Leave a comment


19

.

 

“Ziurrenik egun jada mundu guztiak ikusten du boltxebikeak ez liratekeela agintean mantendu izango,  ez bi urte eta erdietan, baizik eta bi hilabete eta erdietan ere, oso diziplina zorrotzik gabe, benetan hertsia, gure Alderdiaren barnean; honi behargin klasearen masa osoaren babesik erabatekoa eta pairamentsurik gabe, hau da, honek duen jakitun, zintzo, pairamentsu, eragin handiko eta berarekin gidatzeko edo bere atzetik geruza atzeratuenak ekartzeko duen guztiarengatik.

Proletalgoaren diktadura klase berriaren etsai boteretsuago baten aurkako gerrarik pairamentsuena eta errukigabeena da, burgesiaren aurka, bere izatea bere uzkailtzeagatik bikoiztua dagoena (herrialde batean baino ez izan arren) eta bere potentzia, ez soilik nazioarteko kapitalaren indarrean, burgesiaren nazioarteko harremanen indar eta sendotasunean, baizik eta ohituraren indarrean, ekoizpen txikiaren indarrean etzaten den. (…)

Errepikatuko dut, proletalgoaren diktadura garailearen eskarmentuak Errusian era ukigarri batean azaldu du pentsatzen ez dakienari edota gai honi buruz hausnartzeko astirik izan ez duenari, baldintzarik gabeko proletalgoaren zentralizazioa eta diziplinarik zorrotzena burgesiaren gaineko garaipenaren oinarrizko baldintzetariko bat dela.”

 

La enfermedad infantil del «izquierdismo» en el comunismo  (euskaratua)– V. I. Lenin

 

 

 

“2)      Alderdia langile klasearen antolatutako destakamendu bezala. Alderdia ez da soilik langile klasearen abangoardiako destakamendua. Masen borroka benetan zuzendu nahi badu, antolatutako destakamendu bat izan beharko da. Kapitalismoaren pean, Alderdiari agertzen zaizkion eginkizunak handiak eta askotarikoak dira. Alderdiak, proletalgoaren borroka, barne eta kanpo garaipenari begira, muturreko baldintzetan zuzendu behar du, egoerak hala eskatzen badu proletalgoa erasora eraman behar du, egoerak atzera egitea eskatzen badu proletalgoari etsaien kolpeak saihestera lagundu behar dio, milioika eta milioika langilek osatutako alderdirik gabeko masengan diziplinaren, sendotasunaren, borrokaren eta antolakuntzaren izpiritua zabaldu behar du. Baina Alderdiak ezin izango ditu lan hauek bete antolakuntzaren eta diziplinaren isla ez baldin bada, destakamendu antolatu bate ez bada. Baldintza hauek eman gabe, ezinezkoa da Alderdiak milioika eta milioika proletariok osatutako masak gidatzea.”

 

Leninismoaren oinarriak – Josif Stalin

 

 

 

“Uste osoen sendotzea Alderdian diziplinaren ezinbesteko eskakizuna ere bada, Alderdia egon ezin daitekeen, komunistentzat ekitea eta bizitza egon ezin daitekeen, diziplina jakitun eta latza gabe. Era berezian, gure herrialdeko baldintzetan, inperialista eta berrikustzailez  setiaturik, Alderdia beti borroka egoeran dagoen baldintzetan, diziplina jakitunaren etengabeko indartze eta sendotasuna behar iraunkorra da, Alderdia garaiezina bihurtzen duena.”

 

La dinamizacion de la vida del Partido, problema fundamental  (euskaratua)– Enver Hoxha

 

 

 

Lenin-ek alderdiaren barnean gogamenaren batasuna pertsonifikatu zuen, bere lerroen elkartasuna, diziplina iraultzailearekiko begirunea, komunismoaren kausarekiko fede apurtezina eta amaierako garaipenarekiko konfiantza irmoa. Guzti hau Vietnam-eko Langileen Alderdiarentzat bizigarria da orain, egunetik egunera eta ordutik ordura kritika eta autokritikaren printzipioa ezarri duena, eta akats eta ahultasunak zuzentzeko eta subjektibismoaren eta atsegitearen agerpenen aurka borrokatzeko metodo miragarritzat hartu du. Gure alderdiak ez du gure herriarenak eta gure aberriarenak diren beste interesik horregatik ematen dio garrantzia handia bere lan maila igotzeari. Gure alderdiak, bere egitekoak aurrera eramateko esanezina egiten duen bitartean, leninismoa temati ikasten du bere borrokarako grina, bere bizitasun politikoa, batasuna antolakuntzan eta Alderdiko kideen maila ideologikoa  hobetzeko.”

 

El leninismoa y la liberacion de los pueblos oprimidos (euskaratua) – Ho Chi Minh

 

 

 

“Beste aldean ikaragarrizko moral etikodun ejertzitoa, kanpo diziplina hutsala eta barne diziplina zurrun batekin, uste osotik jaiotakoa. Gerrari matxinoak ez zuen edaten, ez bere goikoak zigortuko zuelako, edan behar ez zuelako baizik, bere moralak ez edatea ezartzen ziolako eta bere barne diziplinak ejertzito horren moralaren ezarpena berresten zuelako, borrokara zihoana soilik bere bizitza kausa batengatik ematea bere egitekoa zelako ulertzen zuelako.”

 

Moral y disciplina de los combatientes revolucionarios (euskaratua) – Ernesto Che Guevara 

 

 

 

Burkide guztiak diziplina proletarioko izpiritu honetan sartzea lortu beharra daukagu. Ez da alferrikakoa klasikoek, eta borroken eta iraultzen eskarmentuak hala egiaztatu du, behargin eta herrikoi mugimendu osoaren buruan fabriketako proletalgoa ipintzea. Hau ez da soilik ekoizpenean duten kokapenarengatik, baizik eta, eta bereziki, beren antolaketa eta diziplina maila ia-militarrarengatik. Zio honengatik, behargin burkideei ez zaie zaila egiten Alderdiaren diziplinara egokitzea, guztiz alderantziz: honetara salbamendu taula batetara bezala besarkatzen dira eta sakrifizio eta pairamendu iraultzailearen adibide apartak ematen dituzte.

Aitzitik, badira diziplina honekin bat egitea zaila egiten zaien burkideak. Hau logikoa da, askok ez baitute beharginen bizimodua ere ezagutzen, ezta hau ezagutzeko ardura ere. Beraz funtzionamendu arauak onartzen dituzte, antolatuak daude, aktiboki lan egiten dute, kuota ordaizten dute, eta abar. gure lerroetan ezin baita egon baldintza hauek hau betetzen ez duen inor. Baina hau ez da nahikoa. Batzuei Alderdiaren diziplina indar-blusa bat bezala nabaritzen dute; Alderdiak eskatzen dien betebeharrengatik atxilotuak sentitzen dira eta ez dira beren lanean diziplina bat ezartzeko gai. Ez dago esan beharrik hori ez dela jakitunki Alderdiaren diziplina partekatzea. Oso gogo ona daukate, baina beren iraganarekin moztea asko kostatzen zaie, beren aztura eta ikusmolde burges-ttipiak alde batera uztea.”

 

Contra el liberalismo, la disciplina proletaria (euskaratua) – camarada Arenas

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: