Leave a comment


PPSH albania

“Urak lo egiten du, etsaiak ez, epaitzen du gure herriak. Dohakabeak lo gelditzen direnak.”

Enver Hoxha

 

“(…)

Prozesu iraultzaile hau benetako sozialismoaren bidetik doazen herrialdeetan etenik gabe garatzen da, bi bideen arteko borroka bateraezin eta zorrotz gisa: sozialista eta kapitalista, bigarrenaren gaineko lehenengoaren garaipen erabateko eta behin betikoa bermatzeko, bortizkeria kontra-iraultzaile eta eraso inperialista edo endekapen baketsu burges-berrikustzaile bidezko atzerapen arrisku orori bidea ixteko. Iraultzaileak eta mundu osoko herriak borroka hau arreta biziz jarraitzen dute, mundu osoan iraultzaren kausaren eta sozialismoaren ezinbesteko auzitzat hartuz. Haiek herrialde sozialistei beren  sostengua eta babesa erreparorik gabe ematen diete herrialde hauen aurkako inperialismoaren edozein ahaleginaren aurrean, herrialde sozialistetan oinarri bat eta iraultzaren erdigune boteretsu bat ikusten baitute, haiek borrokatzen dituzten idealen gauzapena praktikan  ikusten dituztelako. Lenin-en ideiak nazioarteko proletalgoaren laguntza eta babesa iraultza sozialista arrakasta izan duen herrialdeari duen lehen mailako behar eta garrantziari buruz, hilezkorrak dira. Baina ulertu beharra dago benetako herrialde sozialista bat dela, marxismo-leninismoaren irakaspen iraultzaileak zehaztasun handienarekin ezartzen dituela eta  langile nazioartekotasunari era kontsekuentean atxikitzen dela. Aitzitik, herrialde kapitalista batean bihurtzen bada, mozorro iruzurti “sozialista” bat soilik eramanez orduan herrialde horiri ez zaio sostengua eman behar.

 (…)

 Kapitalismoaren metropolietan mundu-mailako langile iraultzaren prozesua gaur beti gora doazen proletalgoaren eta gainontzeko langile geruzen eta aurrerakoien esplotazio eta zapalketa burgesaren aurkako,  sistema kapitalistaren egungo mundu-mailako krisiaren zama langileen gain botatzeko burgesiaren ahaleginen aurkako, itxura batean edo bestean faxismoaren berpiztearen aurkako…  klase borroketan azaltzen da. Langile masa zabalak proletalgoa buru dutela egunetik egunera kontzienteago dira iraultza sozialista eta proletalgoaren diktaduraren ezarpena aukera bakarra direla krisitik eta kapitalismoaren gainontzeko gaitzetatik libratzeko, esplotazio burgesatik, bortizkeria faxista eta gerrate inperialistetatik  libratzeko. Bizitza eta gertaerek baieztatu dute ez burgesia, ez bere morroi ageri ala ezkutukoek,sozialdemokratetatik egungo berrikustzaileetara, ezin dutela masen borroka iraultzailearen baga gelditu. <<Mundu-mailako proletalgoaren egungo borrokak – nabarmendu zuen Enver Hoxha burkideak ALAren VII. Biltzarrean – marxismo-leninismoaren funtsezko tesia baieztatzen du berriro ere, zeinak dioen berrikustzaile eta burges munduan, behargin klasea eta bere borroka ezin direla ez bortizkeria ez demagogia bidez garaituak izan.>> (Enver Hoxha, ALAren VII. Biltzarrearen aurreko txostena, 186-187 orriak, albaniar edizioa)

 (…)

 Marxismo-leninismoa proletalgoaren kontzientzian sakonki barneratu den ideologia da, beren askapena bilatzen duten herrien masa zabalen artean gero eta eragin handiago bat eragiten duena. Hain indartsua da teoria honen eragina, ideologo burgesak ere beti hau aintzat hartzera behartuak izan direla, eta ez direla inoiz marxismo-leninismoa desitxuratzeko erak eta moduak bilatzeko beren ahaleginetan gelditu, iraultzari azpiak jateko.

 “Hiru munduen”, “ez-lerrokatzearen”… egungo teoria antileninistak ere iraultzari azpiak jatea, inperialismoaren aurkako borroka itzaltzea, iparamerrikarraren aurkakoa zehazki,  mugimendu marxista-leninista, Marx-ek eta Lenin-ek bultzatu duten proletalgoaren batasuna banatzea, elementu antimarxisten edozein motako elkartzeak sortzea, iraultzari, marxismo-leninismoari leial mantentzen diren benetako alderdi marxista-leninisten aurka borrokatzeko, dute helburu.

 Egoerak ustezko era berri batean aztertzeko saiakerak, Lenin eta Stalin-en ezberdinak, mugimendu komunista marxista-leninistak beti jarraitu duen estrategia iraultzailea aldatzea, ibilbide oker batera, antimarxista, inperialismoaren eta berrikuspentasunaren aurkako borroka alde batera uztera, daramate. Marxismo-leninismoari, mugimendu marxista-leninistaren estrategia iraultzaileari leialtasuna, izaera anitzeko edozein berrikustzaile garaikideek zabaltzen dituzten okertze oportunista guztien aurkako borroka, burgesiaren eta inperialismoaren aurkako behargin klasearen eta herrien mobilizazio iraultzailea , iraultzarako ganorazko prestakuntza, bidezko ibilbide bakarra dira, garaipenera eramanten duen ibilbide bakarra.”

 

 

 

La Teoria y la Practica de la Revolucion (euskaratua) – Albania-ko Lanaren Alderdiaren Erdiguneko Batzordea

 

 

 

PD: dirudienez badira euskal herri langilearen hondare historikoa baztertuz euskarak herri honetako iraultza sozialistan izan behar duen garrantzia ukatzen dutenak, herri honen askapen eta askatasunaren funtsa dena. Kapitalismoaren zapalkuntza  bitartekoen artean hizkuntza dagoela, gizakion mundu ikuskerarekin hain lotuta dagoena, eta klase borrokatik inolaz ere banandu ezin daiteken auzia dela ulertzen ez dutenak. Herri honek eraikiko duen Estatu Sozialista EUSKARAZ eraiki behar izango dela ez ulertzea, inperialismoaren gainegitura ideologikotik ez ateratzea da, klase zapaltzailearen parametroetatik ez ateratzea, honengatik alienaturik egotea.

GORA ALBANIA SOZIALISTA!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: