1 comment


.

 

 

XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, beren burua Sozialista izendatzen zuten herrialde kopurua munduaren erdia izanik, eta Kapital monopolistaren menpeko lurraldetan jazotzen ziren matxinada eta borrokaldi guztien aurrean, burgesia inperialistaren buru-langileek honi aurre egiteko eratan pentsatzen hasi ziren. Beraientzat oinarrizkoa den indar militarra eta gizarte kontrola areagotzeaz gain, behargin aristokrazia iraultza proletarioaren aurka erabiltzeaz gain, eremu ideologikoak zein garrantzia duen konturatu ziren, eta honi ere ekin zioten. Hemendik atera zen CIA buru nagusia duen inteligentzia-ingeniaritzak asmatutako,  Estatu Batuetatik zabaldu zen mugimendu  endekatu pro-inperialista, “sexua, droga eta rock&roll-a” leloan laburbiltzen dena.

Honen xedea kapitalismoaren zapalkuntzak sortutako “irtenbide” isolatu, berekoi eta koldarrak bildu eta mugimendu iraultzaileen pareko mugimendu batera jasotzea da, masei “alternatiba” bat eskaintzeko, baina ez kapitalismo inperialistaren alternatiba bat, klase borroka kontzientetik aldentzeko alternatiba baizik. Era honetan lunpenproletalgoan ohikoa den etsipena eta muturreko bizimodua langilerian zabaltzen saiatzen dira, non gizarte industrialaren tara guztiak areagotzen diren, Sozialismoa erdiesteko beharrezkoa duen indarra lortu ez dezan. Alienazio kapitalista sendotzea, azken finean.

Mendebalde kapitalistara, Euskal Herria barne, eraso hau 80eko hamarkadan iritsi zen. Herri honetan klase borroka gori gorian zegoen, gudarien borrokari esker, eta oligarkiak “Trantsizioaren” “irekieraren” eskutik aukera paregabea ikusi zuen. Drogen kultura eta droga landu berrien kontsumoa zabaldu zen, droga hauek burgesia inperialistak ekoitziak eta beren txakurrak banatuak zirelarik langileriaren seme-alaben artean. Herri langilearen kemena arrailtzea bilatzen zuten, sistema kapitalistaren aurka borroka desbideratzea eta grina iraultzailea itzaltzea (ZEN planarekin batera). Euskal Herrian honen aurka borrokatu zen, (honengatik oraindik Estatu burgesak espetxean bahituta dituen gudariak daudelarik), baina gainontzeko tokietan, Madril kasu, hondamena erabatekoa izan zen.

Euskal Herrian, herri langilearen sektore aurrerakoienen baitan, ezker abertzalearen baitan, mugimendu honek euskal ohiturak eta langileriaren harrotasuna zapuztuko zutela uste zutenak baziren… eta arrazoi osoa zuten. Nahiz eta hemen mugimenduak gainontzeko mendebaldeko herrialdetan izan zuen izate atzerakoi eta anti-komunista  ez hartu, eragiten zuen endekatzea eta bilatzen zituen helburu kontra-iraultzaileak berberak ziren. “Rock Radical Vasco”a delakoa, klase ikuspegitik aztertuz, lunpen-ideologia horretan kokatzen dela ikusten da, eta nahiz eta “errebelde” itxura izan (hori baita bilatzen dutena), ez dela iraultzailea, bat-bateko arrangura batean geratzen baita, anarkismo nihilista baten itxurako zerbaitetan, bidegabekerien azterketa zientifikoaren ordez finkatutako moralaren zirikatzea bilatuz eta era honetan langileak zapalkuntza horiekin amaitzeko beharrezko asmoak eta ekiteko erak alboratuz, indar iraultzaileak diluituz.

Hona hemen “Cicatriz” musika talde ezagunaren abeslariaren hitz batzuk:

 “Beti izan naiz trauskil bat, blusa nintzenean trauskila egitea gustuko nuen, dantzari nintzenean trauskila egitea gustuko nuen. Eta gero, egia esanda, porroak erretzen hasi nintzenean eta euskaldun traidore, drogozale,  eta halakoak entzuten hasi nintzenean, gauza horrek asko erretxindu ninduen, ez zitzaidan batere gustatu. Porroarena eta hippiena eta musikarena hainbeste erakarri ninduen; horrek denak hainbeste bete ninduen, aurreko guztia ezabatu zidala. Nik ETAren alde hil egitea pentsatzen nuen, tira, nire amets gorena etarra izatea zen; hori zen nik pentsatzen nuena mutikoa nintzenean. Baina, ez dakit, egun batetik bestera esan nuen: `Ez, mutil, hau da zurea, zurea porroak dira´.

Natxo Etxebarrieta 

Gerora Natxo HIESaren erruz hilko zen 29 urte zituela, gainontzeko taldekideak bezala, bere azken urteak heroinaren erruz arrastan zebilen hilotz baten eran ibili zelarik.

Helburua erdietsita.

(Eta HIESA nondik atera zen? Ez gara salakuntzetan sartuko,horretarako daturik ez daukagulako, baina ez da izango burgesia inperialista mendebaldarra halako zerbait egiteko soberan genozida ez delako. )

 

Egun alienazio erak sofistikatu dira, eraginkorragoak bihurtu dira, gure egunerokotasunean sartzea lortu dituzte mota aunitzetako gailuen bidez, uneoroko propagandaren bidez… baina burgesia inperialistaren ideologia borroka bere horretan jarraitzen du langileria bere helburu Historikotik aldentzeko, bere izatearen kontzientza bereganatu eta esplotazioaren aurka jarki dadin ekiditeko, aurreko amarruei berriak gehitu besterik ez zaizkio egin eta. Auzia argi dago:  erosi ezin duenean auto-suntsiketa bultzatu.

Honen harira datoz egun  uneoro ageri diren burges-ttipi koldarren hainbat teoria, queer-etik ghandismo-ra, kapitalismoaren beste ekoizkin bat besterik ez direnak, arrazoi ezberdinengatik gizarte burgesa moldatu ezin diren hainbat gizabanako bere egiten dituztenak eta honela Kapitalaren beharren eta egoera berrien aurrean honen zapalkuntza bermatzeko, berak sortzen duen usteltzea bidezkotzeko pentsaeren hedatzaileak bihurtzen direlarik, azken finean alienazioaren erruz beharrezko tresnak izan ezean halabeharrez hauetara jotzen dute edo hauen egoera erosoa zaintzen dutela konturatzen direlako.

Ideologia endekatu guzti hauei PORROTAREN IDEOLOGIAK deitzen zaie. Uneorokoa den klase borrokak ematen dituen kolpeak, zapalkuntzak eta hemendik eratorritako ezinegonak borrokatu ordez, gizarte klasistak sortutako zaborrean lorrintzea aldarrikatzen dute, Kapitalak berak bere egitura mantentzeko nahiko baliagarriak ez diren zakarrontzira botatako portaerek gizarte “ofizialean” sortzen duten nazka eredutzat hartuz. Hori zuzenean mendeetan zehar garatutako langile harrotasunaren aurka egiten ez dutenean. Era honetan langileen giza aukeren garapenaren aurka ipintzen dira, eta behargin klasea Botere politikoa eskuratzeko eta Sozialismoaren eraikuntzari ekiteko behar duen prestakuntza eta morala bilatu ordez, honen endekatzea eta ahulezia bilatzen dute.

Alde batetik Kapitalak berak diseinatzen eta sortzen ditu ideologia hauek, beren gizarte klasista ustelduak pozoindutako gizabanakoak bere egiten dituztenak , honen zaintzarako. Beste aldetik, burgesia-ttipi endekatuaren baitan hazitako ideologia mota hauek sustatzen ditu, hauen zabaltzea ahalbidetuz, beren propaganda-bideetan “alternatibo” gisa aurkeztuz… zinez langileria defendatzen duen ideologia proletarioa, marxismo-leninismoa, erasotu, iraindu eta honen alde borrokatu duten heroi eta herrien irudia zikintzen duen bitartean.

Urriko Zikloaren amaitzearekin batera burgesia inperialistak sekulako erasoari ekin zion langileriaren aurka mundu osoan zehar, era honetan langile emakumeak eskuratutako duintasuna eta begirunea azpiratzeko nahia agerian ipiniz, merkantzia sexual bihurtu eta bere gainegiturarentzat onuragarriagoa den matxismoa indartzeko. Baina era berean konturatzen ziren iraultzaile emakumeek izandako garrantzia Iraultza Sozialista orotan, eta baita ere langile gizonetan eragiteko duten gaitasuna, gizarte klasistaren suntsipenean burutu dezaketen egiteko erabakigarriaz. Horregatik, hauen indarra deuseztatzeko eta gogoak mokokaldi antzuetan galtzeko, materialismo dialektiko eta historikoaren aurkako feminismoaren ikuspegi burgesa zabaldu zen. Nahiz eta Kapitalaren propagandak ideologia honen alderik klasistena erabili (emakumea miresgarria da kapitalismoaren egitura zapaltzailearen baitan boterea duenean), badago porrotaren ideologien endekatzean kokatzen den beste bat. Adibidez, PussyRiot burgesia inperialista mendebaldarraren morroi anti-komunistena, edo gertuago, BilguneFeministaren prostituzioari goratzarrea. Espero dugu noizbait emakume proletario baten fusilaren pean traidore nazkagarri hauek harria pikatzea.


Kaskarrak nahi gaituzte. Galduak. Endekatuak. Garaituak. Burgesia inperialista gazteria komunistaren beldur da, beren klasearen helburu historikoen kontziente den eta honen alde borrokatzera prest dagoen gazteriarena, bere uzkailtzearen jakinarazpena delako, beren morala suntsitua , beren kultura erorarazia, beren erlijioa lurperatua izango delako eta beren hilobiratzea garai berri bati hasiera emango diolako, Sozialismoaren aroari, herri guztiak lanaren askapenaz eraikiko dutenak. Horregatik gazte nahiz zehar, neska ala mutil, borrokatu, marxismo-leninismoaz jantzi eta nazioarteko proletalgoaren Garaipenaren alde egin.

 

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: