5 comments


egibar-barrena-

Burgesia-ttipi eta behargin aristokrazia euskaltzalearen (burgesia “berria”) eta burgesia euskaltzale “zaharraren” ordezkariak Kapital monopolistaren propaganda-bide batean elkarrizketatuak izateko prest. Euskal burgesiaren baitan agintea dutenak, hala ere, faxista, espainolista eta inperialistak dira. Honek ez du esan nahi aurrekoek hauekin bat egiten ez dutenik.

 

Edozein gizartetan honen osaketari gorpuzkera ematen diona oinarri ekonomikoa da, azpiegitura. Honen gainean garatuz joan da klase borrokaren historian zehar honetan onurak lortzen zituzten klase jabeen jarraipena bermatzeko gainegitura (poliziala, judiziala, militarra, ideologikoa…), Estatua deritzon horretan gorpuzten dena.  Egungo kapitalismo inperialistaren garaietan, jardute ekonomikoaren nagusi izatearen ondorioz sortutako ideologia azpiratzaileaz gain, badira tresna asko (droga, kirola, pornografia, bideojokoak, telebista-produktuak…) Kapitalari langileria alienazioan sakontzea laguntzen diotenak, eta zeinaren bidez beren agintea zapaltzaileari men egitearen ondoriozko bake faltsua bidezkotzen saiatzen diren (baita burgesiari eskainitako lan orduetatik kanpo beraiei onurak ematen dizkieten jardunetan aritzea ). Honela langileak bere egiteko Historikoa aurrera eramatea saihesten saiatzen dira.

Baina edonork ikusten du burgesia inperialisten aginte-eremuaren barneko langileen egoera kasu askotan ez dela erdi- edo azpi-garatutako lurraldeen langileriaren berdina. Zertan datza ezberdintasun hau?

 

“Bistakoa da halako gainirabazi erraldoi bat (kapitalistek beren herrialde “propioko” beharginei ustiatzen dietenaz gain eskuratzen dutena) behargin buruei eta behargin aristokraziaren goiko geruzak erostea ahalbidetzen duela. Herrialde “aurreratuen” kapitalistek erosten dituzte, eta mila eratara egiten dute, zuzen eta zeharkakoak, irekiak eta ezkutuak.

Behargin burgestuen edota “behargin aristokraziaren” geruza hau, euren bizi eragatik, euren ordainsarien kopuruagatik eta euren pentsamoldeagatik guztiz burges-ttipia dena ,II. Nazioartekoaren sostengu nagusia osatzen du eta gaur egun, burgesiaren euskarri sozial (ez militar) nagusia da. Hauek baitira behargin mugimenduaren barnean burgesiaren benetako eragileak, klase kapitalistaren behargin ordezkariak,  erreformismoaren eta txobinismoaren benetako eramaileak direlako. Proletalgoaren eta burgesiaren arteko guda zibilean ezinbestean, kopuru ez gaitzesgarrian, burgesiaren alde ipintzen dira, “versailles”en alde “komuneroen” aurka.”

Imperialismo, fase superior del capitalismo (euskaratua) – V. I. Lenin

 

Beraz, sozialdemokrazia saldu batzuen ekite politiko erreformista izatetik haratago, kapitalismo inperialistan garatutako geruza baten interes ekonomikoak ordezkatzen ditu, behargin aristokraziarena, burgesiaren aldean ipintzen dena. Sindikalismoa, noski, honekin erabat lotuta dago. 

Sozialdemokraziaren izate pro-inperialista I. Gerrate Mundutarrean baieztatu zen, bai Estatu frantziarrean bai germaniarrean hauek alde bozkatu zutenean. Egun burgesia inperialistari erabateko sostengua ematen diote , lege “antiterroristetan”, langileria kapitalisten krisia ordaintzeko neurri zapaltzaile guztiak babestuz edota azkenaldian Libia-ko eraso genozidan eta Mali-n ikusi ahal izan dugun bezala.

Estatu espainiarrean, CIAren aginduetara PSOE Alderdi Frankistaren zatiketatik eraiki zutenean, hau bilakatu zen Kapital monopolistaren “ezkerreko” eskua. Hau dela eta, Euskal Herri Langileak, ENAMen inguruan nagusiki, baina baita beste hainbat antolakundeen bitartez, bere zapaltzaileen aurka eramandako borroka loriatsutik (ildoak gora behera…) aldendutako koldar eta salduen helburu nagusia gaizkile-talde hau izan da (EE, Aralar… eta berriki otegistak egiten ari diren era berean, amodio istorio eta guzti).

 

“Faxismoa sozialdemokraziaren babes aktiboan sostengatzen den burgesiaren borroka antolakundea da. Sozialdemokrazia objetiboki faxismoaren hegal moderatua da. Ez dago oinarririk burgesiaren borroka antolakundeak gatazketan, edo gobernuan,  arrakasta erabakigarriak sozialdemokraziaren babes aktiboa gabe  lor dezakeela onartzeko… Antolakunde horiek ez dira beraien artean ezeztatzen, baizik eta elkar osatzen dute. Ez dira antipodak, bikiak baizik. Faxismoa… iraultza proletarioa borrokatzeko dago.”

Nazioarteko egoerari buruz (20-9-24) – Stalin

 

Horregatik sozial-faxistak ere deitu izan zaie, arrazoi osoz. 

Beraz, ikusi dugu Kapitalak plusbalioa gero eta gehiago handitzeko asmotan, kanpoko herrialdeetara kapitalak esportatzen dituela, bertan industria ere garatuz eta nazioarteko lanaren banaketaren fenomenoari hasira emanez. Burgesia inperialistak  jasotako gainirabazi hauek “goitik behera” banatzen dira kapital hau sortu den lekuan, behargin aristokraziaren oinarri soziala klase zapaltzailearen eremuan kokatzea ahalbidetuz. Hierarkia inperialistan burgesia horrek duen kokapenaren arabera izango da indartsuagoa klase honen eragina.

Baina zergatik egiten dute hau? Gurasotasunagatik, txobinismoagatik edo “etxean” gauzak lasaiago edukitzeagatik? Izan zitekeen,  baina gehienbat ekoizpen jardueren garatze maila da lanaren banatze hau ahalbidetzen duena. Gainera, garatze honek herrialde inperialistetako langileriagatik plusbalio ikaragarria eskuratzea ahalbidetzen die, hauen Lan Indarretik denbora gutxian beren kostua berreskuratzen baitute, eta lan jardutearen luzatzeak plusbalioa asko handitzen du.

Kapital finantzarioak kredituen bidez periferiako industria-lurralde hauetan ekoitzitako produktuen salerosketa bultzatzen du, interesen bidez sekulako irabaziak jasotzen ditu, langileak odolustuko dituen amarrura lotuz.

Esan daiteke industria garatutako herrialdeen langileriak produktu eta zerbitzuetan “asetuagoa” dagoela herrialde erdi-kololoniar edota erdi-garatuena baino, baina, esan nahi al du honek langileri hau “askeagoa” dela? Inondik inora, Kapitalaren jarduteari eta honek inposatutako bizimodu hutsalari lotuagoa baitago:

 

“Soldatapeko lanerako baldintzarik onuragarriena kapital ekoizlearen gehikuntzarik azkarrena dela esatea, soilik esan nahi du behargin klaseak etsaiaren boterea, berau menperatzen duen aberastasuna,  zenbat eta azkarrago handitzen eta gehitzen duen,hainbat eta hobeagoak izango direla aberastasun burgesa areagotzerako, kapitalaren boterearen gehikuntzarako, lan egiteko baldintzak, burgesiak atoian herrestan berau eramateko erabiltzen dituen urrezko kateak berak forjatzeaz pozik.”

Trabajo asalariado y capital (euskaratua) – Karl Marx

 

Gizarte klasistan duten kokapenagatik, burgestu hauek erraztasun gehiago dute beren ildo eta pitokeriak hedatzeko, azken finean bloke zapaltzailearen baitan beren interesak ordezkatzen dituztenak. Honela, Kapital monopolistaren gainegitura ideologikoak guztiz ez bereganatutako langileak liluratzen saiatzen dira, “ordenaren” aurka dauden plantak egiten dituzten pentsamoldeen bidez. Estatu burgesak zinez iraultzaileak diren jarduerak edota joerak zigortzen ditu, batzuetan agerikoa, beste batzuetan zeharkakoa den ikara herri langilearen baitan eraginez, era honetan langile asko behargin aristokraziaren eremura bultzatuz (hau ere “eskuratu beharreko maila” bihurtzen direlako alienatu askorentzat  gertatzen da) . Eta honek beso zabalez hartzen ditu, zapaltzaileen barne borroketan hain baliagarria izango zaion jipoi bazka bihurtuz. 

 

 

Euskal Herri Langilearen askapenerako ezinbestekoa da marxismo-leninismoaren langile ikuspegi orokor eta burujabea bereganatzea; langile orori materialtasun dialektikoaren bidez bere izatearen kontzientzia eta helburuaren ezagutza eskainiz, Iraultza Sozialista burutu eta Sozialismoaren eraikuntza aurrera eramateko. Behargin klasea mugimenduaren gidari eta motorra bihurtuz, hau baita eraldaketa iraultzailea amaierara arte gidatu dezakeen bakarra. Usteltzerik nazkagarrienera eramandako gizarte klasisten ordena errazteko, burgesiaren hilobiratzeak garai berri bati hasiera eman diezaion: hiri zaratatsuetatik baso isilenetara ekoizpena giza aukeren garatzera eta duintasunera zuzendua egon dezan, eta hori bermatzeko beharrezko tresnak sortuz, zapalkuntza mota ororekin amaitzeko. Bidea luzea da, baina euskal langileriaren seme-alabek erakutsi dute nazioarteko proletalgoaren aldeko borrokan zer egin dezaketen, eta emandako eredu eta harrotasunak  geure herriaren etorkizunagatik borrokatzen jarraitzera bultzatzen gaitu, euskal herri aske horren alde.

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

5 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Ohar gehigarria:

    “ekoizpen jardueren garatze maila da lanaren banatze hau ahalbidetzen duena” esaten denean, zera adierazi nahi da:

    Kapitalak sortutako teknologiak edozein alorreko merkantziak sortzeko Lan Indar gutxiago eskatzen duenean, hauetan jardundako hainbat langile, proletalgo aktiboaren parte ( langabetuak, erreserbako industri ejerzito higikorra osatzen dute eta lunpenproletalgoa erreserbako industri ejerzito kronikoa) bat jarduera ekonomiko ez-ekoizkorretan lan egitea ahalbidetzen du, zerbitzuetan eta gainegitura burgesari onuragarriak zaizkion alorretan. Baina jarduera hauek ez-ekoizkorrak dira merkantzien sorkuntzaren ikuspegitik, ez plusbalioaren sorkuntzaren ikuspegitik, kapitalistek ordaindutako soldatak beti erabilitako Lan Indarrak sortutako balioa baino baxuagoak izango baitira, honetaz zati bat hartzen baitute beraientzat, beren irabazia hain zuzen ( salbuespena izan daiteke beste alor ekonomiko baten jarduerarako estrategikoa den alor baten mantentzea, non irabazia bertan ez da garrantzitsua, edo estatu kapitalistak bere gain hartutako zenbait negozio, beren klase diktadura bermatzeko intentzioarekin kudeatuak.)

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: Aurrera langileria

  4. Pingback-a: Aurrera langileria

  5. *Oharra:
    Aurrera Langileria-ko sail politikoak erabaki du orain arte erabilitako “behargin aristokrazia” zehaztapena “langile aristokrazia”tik ordezkatua izango dela.

    Hemendik aurrera hala agertuko da, baina aurreko idatzietan ez da aldatuko, beste zerbaiterako idatzi horiek argitaratzen ez badira.

    Honen zergatia “behargin klasea” kapitalismoan bere lan indarra saltzeko soilik duen eta Kapitalaren nahien arabera kanporatua den herri langilerearen baitako klase zapalduena eta era berean iraultzaileena izendatzeko erabiltzen dugu.

    Langile hitza soldatapeko guztiak izendatzeko hitz orokorragoa denez, herri langilearen baitako geruza dirudunenak, beren ordainsari eta ikuskeragatik guztiz burges-tiipak direnak, hots, langile aristokrazia izendatzeko, egokiago dela baloratu dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: