Leave a comment


trotski-colaborando-con-el-fascismo

.

“Kwelin, 1939ko maiatzaren 10a

Burkide maiteak: Iraganean, nire eta burkide kopuru dezente baten aburuz, troskismoa Alderdi Komunista Txinatarraren barneko joeren arteko borroka auzi bat iruditu zaigu. 

 Horregatik ez genion ia jaramonik egiten. 

 Baina, gerraren piztea baino apur bat lehenago, zehazkiago 1936ko amaieratik, eta bereziki gerra bitartean, troskisten propaganda gaizkileak begiak ireki dizkigu.

 Ondoren, arazoa aztertzeari ekin genion. Eta gure azterketak hurrengo ondorioetara eraman gaitu:

 

1-      Troskismoaren arazoa ez da Alderdi Komunista Txinatarraren barneko joeren arteko borroka. Komunisten eta troskisten artean ez dagoela inolako begiztarik, ezer ere ez. Herri osoari dagokion gaia da: aberriaren aurkako borroka.

 

2-      Japoniar eta atzerritar faxistek badakite.

 Horregatik iritzia atzipetzeko eta komunisten ospeari kalte egiteko desadostasunak sortzea bilatzen dute, jendeari komunistak eta troskistak eremu berdinekoak direla sinetsaraziz.

 

3-      Troskista txinatarrek (beste herrialdeetako troskistak bezala) ez dute talde bat ordezkatzen, are gutxiago alderdi politiko bat. Gaizkile,  faxismo japoniarraren (eta nazioarteko faxismoaren) ehiza-txakur, multzo bat besterik ez dira.

 

4-      Herrialde guztietan, troskistek ezizen onak ipini zituzten beren bidelapur egiteko zikina mozorrotzeko. Adibidez, Espainian, Bateratze Marxistako Behargin Alderdia (POUM) deitzen dira.

 Ba al zenekiten zuek beraiek direla Madrilen, Bartzelonan eta beste lekuetan, zelatari habiak osatzen dituztenak, Franco-ren zerbitzura? Beraiek dira <<bosgarren zutabea>> antolatzen dutenak, italiar eta alemaniar faxisten armaden zelatatze erakundea.

 Japonian, Liga Marx-Engels-Lenin (MEL) deitzen dira. Troskista japoniarrek gazteak erakartzen dituzte euren ligara, gero poliziara salatzen dituzte. Alderdi Komunista japoniarrean sartzea bilatzen dute bere barnetik suntsitzeko helburuarekin.

 Nire aburuz, troskista frantsesek, egun Iraultza Proletarioa taldearen inguruan antolatuak Fronte Popularra saboteatzeko xedea zehaztu zuten. Auzi honi buruz, zuek ni baino hobetu informatuak egongo zaretela pentsatzen dut.

 Gure Txinako herrialdean [Indotxinari buruz, itzultzailearen oharra], troskistak La Lutte, Japoniarren aurkako gerra, Kultura eta Bandera gorria bezalako formazioetan biltzen dira.

 

5-      Troskistak ez dira soilik komunismoaren etsaiak, baizik eta demokraziaren eta aurrerapenaren etsaiak ere. Traidore eta zelatari zitalenak dira.

 Beharbada irakurri dituzue troskisten aurkako Sobietar Batasunako prozesuen akusazioen aktak.

 Ez badituzue irakurri, egitea gomendatzen dizuet eta zuen lagunei irakurraraztea.

 Oso irakurketa baliagarria da. Troskismoaren eta troskisten benetako aurpegi nazkagarria ikusten lagunduko dizue.

 Hemen, Txinari zuzenean dagokien pasarte batzuk ateratzera ausartzen naiz.

 Troskismoaren benetako aurpegi nazkagarria.

 Tribunalaren aurrean, Rakovsky troskistak, 1934an, Tokion zegoenean (sobietar Gurutze Gorriaren ordezkari gisa) gobernu japoniarraren goi pertsonaia batek <<Troskisten partez estrategia aldaketa bat espero izatearen eskubidea daukagu. Ez dut xehetasunetan sartu nahi. Bakarrik esan nahi nizuke troskisten partez, Txinako gaietan gure esku-hartzeari mesede egingo dioten ekintzak espero ditugula>> esan ziola aitortu zuen.

 Japoniar honi erantzunez, Rakovsky-k zioen: <<Trotsky-ri idatziko diot honi buruz>>.

 1935ko abenduan, Trotsky-k hainbat alditan nabarmentzen zen hurrengo esaldia bidali zien bere aldekoei Txinan: <<Ez sortu trabarik Txinako japoniar indarrez hartzeari>>.

 Eta, nola ekin dute troskistak Txinan?

 Jakiteko larri zabiltzate, ez da hala?

 

Baina, burkide maiteak, ezin izango dizuet nire hurrengo gutunean baino erantzun.

 Zuek ez al zenidaten gutun motzak idaztea gomendatu?

 Laster ikustea espero dut.”

 

Hồ Chí Minh – Troskismoari buruz (Gutuna Indotxinako Alderdi Komunistari)

 

 

 

Los Procesos de Moscu, el pacto Hitler y Trotsky

 La oposición trotskista, antes y ahora – Stalin.

 Troskismoa, inperialismoaren aldeko ildo kontra-iraultzailea – Aurrera Langileria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: