3 comments


.

        – Gezurra dirudi, gu hainbeste izan, haiek hain gutxi eta ,hala ere, beren  agindupean bizi behar gara, ezer gertatuko ez balitz bezala.

        – Zer diozu? Zein gara gu? Eta haiek?

        – Gu, proletalgoa, langileria eta haiek patronala, burgesia.

        -XIX. mendean bizi al zara? Nolatan ? Gaur egun langile klasea ia ezereza da, ongizate estatua bermatzeak klase ertainaren gorakada ekarri zuen, zerbitzuen gorakada emanez eta gure bizi kalitatea hobetuz.

        – Kar kar, eta denok dugu eskuragarri mugikor “supermoderno” bat, 2 urte ordaintzen egongo garen kreditu batekin finantzatutako mediterraneo itsasoan egin dezakegun kruzeroa ahaztu gabe.

        – Eta hala izan da krisia hasi zen arte, baina honi buelta ematean dena lehengora itzuliko da eta zu ez zara hainbeste kexatuko.

Gaur egun bizi dugun kapitalismoaren azken faseak, inperialismoak, herrialde kolonizatzaileetako langileria erabat azpiratua du.  Hezkuntza, hedabideak eta produkzio bideen jabetza orokorrean, burgesiaren eskutan egoteak alienazioa eragiten du, beren eginkizun historikoa den sozialismoaren eraikuntza albo batera utziz.

 Baina honek okerrera egiten du lehen aipaturiko herrialde kolonizatzaileetan edo ekonomikoki indartsuenak direnetan. Bertako proletalgoak mota guztietako “erosotasunak” ditu, bideojokoak, droga legal eta ilegalak, telebistako programa sentsazionalistak, futbol liga garrantzitsuenak, musika komertziala… Hori gutxi balitz, azken 30 urteetako desindustrializazioak eta paisaiaren txukuntzeak nolabaiteko paradisu terrenal batean bizitzearen ideia ekarri du burura. 

Baina mundua ez da horrelakoa, kapitalismoa ez behintzat. Beste herrialde batzuetan produzitzen da lehen gureetan egiten zena, gainbalio handiagoa ateraz gainera, herrialde hauen lehengaien agorpena areagotuz eta ustiapen autonomia bertakoei kenduz.

Hori gutxi balitz,inperialismoa ez da inoiz asetzen eta hedapenak berak kapitalismoaren kontraesanak agerian uzten ditu, “krisi ekonomikoak” sortuz.

 

Aski da egunero entzuten ditugun gezurrak sinesteaz, nahikoa da ez garena garela pentsatzen egoteaz, bada garaia kate guztiak hautsi eta merezi dugun tokia eskuratzeko. Zapalduen aurkako zapalduen gerra, bake faltsuari gerra.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

3 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. joder, herrialde industrializatu inperialisten langileria azpigaratutako eta neo-kolonialismoaren menpeko herrialdeetako langileria baino “okerrago” dago? eta hori herri askotan dauden soldatapeko nekazariak kontuan hartu gabe (ikusi India eta iraultzaile maoistak)…

    Alde batetik, egia da lehenengoen “bizi-maila” “altuagoa” kapitalistek kantitate gero eta handiagotan ekoitzitako produktuei irteera emateko beharretik ateratzen dela, garapen zikloetan kreditu bidezko zorpetzea eraginez, gerora amarru honetan eroritako langileak suntsituko dituztenak… baina ez dut uste hori beren eguneroko bizi beharra aurrera ateratzeko, kapitalista inperialisten zabor guztia botatzen den eta zapalkuntza mota guztiak ikaragarri indartzen diren, neo-kolonialismoaren menpeko langileena baina egoera “okerragoa” denik. Desberdina zentzu batzuetan, berdina besteetan… azken finean sistema kapitalista beraren (nahiz eta ugazaben hizkuntza aldatu, eta batzuetan ezta hori ere) langileak baikara. Alienazioari buruz, ez dakit nik “Barça”-k jarraitzaile gehiago dituen Europan edo Asian…

    eta inperialismoaren hedapenak krisiak sortzen dituela nahiko “landu gabea” da, esan daiteke kapitalismoaren beraren baldintzek, eta askoz gehiago fase inperialistan sartu denean, krisiak sortzen dituztela, gero eta handiagoak eta beren kontraesanetan gehaigo sakonduz, iraultza sozialistari ateak irekiz.

    beste guztiarekin ados! aurrera langileria! bake faltsuari gerra!

  2. Ez da esaten herrialde industrializatuetan egoera okerragoa denik, baizik eta burgesia inperialistak bertako langileei ematen dien goxokiei esker, iraultzarako grina itzaltzea lortzen dutela. Hau erosten duela, tira. Beraz, “katearen katebegi ahulena” herrialde neo-kolonialetan, burgesia inperialistak bere lehengai baina baita ere bere oinarrizko lanerako lantegiak dituen tokietan dago gaur egun. Ez da inondik inora metropoli inperialistaren langileriak jokatu beharreko papera mespretxatzen, baina gaur egun Sozialismoaren aldeko borrokarik ez dagoela erraz ikus daiteke (beharbada krisi kapitalistak gehien kolpatutako herrialdeetan hasi dira zerbaitetan….) Hala ere, ez da kapitalisten zapalketa tresnen eragina baztertu behar.

    Krisiari buruzkoarenkin ados.

    Aurrera Langileria-n marxismo-leninismoa langileriaren berezko ikuspegia dela uste dugu, Iraultza Sozialista eta komunismora bideratuko den Sozialismoa eraikitzeko garaipenerazko gida, baina hau ez da jaiotzez bereganatzen. Berez, kapitalismoaren baitan hezitakook badaukagu langile ikuskera berezko bat, baina hau ez helburuaren kontzientzia, marxismo-leninismoak ematen duena. Hau bereganatzeko ikastea beharrezkoa da eta materialismo dialektikoan oinarrituta esan daiteke inoiz ezin dela honi buruz ikasteari utzi. Eta esan dugunez, inperialismoak honetarako oztopoak besterik ez ditu ipintzen, beren gainetura ideologikoa, eta behar dutenean poliziala erabiliz. Beraz, ahalik eta langile gehiago hau bereganatzera laguntzea helburu du blog honek, geure egiteko historikoa aurrera eraman ahal izateko. gure ikuspegiak ez dira guztiz berdinak (eta ez dute arlo guztietan izan beharrik), baina azterketaren bidez errealitatearen ezagutzara, hau aldatzeko nahiarekin, hurbiltzea espero dugu.

    Milesker zure ekarpenagatik

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: