4 comments


syrie_kurdes-femmes-armees

Gerrillari kurduak NATOren morroi islamo-faxistak “infernura” bidaltzeko prest

 

 

JM Alvarez blog-a:

Anónimo dijo…

Gara está publicando las crónicas de su Manu Brabo de turno, Andoni Lubaki, que ha penetrado ilegalmente en Siria y que se encuentra en Alepo empotrado entre los terroristas.

Por favor, soldados del Ejército Sirio, si se os pone a tiro (europeo, con aspecto de izquierdista guai), no dudéis en acabar con él, es tan responsable de las desgracias de vuestro país como cualquiera de sus amiguitos mercenarios.

29 de enero de 2013 20:51

 

 

Hauek dira ENAMren likidazioan ezinbesteko tresna izanaz harrokeriatan  dabiltzan ziztrin pro-inperialistak. Baina nork elikatu ditu orain otegisten propaganda aparatuarentzat hain lanabes erabilgarria izateko?

Hona hemen marxismo-leninismoa, behargin nazioartekotasuna, langile ikuspegia bereganatu (nahi) ez duen euskaldun ezkertiar baten idatzia, nahiko ondo marrazten duena egungo inperialismo mendebaldarraren propagandaren estrategiaren oinarriak:

 

 

 

IÑAKI LARREA – Mendebaleko inperialismo “humanitarioa” Malin: honetan integristak-separatistak dira gaiztoak

 

“Irak, Afganistan, Libia, Siria…. odolezko anabasa bilakatu eta gero Mali-ren txanda heldu da ustekabean. Frantziar Errepublika Mali bonbardatzen ari da, dioten bezala, hango biztanleak aukerako “gaiztoengandik”  babesteko.

Orain, gaiztoenak Malin sharia ezarri nahi omen duten islamistak-separatistak dira. Ze arraroa …. ez daude Frantzia eta Mendebaleko gainontzeko Estatuak islamistak laguntzen Siriako gobernua botatzeko asmoz, lehen Libiakoarekin egin zuten bezala? Onak dira islamistak Libia eta Sirian eta gaiztoak Malin? Utzi ditzagun galdera deseroso hauentzako erantzunak gerorako.

2012ko apirilaren 6an Azawad-en Askapen Nazionalerako Mugimenduak (AANM) bere herriaren independentzia aldarrikatu zuen. Iragan mendeko deskolonizazio prozesuan  Frantziar Errepublikak artifizialki sortu zuen Mali Estatuaren iparraldean kokatuta dago matxinatu diren tuaregen herria, Azawad. Independentzia aldarrikatu eta gero AANM eta tuareg islamisten arteko liskarrak sortu ziren.

Edonola ere, Azawaden independentziaren aldarrikapena ez zen izan ez Mendebaleko Estatu inperialisten gustukoa ezta Afrikako Batasunarenak ere. Guztiak kokatu ziren independentzia horren aurka. Jarraian etorri da eraso militar bat gauzatu baino lehen ohikoa bilakatu den fartsa; mendebaleko komunikabidetan “iritzi publikoa” moldatzea, Nazio Batuen Erakundeen babesa lortu (eta ez bada lortzen berdin dio) eta … alehop! badaukagu Europako potentzi baten bonbarderoak berriro demokrazia esportatzen atzeratuta eta basatiak diren alproja batzuk zibilizatzeko. Gurutzadetan bezala, Espainiarrak Amerikara heldu zirenean bezala…… beti bezala.

Oraingoz ez dago oso garbi zein den eraso militarraren aitzakiarik nagusiena; Azawaden independentziarekin amaitzea ala Malin Estatu islamista bat ekiditea, edo biak batera.

Edonola ere, guztiok dakigu benetako helbururik nagusiena Maliren lehengaiak eta Gobernua kontrolatzea dela, eta  eraso inperialista hau “terrorismo yihadista”ren aurkako borroka gisa aurkezten digute. Afganistanen aurka egin zuten bezala.

Azken aitzaki honen harira burutazio batzuk datozkit burura.

 

Mendebaleko inperialismoa eta islamismoa

XXI mendeko inperialismoak islamismoaren fenomenoarekin zinismo erraldoia eta lotsagabea erabiltzen du; batzuetan ezkerreko indarren edo “etsaia” diren Estatuen aurka aliatu gisa erabiltzen du islamismoa, eta beste batzuetan bere eraso militarrak gauzatzeko etsai moduan aurkezten du.

-Afganistan: 1980ko hamarkadan Afganistango gobernuan Sobietarrek laguntzen zuten eta bere burua ezkerrekoa eta aurrerakoitzat aurkezten zuen alderdi bat zegoen: Afganistango Herriko Alderdi Demokratikoa (AHAD). Horren aurka gaur taliban izenarekin ezagutzen ditugunak altxatu ziren. Mendebaleko Estatuek masiboki lagundu zituzten talibanak “askatasunaren borrokalariak” (Bin Laden besteak beste) deitzen zituzten. Sobietarrak bota eta ezkerreko gobernua suntsitu eta gero boterera heldu ziren talibanak.

2001ean Estatu Batuek Europako Estatu batzuek lagunduta Afganistan inbaditu zuten, 20 urte lehenago beraiek babestu zituzten “askatasunaren borrokalari” talibanak agintetik botatzeko . Hori baino lehen talibanak ze gaiztoak ziren ongi erakutsi ziguten komunikabidetan, esaterako: emakumeei burka eramaten behartzen zituzten eta Buda erraldoiak suntsitu zituzten. Feminismoa eta Kultura inperialismoaren aitzakiak bezala. Eta inbasioak eta gudak gaur arte diraute.

Laburbiltzen; ezkerreko alderdi bat gobernutik kentzeko bat egin zuten islamismoak eta Mendebaleko inperialismoak. Helburua lortuta haien arteko komeriak hasi ziren.

-Libia: denboran hurbiltasunagatik ez da beharrezkoa historia gogoratzea. Eraso honetan Mendebaleko Potentziek, Sarkozyren Frantziako Errepublika buru, eta Golkoko Monarkiek antimperialista zen Libiaren Gadafiren gobernu “etsaia” botatzeko militarki, ekonomikoki eta politikoki talde islamista lagundu zituzten. Orain, Gadafiren gobernua suntsituta, elkarrekin ostiaka daude.

Gogora dezagun eraso errazteko Libiaren Gobernuari buruzko mota guztietako gezurrak islatzeaz gain gure komunikabideek islamisten aurpegi gizatiarra erakusten zigutela, “iraultzaileak”, “askatasunaren matxinoak” eta abar deituz. Afganistanen bezala.

Laburbiltzen; “etsaia” eta antimperialista zen gobernu bat kentzeko bat egin zuten berriro islamistek eta Mendebaleko Estatuek. Helburua lortuta haien arteko komeriak hasi dira.

-Siria: Libian gertatutakoaren oso kopia antzekoa da han gertatzen ari dena. Bat eginda daude NATOko kidea den Turkiak kontrolatzen dituen islamistak, Golkoko Monarkiek gidatzen dituzten salafistak eta Mendebaleko Estatuak, berriro Frantziako Errepublika buru (orain Hollanderekin),  Siriako Al Assad-en gobernu antinperialista botatzeko. Aukera honetan ez zuten NBEaren Segurtasun Kontseiluaren babesa (Errusiak eta Txinak, ez Libiarekin bezala, aurkako botoa eman zuten) eta haien planak moteldu dira.

Honetan ere matxino islamisten soslai beldurgarriena saiatu da ezkutatzen hemengo komunikabidetan. Gatazka nahi baino gehiago luzatzen ari denez gero eta zailago bilakatzen ari zaie ezkutatzea Mendebalaren aliatuak diren matxino islamistek egiten dituzten triskantzak eta Siriarako daukaten egitasmoa: sharia. Horregatik orain saiatzen ari dira desberdintzen “islamista onak” (Turkiaren aldeko Siriako Armada Askea) eta “islamista gaiztoak” (Al Quaeda).

-Mali: Zergatik Afganistan, Libia eta Sirian bultzatzen duten islamismoa ona da eta hain txarra Malin dagoena? Justifikatzen du horrek beste eraso militar odoltsu bat gauzatzea? Badirudi baietz, baina guztiok dakigu zeintzuk  diren benetako arrazoia; urrea, uranioa….

Zinismoa, hipokresia, ankerkeria, basakeriak…  maila kolosaletan, munduko bazter horietan neurri gabeko sufrimendua eta lapurretak gauzatzeko. Gure botoekin.

 

Eta gu, zer? Engainatuta gaude?

Irak eta Afganistan inbasioen aurkako mobilizazio handiak izan ziren Europan gauzatu ziren azken  salaketa antinperialista masiboak. Gero, Libia, Siria, orain Mali…. ez da ia inor mugitzen. Inperialismo “humanitarioa” eta bere inguruko bonbardaketa mediatikoak lagundu dute gure gizartea begi onez ikustea eraso militar hauek. Guk bozkatzen ditugun gobernuek eta alderdiek agintzen dituzte sarraski guzti hauek.

Baina ez gaitezen inozoak izan; ez gaude engainatuta. Europako gizarteetan gehienak pentsatzen du inbasio eta eraso militar hauen ondorio bat status quo mantentzea dela, beste era batean esanda; gure bizitza maila mantentzea. Eta horretaz gain gure bonbarderoen azpian hiltzen direnak “diktadoreak”, “satrapak”, “integrista” eta antzekoak (edo “alboko kalteak”) direla esaten badigute gure kontzientzia lasaitzen da eta askoz hobeto egiten dugu lo. Gainera, ez dugu ikusten han isurtzen den odolak gu zipriztintzeko arriskurik. Oraingoz, Madrilen 2011an gertatu zena salbuespena da. Ikusiko dugu etorkizunean.

 

Eta ezkerra?

Gure gizartetan gehienetan ezkerreko sektoreak dira kontzientzia kritikoaren papera jokatzen dutenak. Baina badirudi gehienek, Europan behintzat, inperialismoaren “gizatiarra”ren amua hestegorriraino irentsi dutela. Libiaren kasuan “Ez OTAN ez Gadafi”, leloarekin lasai asko geratu ziren inperialismoari aurre ez egiteko. Eta haluzinagarriena zena, batzuk NATOren kidea den “Turkiak gidatutako neocalifato islamikoa bat sozialismorako bidea izan daitekela” ondorioztatu zuten.

Siriaren kasuan Siriako lehendakaria, Al Assad, ze gaiztoa den errepikatzen dute etengabe besoak gurutzatuta geratzeko.

Detaile moduan; artikulu hau idazten nuen bitartean Euskal Herriko ezkerreko irrati batean solasaldi bat entzun dut. Bertan zegoen partaide batek justifikatzen zuen Frantziaren erasoa Malin sharia ezartzen ekiditeko, emakumeen eskubideak bermatzeko. Afganistan inbaditzeko burkaren aitzakiaren kopia.

Badirudi Mendebaleko kapitalismoaren krisiak eraso eta inbasio militarren beharra handitu dituela, eta sarraskiz sarraski bere “etsaiak” diren estatuak, mugimendu eta sektoreak beren bonbardaketen azpian erortzen ari dira.

Duela aste batzuetatik iragarrita zegoen Malin Azawaden aurkako erasoa hasi da, Siriakoak jarraitzen du eta zerrendaren lehenengo lekuetan Iran edo Libanoko Hezbollah daude. Begiratu ditut niretzat nazioarteko elkartasun arloan erreferentzialenak eta borrokalarienak diren erakunde internazionalisten webgunetan eta ez dut txintik ikusi Malin edota Sirian gertatzen ari denari buruz. Ez salaketarik ez kontzientziazio lanik.

Inperialismoa garaipenak lortzen ari da, baita gure buruan ere.”

 

 

 

Zorionez txakur inperialistak eta sionisten lagunak erraztuak izaten ari dira. Espero dugu Siriako eta gainerako herrialdetako langileriak burgesia inperialista mendebaldarraren eraso ikaratzailea herri indarrez eraitsi ondoren, beren askatasun osoa bermatuko duen Iraultza Sozialista aurrera eramateko urratsak emateari ekitea, autodeterminazio eskubidea beteko duten beharrezko Errepublika Sozialistak eraiki ahal izateko, gainontzeko potentzia inperialisten eta lurraldeko burgesen hatzaparretatik at.

 

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urtarrila 31, 2013 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, erlijioa, inperialismo

Tagged with

4 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: