan eragiten du, eta ondorioz, egitura ekonomiko global horretan moldatzen diren gizarteetan ere. Eta bideojokoen industria ez da salbuespena.

Bideojokoen industria Kapital-handiaren eskuetan badago, ez da zaila ondorioztatzea hau bere botere ekonomikoa handitzera bideratzearekin batera, bere botere politikoa, bere klase-diktadura eta bere burgesiaren frakzioa hierarkia inperialistaren barnean onuragarriak zaizkion kokapena sendotzeko erabiltzea (beste edozein industria bezala).

Ordena burgesaren gainegitura ideologikoaren zeregina bere zapalketa eta esplotazioa bidezkotzen duten ideiak eta pentsakerak gizartean, baina batez ere langilerian, sartzean datza. Behargin-klasea bere egiteko Historikotik aldenduaraztea, beren gizarte egiturak sortzen duen amorrua guzti honetaz etekin ateratzen dutenei kolpatu ez dezan, eta hau inguruko pertsonengan eta gehienetan egitura zapaltzaile horretan egoera ahulagoan daudenen aurka ala egitura hori arriskuan ipintzen dutenen kontra bideratzea. Egun bideojokoek lan garrantzitsua egiten dute belaunaldi berrietan propaganda hau zabalduz, aurrerago ikusiko dugun eran, eta “pasibotasuna” deitzen den horretan, bidegabekeriak onartzeak eragiten duen jarrera dena, sakontzen dute.

 

Baina bideojokoek izan duten arrakasta sistema kapitalistak sortarazten duen bizi-ereduarekin guztiz bat egiten duela da, zeinetan klase elkartasuna ematea  galarazteko, beren nahietara moldatzen diren kontsumitzaileak sortzeko eta langileen arteko norgehiagoka bultzatzeko berekoikeria eta jarrera indibidualistak zabaltzen diren. Bideojokoak, Internet-en antzera, kapitalismoak ezarritako egunerokotasunari eta gizarte honen barnean sortzen diren isolamendu sentsazioei erantzuteko “aterabide” bat bihurtzen dira langile eta gazte askorentzat. “Cyber” direlakoen ugalpena honen adibiderik mingotsena da. Bideojoenganako menpekotasunaren kausak drogen eta bestelako menpekotasunen zergatiekin guztiz lotuta daude. Nahiz eta gaur egun “sozialak” deitzen dieten ala “familian” jolasteko direnak, kapitalismoak ezarritako lan denbora/ denbora askea dikotomiaren kokatzen dira eta gizartearekiko isolamenduan sakontzen dute, gazteria kaletatik urrunduz.

 

Egun industria hau inperialismo yankiaren parte diren jabeen eskuetan dago, eta hau argi eta garbi ikusi daiteken ateratzen duten “gerrako jolas” guztietan, non militarismoa, errepresioa eta bestelako balio kapitalisten goraipamena egiteaz gain, yankien indarrez sartzeak hainbat eta hainbat herrialdetan eta beste txakur inperialisten edo gero eta gehiago iraultzaileen aurkako bortizkeria zuritzen diren.

Hiltzaile inperialista bat izatea “jolasa” bihurtu dute, nonbait

 

Lunpenen bizimodua ere oso gogoko dute kapitalista hauek, gizarte burgesan hain ohikoa den hipokrisia azalduz. Bandak, mafiak, lasterketa ilegalak, armak, drogak eta erahilketak… mundu horretan ematen diren egoera eta bizimodu bortitzak, non tara kapitalista guztiak areagotzen diren, “jokalaria” erregimen burgesak sortarazten dizkion ezinegonak garaipen edota botere sentsazio faltsu  batekin estal ditzan… betiere beren logika zapaltzailearen barnean, eta errealitate materialean inola ere eragin gabe.

Eta nola ez, masazko  kirol-negozioei buruzkoak, Europan futbolari buruzkoak gehienbat. Gainegitura kapitalistaren parte bihurtu dituzten kirol-ikuskizun hauen helburua argi dago, ditxosozko alienazioan sakontzea, beren botere-egiturei aurkako erasoak saihesteko asmoz eta hauek beste jarraitzale-talde, kirolari edota zuzendariengan bideratzeko. Bideojoko hauek algara horretan bigarren mailako paper bat jokatzen dute, baina hala ere diru andana mugitzen dute eta erabiltzaileari “kudeatzaile”  edota “negozio-gizon” izateko aukera ematen diote… je.

Bideojokoak + Futbola = alienazioa x 1000

 

Kapital handiarenen gainegituran duen propaganda eginkizunaz gain, gero eta leku gehiagotan bideojokoak artetzat hartzen ari dira. Interakzioak sortzen dituzten milioika datuez gain, bideojokoek istorio bat izaten dute, eta hauen erliebeak eta pertsonaiak asmatzen dituzte garatzaileek.  Beraz, hemen beren mundu ikuskera eragin nabarmena eta proiektuaren arduraren arabera erabakigarria izango du, beren klase-egoerarekin guztiz lotuta egongo dena. Hots, beste edozein arte bezala, bere sortze prozesua gizarte jakin horren eta batez ere ekoizpen baliabideen jabeen nahien araberakoa izango dela, “artea arteagatik” egiten dutenean ere. Bai kapitalistak bai hauen soldatapean dauden “artistak” langilerian bere klase-ikuskera ordezkatzen ez duten, bere egiteko Historikoaren aurka dauden, zirrarak eta sentipenak sortzen dituzte eta mementuko ordena zapaltzailea bidezkotzen dute. Arlo ideologikon gertatzen den era berean, arteak klase zigilua du.

 

Ez dago langileria kapitalismoaren barne bere askatasuna eta garapena bermatzen duen aparaturik, zaletasunik, bizimodurik, modarik, estetikarik. Gehiengoaren zapalkuntzan oinarritutako klaseetan banadutako gizarte burgesaren suntsipena eta joera burges-ttipi eta alienazio guztien kiskaltzea, marxismo-leninismoa zabalduz eta klase-kontzientzia indartuz, izango da behargin-klaseari  komunismora bideratzen den Sozialismoa eraikitzea ahalbidetuko diona. Gizakiok lanean eta elkartasunean oinarritutako etorkizun oparoa, eta batez ere, geurea, langileona den etorkizun bat izan dezagun.

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted azaroa 9, 2012 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, inperialismo

Tagged with ,

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: