1 comment


stalin1

Stalin, langileriaren altzairuzko ukabila

 

Orient Express tren mitikoa burgesia europarraren luxuaren, endekapenaren eta xahutzearen ikurra izan zen 1939 arte. 1917an boltxebikeek errusiar lurraldean aurkitzen ziren Orient-eko bagoiak konfiskatu zituzten. Lehengaien eta militante iraultzaileen garraiorako erabili ziren. Wagon-Lits-ek bere artxiboetan arakatu zuen. Konfiskatzearen sinadura Josif Stalin delako batena da.

(…)”

Breve memoria-historia (subjetivo) siglo XX y XXI (euskaratua) – Erlantz Cantabrana

 

 

“(…)

Boltxebizaziorako beharrezkoa da sortzea, gutxienez, oinarrizko baldintza batzuk, zeinak gabe Alderdi Komunisten boltxebizazioa guztiz ezinezkoa den.

1)      Beharrezkoa da Alderdia hauteskunde-mekanismo parlamentariaren luzakin bat bezala ez hartzea, sozialdemokraziak benetan hartzen duen bezala, ezta sindikatuen eranskin bat, ale anarko-sindikalista jakin batzuek batzuetan baieztatzen duten eran, baizik eta proletalgoaren klase batzearen forma gorena bezala, gainontzeko antolakunde proletario guztiak gidatzera deitua, sindikatuetatik gutxiengo parlamentarira.

 

2)      Beharrezkoa da Alderdiak, eta aparteko eran bere buru diren taldeek, marxismoaren teoria iraultzailea sakonki ezagutzea, begizta hautsiezinez egiteko iraultzaile praktikora lotua.

 

3)      Beharrezkoa da Alderdiak agindu eta zuzentarauak ez hartzea buruz ikasitako formulen eta paralelo historikoen oinarrian, baizik eta barne eta nazioarteko mugimendu iraultzailearen baldintza zehatzen azterketa zorrotz baten emaitza gisa, betiere herrialde guztietako iraultzen esperientzia kontutan izanda.

 

4)      Beharrezkoa da Alderdiak agindu eta zuzentarau hauen zuzentasuna masen borroka iraultzailearen sutean egiaztatzea.

 

5)      Beharrezkoa da Alderdiaren egiteko oro, batez ere oraindik ohitura sozialdemokratetatik garbitu ez bada, oinarri berri, iraultzaile, baten gainean berreraikitzea, oinatz bakoitzean Alderdiak eta bere ekintza guztiek era naturalean masak iraultzatzera, iraultzaren izpirituan behargin klasearen masa zabalak prestatzera eta heztera lagundu dezaten.

 

6)      Beharrezkoa da Alderdiak bere egitekoan printzipioei fideltasun handiena (ez nahastu hori sektakeriarekin!) masekin lotura handiena eta kontaktu handiena (ez nahastu hori atzetik jarraitzearen ildoarekin!) elkartzen jakitea, zeina gabe Alderdiari ezinezkoa egingo zaion, ez soilik masak irakastea, baizik eta beraiengatik ikastea ere, ez soilik masak gidatzea eta Alderdiaren mailara jasotzea, baizik eta masen ahotsari arreta jartzea eta bere premiazko beharrak antzematea ere.

 

7)      Beharrezkoa da Alderdiak bere egitekoan izpiritu iraultzaile zorrotza (ez nahastu hori abenturazaletasun iraultzailearekin!) malgutasun handienarekin eta maniobra gaitasun handienarekin (ez nahastu hori moldatzeko izpirituarekin!) elkartzen jakitea, zeina gabe Alderdiak ezinezkoa izango duen borroka eta antolakuntza era guztiak menperatzea, proletalgoaren eguneroko ardurak iraultza proletarioaren oinarrizko interesekin lotzea eta bere lanean borroka legala borroka ilegalarekin elkartzea.

 

8)      Beharrezkoa da Alderdiak bere okerrak ez ezkutatzea, kritikari beldurrik ez izatea, bere huts propioak aztertuz bere taldeak trebatzen eta hezten jakitea.

 

9)      Beharrezkoa da Alderdiak funtsezko talde gidariarentzat borrokalari aitzindari hoberenak aukeratzen jakitea, proletalgo iraultzailearen guren interprete jatorrak izateko aski fidelak diren gizakiak eta iraultza proletarioaren benetako buruak izateko aski jakitunak, leninismoaren taktika eta estrategia ezartzeko gai direnak.

 

10)  Beharrezkoa da Alderdiak bere antolakundeen gizarte-osaketa sistematikoki hobetzea, galbidean dauden ale oportunistez garbitzen, kohesiorik handiena lortzeko helburuz.

 

11)   Beharrezkoa da Alderdiak burdinazko diziplina proletario bat lantzea, bat-egite ideologikoan, mugimenduaren xedeen argitasunean, ekintza praktikoaren batasunean, eta Alderdiaren masa zabalen honenganako jarrera jakitunean oinarrituta.

 

12)  Beharrezkoa da Alderdiak bere erabaki eta zuzentarau propioen betetzea sistematikoki egiaztatzea, hau gabe agintza hutsaletan bihurtzeko arriskua dutenak, Alderdian masa zabal proletarioen konfiantza ahultzeko balioko duena.

 

Baldintza hauek eta antzerako batzuk gabe, boltxebizazioa alferrikako zarata baino ez da.

(…)”

 

Josif Stalin – Ligar los intereses cotidianos del proletariado con los intereses básicos de la revolución proletaria (euskaratua)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: