3 comments


egutegia2013kimetz

Kapitalismo basatiaren erasoek gero eta gogorrago astintzen dute euskal langileriaren egoera larria eta honetaz gain, etengabeko eskubide nazionalaren, politikoen eta oinarrizko eskubide sozialen ukapena, asimilazio kulturala, kartzela-zigorrak, torturak eta dispertsioa gehitu behar zaio. Zoritxarrez, espainiar eta frantses estatu inperialisten aurkako borrokak nahiz eta mende erdi baino gehiago iragan, Euskal Herrian gatazka armatuari hasiera eman zioten arrazoiak ez dira inondik inora konpondu. Errealitate hau guztia ahaztu eta ezkutatu nahian, Ezker Abertzale Berria bake eta demokraziazko etengabeko mezu faltsuak erabiltzen hasia da, eta noski, honek Erregimen Frankistaren oinordekoa den Parlamentu eta Alderdien Legeak babestea dakar.

Errealitate honen aurrean Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua sekulako gabeziekin aurkitzen da, bai organikoki, zein ideologikoki. Nahiz eta desideologizazioa aurretik etortzea Ezker Abertzale Berria izan da klaudikazio ideologikoa eta sistemaren aurkako borroka guztiaren likidazioa bultzatu eta burutu duena. Mugimenduaren barnean izandako nazionalismo burgesaren indarketak eta jarrera iraultzaileen ukazioak mugimendu abertzale osoaren etengabeko desideologizazioa suposatu dute, eta egoera honek, kide eta militanteak fase berri honetara bultzatuak izatera suposatu egin du. Independentziaren aldarrikapenera atxikitzea Sozialismoak duen eduki iraultzailea alde batera utziz.

Esandako guztiaren argibidea Ezker Abertzale Berriaren estrategia berrian ikusten da. Estatuak inposatutako arauak onartzearen alde, alderdien legea onartzearen alde eta inperialismo espainolak inposatutako marko legalen barnean parte hartzeak nabarian uzten du esandakoa. Bere intentzioa Euskal Herria “iraultzara” bideratzea besterik ez da, soilik bide baketsuak erabiliz eta frankismoaren oinordekoak diren instituzio burgesetan parte hartuz. Estrategia erreformista eta oportunista honek guzti hau bultzatzen du: Soilik instituzioetan eta  desobedientzia zibilean oinarritutako borroka , alderdi burges eta erreformisten arteko aliantza, Europar Batasunaren barnean Euskal Herri “aske” baten ametsa bultzatzea, gatazkaren benetako konponbidea ukatzea, biktima guztien parekotasuna eta azkenik XXI. mendeko sozialismoa besarkatuz, independentzia faltsua bultzatzea.

Gaur egun, nahiz eta bizi izandako guztia eta gure herriak bizi izan dituen traizioak buruan izanik, Euskadiko Ezkerra eta Aralar bezalakoak, batzuk ez dira nekatzen eta iraganeko formulak errepikatzea erabaki dute, nahiz eta formula hauek etsaiaren lerroetara pasatzeko metamorfosia suposatzea. Badirudi iraganean burututako akatsetatik ikastea ez dutela nahi.

Nola burutu daiteke soilik borroka demokratiko bat demokrazia existitzen ez denean? Nola egin daiteke aurre estatuaren biolentziari? Nola izan daiteke Euskal Herria libre Europar Batasunean eta kapitalismoaren menpean? Nola burutuko da bakea antagonikoak diren klaseetan zatituta dagoen gizarte batean?Nola ematen da adiskidetze hori zapaltzaileen eta zapalduen artean? Eta azkenik, ideien ukaziora eta ondorio erreformistetara heltzeko, beharrezkoa izan ohi da hainbesteko sufrimendua?

Estatu modernoei buruz hitz egitea, Ezker Abertzale Berriari gustatzen zaion bezala, Europar Batasunean kokatuz eta “Sozialismo identitario” edota “XXI. Mendeko Sozialismoan” oinarrituz, oraindik definitu gabekoa, baina malgua, noski, guziontzako proiektua izan behar delako, gezur hutsa besterik ez da. Holako sozialismoak subjektu iraultzailea den langile klasea ukatzen du eta bide iraultzaileak erabiliz botere hartzeari uko egiten dio, klaseen arteko adiskidetzea bultzatuz. Bitarteko faseak onartzea, hau da, estatu moderno independente baten alde borrokatzea eta Euskal Herriko sozialismoaren eraikuntza gerorako uztea, euskal burgesiaren interesen aurrean amore ematea da. Arazo nazionala iraultza sozialistan existitzen diren arazoetariko bat da, beraz, klase borrokatik disolbaezina. Langile klasearen programan ezin daiteke egon marko inperialistan kokatutako euskal estatu baten eraikuntza. Klase borroka izan behar da herri hau osatzen duten langile eta herri sektoreen programa. Soilik independentzia lortzea, Txabi Etxebarrietak zioen moduan, nazionalismo baldarra, Euskal Estatu Modernoaren maximalismoa Europako Ekonomia Erkidegoaren barnean, Estatuaren monopolioaren barneko mugan eta inperialismo genozidaren parametroen barnean, ez da demokraziaren sinonimoa edo behintzat ez da langileen eta herri sektoreen demokrazia. Independentzia eta Sozialismoa txanpon bereko bi aurpegiak dira, kapitalismo, patriarkatu, inperialismo eta ekoizpen bideek dituzten burgesien interesen aurkako borroka izan behar da, boterea haien eskutik kentzeko borroka eta haiek klase bezala desagertzea.

Independentzia eta Sozialismorako bidean borroka instituzionala eta demokratikoa eta adiskidetzea eta gatazkaren konponbidea  bide bakarrak direla uztea, estatuaren kontzeptua eta kapitalismoaren logika ez ulertzea da. Estatua klaseen arteko dominazio tresna bat da, haien arteko bateraezineko izaera duten klase antagonikoetatik jaioa, eta hau aldi berean, jabetza pribatuaren existentziaren emaitza da. Euren bake soziala mantendu ahal izateko eta langile klasearen edozeinezko aspirazio iraultzailea erreprimitzeko poliziaren eta ejertzitoaren sorkuntza beharrezkoa izan da, hau da, klase zapaltzailearen dominazioa mantentzeko.

Gure Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko estatu burgesa suntsitzea beharrezkoa da eta hau inoiz ez da posible izango bide instituzionalen bitartez. Burgesia ez da hain ergela, berak inposatu ditu jokoaren arauak eta legeak, beraz, ez du langile klasearen haien pribilegioak kentzeko ahalbidetuko duen bidea irekiko. Beraz, Ezker Abertzale Berria galduta dabil edo dominazio sistemaren beste elementu batean bilakatzeko panorama politikoan etsi-etsian leku baten bila dabil. Aldi berean, adiskidetzeari buruz hitz egitea gure herriak pairatu duena eta sistemaren aurkako borroka guztia pikutara bidaltzea da, ezin daiteke inola ere jarrera iraultzaile baten ikuspuntutik klaseen arteko adiskidetzea bultzatzen dituzten ekimenak babestu, azken finean, zapalduen eta zapaltzaileen arteko adiskidetzea. Zauriak osatzeari buruz hitz egitea miseria guztiaren jatorria aipatu gabe, produkzio bideen jabetza pribatua, demagogia hutsa da.

Zer gertatzen ari da Euskal Herrian? – KIMETZ

 

 

PD: Ezker Abertzale Berria = otegistak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

3 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. DOSSIER: http://www.rashmadrid.org/docs/dossier_movimiento_skinhead_euskalherria.pdf

    Pues bien, parece ser que todos estos sucesos, amistades, insultos, intentos de asesinato,
    convivencia con sujetos fascistas y demás basura que brota alrededor de Acero Condal, no eran
    suficientes pruebas para apuntarlos a la lista de bandas más que indeseables y vetarles cualquier
    concierto en Euskal Herria, ya que un grupo de personas de nuestro pueblo decidió recompensar estas
    actitudes montándoles un concierto en Arrasate.
    El concierto tenía previsto celebrarse
    el 19 de mayo de 2006 en el gaztetxe de
    Arrasate, junto la banda local Aggressive
    Combat y los anticomunistas madrileños
    Hate Edge. Para “atenuar” el ambiente, a
    los organizadores no se les ocurrió elegir
    imagen menos acertada, por llamarlo de
    alguna forma, que dos neonazis propinando
    una paliza a un inmigrante mexicano; la
    fotografía puede encontrarse en cualquier página contra el racismo de los EE.UU. a través de un
    buscador de Internet.
    (Éstos no son hechos aislados, ya que para
    otro cartel de la banda de Arrasate Aggressive
    Combat, esta vez en Ekaitz taberna, eligieron la
    portada de un disco de los fascistas Condemned
    84, donde un grupo de skinheads apalean a un
    “hippie”). Ante el conocimiento de estos hechos
    las/os militantes de Bilboko Asamblada
    Antifaxista piden explicaciones a los/as
    organizadores del concierto, los cuales asfixiados
    por la presión suspenden el concierto)
    (También es de dominio público en
    Barcelona, que antes de ser Acero Condal, varios de sus miembros intentaron quemar el CSOA Patí
    Blau, conocida casa okupada de Cornellá, ya desalojada, de lo cual se regocijaban en sus entrevistas en
    fanzines).
    Ante esta situación de veto, los miembros de Acero Condal sacan el 16 de mayo de 2007 un
    comunicado vía Internet:
    “Nos han jodido el concierto de Arrasate por culpa de
    colectivos políticos y yo me cago en su puta madre. ¿Cuándo
    aprenderá la gente que la política es mierda? Que sólo sirve para
    dividir y es lo que han conseguido una vez más. Los de un lado
    dicen que somos del otro y al revés. Nos suda la polla vuestras
    ideas porque nosotros tenemos las nuestras propias. Nadie las
    ha escrito en ningún libro, las escribimos nosotros en nuestras
    canciones. Mierda para todos. Acero Condal, Rock n’ Roll
    Skinhead.”
    Desconocemos qué colectivos políticos en el gazte de Arrasate y desconocemos, de igual forma, si
    eran conscientes de a quiénes estaban invitando a tocar en Euskal Herria. De la misma manera que no
    sabemos si las personas del gaztetxe de Azpeiti estaban al corriente de estos mismos hechos, ya que por
    fin y tras las trabas continuas de los/as “intransigentes y paranoicos/as” antifascistas, Acero Condal
    consiguen tocar en Euskal Herria (en la Imagen 31, el cartel), el 12 de enero de este mismo año.

  2. Eztabaida hau izan genuen beste post batean: https://aurreralangileria.wordpress.com/2012/06/06/157/#comments

    Esaten den bezala, zentzuzkoa da Des-kontrol-en aurkako jazarpena, beren ekintzak eta batez ere salaketen aurrean erakutsitako harropuzkeriagatik. Eta ez da inolako kasualitatea orain otegisten propaganda-aparatuarekin guztiz bat egitea burges-ttipi txobinista hauek.

    Baina guzti honen kaka zipiriztindu zien musika talde eta ezkertiarrei, ezjakintasunagatik, ala klase kontzientzia, behargin-nazioartetasuna bereganatu ez izanagatik (gure herri langle honen GEHIENGOA bezalexe) ardurak eskatzea zentzugabekeria da.

    Gainera, blog honetako musika tentuz aukeratzen da, eta hauetako mezuak ongi aztertuak. Beraz ideia burgesak dituztenak ez dira ipintzen, langileriaren ikuspegi orokor eta burujabeaz, marxismo-leninismoaz, aldendurazten baitute. Aggressive Combat-en jarrera eta erakutsitako irudiak eztabaidagarria izan daiteke, baina ez dut uste 16 urtetxorekin ateratako beren lehen diskoko abesti honen zilegitasuna eta eduki iraultzailea kolokan ipini daitekenik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: