2 comments


drogarik ez

.

Ezaguna zaigu sistema kapitalistaren gainegiturak “osasunean” drogek (ilegalek) eragiten duten kaltearen inguruan egiten duen propaganda. Baita ere gaztetatik langilerian drogak eragiten dituen jokamoldeak. Kapitalaren bakea faltsua sinesten (eta onartzen) ez dugunez, ezin gara honelako arazo baten aurrean osasunaren defentsan gelditu, eta are gutxiago kapitalismoak barreiatutako indibidualismo burges-ttipin erori. Egungo kapitalismo inperialistaren zapalkuntza bitartekoen artean drogak (legalak zein ilegalak beraien interesen arabera) daude, herrialde anitzetako langileak alienatzeko baita lunpenaz baliatuz izugarrizko kapital kantitateak mugiarazten dutenak. Hurrengo idatzian gizarte burgesan drogen egitekoa azaltzen da materialtasun dialektiko eta historikoa era finean erabiliz.

 

 

 “Duela zenbait hamarkada drogak gizarte arazo larrian eta benetako giza ezbehar batean bilakatu dira behargin familia askorentzat. Hain larria da burgesiak honen  zergatiak eta ondorioak estaltzeko desinformazio kanpaina itzela piztu behar izan duela. Desitxuratze burges guztien aurrean, talde zehatz batzuk “aurkaritza” plataforma bat bultzatu dute, soilik nahasmendua gehitzera laguntzen ari dena.

Zein jarrera hartu behar dugu? Legalizazioaren ala debekatzearen alde gaude? Auziak azterketa lasaiago bat merezi du, ezin baitugu ez oligarkiaren jarrerak, ez talde sasi-aurrerakoi zehatz batzuek ematen dizkiguten aukerak onartu. Geure jarrerak materialtasun historikoan oinarritzen dira, gizarte arazo guztien ezagutza zientifikoa ahalbidetzen duen bakarra.

Drogak, alkoholaren pare, Antzinate urrunenetik ezagunak dira. Beren kontsumoa jardute mediko eta erlijioso zehatz batzuetara zegoen lotuta. Hala ere, ez zen ez alkoholiko ez menpekorik: irenstea ez zen inoiz banakako arazoa izan, are gutxiago gizartekoa. XIX. mendean oraindik ere soilik ezagutzen zen drogen zale edo ohitutakoen izatea, arazoak egun hartu dituen neurriak eduki gabe.

Kolonizatzaile espainiarrak izan ziren, Amerikako inbasioaren ondoren,  XVI. mendean, mendebaldar kulturari drogen jatorri, ezaugarri eta erabilpenen ezagutza eman ziotenak. Koka oso deigarria egin zitzaien: Indietako 18 kronikarietatik, 13k koka aipatzen dute 201 alditan. Kolonialismoa izan zen mende hartatik aurrera estupefazienteen kontsumoa ordura arte ezezagunak izan ziren kantitateetan zabaldu zuena gizartearen gailurreko geruzatan:  irenstea moda atsegingarri , jolasgarri bat bilakatu zen. Bereziki intelektualek, artistek, olerkariek, musikariek eta idazleek era ohikoan mota anitzetako botikak erabili zituzten. Mota guztietako infusio, xarabe, freskagarri eta edari bizigarri edo lasaigarriak itsas merkataritzaren zabalpenarekin hedatu ziren: kafea, tea, tabakoa, kakaoa., eta abar.

Kolonialista espainiarrek aurkitutako droga horien eta bestelako salgai berrien merkataritza, kapital metaketaren osatzea zen. Garraioa merkatu zen kontsumo askoz ere oparoago eta zabalago batera atzipen erraz eta eroso bat ahalbidetuz. Prozesuak korronte sekularizatzaile indartsu batekin egiten du bat: erlijioak gero eta eragin gehiago galdu zuen gizartean, beraz sustagarri alienatzaileak beste leku batzuetan bilatu behar izan ziren.

Kolonialismoak ere droga zehatz batzuk erabiltzen ditu aborigenak azpiratzeko. Herri indigenen gaineko potentzia handien menperatze kolonialistak, bere sarraski bitarteko garrantzitsuen artean izan zituen drogak. Munduko gainerako tokietan bezala, Asian antzinatik ezagutzen zen opioa, baina ez bere kontsumo mendekotasun-sortzailea. Hedapen kolonialistak kontinente horretan hiru aginte lanabes izan zituen: fusila, erlijioa eta opioa. XVIII. mendearen erdialdera Ingalaterrak teaz salerosketa oparoa egin zuen eta opioa bide beretik zihoan. Britainiar interes ekonomiko boteretsuek Indiatik Txinarako opioaren esportazioa behartu zuten. Herrialde hau merkatari mendebaldarrei galarazitako oasia zen, baina, azkenean, mendeetan zehar txinatarrek merkataritzaren aurka ezarritako harresiak etsi egin zuen. Horretaz opioaren guda arduratu zen. Guda hau, zentzu batean, Txinari kapitalismoaren bidea ireki zion falka izan zen: europarrei ekoizkin txinatar anitz interesatzen zitzaien, tea bereziki; baina txinatarrei ez zitzaien europar merkatariek eskaintzen zuten ezer interesatzen, beraz ordainketa balazta asiarren alde desorekatzen zen. Zilarra eta beste metal bitxien galera ekiditeko era kontsumo bat bultzatzea zen, esportazio ingelesentzat  merkatu bat irekitzea, eskupe eta mendekotasun bat sortzea: opioa Txina eta India britainiarraren arteko merkataritza salerosketen moneta bilakatu zen.

1833an opioa Txinarako britainiar esportazioen erdia zen, Armada britainiarrak babestutako ontzien bitartez kontrabandoz sartua. Merkataritza ilegala bi herrialdeotan baina argi eta garbi sostengatua (Kalkutan opioa publikoki jartzen zen enkantean) potentzi metropolitarraz esplotazio ekonomiko eta mendekotasun estrategiko metodo gisa. Opioaren salerosketarekin merkatu beltza, espekulazioa, itsas lapurreta eta kontrabandoa handitu ziren, ikusten dugunez, ez dena gaur eguneko zerbait.  Zinismoa ez den era berean: droga bat ez da debekatzen bere kontsumoa murrizteko, hau sustatzeko baizik, hain zuzen ere.

Ez ziren, beraz, osasun arazoak izan baizik eta inportazio horrek Txinarentzat zekarren dibisen odoluste ekonomikoak XIX. mendearen hasieran, Ingalaterraren aurkako guda behartu zuena, zeinetatik potentzia metropolitarra atera zen garaile. Porrotak Txinaren deuseztapen moral, ekonomiko eta gizartekoa ekarri zuen, zehazki mende batez. 1906an bazeuden hamahiru milioi txinatar opiomano.  Mende hasierako iraultzak soilik, eta geroago iraultza sozialistak, askatu zuen Txina opioaz, eta harekin batera, herri gisako sarraskitik. Bi mediku argentinarren arabera, Txina <<orain arte zinez drogazaletasunaren zartailua garaitu ahal izan duen nazio bakarra da, ez baitago droga eskaintzarik>>. Baina Txina ez zen kasu isolatu bat izan, nahiz eta kolonialismoak eragindako sarraskiaren paradigmatikoena izan, hala nola erresistentzia eta amaierako garaipenezkoa. Alkohol-zaletasunaren bidezko suntsipena Estatu Batuetan bertan era zabalean erabili zuten  kolonizatzaile txuriek. Egoera bera ari da errepikatzen gaur Brasilen amazoniar tribuekin, alkohol kontsumoarengatik indartsuki joak.

 

MENPEKOTASUNA METROPOLIETAN

Jadanik azaldu dugu nola XVI. mendeko kolonizazioaren eta hedapen itsas-inperialistaren ondoren drogak klase azpiratzaileen artean eta bohemian zabaldu ziren. Baina <<langile klaseko kideak klase ertaineko kideen arrazoi ezberdinengatik hartzen zituzten drogak>>. Industria handiak alkohol-zaletasuna sustatu zuen fabrika eta meatzetan isolatze eta behargin mugimenduaren banatzaile bitarteko gisa. Kapitalismoak elkartasunaren gizarte ehuna desegiten joan zen eta usadiozko bizitzeko era guztiak indibidualismoaren, masifikazioaren, biziraupenerako borroka bihozgabearen ordez izan ziren ordezkatuak, bere porrot eta baztertze korrelatuarekin: <<axolagabekeria basatia, gizabanako bakoitzaren isolatze gogorra bere nahi pribatuetan -idatzi zuen Engels-ek – hainbat eta desatseginagoak eta harrigarriagoak ageri dira zenbat eta gertuago egon gizabanako horiek leku txiki batean, eta nahiz eta jakin bakoitzaren isolamendua, berekoikeria narras hori, leku guztietan, gure gizarte honetako oinarrizko printzipioa dela, inon ez da hain era lotsagabean agertzen, hemen bezain kontziente, hiri handietako jendetzaren artean>>.

Familia feudal-patriarkarra ez zen sakabanatzetik libratu: emakumearen eranstea  lanera etxebizitzan seme-alaben uztea ekarri zuen, haur-hilketak jaiotzerakoan, tratu txar ala gosearengatik, eta baita opioarekin narkotizatzea ere , edo ugazabei jartzea enkantean. Farmazeutikoek drogak era zabalean hedatu zituzten langile klasearen barnean. Haurren heriotza-tasak asko igo ziren eta bizi-itxaropena zorrozki murriztu zen herrialde kapitalista guztietan.

Lanaren zatitzea eta bizimodu hiritarrak alienazio ezartzen dute, gizarte deserrotze eta bakartasunera gidatzen duen fenomeno bereziki kapitalista. Alienazioak errealitateren aurreko intolerantzia sortzen du, errealitatea aldatzeko ezintasunaren aurrean, mundua gizabanakoari aurkezten zaion nagusitasun kontrolaezinaren aurrean. Bizitzak irudi historiko, estatiko bat hartzen du; bere determinismoak ez du saihestea eta ihes egitea beste aukerarik uzten, paradoxikoki menpekoaren aurrean <<askapena>> aurkezten den joera buru-erailtzaile eta norbera-izorratzeko bat. Izate drogomenpeko bat bereganatzera gidatzen duten bide ugarien artean, bere determinismo hertsiaz behar afektibo sakonenak zapaltzen dituen gizarte ingurunea  eraldatzeko itxaropenari uko egitea dago. Menpekoak barruraino bereganatu du menderatze harreman kapitalista, hartatik irtetea ezinezkoa ikusten duena. Pertsona garrantzirik gabekoa eta ordezkagarria ageri da gizarte eta ekoizpen sisteman: langilea dirurik kostatzen ez duen ordezko bakarra da, dohain den pieza bakarra ekoizpen kapitalistaren makinerian. Kapitalismoak lanaren etika sustatzen du, lan-ahalegina, emankortasuna, denok denon aurkako borroka, txirotze afektibo zorrotz baten, bizitza emozionalaren garapen akastun baten, sentimenduen opakotasun gorakor baten eta izaeraren gogortze baten truke. Ekoizpenaren eta bizitzaren abiaduraren azelerazio bortitzak frustrazio sentimendua sortarazten du, estutasuna eta bizi baliabideen kontrol faltak eragindako babesgabetasuna, inork behar duena ez duen, inork duena benetan behar ez duelako, ekoizpen eta kontsumo sistema baten aginpideagatik. Langilea mendeko izakian bihurtzen da: kapitalaren menpeko eta bere lanaren propioaren menpeko. Jadanik ezer ez da posible merkaturik at: dena saldu ala erosi behar da; ezer ez da dohainik, inork ez du interesik gabe sorosten eta ezer ez da posible dirurik gabe.

Kapitalismoak etorkizunari buruzko zalantza sortzen du, ezintasuna sustatzen du menpekotasuna sustatu ahal izateko: drogamenpekotasuna gizabanako nahimena erori den menderatze maila itzela agerian uzten duen oinperatze era latzenetariko bat da. Langileek ez dute berezko baliabiderik beren lan indar eta energien salmentatik aparte: bere familiako kideek ere bera bezala lan egin behar dute; landa gune komunitarioko deserrotua da hirira etortzeko utzi duena; alkohol-zaletasuna ezagutzen  hasten da lan abiadura eta gainesplotazio gorakorra jasateko.

 

DROGAREN INDUSTRIA

Kapitalismoak ireki zituen merkatuen artean, garrantzitsuenetariko bat, estrategikoki, drogarena izan zen. Kimikaren aurrerapenak industria farmakologikoa abiarazten du. Herrialde kapitalistek droga sintetikoen osaketara eskainitako laborategi handiak sortzen dituzte. Opiotik morfina ateratzen da, eta gero heroina; koka hostotik, alkaloide bat: kokaina klorhidratoa, 1862an aurkitutako formula kimikoa. Jadanik ez dira ekoizkin naturalak murtxikatzen, ezta gutxi andutako belarrak erre ere:  orratz hipodermikoa XIX. mendearen erdialderantz zabaltzen da, toxikoak zuzenean odolean sartzea lortuz

Aurreko mendearen amaieran freskagarri industria oso bat hasi zen martxan xarabe miragarri eta kokainarekin nahastutako prestakin gaseosoen bidez, hauetariko ezagunena Coca-Cola izan zena, zeinak bere formula famatuan kokaina eduki zuen, 1903 arte, kafeinagatik ordezkatu zutenean. Mende hasierako argazkiek farmazien aurrealdeak eragin bizigarri miragarrietako kokainazko prestakin gaseoso anitzak iragartzen erakusten dituzte. Merkatal arrakasta handiko kokainazko txikleak ere fabrikatzen dira eta saltzaile ibiltariek koka prestakinak banatzen dituzte atez ate.

Industria farmazeutikoarekin batera, medikuek oinarrizko eginkizun bat betetzen dute drogen zabalkundean etxe-sendagai zaharrak <<zientzia berriarengatik>> ordeztuz. Morfinak mina eta oinazea borrokatzen ditu; kokainak pizten du eta nekea eta akidura konpontzen ditu. Freud aitzindari izan zen kokainarekin bere gaixoen tratamenduan, eta gerretan, morfina ospitaleetatik zihoan korrika ia miragarrizko konponbide gisa. Jakina, ez dago gaixotasunik sendatzen ezta  osatzen duen drogarik; drogek ez dute ezertarako balio ikuspuntu medikotik; soilik mina une batez arintzen dute, eta gaixoa osasuntsu ageri da.

Drogek saihestea ahalbidetzen dute, gizarte kapitalistaren alienazioa biderkatzen dute. Menpekoak ez du bere banakako bizitzara bizi den gizartean agintzen duten harreman alienatu erak eramatea besterik egiten; bere adierazpena faltsutzaile edo desitxuratzailea izatetik urrun, drogomenpekoa bizi den munduaren adierazpen fidela, literala da, ideologia menderatzaileren kontraesanen disimulu eta kontzientziarik gabeko agerpena. Sustagarriek (kokaina, anfetaminak) lan energiak biderkatzen dituzte; baregarriek (heroina, morfina) loarazten dute, aisialdi uneetan saihestea sustatzen dute.

Espainiarrek Potosi-ko meatzeen esplotazioa hasi zutenean, bertako langileei koka hostoaz ordaintzen zieten: produktibitatea abiadura handia igotzen zen eta gose sentsazioa desagertzen zen. Soldatak minimora murrizten zirenez, jornalariei ordaintzeko moneta-sistema hau ere aberatsek eta lur jabeek bereganatu zuten, guzti hau, debekatzen zuten Eliza katolikoaren agindu eta Koroaren neurri legalak gorabehera.

 

DROGEN DEBEKUA ESTATU BATUETAN

Drogen sustatzeari paraleloki, guztiz kontrako ikurreko kanpaina garatzen joan zen, Estatu Batuetan bereziki, bere ondorio kaltegarriak salatzen eta bere jazarpena eskatuz <<mediku agindua izan ezean>>. Debekuak ez zuen hori besterik ez adierazi: ez kontsumoaren ezintasuna bere kontrola baizik, ez toxikomanien murriztea toxikomanoaren zelatatzea baizik.

Estatu Batuak mundu osoan zehar drogen debekua bultzatu zuen potentzia izan zen, lehen potentzia inperialista papera bereganatu baino lehenago ere. Drogaren debekuaren azterketa, ondorioz, herrialde horren barne egoerari estuki lotua dago.

Drogen gaineko galarazpena Estatu Batuetan behargin klasearen gaineko kontrol zorrotz ezartzeko ahaleginen emaitza izan zen hedapen kapitalista, eta ondorioz urbanizatze,  testuinguru baten barnean. Iragandako mendearen amaieran, Estatu Batuek, beste herrialde kapitalista batzuk bezala, gorakada ekonomiko indartsu bat jasan zuen. Estatu Batuek estatu kapitalismo monopolistako herrialde batean bihurtzen zen eta prozesua hego-ipar eta mende-eki norabide batean lan indar korronte migratzaile sendoez lagundua zihoan.

Korronte migratzaile hauek, funtsean, mendebaldeko itsasertzean kokatutako txinatarren, hegoaldetik etorritako beltzen, hala nola geroago mexikarren, gutxiengo etnikoek osatzen zuten. Gutxiengo hauek ikusmira, bitxikeria eta mesfidantza eragile bat erantsi zuten klase azpiratzaile tradizionalki iparramerikarren  artean, jatorri txuri, protestante eta anglosaxoikoak. Klase borroka arrazazko gatazka bezala ageri zen. Ekialdeko hirien aldirietan kolore, erlijio, ohitura, kultura eta baita ere, nola ez, drogen mosaiko hiritar bat ernalarazi zuten behargin talde etnikoak sortu ziren. Buruhauste hau txukundu beharra zegoen.

Txinatarrek opioa erretzen zuten, beltzeko koka hartzen zuten eta mexikarrek marihuana. Klase azpiratzaile txuriek beraiek – faltsuki – drogen ondorio gisa aintzat hartu zutenaren aurka altxatu zuten ahotsa: sexualitate neurrigabea, delinkuentzia, ohituren usteltzea, alferkeria, eta abar. Zinemagintza, prentsa, irratia, argitaletxeak droga-baztertzea, droga-bortxaketak, droga-alferkeria, eta abar binomioekin pozoitzen hasi ziren. Gizarte irudia: <<drogaren deabrua>> (XVI.eko teologo katolikoek kokari <<deabruaren talismana>> deitzen zioten) puritanismo gainartzailearen eramaile zuritzailea zen langilearen gaineko zelatatzerako, drogak  eskuratzeko <<enpresen erregistro>> bat sortzea ahalbidetu zuen aitzaki legitimatzailea.

 

GIZARTE KONTROLA: MEDIKUAK ETA POLIZIAK

Beharginen gaineko kontrolaren bitartekoak bi izan ziren: medikuak eta polizia zergadun berri bat, FBDa, Ogasun-ikuskatzaile eta USA tankerarako talde errepresibo baten arteko mota. Debeku legeak 1890en hasi ziren, langile emigratzaileen gaineko zergaren bidez gizarte arriskura uztartu zen opioaren gaineko kontrola bidezkotzeko; 1906n bere <<aizuntzeraen>> aurkako beste lege bat eman zen eta 1909n erretzeko debekua ezarri zen. Ez dio bitxia izateari uzten industria farmazeutikoak droga sintetikoak ekoizten zituen bitartean, errepresioak droga naturalen <<aizuntzearen>> aurka bideratzea, hala nola opioa erretzea debekatzea, baina ez morfina edo heroina bezalako eratorri sintetikoen kontsumoa. Debekua ez zen drogarena orokorrean baizik eta enpresa farmazeutikoen alanbikeetatik igarotzen ez ziren droga haienak. Langileei baina ez burgesiari eragiten zien debeku hautakor eta klasista zen, zeinak kontsumitzen jarrai zezakeen, iraintze moraletik at, errezeta medikuei esker: medikuak hartzera <<behartzen>> zituen;  nahi gabeko kontsumoa zen, ez zuenak ezertan aldatzen burgesaren eredu menpekotasun-sortzaileak. Aitzitik, langileak kontrol sareetan sartu behar izan zuen, berak usuki hartzen ez zuen eta zeinaren salneurria nabarmenki garestitu zen, sustantzia bat hartzeko.

Arauak ogasun izaerakoak izatea opioaren gudan jada ezagutarazitako oinorde kapitalista uzten du agerian: debekuaren eduki ekonomikoa. Salneurriak igoarazten zituen eta drogen kontsumo soilik gizartearen sektore gorenek legalki eskuratzeko aukera izan zezaten bere izaera zergaria, langileak bazterreko kanaletara, merkatu beltzara edota delinkuentziara jo behar izan zuten bitartean. Drogaren kontrolerako polizia federal berri bat sortu zen Ogasun Miinisterioaren menpekoa, FBDa, egungo DEAren berehalako aurrekaria,departamentu ministerial beraren menpekoa baita ere. Drogaren legalizazio zergen ordaintzea eskatzen zuen. Drogaren gaineko kontrolak klase helburu argi eta garbi batzuk zituen.

Ekoizpenaren ikuspuntutik, herrialde kolonialetako jatorrizko lehengaia ezabatzen zuen, opioa, kalamua eta koka hostoa, enpresa farmazeutikoek landutako produktu sintetikoak ezarriz. Helbide merkatuaren ikuspuntutik, burgesak ez ziren erasotuak, langileak kontrol polizialera heldu behar ziren bitartean, beraiek lehen ezagutu zituzten farmako berak ez zirenak izateko eta zeinen salneurria askoz ere altuagoa zen. Medikuntza tradizional naturala ia guztiz baztertua izan zen mediku konbentzionalengatik.

Baina errepresioaren une erabakigarria 1914n iritsi zen Harrison legearekin, drogen erabilpen <<ez sendagilea>> guztiz debekatua zuena, hots, errezeta medikurik gabeko autokontsumoa. Debekuaren nahia zehazki hori da eta izan da beti: ez drogen zabalpena galaraztea bere sustatzea baizik, baina kontrolatutako sustapena. Jakina, kontrolak merkatu beltza sortarazi zuen: medikuek errezetak saltzen zituzten, beren salneurria igotzen jarraitzen zuena; birsalmenta agertu zen, kontrabandoa eta ezkutuko merkatua; ordezko sintetikoak bilatu ziren, kokaina ordezkatzeko 1932tik aurrera anfetaminak eta heroina morfinari bezala; azkenik delitua sustatu zen, errezeten edo drogen lapurreta kontsultategi, klinika eta farmazietan.

 

MILITARTASUNA ETA DROGAK

Debekuak I. Gerrate Mundialarekin egin zuen bat – ez halabeharrez – , ez soilik militarrekin eta gerrate inperialistekin drogen lotura tradizionalarengatik, morfina era zabalean erabili zelako baizik, bai kirurgia zereginetan, hala nola zaurien mina jasateko, borrokaldian beldurra eta estutasuna borrokatzeko. Kokaina nerbioan xiringatutako anestesia lokal gisa erabiltzen hasi zen iragandako mendearen amaieratik. Borrokalari aunitz, gerora lizentziatuak, morfinari menpekotasuna hartu zuten: hegazkinlarien artean kokaina banatu zen, II. Gerrate Mundialean anfetaminak soldaduen artean banatu ziren era berean. Heriotzaren aurreko arriskua edo mina jasateko era bakarra zen, herriekin zerikusirik ez zuen guda batean. Drogen eta inperialismoaren arteko lotura ustekabea ez dela, Estatu Batuek Versaillesko Itunean laborategi germaniarrei drogen salmenta askea debekatzen zien klausula sartu zutenean egiaztatu zen.

Nahiz eta Estatu Batuak hasiera batean Nazioen Elkartean ez sartu, oraindik lehen potentzia inperialista ez zen garai batean, nazioarteko erakundeak drogen debekua berezko auzitzat hartzea lortu zuen.

Estatu Batuen barnean errepresioak gero eta kutsu zoroagoa hartzen joan zen. 1918an debekua edari alkoholikoetara zabaldu zen eta drogen gaineko kontrolak era mailakatuan gogortzen joan ziren, hainbesterako non ogasun poliziak mediku diagnostikoen eta zegozkien agindu farmakologikoen inguruan irizpide ematen bukatu zuela. FBDAk beren lana kolokan jartzen drogak agintzen zituzten medikuak epaitegietara eramaten zituen, eta 1922tik kikiltzea eta mediku kontrola ogasun-polizialarengatik ordezkatzea lortu zuen. Hasiera batean medikuntzaren praktika profesionalera drogen hornitzea mugatzeko saiakera legegilea zirudiena, administratiboki izan zen berreraikia, menpekoen tratamenduen zuhurtasun profesional erabiltzeko mediku ahalmena muturrera murriztuen joan zen. FBDak praktika mediku zuzenaren barnean aintzat hartzen ez zuen edo menpeko baten dosia egonkor mantentzera iradokitzen zuen edozein preskripzio edo tratamendu, medikua auzitegiaren aurrera eramaten zuen.

1937n Nazioen Elkarteak, Estatu Batuen presioagatik, droga salerosketaren aurkako nazioarteko itunen multzo baten sinadura sustatzen du: Estatu batuen drogen aurkako politika munduan politika nagusia bilakatu zen, hamarkada bat geroago gizarte esparru guztietan gertatuko zena aurreratuz.

Debekuak bilatzen zituen helburu guztiak eskuratu zituen: multinazionalen eta estatubatuar politika polizialaren erabateko arrakasta izan zen. Drogen kontsumoa abiadura handiz igo zen: egun, soilik USAn, 25 milioi gizabanakok erretzen dute marihuana, 6 kokaren menpeko dira eta milioi erdia heroinarena. Kontsumitzaile eta menpeko gehiago kontrol gehiago, erregistro eta sarekada gehiago, esku-hartze polizial gehiago, pertsona fitxatu gehiago, lege errepresibo gehiago eta abar esan nahi du. Drogaren errepresiotik errepresio politikora igarotzea ez du inolako ahaleginik eskatzen. AEBn klase azpiratzailearen zerbitzurako hedabideek bi fronteak uztartu zituzten hasieratik: droga hasieran behargin antolakundeek zabaltzen zuten; geroago Nazioarteko Komunistak; azkenik, trafikariak Txina gorrian, Kuban edota oraindik orain Nikaraguan zeudela gertatu zen.

 

ONDORIOA

Drogak kapitalismo beraren etorburutik sustatzen eta zabaltzen dira; eta kapitalismoaren bere aro monopolista eta inperialistan sartzearekin debekatzen dira. Beren helburua, kontrolatzea, zapaltzea eta azkenik, behargin klasea fisikoki suntsitzea da. Ez da gaur egungo fenomeno bost mendetako historia duena baizik, zeharo ezagutzeko adina. Eta beti era berean funtzionatu du: lehenik sustatzen da eta gero debekatzen da. Baina ez da kontsumoa murrizteko debekatzen kontsumitzailea poliziaren kontrolera azpiratzeko baizik. Debekuak inoiz ere ez du drogen salerosketaren murrizpena suposatu, eta ondorioz, arazoa ez dago ez debekuan ez legalizazioa.

Egun droga Hirugarren Mundutik datorren arazo bat bezala aurkezten digute, azpigaratutako herrialdeena (Kolonbia, Pakistan, Tailandia, eta abar). Droga ez da kapitalismoarekin zerikusirik ez duen zerbait, eta zehazki, bere zabalpena herrialde garatuenen nahitako politika da eta ez alderantziz. Pertsonen suntsipen handi baten fenomenoa da soilik egungo kapitalismoa bezalako sistema garatu eta hedatu baten pean posiblea dena.

Drogen salerosketa ez litzake gaur egungo eskalan egongo sozietate anonimorik, kontu zenbakiturik, paradisu fiskalik eta gainerako nazioarteko sistema finantzarioaren mekanismorik gabe, oso minutu gutxitan eta era anonimoan dibisa kopuru itzelak mugitzea ahalbidetzen dutenak. Inork ez du droga ukitu nahi, baina inork ez ditu bere dibidenduak arbuiatzen diruak kolorerik ez duelako. Merkatu beltzaren kapitalak kudeatzen dituztenak ez dira tratuan aritzen direnak, beren kabuz lan egiten duten aditu finantzarioak baizik. Droga eta bere dibidenduak nazioarteko zirkuitu kapitalistetan nahi bezala mugitzen dira.

Kapitalismoak ezin du drogaren aurka borrokatu ezin duelako bere aurka borrokatu. Drogaren aurka kapitalismoaren aurka borrokatzen borrokatu behar da, hilzorian dagoen, karkaila den, deskonposizioan dagoen  sistema ekonomiko dena. Bere heriotz egitasmoak bizi egitasmoan bihurtu behar dira. Eta oraindik ez aditu horiek ezta <<alternatibo>> horiek ez digute honetatik hitzik ere esan, funtsezkoa dena.

 

500 años de difusión de las drogas por el capitalismo (euskaratua) – Pablo Kundt

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LA DROGA EN EUSKAL HERRIA – Jarrai

Lo que todo revolucionario debe saber sobre la represión – Victor Serge

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: