1 comment


otegistak zipaioak babesten

Otegisten morroiak burgesiaren txakurrak herriaren amorrutik babesten. Zipaioak denak.

 

 

Otegistek, behin nazionalista burges-ttipiek desitxuratutako eta azkenean hondatutako ENAMen aztarnetaz jabetuta, hauetan eta behargin aristokrazia euskaltzalean oinarritutako mugimendu sozialdemokrata sortzea lortu dute, Kapitalaren egitura sozio-ekonomiko zapaltzailea onartzen duena, euskal langileriaren interes Historikoak ordezkatzen ez dituena, hauen indarra Oligarkiarentzat arriskutsuak ez diren ekintza politikoetara bideratzen duena, eta nola ez, kapitalismoaren parametro ideologikotan kokatzen den ezkertasun kexati pro-inperialista bere egiten duena.

Nahitaez, honek ordena burgesaren aurkako bortizkeria baita edozein jarrera iraultzaileri muzin egitea dakar, bloke zapaltzailearen parte jokatu ahal izateko honen onespena beharrezkoa baita. Baina ezin dute indar atzerakoi autonomo gisa jokatu beren atzetik euskal langileriaren zati nabarmen bat arrastan eraman gabe, edozein mugimendu burgesaren legez. Horregatik, burgesia inperialistak berak ekinbide iraultzailea itzaltzeko sortutako pentsakerak bere egiten dituzte,  zapalkuntzaren aldeko bakezaletasuna (gandhismoa) kasu, Euskal Herri Langilearen baitan etsaiaren pozoia zabalduz. 

Duela zenbait aste, beren ildo kontra-iraultzailea jarraituz, gure tripak nahastu zituen antzerki kaskar eta lotsagarria ikusi genuen, tamalez errepikatzeko intentzio osoa dutena. Donostiako AskeGuneaz ari gara, HerriHarresiaz (koloretako globoena), ELEAK (libre eta LEGALA) otegisten atal likidazionistak bultzatutakoa.

Guzti honen zergatia, ENAM oraindik Estatu burgesaren aurka borrokatzen zuen (nahiz eta ez langileriaren askapenaren ikuspegitik) garaiko zenbait gazte iraultzaileen aurka Audiencia Nacional-ak emandako espetxeratze agindua zen. “Aurreko” garaiko “soberakinak”.

ENAM guztiz likidatzearen truke, mendebaldeko kapitalismo inperialistan indar zapaltzaile bihurtu ahal izatea zin egin zieten inperialismo yanki-sionistaren morroiak ez asaldatzeko, eta beren “planak” kolokan ipin ez zitezen, gazte hauek paretik kentzeko erarik “merkeena” irudikatu zuten. Gazteak burgesiaren txakur sadikoenak zaindutako etxetik urruneko kaiola batean sartzea gutxienekoa zen. Lasai, ez da hau egiten duten lehen aldia.

Ondoren kide batek munstrokeria horretan ikusi eta bizitakoaren kronikatxo bat argitaratuko dugu, esaten duguna ongi baino hobeto baieztatzen duena:

 

Bertara iritsi eta atentzioa deitu zigun lehenengo gauza ELEAKen propaganda txoko guztietan egotea izan zen (gazte libre eta legala, aldaketa garaia iritsi da eta abar.). Oraindik ez genuen oso argi hura guztia nork eta zertarako muntatu zuen eta.

Gaua iristerakoan, jendea lo zakuak eta esterilak atereaz lurrean etzaten joan zen, lo egiteko intentzioarekin. Egunean zehar behin eta berriz azpimarratutako mantra ere errepikatu ziguten, txakurrak gazteak eramatera etortzerakoan “erresistentzia pasiboari” ekin behar geniola.

 Goizean goiz sirenak jo zuen eta denok tupustean esnatu ginen. Otegisten morroi batek megafonoa hartuta “erresistentzia pasiboa”, hots, etsaia zauritzen ez duen jarrera negartia, egiten ez zuenak SEKRETATZAT hartuko zela esan zuten. Memento horietan ez ginen kontzientea zein punturaino zen zapalkuntzaren aldekoa jasotzen ari ginen mezu ideologikoa.

Zipaioak iritsi eta beren antzerkia egin zuten, eta denok inguratuak ginenean, bildutako solidarioak bortizki ateratzen hasi ziren. Boulevard osoa sokaz hesitu zuten eta handik ateratzen gintuzten.  Egotzitako hainbat gazte biltzen hasi ginen eta Joseba Alvarez otegista agertu zen, denok atzera joan behar ginela esaten, gu zipaioetatik urruntzen, beraien eta gure arteko hesia irudikatuz. Hau da, zipaioak babestuz! Ondo berotua izan ondoren haserre eta zipaioei aurre egiteko ateratzen zen guztiari “lasaitzeko” eta “atzera joateko” esaten zien. Nire ustez, txakur lana besterik ez zen egiten ari.

Hortik aurrera denak antzerki itxura hartu zuen, eta hasiera hasieratik prestatutako antzerkia besterik ez zela konturatu ginen. Noraezean zebilen jende guztia, eta ordu horietan “twitter” begiratu ezkero, alienatu abertzale askok PNVri “zertan zebilen” galdetzen zebiltzan. Nola zer egiten? Ba beraien lana, ordena burgesa zainduz! PNV euska langileriaren etsai amorratua den euskal burgesiaren antolakunde politiko nagusia da, beren euskaltzale kutsua Euskal Herri Langilearen aurrean erabiltzen duen “marketing” kanpaina besterik ez delarik. Min ikaragarria egiten dio herri honen askapenari txobinismo euskaldunak, Sozialismoaren bidetik aldendu eta kapitalista hauen besoetara euskal langileria bultzatu nahi duena. Inoiz ordainduko al dute?

Geroago jakin genuenez, Urko Aiartza Amaiur-eko senataria, Ertzaintzaren buruekin hizketan jarraitzen zuen beraiek aurretik adostutako guztia betetzen ari zela ziurtatzeko.

Segi-ko gazteak atxilotuta eta dena amaitzen ari zenean, Hernani kalean jendea elkartzen hasi zen, oso haserre, eta zipaioengana oinez joaten hasi zen, hauek atzerantz pixkanaka egiten zuten bitartean. Memento horretan, AskeGune-ko buru eta otegisten beste zenbait morroi jendearen aurrean ipini ziren “ia irabazi dugu” eta “hau ez da eman nahi dugun irudia” esanez, berriro ere jendearen amorrua itzaltzeko nahian. Beren egitekoa zein zen argi uzteko, Ertzaintzaren inguruan giza kate bat osatu zuten.

 

Zer nolako “herri harresia”, ezta? Burgesiaren txakurrak herriarengatik babesten dituena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. arrazoi osoa, antzerkiaren hurrengo obran, Ondarrun, ikusi zen bezala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: