1 comment


porno

“Abeslari lodikote baten ondoren, imintzio amorratuz “Gaua sutan zen haragikoitasunaren eroaldian” interpretatu zuena, bikote bat atera zen agertokira. Gizona, xistera gorriz, erdi biluzik,kolorezko belarriekin aldaketan, baina gorbata eta zuritasun itsugarriko bularraldearekin. Hitz batean, basatiaren parodia kaxkar bat. Emakumea polita zen eta ehun kantitate handia zeramatzan gorputz gainean. Erietxeko gaixoen ohe eta besaulkien atzean pilatzen ziren NEPgizon ugarien onarpenezko zurrumurruen artean, zezen mailuekin, tauletan bikotetxoa foxtrot mugitu batean  iraulkatzen zen. Ezinezkoa zen ikuskizun higuingarriago bat irudikatzea. Gizon gizendua, xistera ergelarekin, eta emakumea pose lizunetan iraulkatzen ziren, bata bestari itsatsita. Pavel-en atzean potolo bat arnasestuka ari zen. Kortxagin dagoeneko joateko altxatua zen, aurreko lerroetan, agertoki parean, norbaitek altxatu eta oihukatu zuenean:

-Aski da zerrikeriataz! Pikutara!

Pavel-ek Zharki ezagutu zuen.

Pianoa mututu zen, biolinak azkeneko garrasi bat eman eta isildu zen. Bikotea tauletan iraulkatzeari utzi zion. Aulkien atzetik oihu egin zuenari ixo egin zioten:

-Lotsagarria, saioa etetea!

-Europa osoak dantzatzen du!

-Sumingarria da!

Baina Seriozha Zhbánov-ek , Cherepovits-ko barrutiaren Gazteriaren idazkari nagusiak, “Kommunar” erietxearen taldean aurkitzen zena, lau hatzen laguntzaz txistu egin zuen, bidelapur erara. Beste batzuk lagundu zuten, eta bikotetxoa tauletatik desagertu zen haizeak eraman izan balitu bezala.(…)”

 

Asi Se Templo el Acero (euskaratua) – Nikolai Ostrovski

 

 

 

Oraingoan “XXI.mende” honetako mendebaldeko herrialde kapitalistetan hain ohikoa bihurtu den denbora-pasa batetaz jardungo gara: pornografiaz. Teorian gozamen erotikora bideratzen den jarduera hau, klase zapaltzailearen ideologia indartzera, honek behar dituen portaerak gizartean errotzera eta herriaren kemena arrailtzera bideratzen dela ikusiko dugu, bere gainegitura ideologikoaren parte bezala.

Industriak honek ekoizten dituen emaitzak aztertuta, kapitalisten ikuspegi nazkagarria era gordinean azaleratzen dela ikus daiteke, non harreman sexualak era matxista, beheratzaile eta hutsal batean aurkezten diren, merkatuaren legeen arabera gizartearen gehiengoarentzat eskura ezinak diren itxura edota egoera fisikoen irudia indartuz. Askotan kapitalistak berak dira kamera aurrean “penetratzaile” lanak egiten dituztenak… ez al da hau filmatutako prostituzioa? Baina hala ez denean ere, hau da, “antzezleak” soldatapekoak direnean ere, esplotazioa ez da desagertzen. Kapitalista ekoizleak izango dira hauen lanaz baliatuz merkatutik plusbalioa jasoko dutenak. Eta hau guztia  edozein eskubide urraketaren aurrean (espero daitezken duintasunaren urraketatik aparte) inolako babesik izan gabe, sindikatzea debekatuta baitute.

Langilerian duen eraginari erreparatuz, Internet bidez zabaldu den pornografiaren eskaintzaz, beste tresna batzuekin egiten duten era berean,  alienazio kapitalistan sakontzea lortzen dute, batez ere gazteak onanismo itxira, soilik ordenagailuko pantailaren aurrean ematen dena, bideratuz. Honek sexualitateren zentzu indibidualista eta berekoi bat garatzen du, harreman sexualen irudi hutsal bat bereganatuz. “Cyber-sexua” honen adibiderik patetikoena da. Gainera, gozagarria den itxuraz saldutako jarduera sexualak errealitatera eramateko ezintasunak, errepresio sexuala sortu eta kapitalismoak eskaintzen duen pornografian sakontzea ekarriko du. Adibidez, Germaniako Errepublika Demokratikoan pornografiaren zabalpena DEBEKATUTA zegoen. Germaniko Errepublika Federalean, aldiz, baimenduta eta oso zabaldua. Ba… hara! GEDan  sexu harremanak ugariagoak ziren, GEFen baino. Kasualitatea? Ez, lagun…

Baina zer gertatzen da sexualitatearen ikuspegi hau bereganatu (ez dena soilik pornografiaren bidez zabaltzen), eta beren harremanetan norberarentzat ala bikotearentzat iraingarriak diren ekintzak egiten direnean? Zergatik batzuek beren harreman sexualak filmatu eta hasiera batean intimitatean egin den zerbait, Internetera igotzen dituzte gainontzeko begiluzeentzat? Argi eta garbi, kapitalismoaren gainegiturak sortutako jarrerak dira, alienatuen jarrerak, langile bezala lanean oinarritutako etorkizun oparoa eraikitzeko duten indarraz jabetu ez, eta beren sormena kapitalismoaren okertzeen barnean askatzen dutenak, honek finkatzen dituen jarrerak erreproduzituz.

 

Nola liteke gizarte burgesak finkatzen dituen parametro moraletatik ateratzen diren jarduera hauek ez soilik legalak izatea, baizik eta Kapital kopuru ikaragarriak mugitzea? Putetxe sarearen jabe diren,  eta porno-aren munduarekin loturak dituzten, eskuin-muturreko kapitalistek zerbait argituko al digute?

 

“Aristokrazia finantzarioak legeak egiten zituen bitartean, Estatuaren administrazioaz arduratzen zen bitartean, aginte publiko antolatu ororen jabe izan eta iritzi publikoa jazoera egoeraz eta prentsaren bidez menderatzen zuen bitartean, geruza guztietan errepikatzen zen, gortetik borgne kafera, prostituzio bera, iruzur lotsagabe bera, aberasteko grina bera, ez ekoizpenaren bidez, jadanik sortutako besteren aberastasunaren xixkatzearen bidez baizik. Eta bereziki gizarte burgesaren gailurretan apeta osasungaitz eta eragabeenak asetzeko neurrigabekeria zabaldu zen, urrats bakoitzean burgesia beraren legeekin talka egiten zutena; lege naturalez jokotik ateratako aberastasunean gogobetetzea bilatzera  doan neurrigabekeria, plazerra lizunkeria  bihurtzen duen neurrigabekeria eta zeinetan dirua, lohia eta odola batzen diren. Aristokrazia finantzarioa, hala bere eskuratze metodoetan, nola bere gozamenetan, gizarte burgesaren gailurretan lunpenproletalgoaren birsortzea besterik  ez da.”

Karl Marx – La lucha de clases en Francia de 1848 a 1850 (euskaratua)

 

Badira endekapenezko gizarte honetako hainbat eta hainbat gizabanako, honek sortutako zaborrean lorrintzea gustuko dutenak, zapalkuntza burgesaren aurka bestelako lanabesak izan ezean, euren pentsamenduak alienazioaren baitako aldrebeskeria bihurrituenetara bideratzen dituztenak. Kapitalismoak sortutako ezinegonei aurre egiteko, ezarritakoaren “aurka” egiteko, honek eskaintzen duen hedonismoaren alde nahasmenduena bilatzen dutenak. Hemendik ateratzen dira sadomasokismoa, Queer teoria edota post-pornoa bezalako fenomenoak. Burgesia inperialista ideia hauen baliagarritasunaz jabetzen da, horregatik beren egitura sozio-ekonomiko zapaltzailearen baitan ernetutako gune “alternatiboetan” zabaltzen ditu, alienazioa indartzeko eta langileak beren egiteko Historikotik aldenduarazteko.

 

“Iruditzen zait teoria sexualen oparotasun hori, gehiengoan soilik hipotesiak eta ez gutxitan hautazko hipotesiak baizik ez direnak, behar pertsonaletatik ateratzen dela. Hain zuzen ere, moral burgesaren aurrean, tolerantzia erregutuz,  norberaren bizitza sexual  ezohiko eta hipertrofiatsuaren zentzugabekeria zuritzeko beharretik ateratzen da. Niri  bai moral burgesarekiko begirune itxurazalea, bai arazo sexualetan arakatze etengabea ematen didate nazka. Nahiz eta zeregin honek oso erreboltari eta iraultzailea izatearen plantak egin, azken finean sakonki burgesa da. Intelektualen eta beraien antzeko sektoreen zeregina da. Alderdian, klase kontzientzia duen eta borrokalaria den proletalgoaren barnean, auzi hauek ez dute zer eginik.”

V. I. Lenin – Recuerdos sobre Lenin, Clara Zetkin (euskaratua)

 

Gizarte Sozialistan sexualitatearen gaia landu beharreko auzia izango da, betiere begirunean oinarrituta, sexua maitasuna, elkarrekiko miresmena adierazteko edota ariketa fisikoa egiteko era jostalaria izan dadin. Nolakoak izango dira orduan harreman sexualak eta hauen inguruko adierazpenak? Batek daki. Oinarri Sozialistetan (bai ekonomiko bai politiko) eraikitako gizartearen eginbeharra izango da hauek finkatzea. Bitartean… moldatu beharko gara. Baina gogoratu marxismo-leninismoak eskaintzen duen ikuspegi orokor eta burujabeak, gizartearen ezagutzarako langile-ikuspegiak, honelako gaien aurrean jarrera duin bat izaten zerbait lagunduko digula. Eta elkartasunezko etorkizun hori eraikitzeko, Sozialismoa eraikitzeko, ezinbesteko tresna dela.

 

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: