4 comments


Stalin boltxebikea

“(…)

1)Metodo dialektiko marxista hurrengo ezaugarri nagusiez bereizten da:

a) Metafisikari aurka eginez, dialektikak ez du natura objektu eta gertakari ustekabeko pilaketa bezala ikusten, batzuk besteetatik banandurik eta isolaturik eta beraien artean inolako mendekotasunik izan gabe, baizik eta osotasun giltzatu eta bakar bat bezala baizik, non objektuak eta gertakariak beraien artean organikoki lotuak dauden, batzuk besteen mende dauden eta haien artean baldintzatzen diren.

(…)

b) Metafisikari aurka eginez, dialektikak ez du natura geldi eta mugiezina, geratu eta aldaezina  den zerbait bezala ikusten, etengabeko mugimendu eta aldaketa konstantera lotuta dagoen zerbait bezala baizik, pausarik gabe berriztatzen eta garatzen den zerbait eta beti zerbait jaiotzen eta garatzen dagoen eta zerbait hil eta iraungitzen dagoen zerbait bezala.

(…)

c) Metafisikari aurka eginez, dialektikak ez da garapenaren prozesua haziera prozesu soil bat bezala aztertzen, zeinetan aldaketa kuantitatiboak ez diren aldaketa kualitatibotan bihurtzen, baizik eta aldaketa kuantitatibo hutsal eta ezkutuetatik, ageriko aldaketetara, errotiko aldaketetara, aldaketa kualitatiboetara; hauek, ez apurkako eran, baizik eta era azkar eta bat-batekoan, gauzen egoera batetatik bestera jauzien forman, eta ez ustekabeko eran, lege batzuei jarraiki baizik, oharkabeko eta pixkanakako aldaketa kuantitatibo batzuen pilaketaren emaitza gisa.

(…)

d) Metafisikari aurka eginez, dialektikak naturaren objektuak eta gertakariak barne kontraesanak inplizituki daramatzaten irizpidetik abiatzen da, den denek bere alde positiboa eta alde negatiboa baitute, beren iragana eta geroa, beren iraungitze aldea eta garapen aldea; kontrajarritako alde hauen arteko borrokatik,  berria eta zaharraren, hiltzear dagoenaren eta jaiotzen ari den, iraungitzen den eta garatzen den aurkako borrokak, garapen prozesuaren barne edukia, aldaketa kuantitatiboetatik aldaketa kualitatiboetarako eraldaketaren barne edukia, osatzen duen irizpidetik.

(…)

Jarrai dezagun. Mundua etengabeko mugimendu eta garapenean badago eta garapen honen legea zaharraren desagertzea eta berriaren hazkundea bada, bistakoa da jada ezin dela gizarte erregimen “aldaezinik”, ezta jabetza pribatuaren eta esplotazioaren “betiereko printzipiorik”, ezta nekazarien lur-jabeenganako eta beharginen kapitalistenganako mendekotasunaren “betiereko ideik” egon ere. Honek esan nahi du erregimen kapitalista erregimen sozialistagatik ordeztua izan daitekeela, erregimen feudalista erregimen kapitalistagatik bere garaian ordeztua izan zen era berean. Honek esan nahi du, ez jadanik bere garapen amaierara iritsi diren gizartearen geruzei, nahiz eta oraingo mementoan indar nagusia izan, baizik eta garatzen ari diren eta etorkizun bat daukaten beste geruza horiei, nahiz eta oraingo mementoan indar nagusia ez izan, bideratu beharra dagoela.

(…)

Jarrai dezagun. Aldaketa kuantitatibo geldoetatik aldaketa kualitatibo azkar eta bat-batekoetara igarotzea  garapenaren lege bat baldin bada, bistakoa da klase zapalduek aurrera eramandako eraldaketa iraultzaileak gertakari erabat natural eta saihestezina adierazten dutela.

Honek esan nahi du kapitalismotik sozialismorako iragaitea eta uztarri kapitalistatik behargin klasearen askapena ezin dela lortu aldaketa geldoen bitartez, erreformen bitartez, baizik eta erregimen kapitalistaren eraldaketa kualitatibotik, hots, iraultzaren bitartez.

Honek esan nahi du politikan, ez tronpatzeko, iraultzailea eta ez erreformista izan beharra dagoela.

Jarrai dezagun. Garapen prozesua barne kontraesanen ezagutarazte prozesua bada, kontraesan hauetan oinarritutako elkarren artean kontrajarritako indarren talken prozesua bada eta hauek gainditzeko helburuarekin, bistakoa da proletalgoaren klase borroka gertakari erabat natural eta saihestezina adierazten duela.

Honek esan nahi du egin beharrekoa ez dela erregimen kapitalistaren kontraesanak samurtzea, baizik eta agerian uztea eta bere osotasunean zabaltzea, ez klase borroka itzaltzea, baizik eta amaiera arte aurrera eramatea.

Honek esan nahi du politikan, ez tronpatzeko, langile politika bati eutsi behar zaiola, klasekoa, zorrotza, eta ez politika erreformista bati, proletalgoaren eta burgesiaren arteko interesen harmoniakoa, sozialismoan kapitalismoaren “apurkako sartzearen” politika adiskidetzaile bati.

(…)

 

2)Materialtasun filosofiko marxista hurrengo ezaugarri nagusiez bereizten da:

a) Idealismoari aurka eginez, mundua “erabateko ideiaren”, “izpiritu unibertsalaren”, “kontzientziaren” haragitzea bezala ikusten duena,  Marxen materialtasun filosofikoa mundua, bere izateagatik, zerbait materiala den irizpidetik abiatzen da; munduaren gertakari anizkun eta askotarikoak mugimenduan dagoen materiaren itxura eta mota ezberdinek eratzen dutela; gertakarien arteko elkarrenganako lotura eta elkarrekiko mendekotasun harremanek , metodo dialektikoak agerian uzten dituenak, mugimenduan dagoen materiaren garatzea zehazten duten legeak direla; mundua materiaren mugimendua zehazte duten legeen bidez garatzen dela, inolako “izpiritu unibertsalaren” beharra izan gabe.

(…)

b) Idealismoari aurka eginez, izate erreala gure kontzientziak soilik duela dioenak, eta mundu materiala, izatea, natura, gure kontzientzian soilik direla, gure hautematetan, gure kontzeptuetan, materialtasun filosofiko marxistak materia, natura, izatea, errealitate objektibo bat den irizpidetik abiatzen da, gure kontzientziatik kanpo dena eta honetatik bereizirik; materia funtsezkoa dela, sentipenen, hautemanen,  sorburu den iturria eratzen duelako, eta kontzientzia bigarren mailakoa, eratorritakoa, materiaren irudi islatua baita, izatearen irudi islatua; pentsamena bere garapenean hobezintasun maila altu batera iritsi den materiaren emaitza dela, eta zehazkiago, garunaren emaitza, eta hau pentsamenaren organoa, eta ondorioz, ez dagoela, akats barkaezin batean erori gabe, pentsamena eta materia banantzerik.

(…)

c) Idealismoari aurka eginez, mundua eta hau zehazten duten legeak ezagutzearen aukera eztabaidatzen duena, gure ezagutzen egiazkotasunean sinesten ez duena, egi objektiboa onartzen ez duena eta mundua “gauzak bere baitan”ez beteta dagoela ulertzen duena, zientziaz inoiz ezagutuko ez dituenak, materialtasun filosofiko marxistak mundua eta hau zehazten duten legeak erabat ezagugarriak diren oinarritik abiatzen da, naturaren legeei buruzko gure ezagutzak, esperientziak egiaztatuak, jarduteaz, egiazko jakituriak direla, egi objektiboen balioa dutenak, munduan ez dagoela gauza ezagutezinik, soilik oraindik ez ezagutuak, baina zientzia eta jardutea erakusteaz eta ezagutzera emateaz arduratuko direnak.

(…)

Jarrai dezagun. Natura, izatea, mundu materiala funtsezkoa bada, eta kontzientzia, pentsamena, bigarren mailakoa, eratorritakoa; mundu materiala errealitate objektiboa osatzen badu, gizakiaren kontzientziatik bereizirik dena, eta kontzientzia errealitate objektibo honen irudi islatua dela, hemendik ondorioztatzen gizartearen bizitza materiala baita ere, gizarte-izatea, funtsezkoa dela eta bere bizitza izpirituala, bigarren mailakoa, eratorritakoa; gizartearen bizitza materiala errealitate objektiboa dela, gizakien nahimenetik bereizirik dena, eta gizartearen bizitza izpirituala errealitate objektibo honen isla, izatearen isla.

Honek esan nahi du gizartearen bizitza izpirituala sortzen den iturria, gizarte ideiak igortzen diren iturria, gizarte teoriak, ikuskerak eta instituzio politikoak, ez dela, ideia, teoria, ikuskera eta instituzio politiko beraietan bilatu behar, baizik eta gizartearen bizitza materialaren baldintzetan, gizarte-izatean, ideia, teoria, ikuskera eta abar hauen isla direnak.

(…)

Aitzitik, Marxen hitzetatik ez da ondorioztatzen gizarte ideia eta teoriak, ikuskerak eta instituzio politikoak gizartearen bizitzan inolako garrantzirik ez dutenik, ez dutenik errefusean gizarte-izatean eraginik izaten, gizartearen bizitzaren baldintza materialen garapenaren gain. Orain arte, soilik gizarte ideien eta teorien eta ikuskeren eta instituzio politikoen jatorriari buruz aritu gara, bere jaiotzari, gizartearen bizitza izpirituala bere bizitza materialaren baldintzen isla den faktuari. Gizarte ideien eta teorien, ikuskeren eta instituzio politikoen garrantziari dagokionez, historian jokatzen duten egitekoari dagokionez, materialtasun historikoak ez du soilik ez ukatzen, baizik eta, alderantziz, egiteko honen garrantzia eta bizitzan eta historian dagokion esangura azpimarratzen du.

(…)

Honek esan nahi du gizartearen bizitza materialaren baldintzetan eragin ahal izateko eta bere garapena azkartzeko, bere hobekuntza azkartzeko, proletalgoaren Alderdia gizartearen bizitza materialaren garapenaren eskaerak era zuhurrean islatuko dituen gizarte ideia bat, gizarte teoria bat euskarri izan behar duela, eta horri esker, herriko masa ugariak mugimenduan ipintzeko, hauek mobilizatu eta hauekin proletalgoaren Alderdiaren gudaroste handia antolatzeko gai izatea, indar atzerakoiak birrindu eta gizartearen indar aurreratuei bidea berdintzera prest egongo dena.

“Ekonomisten” eta mentxebikeen porrota, beste arrazoien artean, aitzindari teoriaren, aitzindari ideiaren garrantzia mugiarazlea, antolatzailea eta eraldatzailea onartzen ez zutelako azaltzen da, eta materialtasun baldar batean eroriz, bere egitekoa ia ezerezera murrizten zuten, eta ondorioz Alderdia geldotasunera zigortzen zuten, begetatzen bizitzera.

(…)

 

3)Materialtasun historikoa.

(…)

Zein da, orduan, gizartearen bizitza materialaren baldintzen sistemaren barnean, haren fisionomia, gizarte-erregimenaren izaera, gizartearen erregimen batetik besterako igarobidea zehazten duen faktore kardinala?

 Faktore hau, materialtasun historikoaren arabera, gizakiaren izaterako beharrezko bizitza bitartekoen lorbide era da, ondasun materialen ekoizpen era: gizartea bizi eta garatu ahal izateko beharrezko elikagaien, soinekoen, oinetakoen, etxebizitzaren, erregaien, ekoizpen lanabesen, eta abarrenak.

(…)

Ondorioz, ekoizpena, ekoizpen era, ez du soilik gizartearen ekoizpen indarrak bere baitan hartzen, baizik eta gizakien arteko ekoizpen harremanak ere, hortaz, ondasun materialen ekoizpen prozesuaren barnean bien arteko batasuna gorpuzten den era izanez.

(…)

Honek adierazten  du gizartearen historia, beste ezer baino lehen, ekoizpenaren garapenaren historia dela, mendeetan zehar batzuk besteen jarraian datozen ekoizpen eren historia, ekoizpen indarren garapenaren eta gizakien arteko ekoizpen harremanen historia.

Honek esan nahi du gizarte garapenaren historia, era berean, ondasun materialen ekoizle beraien historia dela, langile masen historia, ekoizpen prozesuaren indar nagusiak direnak eta gizartearen izaterako beharrezko ondasun materialen ekoizpena aurrera eramaten dutenak.

Honek esan nahi du zientzia historikoa, benetako zientzia bat izan nahi badu, ez duela gizarte garapenaren historia errege eta buruzagi militarren ekintzetara murrizten jarraitu behar, Estatuen “menderatzaile” eta “azpiratzaile”en ekintzetara, baizik eta beste ezer baino lehen ondasun materialen ekoizleen historiaz arduratu behar dela, langile masen historiaz, herrien historiaz.

Honek esan nahi du gizartearen historiaren legeen ikasketarako gakoa ez dela gizakien buruetan bilatu behar, gizartearen ideia eta ikuskeretan, baizik eta gizarteak bere garai historiko bakoitzean ezarritako ekoizpen eran, hots, gizartearen ekonomian.

Honek esan nahi du zientzia historikoaren oinarrizko egitekoa ekoizpen legeen ikasketa eta aurkikuntza dela, ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen garapenaren legeenak, gizartearen garapen ekonomikoaren legeenak.

Honek esan nahi du proletalgoaren Alderdiak, benetako alderdi bat izateko, ororen gainetik, ekoizpenaren garapenaren legeak ezagutu behar dituela, gizartearen garapen ekonomikoaren legeak.

(…)

 

Baina, ekoizpen indarrak neurri erraldoietan garatu ostean, kapitalismoa berarentzat irtenbiderik gabeko kontraesanetan murgiltzen da. Gero eta merkantzia gehiago ekoiztu eta salneurriak gero eta gehiago jaitsaraziz, kapitalismoak lehia areagotzen du, jabe ertainen eta ttipien masa bat suntsitzen du, proletario bihurtzen ditu eta beren erosteko ahalmena gutxiagotzen du, eta ondorioz ekoitzitako merkantzien salmenta ezinezko bihurtzen du. Ekoizpena zabaldu eta fabrika eta enpresa erraldoietan milioika behargin biltzerakoan, kapitalismoak ekoizpen prozesuari gizarte izatea ematen dio eta honela bere oinarriari azpiak jaten dizkio, ekoizpen prozesuaren gizarte izatea ekoizpen baliabideen gaineko gizarte jabetza eskatzen baitu, ekoizpen baliabideen gaineko jabetza jabetza pribatu kapitalista den bitartean,ekoizpen prozesuak aurkezten duen gizarte izatearekin bateraezina dena.

Ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen izatearen arteko kontraesan menperaezin hauek gain-produkzio krisi ziklikoetan agertzen dira, zeinetan kapitalistak, biztanleriaren masaren txirotzearen ondorioz, beraiek sortutakoa, ez dute erosle kaudimendunak aurkitzen eta produktuak erretzera, landutako salgaiak suntsitzera, produkzioa gelditzera eta ekoizpen indarrak errautsera behartuak ikusten dira, non milioika izaki derrigorrezko langabeziara eta gosera eramaten diren, ez salgaien falta izateagatik, guztiz kontrakoagatik baizik: gehiegi ekoitzi izanagatik.

Honek esan nahi du ekoizpen harreman kapitalistak jada ez daudela gizartearen ekoizpen indarren egoerarekin hoskidetasunean, baizik eta haiekin menperaezinezko kontraesanean daudela.

Honek esan nahi du kapitalismoak bere barnean iraultza daramala, ekoizpen baliabideen gaineko egungo jabetza kapitalista jabetza sozialistagatik ordeztera deitua dagoen iraultza.

Honek esan nahi du erregimen kapitalistaren oinarrizko ezaugarria esplotatzaile eta esplotatuen arteko klase borrokarik amorratuena dela.

Erregimen sozialistaren barne, egun arte soilik S.E.S.B.-en errealitatea dena, ekoizpen harremanen oinarria ekoizpen baliabideen gaineko jabetza sozialista da. Hemen, jada ez dago ez esplotatzaile ez esplotaturik. Sortutako produktuak lanaren arabera banatzen dira, “lan egiten ez duenak, ez du jango” printzipioaren arabera. Gizakien arteko harremanak ekoizpen prozesuaren barnean esplotazio orotik aske diren langileen artean anaitasunezko lankidetza eta elkarrenganako laguntza sozialisten harremanen izatea dute. Ekoizpen harremanak ekoizpen indarren egoerarekin erabateko hoskidetasunean daude, ekoizpen prozesuaren gizarte izatea ekoizpen baliabideen gaineko gizarte jabetzaz indartua baita.

Horregatik S.E.S.B.-ko ekoizpen sozialistak ez ditu gain-produkzioko krisi ziklikoak ez hauek ekartzen dituzten zentzugabekeriak ezagutzen.

Horregatik, S.E.S.B.-en, ekoizpen indarrak abiadura azkarrez garatzen dira, ekoizpen harremanek, ekoizpen indar horiekin hoskidetasunean egoterakoan, garapen honi bide zabala irekitzen baitiote.

Halakoa da gizakien arteko ekoizpen harremanen garapenak erakusten duen irudia, gizateriaren historiaren bilakaeran.

(…)”

 

Sobre el materialismo dialectico y el materialismo histórico (euskaratua) – Josif Stalin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted azaroa 28, 2012 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo

Tagged with ,

4 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

  4. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: