Leave a comment


koreache

.

 

Egun Amerika eta mundu osoan inperialismo yankiaren aurkako borrokaren buruan dagoen herrialdea da Kuba Sozialista, gizateriarako aurrerapen garrantzitsuak egin dituena, Medikuntzaren arloan batez ere. Zailtasun ikaragarriak (blokeo ekonomiko sumingarriaz gogoratu) dituen arren, behargin nazioartekozaleek etorkizun oparoa opa diegu, proletalgoaren diktadura eta Komunismora bideratzeko ildoak sutsuki zaintzen soilik lortu ahal izango dutena, herriaren baitako indarrean oinarrituz ekoizpen baliabideak garatuz. Itxaropenezko iraultza honen hasierak beste hainbat proiektu iraultzaileri ireki zien atea munduan zehar eta industrializaturik gabeko herrialde erdi-koloniar batean Sozialismoaren eraikuntza aurrera eramateko eskarmentu eta egitekotik ikasketa baliagarriak eman dituzte marxista-leninistontzat, langileriak botere politikoa bereganatuz egungo eta etorkizuneko gizarteak askatzea helburu dugunontzat. Baina Che-ren Guda Iraultzaileko pasarteak irakurrita, argi eta garbi azaleratzen da iraultza gauzatzeko halako jokamolde bat hondamendira besterik ez duela eramaten, eta ia ezinezkoa dela beste herrialdeetara (industrializatuetara erabat ezinezkoa) borroka molde hau eramatea, ekiteko era marxista-leninistarekin erabat talka egiten duena. Hurrengo idatzian Enver Hoxha burkideak abenturazaletasun ezkertiar honi buruz hitz egingo digu:

 

 

“KOMUNISTA MARXISTA LENINISTEN UKABILAK EZKERREKO ABENTURAZALETASUNA BERRIKUSPENTASUNAREN ITXURAGABEKERIA GISA ERE KEMENTSUKI KOLPATU BEHAR DU

(…)

Geure alderdiek batak bestearengatik ikastera ahalegindu behar dira eta elkarrekiko eskarmentuaz baliatu behar gara. Baina alderdi kontutan izan behar du gainontzekoen eskarmentu batzuk soilik beren herrialde propioen baldintza zehatzetan direla egokiak, eta besteen baldintzetan ez izatea gerta daitekeela. Beharrek eskatzen dutenean eta alderdi baten baldintza zehatzei erantzuten dienean, honek beste alderdien eskarmentua landu eta hartu behar du, kontrakoa estereotipoan erortzea izango zelako. Gure eskarmentuari buruz, ezin dizuegu esan gure taktika asko zuentzako egokiak diren ala ez diren. Zuei dagokizue aztertu eta aukeratzea. Baina uste dugu auzi honetan iparrorratz hutsezina marxismo-leninismoa dela, iraultza proletarioaren lege orokorrak direla, beti izan behar dela kontuan. Soilik lege hauek eragotziko diote benetako alderdi marxista-leninista bati hutsetan erortzea.

Guretzat lege hauek argi daude eta hauetan gero eta gehiago sakontzen ahalegintzen gara, horregatik ez gara inoiz ez berrikuspentasunean, ez troskismoan, ez abenturazaletasun ezkertiarrean ezta bestelako joeretan erori.

Zuek gu baino hobetu ezagutzen dituzue teoria hauek, adierazten duten arriskuak eta eragiten dituzten kalteak. Che Guevara, adibidez, eraila izan zen. Hau, jakina, gerta daiteke, iraultzaile bat eraila izan daitekeelako. Baina Che Guevara bere ikuspuntu ez marxista-leninista propioen biktima izan zen.

Nor zen Che Guevara? Guevaraz hitz egiten dugunean, marxista izatearen plantak egiten dituen beste batean ere pentsatzen dugu, eta, nire aburuz, honekin alderatuta, Guevara gizon hitzetan neurriduna zen. Erreboltari bat, iraultzaile bat zen, baina ez marxista-leninista bat, aurkeztu nahi den eran. Oker egon naiteke, latinoamerikar gisa zuek hobeto ezagutzen duzue, baina ezkerreko borrokalari bat izan zela uste dut. Bere ezkertasuna ezkertasun burges eta burges-ttipia da, ideia aurrerakoi baina aldi berean anarkistekin korapilatuta, azken finean abenturazaletasunera eramaten duena.

Guevararen eta marxista eta ideia hauen “aita” izatearen plantak egiten dituen besteren baten ikuspuntuek, inoiz ez dute izan eta ez dute marxismo-leninismoarekin zerikusirik. Era berean Guevarak, horrela esateagatik,  éclaircies batzuk izan ditu marxismo-leninismoaren printzipioen hartzean, baina oraindik munduaren bere ikuskera filosofikoa izatera iritsi ez zirenak, ekintza zinez iraultzaileak egitera bultzatzeko moduan.

Ezin dugu esan Che Guevara eta bere kideak koldarrak zirenik. Ez, inola ere ez! Aitzitik, ausartak ziren. Badira burges ausartak ere. Baina heroiak, iraultzaile proletarioak, benetan handiak diren gizaki ausartak soilik printzipio filosofiko marxista-leninistengatik gidatzen direnak eta gorputz eta ariman munduko proletalgoaren eta uztarri inperialistatik, feudaletik… herrien askapenaren mesedera ipintzen direnak dira .

Kubatar iraultza defendatu dugu inperialismo yankiaren aurka zuzendua zegoelako. Marxista-leninista gisa, gelditu gaitezen memento bat iraultza eta hau iradoki zuten ideiak aztertzeko. Kubatar iraultza ez zen marxismo-leninismoaren oinarrian hasi ezta iraultza proletarioaren legeen arabera garatu ere, zeinen bidez alderdi marxista-leninista bat gidatzen den. Herrialdearen askapenaren ondoren ere, Castro ez zen marxismo-leninismoaren bidetik zuzendu, aitzitik, ideia liberaletan inspiratzen jarraitu zuen. Gertaera da, eta inork ezin du ukatu, iraultza honen partaideek armak hartu eta mendiak irabazi zituztela, baina bada gertaera eztabaidaezina ere ez zutela marxista-leninista gisa borrokatu. Batistaren aginte-taldearen aurkako borrokan altxatu ziren borrokalari askatzaileak ziren eta hau garaitu zuten, hain zuzen ere hau kapitalismoaren kate-maila ahula osatzen zuelako. Batista kubatar herria zapaltzen zuen inperialismoaren lekaio otzana zen, eta hau aginte-talde honen aurka eta inperialismo yankiaren aurka altxatu zen eta garaitu zituen…

Gure aburuz, iraultza zenbait “heroi” egiten duten teoriak marxismo-leninismoarentzat arrisku bat adierazten du, bereziki Latino Amerikako herrialdeentzat. Zuen hegoaldeko kontinentean badira usadio iraultzaile handiak, baina berriki zehaztu dugun eran, badira ere itxuran iraultzaileak direnak, baina benetan ez dutenak iraultzaren benetako ildoa jarraitzen. Han burutzen den edozein putsch iraultzatzat hartzen da! Baina putsch bat ezin da inoiz iraultza bat izan, uzkailitako aginte-taldearen tokia beste batek betetzen duelako, hots dena lehen bezala jarraitzen duela.

Oraindik alderdi zaharren,  kontra-iraultzaren mesedera ipini diren alderdien, muinetan dauden korronte antimarxisten nukleoei, gaurkotasunean ezkerreko abenturazaletasun gisa zehazten dugun beste korronte bat gehitu zaie.

Korronte hau, burgesiaren beste munstroa bezala, oraingo berrikuspentasuna, herrientzako arrisku handiak adierazten dituzte,eta  ondorioz Latino Amerikako herrialdeentzat ere. Oraingo berrikuspentasunak, arretaz mozorroturik, herri eta iraultzaileentzat iruzur handia da. Herrialdeen arabera, mozorro desberdinak darama. Kastrismoak Latino Amerikan ere, marxismo-leninismoz mozorrotuta, jendea, baita iraultzaileak ere, ezkerreko abenturazaletasunera zuzentzen ditu. Itxuraz, korronte hau oraingo berrikuspentasunarekin kontraesanean dago. Ideologikoki heldugabeek hala uste dute, baina egia bestelakoa da. Oraingo berrikustzaileekin aurkakotasunean egotetik urrun, kastristak erabat beren mesedera ipini dira. Bakoitzaren ibilbideek puntu berdinean egiten dute bat.”

 

 

Enver Hoxha – Extracto de la conversación sostenida con dos dirigentes del Partido Comunista Marxista Leninista del Ecuador (euskaratua)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: