Leave a comment


pankarta1

pankarta2

Miramar Jauregia ( Donostia )

 

 

 

 

Aurrera Langileria-n ELA eta LAB sindikatu erreformistek deitutako Greba Orokorraren deialdiaren aurka azaltzen gara, hauek zuzentzen duten behargin aristokraziaren sektoreek euskal langileria bloke zapaltzailearen baitan beren interesak defendatzeko erabiltzen baitute, Estatu burgesaren aurrean langileria makurtuz eta beren ildoa jarraituta eraldaketa iraultzailerako beharrezko tresnak (teoriko zein praktikoak) alboratuz. Herri langilearen aurrean behargin klasearen ordezkari aurkezten dira, kapitalismo inperialistaren egituren barnean egokitutako bizimodu eta ordainsariak zaintzeko, Estatu kapitalistak patronalaren eta langileen artean egiten duten su-hiltzaile egitekoaren truke eskaintzen dizkiena.

Sindikatu proletario baten zeregina, momentuen momentuko langileen interesak defendatzeaz gain, langileen borroka politikoa bultzatzea da, Boterea eskuratzeko ekinbide iraultzaileari laguntza ematea da. Horretarako ezinbestekoa da langileen Estatu Nagusi bat, borroka hauek zuzentzen eta pizten dituena, ezinbestekoa da langileriaren Alderdia, behargin klasea gainontzeko masa langileak Sozialismoaren eraikuntzara eramatea ahalbidetuko diona.

Honetara iristeko, komunistok ezin dugu ez behargin aristokraziaren ez bestelako mugimendu burges-ttipien atzetik joan, jarraitasuna egin, hauek mugiarazten duten masengana “motoa saltzera” hurbildu, hauek bat-batean klase kontzientzia bereganatu eta iraultzaileak bihurtuko direlakoan, are gutxiago mugimendu horiek pro-inperialista eta anti-komunista amorratuez menperatuak direnean. Berrikuspentasunak, ezjakintasunak edota ideologia burgesaren eraginak hainbat langile halako amarru fantastikoetan erortzea ekartzen du.

Masengana lan politikoa bideratzeko lehenik eta behin arestian aipatutako Alderdi Proletarioa, behargin klasean oinarritutako, honek eta honen interesak irmoki defendatzen duten bestelako langileez osatutako, eta honetan sustrai sendoak eta zilegitasuna duen Alderdia da beharrezkoa. Alderdi hau herrialde baten marxista-leninisten abangoardia teorikoaren bateratzea behar du izan, baina baita ere langileriaren masa zabalen sostengu kontzientea duena. Eta zilegitasuna ekinbide praktikoan irabazi behar da, urte askoren ondoren, klase borrokak emandako kolpe latzen ondoren, parean duen egoera ikaragarriaren aurrean, herri langilea ez baitago prest zinez burgesia inperialista suntsitu eta Sozialismoa erdiestera eramango ez dion zapaltzaileen aurkako borroka antzuetan murgiltzeko. Horregatik da hain  garrantzitsua agortutako Urriko Zikloaren azterketa materialista dialektikotik ateratako irakaspenak bereganatzea, langileria berriro ere erabatekoa izango den Garaipena lortzeko itxaropen, asmo eta armez hornitzeko, Proletalgoaren Diktadura helburu Historikoz hartzeko eta hau lortzeko antolatu eta borrokatzeko.

 

“ez da porrotaren itxarote ziurra masen gogoa berotzen duena eta ekintza iraultzaileetara eramaten dituena, baizik eta honek garaipenaren ikuspegiak egin dezake soilik. Masen gogoaren berotze hau gabe ez dago egun arte arrakastarik izan duen iraultzarik.”

-Rote Armee Fraktion –

 

Aurrera Langileria-tik euskal langileria marxismo-leninismoa ikasi eta honen irakaspenen argitara eta hau bereganatu duten iraultzaile askoren eredua jarraituz antolatu eta klase etsaien, honen txakur armatuen eta lekaio lumadunen aurka borrokatzeko prestakuntzara animatzen dugu.

 

Bake faltsuari gerra!

IRAULTZA ALA HIL!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: