1 comment


gerrilla

“(…)

4. kontra-iraultza prebentiboa

Ekimen iraultzaileak ezinbestean erantzun kontra-iraultzaile bat sortzen du. Mugimendu iraultzaileen eztandagatik hainbat alditan ustekabean harrapatuak izan eta gero, indar [eta] potentzia atzerakoiek, antolakunde politiko-militar-poliziar iparramerikarrengatik hasita, “kontra-iraultza prebentiboaren” doktrina landu dute, mugimendu iraultzailea irmoki errotu denean ekitea beranduegi ekitea delako egiaztapenean oinarritzen dena. Kontra-iraultzaren helburu nagusia, beraz, masa herrikoietan mugimendu iraultzailearen errotzea kosta ahala kosta galaraztea da.

Kontra-iraultza prebentiboaren doktrina nazio-segurtasunarena osatzera etorri zen. 1947n, Truman lehendakariak Estatu Batuei edozein erregimen mesedegarriren aurkako edozein eraso Estatu Batuen nazio-segurtasunaren aurkako erasoa zela dekretatu zuen, eta ondorioz hauen esku-hartze zuzen bat beharrezkoa zuela.

Kontra-iraultza prebentiboa kontra-matxinada deitzen denaren parte da, edo beste era batean esanda, Pentagonoaren zehaztapena erabilita: “Edozein matxina iraultzaile menderatzeko gobernu batek burututako eragiketa militar, paramilitar, politiko, ekonomiko, psikologiko eta zibilak”.

Doktrina hau nagusiki era enpirikoan sortua izan da, lehenengo Indotxinan porrot egindako militar frantsesengatik, ondoren ingelesengatik eskarmentu malaysiarra eta gero, azkenik Estatu Batuengatik ( hasiera batean Indotxinako eta Argeliako gudetan parte hartutako ofizialen “eskola frantsesa”ren tesiengatik eraginda).

Beren teorizazioak oso eskasak izaten jarraitzen dute ( ekoizpen harremanek zehaztutako gizarte-harremanen ikuspegi zientifikorik ez dute). Hala ere, doktrina honek eraginkortasun maila jakin bat lortu du, soilik mehatxu iraultzaile baten itzala agertu bezain laster erabiltzen dituzten bitartekoen garrantziagatik bada ere.

Kontra-iraultza prebentiboaren bitartekoen artean aipatzekoak dira:

  1. Zelatatzerik handiena eta gizartea “fitxatua” edukitzea, zonaldeetan lurraldearen banatzea.
  2. Egitasmo iraultzaileari bideragarritasuna emateko gai izan daitezkeen gizarte taldeen aurkako errepresio ikaratzailea, eskualde gerrillarien herrien hustuketa bidez zonalde hilak sortzera iritsirik ( 1982ko uztailean Guatemalan Plan de Sanchez-en  abarkadunen sarraskia bezala).
  3. Estatua masen zaindari gisa aurkezteko sorrarazteak ( faxistek egindako atentatu eta triskantzak eta komunistei egotziak, eta abar.)
  4. Egitura burgesak biztanleriaren mesedera aurkezteko publizitate-eragiketak ( mediku militarrak nekazariak sendatu eta alfabetatzen, elikagaiak eta burusiak banatzen, eta abar.)
  5. Talde iraultzaileen sarraskiak ( eta, ondorioz, atxiloen tortura talde horien ezagutzea ahalbidetzen duen informazioa lortzeko). Vietnam-en CIA-k eta Hego Vietnam-ek gidaturiko Fenix Operazioaren kasuan: 1962 eta 1965 artean, isilpeko antolakunde komunistaren ustezko 80000 kide baino gehiago atzemanak eta torturatuak izan ziren, eta 26369 erailak.
  6. Saldu eta damutuen (eta, ondorioz, beren sortzea, tortura bidez, lagun maiteei buruzko mehatxuak, isolamendua, eta abar.) eta ezker erreformistaren erabilpena, berbaldi “ezkertiar” batekin indar iraultzaileak zatitzeko.
  7. Iraultzaileen arteko borroka senide-hiltzaileak eragiteko, zuzendarien izena zikintzeko, eta abar.  pozoitze kanpainak ( FBI-k beetako arrakasta izan zuen zentzu honetan Pantera Beltzen Alderdiaren aurka).
  8. Hanparen ( gangsterrak, mafiak) eta ildo politiko ultra-atzerakoien erabilera,  lehenik gizarte kontraesanen alternatiba gisa ( faxismoa, arrazakeria, fundamentaltasuna, txobinismoa ), eta ondoren kontra-iraultzaren talka-indarraren harrobi gisa.
  9. Komunikabideen erabilpena iraultzaileak madarikatzeko ( gaizkile arrunten, ero mesianikoen, agente atzerritarren eta abar. gisa aurkezteko ), eta ordenaren indarrak goraipatzeko.
  10. Legeen eta jardunbide zibil eta militarretatik kanpo lan egin dezaketen unitateen trebakuntza ( “heriotzaren eskuadroi”ak Latino Amerikan, GAL Espainian).

 Gailu hauek, beraz, aurreko mendearen hasieran baino ugariagoak dira eta sistematizatuagoak, zehaztuagoak eta ibiliagoak daude. Hauek aintzat hartzen ez dituzten iraultzaileak erraztuak izango dira. Iragandako taktikak errepikatzea, esperientzia garaikideengatik ez ikastea, norbera porrotara eramatea esan nahi du.


Guerra popular en los países imperialistas (euskaratua) – Centre MLM (B)

 

 

 

Plan Z.E.N. (Zona Especial Norte)

La carcel de cada día

 

 

 

“Iraultza beretik haratago eta beren irismenetik at kokatutako kausa ekonomiko, psikologiko, moralen ondorioa zelako. Alferrik erresistitzera eta erortzera madarikatuak zeuden. Agintarien betiereko lilurakeria delako efektuak kausak kontuan hartu gabe deuseztatu ahal izatea ustea,(…)

Baina jadanik ideia bizietan pausatzen ez den gizarte bat, hori zeinetan printzipio nagusiak hilak dauden, gehienez, inertziaren indarrez bizirauten du.(…)

Errepresio azken finean beldurraz besterik ez da baliatzen. Baina, aski da beldurra beharrak, justizia nahia, inteligentzia, arrazoia, idealismoa, bilakaera baten faktore ekonomikoen ahalmen itzela eta sakona adierazten duten indar iraultzaile guzti horiek deuseztatzeko? Larderiaz baliaturik, atzerakoiek benetako beldurra baino sumindura gehiago, gorroto gehiago, martiritza egarri gehiago sortu dutela ahazten dira. Ahulak besterik ez dituzte uzkurtzen: onenak asaldatzen dituzte eta indartsuenen erabakitasuna epeltzen dute. (…)

Iraultzaileak zelatatzeko erabilitako metodoen hobezintasuna edonolakoa izanda ere, ez al da beti hauen mugimendu eta ekintzetan ezezagun menderaezin bat aurkituko? Ez al da beti agertuko, etsaiak artatsukien garatutako ekuazioetan, X erraldoi eta izugarri bat? Zein traidore, salatari edo untxari ernek argituko du inteligentzia iraultzailea? Nork neurtuko du nahimen iraultzailearen boterea?

Historiaren legeak, etorkizunaren interesak, iraultzara gidatzen duten eskakizun ekonomiko eta moralak izatean, nahi dena zehaztasunez jakitean, norberaren armak eta etsaiarenak; ekinbide ilegala aukeratzean; norberaz konfiantza izatean eta soilik konfiantza dutenekin lan egiten denean; egintza iraultzaileak sakrifizioak eskatzen dituela eta hazi sutsu oro ehunez biderkatuta fruitu emango duela jakitean, orduan garaiezina da.

 (…)

Legaltasunarekiko fetitxismoa klaseen elkarlanaren aldeko sozialismoaren ezaugarri bereizgarria izan da eta izaten jarraitzen du. Ordena kapitalista bere pribilegiatuekin gatazkan sartu gabe eraldatzearen posibilitatearen sinestea dakarrena. Baina hau politikoen ikuskerarekin eskas bateragarria den zintzotasunaren aztarna bat baino gehiago, beren buruen usteltzearena da. Borrokatzearen plantak egiten dituzten gizarte batean kokatuta, jokoaren arauei begirunea gomendatzen dute. Behargin klaseak ezin du legalitate burgesa errespetatu, Estatuaren benetako papera jakin ezean, demokraziaren izate iruzurtia; hitz gutxitan, klase borrokaren oinarrizko printzipioak.

Langileak baldin badaki Estatua ez jabeen aurka jabeen onurak zaintzera, hots, lanaren esplotazioa mantentzera zuzendutako instituzioen sorta dela; legea, beti aberatsek behartsuen aurka aterata, aldaezinki klase azpiratzailetik hartutako magistratuen bidez ezarria dela; aldaezinki legea klase izpiritu zorrotz batekin ezartzen dela; hertsadura – polizia agentearen agindu baketsuarekin hasten dena eta  gillotinaren kolpearekin amaitzen dena, presondegi eta espetxeetatik igaroz – esplotatuen aurkako bortizkeria legalaren jardute sistematikoa dela, langile horrek jada ezin du legalitatea, bere alde ezberdinak, aplikazio ezberdinak, tranpak, ondorioak – baita abantailak ere, noizbait etekin atera beharko duen-  ezagutu behar diren,  gertaera bat baizik aintzakotzat hartu, baina ez dena bere klaserentzat oztopa material bat besterik izan behar.

 (…)

Oinarri gisa barneratua izan behar dugu, ekinbide ilegalean, militante batek soilik jakitea  erabilgarri dena jakin behar duela; eta maiz jakitea edo gehiegi jakitea  arriskutsua dela.

Ekintza bat zenbat eta ezezagunagoa izan, orduan eta segurtasun eta arrakasta posibilitate gehiago ematen du.

Konfidentziarekiko paradaz zaindu. Isiltzen jakin: isilik mantentzea alderdiarekiko, iraultzarekiko betebeharra da.

(…)

Errepresioa arma eraginkorra da klase kementsu baten eskuetan, nahi duena dakiena eta gehiengo zabalaren interesetara balio diona. Endekatutako aristokrazia baten eskuetan, beren pribilegioak gizartearen garapen ekonomikoarentzat oztopa bat direnak, ez da historikoki eraginkorra. Ez dezagun gehiago ezkutatu: burgesia indartsu baten aldi erabakigarrietan, proletalgoari guda zibilean ia bezainbesteko mesedea eskaini dakioke.

Errepresioa eraginkorra da garapen historikoaren noranzkoan doanean; garapen historikoaren noranzkoaren aurka doanean indargabea da azken finean.(…)

“Iraultza ala hil”. Verdun-eko borrokalari baten esaldi hau egi sakon bat izaten jarraitzen du. Historiaren hurrengo ordu ikaragarrietan, hori izango da dilema. Behargin klasearentzat egiteko gogor, baina osasuntsu eta askatzailea hau aurrera eramateko mementoa iritsi egingo da: iraultza.”

  

Lo que todo revolucionario debe saber sobre la represión (euskaratua) – Victor Serge

 

 

 

 

El moderno estado capitalista y la estrategia de la lucha armada – Rote Armee Fraktion

Cambiar algo para que todo siga igual – Juanma Olarieta 

SITEL, todo bajo su control – Juanma Olarieta

KOMUNIKAZIOA LIBRE? – Zirikatzen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted apirila 6, 2013 by aurreralangileria in borroka moldeak, inperialismo

Tagged with , ,

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: