2 comments


kurdistan

.

–          Euskara da euskaldun egiten gaituena, gure herria, Euskal Herria, besteengandik desberdintzen duena eta kosta ala kosta desagertzen utzi ezin duguna.

–          Ados, baina ez al duzu uste gaur egun 7 probintzietan euskaraz ez dakien eta gazteleraz edo frantsesez hitz egiten duen langile asko dagoela? Are gehiago  guk euskaraz egitean, hauek mezuaren edukia galtzen dutela iruditzen zait eta klase izaera nolabaiteko kulturaltasun bategatik albo batera uzten dugula. Beste era batera esateko nazionalitate chauvinista baten alde egiten ari garela, langile izaerari hein batean uko eginez.

–          Euskal Herri Langileak kapitalaren diktadura jasaten du, merkatuena, inperialismoarena. Hau planetako langileria guztiak jasaten du, baina Euskal Herrian,  beste milaka herritan bezala (Galizia, Flandria, Kurdistan, Asturias, Lusazia ,…) nazio eta hizkuntza zapalkuntza ere ematen da.

Zapalkuntza bikoitza beraz Euskal Herri Langileak sufritzen duena. Espainia eta Frantziako klase menderatzaileak izan dira (eta izaten jarraitzen dute) gure herria bitan banatuta eduki dutenak eta mendeetan zehar, egunero eta pixkanaka-pixkanaka beren kultura,hizkuntza, ohiturak, … inposatu dizkigutenak.

Paradigma bikoitz honen inguruan asko teorizatu da historian zehar, Marx eta Engels-ek eta batez ere Lenin eta Stalinek. Euskal Herriaren kasuan, ETA k 1967an ospatu zuen V. asanbladaren bigarren zatian eman zion behin betiko irtenbidea. Sozialismoak  eta independentziak eragingo zuen Euskal Herri Langilearen benetako emantzipazioa, kate guztiak apurtuko zituen formula zen. Bi hauek eskutik joan beharko ziren eta banaezinak lirateke, txanpon bereko bi aurpegiak bezala.

Beste alde batetik euskal burgesiak ere izan du nazio eta hizkuntza zapalkuntza horren errua, euskal industria garatu zenean Ameriketako harrapaketan aberastu zen klase honek bere proiektu politiko-ekonomikoa espainiar monarkiaren eskuetan utzi baitzuen, benetako euskal nazioa garatzeko pausuak eman ordez. Hortik aurrera beren proiektua Espainian bilatu du inperialismo anglosaxoiaren pean eta nahiz eta folklorikoki euskaldunak izan praktikan bere aurka egiten dute zuzen zuzenean.

–          Bai baina, hala ere, gaur egun euskaraz bakarrik egiteak ez du lehen aipaturiko langile erdaldunen auzia konpontzen.

–          Kontua bizi dugun egoera dela medio, langile horiei Euskal Herrian euskara ikasi gabe bizitzea posible zaiela da. Ez gara jakitun zein puntutaraino zapaltzen duen horrek euskara. Erdaraz egitea erabakitzen dugunean, euskaraz ez egitea erabakitzen dugu. Euskal Herri Langileak bere osotasunean euskara jakin beharko luke edo ikasteko esfortzua egin gutxienez, eguneroko bizitzan erabiltzeko, euskaraz pentsatzeko, euskaraz bizitzeko. Hori, klase kontzientziarekin eta benetako teoria iraultzailearekin lotuta, litzateke benetako emantzipazioa lortzeko bidea.

–          Ez al du orduan euskarak euskal burgesiaren eskuetan dagoen nolabaiteko “klase izaerarik” ?

–          Inolaz ere ez. Ez euskara ez beste edozein hizkuntzak ez du klase izaerarik. Hizkuntzak ez du inongo klaserik definitzen, komunitate batean edozein pertsonen arteko komunikazioa balioztatzen du, gizarte jentiletatik (klaserik ez zegoen garaia edo komunismo primitiboa) hasita, tribaletara pasatuz eta hizkuntza nazional bilakatzera iritsi arte hori izan da bere jokabidea. Eredu sozioekonomiko jakin batea hizkuntza ez da ez azpiegituraren ez gainegituren parte, hauek garatzeko lanabesa baizik. Hala ere, egun duen ahultasunak badu zerikusirik honekin guztiarekin.

Merkatuen diktadurak arautzen duen oinarri ekonomikoan euskarak ez du lekurik, gaztelerak, frantsesak eta ingelesak erabat baztertzen dutelako eta hau konpontzeko ez da nahiko instituzio burgesetatik euskara sustatzeko diru-laguntzak ematea.

Hau aldatzeko era bakarra azpiegitura aldatzea da Euskal Herri Langileak gidaturiko iraultza sozialistaren bidez, ekoizpen baliabideak beren eskuetan ipiniz eta euskarari dagokion egitekoa esleituz.

 

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Hona hemen topatu.info (gazte otegisten webgune nagusia)n, ILUSIO LIBERALA idatzian, anti-komunista burges-ttipi ezkertiar atzerakoi zantar hauek ezabatutako iruzkina. Ikusten denez, langileriako gazteen eta orokorrean euskal gazteen ideologia azpiratzailearen hondakinez burua usteltzen dabiltzan neo-zipaio hauek oso garbi dute zein den beren etsaia: Behargin klaseak gidatutako Iraultza Sozialista Euskal Herri Langileak Sozialismoaren eraikuntzari ekin diezaion:

    “(…)

    Honek esan nahi du gizartearen bizitza izpirituala sortzen den iturria, gizarte ideiak igortzen diren iturria, gizarte teoriak, ikuskerak eta instituzio politikoak, ez dela, ideia, teoria, ikuskera eta instituzio politiko beraietan bilatu behar, baizik eta gizartearen bizitza materialaren baldintzetan, gizarte-izatean, ideia, teoria, ikuskera eta abar hauen isla direnak.

    (…)

    Aitzitik, Marxen hitzetatik ez da ondorioztatzen gizarte ideia eta teoriak, ikuskerak eta instituzio politikoak gizartearen bizitzan inolako garrantzirik ez dutenik, ez dutenik errefusean gizarte-izatean eraginik izaten, gizartearen bizitzaren baldintza materialen garapenaren gain. Orain arte, soilik gizarte ideien eta teorien eta ikuskeren eta instituzio politikoen jatorriari buruz aritu gara, bere jaiotzari, gizartearen bizitza izpirituala bere bizitza materialaren baldintzen isla den faktuari. Gizarte ideien eta teorien, ikuskeren eta instituzio politikoen garrantziari dagokionez, historian jokatzen duten egitekoari dagokionez, materialtasun historikoak ez du soilik ez ukatzen, baizik eta, alderantziz, egiteko honen garrantzia eta bizitzan eta historian dagokion esangura azpimarratzen du.

    (…)

    Honek esan nahi du gizartearen bizitza materialaren baldintzetan eragin ahal izateko eta bere garapena azkartzeko, bere hobekuntza azkartzeko, proletalgoaren Alderdia gizartearen bizitza materialaren garapenaren eskaerak era zuhurrean islatuko dituen gizarte ideia bat, gizarte teoria bat euskarri izan behar duela, eta horri esker, herriko masa ugariak mugimenduan ipintzeko, hauek mobilizatu eta hauekin proletalgoaren Alderdiaren gudaroste handia antolatzeko gai izatea, indar atzerakoiak birrindu eta gizartearen indar aurreratuei bidea berdintzera prest egongo dena.

    Sobre el materialismo dialectico y el materialismo historico – Josif Stalin (Aurrera Langileria-k euskaratua)

    GORA MARXISMO-LENINISMOA”

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: