26 comments


euskaliraultzasozialista blog

Ziur?

 

 

Euskal Iraultza Sozialista blogaren kudeatzaile eta IBIL antolakundearen bultzatzaile dugu Fermintxo, ibilbide politiko luzeko militantea, klandestinitatea eta espetxea ezagutu dituena. Azken urteotan ENAMen barneko sozialdemokrata eta likidazionisten aurka aurpegia eman duen militante bakarrenetarikoa da, honek bai txakurren, bai ustatxen erasoak ekarri dizkiolarik. Bere burua langileriaren askapenean kokatzen duenez, eta bere blogak duen arrakasta ikusita, Aurrera Langileria-tik materialtasun dialektikoan oinarritutako kritika zorrotza egingo diogu bere pentsamoldeari.

 

Bere esanetan bere burua marxista-leninista izendatzea galarazten dion gauza “bakarra” “fededuna” izatea da, eta ondorioz Askapen Teologian kokatzen da. Xehadura txikia hau, “fedearena”, baina tamalez materialtasun dialektikoarekin guztiz bateraezina. Halako trikimailu metafisikoa gizartearen, baita naturaren ezagutza zehatzari eta honen irakurketa zuzenari ateak ixten dizkio, honetan oinarritutako ildo politikoari zilegitasun osoa kenduz. Baina bere erlijioa ez da edozein, Kristautasuna baizik ( dirudienez ez Katolizismoa, Vaticanoa,  Kapital monopolistaren diru zuritzaile, inperialismo mendebaldarraren ONGen begirale eta abarren, denaren menera dagoena).

Antzinako garaietan, non ekoizpen baliabideen garapenak ez zion ezagutzaren arloan metodo zientifiko-teknikoari erabateko nagusitasuna ematen, erlijioa zen gainegitura ideologikoaren oinarri eta zapalkuntzak bidezkotzeko sostengu nagusia ematen zuena. Hau da, betiereko izatea eskainiz, garaiko klase zapaltzailearentzat onuragarria zen oinarri ekonomikoaren funtzionamendua bermatzeko beharrezko jarrerak eskatzen (edo behartzen) ziren. Jatorri Biblikoa duten erlijioen (Judutasuna, Kristautasuna, Islam-a…) arrakasta Erdi Aroan, tradizio semitikoan jasotako portaerek garai honetako oinarri ekonomiko feudalaren funtzionamendurako zuten baliagarritasuna dela eta izan da: patriarkatua eta mendekotasuna, dena sortu duen, denaren jabe den, leku guztietan dagoen eta zigortzeko gaitasuna duen “Jauna”ren irudian biltzen dena. Kapitalismoa aurreko oinarri ekonomikoaren baitan ernetzen denez, gainegitura berriak honen herentzia ere izan du, nahiz eta ez duen lehen zuen indarra, Kapitalaren beharrak ez baitira berdinak . Askapen Teologiak guzti honi kutsu “iraultzailea” eman nahi dio… ba oso ondo, baina ez dio zapalkuntzaren aldeko eta Sozialismoaren aurkako tresna izateari uzten.

Materialtasun historikoan, oinarri ekonomikoaren eta lanaren ikuspegitik egindako giza garapenaren azterketan, ez dabil oso fin ezta ere. Bere esanetan Euskal Herri Langilea “betidanik” existitu da, “Jesusito maiteari” gurtza Euskal Herrian ezarri baino lehenago ez klase borrokarik ez bestelako gizarte antolakuntzarik egon izan ez balira bezala. Berez, kristautasunaren “sarrera” ( oso berandu gainontzeko mendebaldearekin alderatuta ) eraikitzen ari ziren inperio feudalen boterearen irudikapena besterik ez da, hauen eta bertako lur jabeen, Erromatar Inperio esklabistako garaiko zapaltzaileen ondorengoen, boterea finkatzeko, Eliza Katolikoaren banderapean.

 

Honek badu zerikusia egiten duen euskararen mitifikazioarekin (oso ohikoa nazionalista burges-ttipietan ). Hizkuntza, gizarteen historian zehar aldatzen eta moldatzen, hedatzen eta murrizten, jaiotzen eta desagertzen den fenomenoa da. Euskararen sorkuntza gizarte pre-klasistetan kokatzen da, bere izatea oso baliotsua bihurtzen duena. Honen hedadura gaur egun Euskal Herria deitzen denarena baino zabalagoa izan da, eta egon dira ere(eta daude), beste zenbait hizkuntza eremu honetan, bestelako herrien aztarna edo zapalketa azpiegitura desberdinen eraginaren ondorioz ezarri direnak, euskaran ere eragin nabarmena izan dutenak. Hegoaldean, kapitalismoa garatzen hasi zen unean, euskal burgesia izan zen honi muzin egin zion lehena, espainiar Monarkiarekin zituen harremanak gaztelera bereganatzera bultzatzen baitzioten, honek ekoizpen harremanetan gazteleraren aldeko indarra emanez. Kapitalismoa erabat finkatu zenean, Gaztelako herrietatik iritsitako etorkin andanak euskal gizartean gaztelera hizkuntz eramailea bihurtu zuten. Iparraldean, aldiz, industrializazio ezak Paris erdigunea duen kapitalismoak eragindako kolonizazio prozesua eman da. Hizkuntza bat gizarte osoarentzat baliagarria ez denean desagertzeko abiada bizia hartzen du. Horregatik da hain garrantzitsua Estatu kapitalistentzat beraiek aukeratutako hizkuntzaren nahitaezkotasuna, beren gainegiturarentzat honen irudizko ikuskerak izan dezakeen eraginaz gain.  Eta gerora garatutako burgesia euskaltzalearen geruza desberdinen negarrek ez dute hau aldatuko.

Guk, marxista-leninista euskaldunok, komunismorantz bideratuko den Estatu Sozialista baten eraikitzearen bidez herri honi orain arte izan ez duen naziotasuna eman nahi diogu, Proletalgoaren Diktaduran oinarritutako berreuskalduntzearen bitartez, eta Euskal Herriaren ondare historikoa, euskara honen zati garrantzitsua delarik, beste herri guztiekin lortu beharreko lanaren askapenean baliagarria den uste osoa dugu. Baina hau euskaldunok Iraultza Sozialistan izango dugun paperaren araberakoa izango da.

 

Nahiz eta duela gutxi Stalin nazioarteko proletalgoaren heroiaren inguruko bere usteei “auto-kritika” egin diola esan, honi dion gorrotoa nabarmena da ( ordena burgesaren edozein zaindarik duenaren parekoa). Hau, Stalin burkidea “errusiarzalea” eta “kolonialista” izan zelako omen da. Benetan Lenin-en enkarguz “Marxismoa eta auzi nazionala” idatzi zuen; Alderdi boltxebikearen X. Kongresuan txobinismo errusiar-handia irmoki salatu zuen; Lenin-ekin batera Errepublika Sobietarra, bakoitzak bere hizkuntz eta arau propioak zituzten Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna bihurtzeko proiektua aurrera eraman zuen; horretarako garapenik ez zuten herriei naziotasuna eraman zien eta abar eta abar. urte luze eta latzetan komunisten buru izan zen georgiarrari buruz ari da? Beharbada autodeterminazioa, nazioarteko langileriaren interesak aintzat hartu gabe,  metafisika hutseko totem bat izango balitz bezala, ezartzearen alde dagoelako izango da? Zeren badakigu zeintzuk izan ziren auzi nazionala inperialismoaren alde erabili zuten lehenak…

 

Amaitzeko, bere ildo politikoa izendatzeko “sozialismo iraultzailea” zehaztapen anbiguoa erabiltzen du, nolabait zapalkuntzari aurka egiten dioten “sozialismo” mota guztiak biltzen dituena ( guztiak, Zientifikoa izan ezik). Hemendik eratortzen da euskal behargin klasearentzat ezinbestekoa den Alderdi proletarioaren eraikuntzaren aurkako ikuspegia, oinarrizko lan hau zehaztugabeko etorkizun batera geroratzen duena. Honen zergatia azken urteetan ENAMen nagusitu zen nazionalismo burgesa da, berak bere proiektu politikoan bildu nahi dituen iraultzaile guztiak kutsatuta dituena. Baina ba al dago iraultzailerik otegista sozial-txobinista eta pro-inperialistek hain erraz erabateko botere politikoa eskuratzea ahalbidetu duen mugimenduaren baitan?

 

Aurrera Langileria-n euskal langileria Botere politikoaren eskuratzera eta Sozialismoaren eraikuntzari ekiteko beharrezko tresnak eskainiko dion mugimendu marxista-leninista eta euskaldunaren alde gaude, ideologia burgesaren amarru guztiez ongi arazturiko ildo politikoari ekiteko garaia dela uste baitugu. Euskal Herriko baita nazioarteko marxista-leninista orori honen bidean lan egiteko deia zabaltzen dugu, Sozialismo Zientifikoan oinarritutako nazioarteko proletalgoaren ildoak Garaipenera eramango gaituen uste irmoaz.

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

26 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Aupa, Fermintxo naiz. Zuen kritika Euskal Iraultza Sozialista blogean ere argitaratu dut. Erantzunen dizuet, ahalik eta zorrotzen. Besarkada komunista iraultzaile bat, bihotz-bihotzez!

  2. Argi dago erabat kontraesankorra dela gogoeta kristaua nazio askapenerako. Herri honek bere izaera lurran errotua du, amalurraren semeak baino ez gara, gure etsaiak judeo-kristau denak. Españako nazional-katolizismoarekin apurtu, kapitalismoaren desarrolismo eta mekanizismoarekin apurtu, eta gure ikuspegi paganoa garatu.

    Bake faltsuari sua!

    Kristauen kirats infinitua
    • Ez pentsa klase zapaltzaile mendebaldarrek beren botorea sendotzeko erabilitako tradizio semitikoa salatzean, garai bateko sinesmen metafisiko paganoen indarberritzea bilatzen ari garenik, are gutxiago iragan “hobe” batera bueltatzea aldarrikatzen duten teoria burges-ttipi atzerakoiekin bat egiten dugunik.

      Materialtasun historikoa jarraiki, Euskal Herri Langileak lanaren askapena lortzeko bide bakarra Sozialismoaren erdiespena da, ekoizpen indarrak gizartearen esku ipiniz eta GARATUZ, historiaren aro berri bati hasiera emateko.

  3. Oker ez banago Marx berak prekomunismo bezala definitu zituen gizarte tribalak. Antzinako herriak (gurea barne) naturarekin bat egina zeunden, naturaren erritmoetara egokitua. Ostean etorriko dira judutarrak gizakia naturatik banatzera, naturaren merkantilizazioak kapitalismora garamatza. Jarrera indibidual kapitalista ideosinkrasia judeo-kristauan errotua dago, amalurraren semeak ordea berdintasuna eta elkartasunean sinisten dugu.

    Lurra ez da inoera, handik ateratzen den “merkantzia” ezta, erabiltzen diren produkzio baliabideak ezta, dena komunala da, dena guztiona da. Izan ere, gu ere energi eta materiaren zikloaren parte gara, gure gorputzeko atomo denak lurrera bueltatuko dira, dena lotuta dago. Jarrera paganoa atzoko jarrera zientifikoa zen, inguruaren ezagutza, gizakia eta inguruaren uztartzea. Herri honetan irmoki errotua dago komunalismoa, batzarre eta auzolan horren adierazgarri, oinarri horietatik eraiki behar dugu EH sozialista.

    Komun(al)ismoa da bidea!

    Kristauen kirats infinitua
    • Gizarte tribaletan, komunismo primitiboa zen oinarri ekonomikoa. Zertan datza hau? gizakiak oraindik natura menderatzeko baliabideak ez izanda, honen kapritxo gupidagabeen menera bizi eta antolatu behar zuela bizimodua, lana, jakiak eta oinarrizko jantziak tribua aurrera atera ahal izateko eran banatuz.

      Abeltzaintza garatu zuten tribuetan haustura eman zen, gizonek pilatutako aberastasunak mantendu ahal izateko matraikatua apurtuz eta jabetza pribatuaren nagusitasuna ezarriz. Nekazarizatren teknika garatu zutenean, sendetanrizazioa gertatu zen, luraren jabetzak klaseak gero eta gehiago zehaztuz eta bananduz.Horrela hasi zen zibilizazio klasista esklabista eta Estatua sortu zen, zapaltzaileen tresna gisa.

      Inforamazio gehiagorako: El origen de la familia, la propiedad privada y el Estado – Federico Engels

      Juduek ez dute zerikusirik fenomeno honekin ez Europan, ez Afrikan, ez Asian ezta Amerikan ere. Hori askoz ere geroago gertatu zen, Erromatar inperioa jada finkatuta zegoenean, eta ez ziren “juduak” izan zabaldu zutena, klase zapaltzaileek hauen mitoak, beren gainegiturarako, bereganatu zituztenak baizik (Erromako eta Greziako mitologiaren berdintasun “bitxiak” dituztenak)

      Lurra, auzolana, blablabla, opresio kapitalistaren aurka beharrezko lanabesak izan ezean miragarri gisa saldu nahi dizkiguten ideologia burges-ttipi atzerakoiak bestrik ez dira, gizakiaren garapena lanaren eta klase borrokaren ikuspegitik ulertu (nahi) ez dutenenak, langileria bere egiteko Historikotik aldentzeko beste helbururik ez dutenak.

      Nazi kiratsa dario zure ideologiari.

  4. Euskal Iraultza Sozialista blogean argitaratzeko zailtasunak ditugunez, hona hemen Fermintxoren “erantzun kritikoari” erantzuna:

    Hasteko, hemen datu pertsonal gehiagi ageri direla iruditzen zait. Nik idatzitako kritika kritika politikoa zen, ez pertsonala. Joko zikina iruditzen zait, zuk hainbvetse gaitzesten dituzuz EHSkoenaren parekoa. Bistan da, argudiorik izan ezean…

    1) ustatxena ez zijoan otegistengatik, besteengatik baino. ustatxena metafora egokia iruditzen zait.

    2)hemen EHSkoek ez dute zerikusirik, Aurrera Langileria-ri kritika hauen bidez egin nahi zaio.

    3) bai, behargin aristokraziaren edozein deialdiren AURKA gaude, langileria bloke zapaltzailearen baitan beren interesetarako erabiltzen baitute, panpina balitz.

    Guk egiten dugun lana isilpekoa da, eta ezin dugu (oraindik) aukera erreal bezala agertu. Mugimenduaren oinarriak eraiki behar ditugu, eta hori zaila, nekeza, eta lan geldoa da. Ezin gara pausu bakoitzean zer egiten ari garen esaten ibili, gure buruaz beste egin nahi ez badugu, behintzat.

    Hala ere, Aurrera Langileria-ko kideak bestelako mugimenduetan egiten dute lan, eta greba puta horretan ere egon ginen, bakoitzak berea egiten.

    4)kritika hau aspalditik zegoen “despensan”, bestelako proiektuak edo idatziak honi aukera emango zioten unearen zain. EHSk ez du zerikusirik izan (beharbada bertan garatutako eztabaidek material teorikoa eman dute), baina kasualitate hutsa izan da irain zaparrada hori idatzi honen argitalpenarekin.

    Ez nuen espero kritika halako era negarti batean hartu behar zuela “manera onen” zaindariak

  5. zer ostiatan dabil kulturalista mihiluze hori? hori da ideia putarik izan gabe ahoa irekitzeko atrebentzia, hori!

  6. Kaixo!!

    Nik gauza batzuk dtut kritika honen inguruan akotatzeko.

    a) Ez nago ados Fermintxoren posizio batzuekin, adibidez, IBIL taldearekin, non besterik gabe ildo antikapitalista (dena barnebiltzekoa) bait du bilatzen. Halako posizioak ez dira onak izanen abangoardiako talde politiko batendako, ezen zerbait sortzearen alde (iraultza proletariora eramango duen langile alderdia), zerbaiten kontra (kapitalismoa, oraingo “sistema”) eratzen den; beraz bere barnean hainbat ikusmolde zein ideologia (proletarioa, burges-ttipia, anarkista) barnebiltzen dituen horrela, dialektikla proletalgoa-burgesia kontraesanean kokatu gabe sistema-antissitema dialektikan kokatzeari bide eginez; beraz “antisistematasuna” ezarriz subjektu nagusi gisa

    b) Honek arrisku handia dakar; “sistemak” dituen hainbeste aurpegi bait ditu “antisistema ideologiak”, horetako asko erabat erreakzionarioak edo indibidualistak izanik (“pertsonaren jarrera aldatu behar da”), ebste asko utopikoak (“antikontsumismoa”, “horizontaltasuna”) eta ebste asko zuzenean klase ikuspegiaren aurkakoak (kontrakultura, antiindustrialismoa). Kapitalismoa edozer gauza plusbalioa izan ezik. Hauetako azken merkantzia: “auzolana eta batzarrean” oinarritzen zen ez dakit nongo utopietan oinarritutako ideologia “antikapitalista” berria: Kapitalismoaren oinarria (ekoizpena eta plusbalioa eta honek dakarren klase bereizketa) ujiktu barik, “herri txikietan” antolatzea, kapitalismoa “hirikoa” izango balitz gisa zezenean proletalgoaren ideologiaren kontrakoa dugun ideoolgia). Gurutz Garmendiak edota Fredi Paiak GARAn artikulu batzuetan ateratzen dituzte ideologia hau azaltzen duten zenbait zantzu: ideologia arras ideialista (“euskaldunok beti izan gara horrela”… espainolak etorri arte; antza denez, hemen ez zegoen inolako klase borrokarik ez klase mailaketarik; “euskaldunon tradizio kolektuibista”… eta beste herriek ez al dute?) eta nire ustez atzerakoia dena. nahiko modan jarri da ideoloigaa hau, nire ustez, Nafarroako Estatuaren modarekin oso bateragarria delako.

    d) Ustasei buruz. Hau oso kalifikatibo larria da, eta Aurrera Langilearia okertu egin da halakoa erabiltzerakoan. Berak dio ez duela Fermintxoren ez oraingo Ezker Abertzaleran kon tra erabiltzen. Jakinaren gainean ezarri behar da halako kalifikatuboa EHSkoek jarri zutela oholtzan, Ezker Abertzalearen zuzendaritza eta Zutik EH txostena batere oinarri materialik gabe erasotzeko. EHS hainbetetan interpelatu dut eurak 2009 urte arte (hain zuzen txosten hori atera zenekoan) Ezker Abertzaleari emandako babesaz (orduan orain bezain burges-ttipiak zirenean ideologiaz, nahiz eta jarreraz hain integraturik ez egon, are gehaigo, orduan hainbate eta nazionalistagoak ziren) eta oraindik ez didate erantzun. Asuntua da, orain euskonaziak, ustasak, etnizistak eta abar badira: zergatik ez ziren lehen? Borroka armatua zegoelako? Ezen lehen Ezker Abertzalearen ildo politikoa guztiz proletarioa zela esatea barregarria izango litzatekeen. Orain, ideologia politikoa edota ildo estrategikoa aldatu gabe (ezen ETAren azken urteetan “marko demokratikoaz” gain ez zen beste ezerri buruz hitzegiten) borroka armatua alboratu da, eta batzuek hori saldukeriatzat dute. Ongi da, izan daiteke, baina ez dago munduaren ikusmolderen mailako ladaketarik hor. Asko jota, iraultzailetasunetik (eta ez marxismo-lenismotik) sozialdemokraziarako aldaketa izanen zen; baina ez ezker iraultzailetik faxismorakoa. Edo bestela esan beharko genuke 2009 aurreko Ezker Abertzalea ere ustaxa, faxista etnizista eta abar zela… zeren gan? “Euskararen inposizioaren” alde omen zegoelako, edota “espaiinolak baztertzen” omen ziteulako eta abar; hots, espainolismoaren artsnal ideologikoa irentsiko genukeen.

    Agurrak

    • Milesker halako ekarpen mamitsu eta interesgarriagatik.

      Lehenego bi puntuekin giztiz ados.

      Ustatxen aferaren inguruan…. ezker abertzalearen baitan ultra-nazioanlista eta anti-komunista sutsu eta deklaratuak izendatzeko erabiltzen dugu, tamalez ENAMen hainbat egituretan pisu nabarmena dutenak, lehengoak eta oraingoak, azken finean berdinak baitira.

      Gora marxismo-leninismoa!

  7. Batzuk Sortu-EHB osoa izendatzeko erabiltzen dute, eta asmo horrekin sartu zuten zirkulazioan. Ez dakit zure kasua den, eta esaten duzun arabera ez dirudi

    Ultranazionalistak eta antikomunistak? Antikomunistak badaude, gehienak ez-komunistak eta erreformistak direla esango nuke nik (asko aurreko “b” puntuan deskribatutako horiek), izan ere, askorentzat komunismoaren paradigtma urrun egratzen da bai alde egiteko zein kontra egiteko. Kommunistak edo filolkomunistak ere abdaude Sortu-EH BIldun. Eta hala izatea logikoa da, izan ere gustatu ala ez, Herri Mugimenduaren tradizioa hartzen duen sektore kritikoa ez da antolatu eta ez da batere erreferenterik ikusten. Bestalde, Ezker Abertzalearen barna eman diren zeinbait “Ohiturek” (adibidez militante-komunitateari ematen zaion garrantzia, ideologiari baino gehiago) “jarraikortasuna” babesten dute (badaude beste faktore batzuek, adibidez, Sortuko estatutuen inguruan eman zen eztabaidak, jende asko ilusionatu zuen). Ultranazionalismoari buruz, nire ustez, egon baldin badago, lehen baino gutxiago dago, lehen baino nazionalismo-abertzaletasun gutxiago dago. Hori hala da (eta horrek ez du esan “arlo nazionalean” ilgo egokia hartu dugunik, izan ere zenbait kasuta ultranazionalismora baino entregismora hurbiltzen baitira). Asuntua da, zergatik orain hitz hori darabiltenek eta zirkulazioan jarri dutenek ez zuten lehenago erabiltzen (lehenago ez bait zuten erabilzen).

    Gauzak horrela, “otegistei” orokorrea ezarritako “ustatxa” bezalako izendapen iraingarriek ez dute ezer eraikitzen, baizik eta higuina sortzen (eta hainbat tokitan ikusi dut higuin hori jendea iraindua sentitzen delako). Eta horrela Alderdi Komunista Abertzalea sortu nahi dutenekiko edota komunismoarekiko higuina bakarrik sortzen dute. Honengan ez al dute pentsatu? Edo berdin al zaie? (niri haut jarrera iruditzen zait jarrera politikoa baino) Esan duzu ez duzula erabili ez otegisten kontra ez Fermintxoren kontra, baizik eta dauden ultranazionalisten kontra, zeintzuk “pisua” duten (Nik ez dakit nortzuk diren ultranazionalista horiek, esaten baduzu konkretatu beharko zenuke). Baina zirkulazioan jarri dutenek hor, lerro batzuk aurrerako baratu dizudan modu ez-arduratsuan (anti-zientifikoan) eta iraingarrian zabaltzeko egin izan dute, tartean Fermintxo berari ere ezarriz (eta zer esanik ez, “Otegisten” parte handi bat). PP-PSOE-UPyD (otegistetan nazionalistena baino nazionalistagoak) ez al dira ultranazionalistak (antikomunistak direla badakigu)? Orduan, halako maldatik behera eroriz (nazionalismoa Euskal Herrikoa besteerik ez da), espainolismoan erori ahal gara.

    Agurrak!!

    • Hemen ez gara EHSren haizagailuak botatzen duen guztiaren arduradun.

      Metaforak zerbaitegatik erabiltzen dira. Baina inperialismo hegemoniko genozida anglosaxoiarekin bat egin eta inolako inkoherentziarik ikusten ez dutenak txobinista batzuk baino ez dira, nazioarteko langileriari TRAIZIOA egin diotenak.

      Euskal Herri Langilearen baitan borroka ideologiko latza ematen ari da, dirudienez ageri ez dena askok aipatu nahi ez dutelako. Duela gutxi arte argi zegoen langileriaren baitan honen aldeko borrokalariak zein ziren, zutikEHn burges-ttipi likidazionestek haustura sortzen dute, eta orduan ezker abertzalearen hainbat sektoretan honen zergaitia bilatzen hasten da, eta argi gertazen da, marxismo-leninismoaren unibertsaltasuna ulertu dugunontzat, “gogorraren” plantak egiten zituztenak anti-komunista batzuk baino ez zirela, ENAM ildo historikoari erreparatuz HASI likidazioarekin nagusitasuna lortu zutenak, eta euskal langileria berriro ere bere askatasunaren aldeko borrokari ekiteko zer zen beharrezkoa bilatzen hasi ziren.

      Herriaren etsai eta burgesia inperialistaren morroien aurka ez da aparteko borroka ideologikorik behar, gure ildo politkoak zehazten duena baino haratago. Baina biziki garrantzitsua da langileriaren baitan zilegitasuna duten burges-ttipi, erreformista, berrikustzaile eta anti-komunisten saldukeria eta babesten dituzten interesak azaleratzea, proletalgoaren nagusitasun politikoa eskuratu nahi bada.

      Eta horretan gaude. Ikusiko zenuen Aurrera Langileria-ren nahia langileriaren baitan marxismo-leninismoaren bereganatzea zabaltzea dela, honen zilegitasuna indartzea, sare-proletario bat osatzea, Alderdi leninista eraiki ahal izateko, Iraultza Sozialista burutzeko prestakuntza eta borroka zuzenduko duena, noizbait komunismora bideratuko den Sozailismoaren eraikuntzari ekiteko.

  8. Kaixo!!

    EHSk zabaldutako guztiaren arduradun ez zarela diozu. Ongi da, baina Zukgua prozesuari egiten diozun kritika honetan https://aurreralangileria.wordpress.com/2013/03/01/416/ (puntu gehienetan oso zehatza den kritika honetan) kroaziar eponimo hori “90tik aurrera, HASI likidatu zutenen ostean zuzendaritza hartu” zutenei zuzentzen diezula. Hori dela eta, EHSren zentzu berdinean erabiltzen duzula interpretatu dut. (Bestalde galdera bat; egia bada HASIren likidaziotik hona, gehingoa ustasek izan dutela, orduan zertan ari ziren ordurarte Ezker Abertzalean zeuden hainbat komunista hegemonia ustasadun mugimendu batean?)

    Argi dago borroka ideologikoa erabili behar dela, batez ere proletalgoaren lerroak garbitzeko. Baina proletalgoaren lerroak garbitu ez du esan nahi mentxebikeekin dagoen orori “faxista” deitzea bide egokia denik. Lerro non kokatzea garrantsitsua da. eta garrantzitsua da zergatik erasotu baita ere proletalgoaren ideologia aizuntzen eta itxuraldaten dabiltzalako, baina ez ultra-nazionalistak direlako. Hori gezurra da. Adibidez, euskararen alde egitearren (batzuen ustez “Euskara inposatzearren) nazionallista-etnizistak badira esaten badugu, hortik espainiar nazionalismora urrats bat besterike z zaigu geratzen. Edota edozein euskal nazionalismo “faxismo” gisa agertarazten badugu (eta hau zuk ez, bina beste batzuek, kalifikatubo kroaziarrak gustoko dituztenek, egiten dute)

    Metaforak zerbaitetarako erabiltzen dira zentzuz erabiltzen badira. Bestela irainak dira.

    Ados nago Ezker Abertzaleko “otegistek” nazionarteko politikari buruz daukaten ikusmolde negargarriari egindako kritikaz (“Udaberri arabiarra”, Errusia eta beste hainbeste kontu). Biana hori populazioaren %90ak duen ikuspentua da. Ezker Abertzale “otegistaren” hitsa izan da, masaren ideologia burgesean murgiltzea eta burgesia handiaren atzetik joatea, masendgan ideologia iraultzailea ezin zabalduz eta kontrairaultzailearekin bat eginez. Baina hori hala bada, orduan alderdi denak izango lirateke faxistak (Ezker Abertzalea, CUP, Izquierda Anticapitalista barne).

    Borroka ideologiko latza ematen ari da bai. Baina kontutan har ezazu oraindik jende asko dabiliela “Otegistekin” edo militatu edo hauen inguruan beste erreferenterik ikusten ez dutelako, edota klase borrokan eragiteko modurtik onena hori dela uste dutelako (besterik ezean). Hori hala bada, hauek irainduz, eta halako irainak erabiliz ezer gutxi aurreratzen da, are gehiago norbere buruaren aipua txikitu egiten da.

    Agur bero bat.

    • ENAMen sorkuntzaren une beretik burgesiaren eta proletalgoaren arteko borroka dago nagusitasuna lortzeko nahiean. Euskal Herri Langileriaren babes oso handia marxista-leninistek zehaztutako ildoaren nagusitasunak lortu zuen, nahiz eta burges-ttipiak beraiena egiten egon. 90ko hamarkadan nazioarteko uholde kontra-iraultzailearekin batera burges-ttipi hauen hainbat ordezkari joko zikinaren bidez ENAMen erabaki ataletatik komunistak kanporatzea lortzen dute, beren ildo “nazionalista itxia” eta anti-komunitsa ezarriz, erreformismo armatuaren estrategia pean. Ustatxak ordezkari hauek eta beren oinarri ideologikoa da, kasu horretan. Gaur egun ezin dut argiago hitz egin.

      Otegistak (sozial-txobinistak eta pro-inperialistak) ez dira ustatxak (gure izendapenen arabera), baina badute ustatxa askoren sostengua.

      Eta zein da alienatu edota ezjakin inuxente baten eta kapitalismo inperialistaren makineria makurraren zaindariaren arteko lerroa? sozial-faxistak ez al dira egun? ondo mozorratutako burgesiaren morroiak?IzquierdaAnticapitalista troskista arratoi zikin horiek ez al ziren Libia-ren inbasioaren alde azaldu? eta ez al dute Siria “aske” baten aldarrikapenarekin bat egin?

      Bada garaia langileria hemen kasualitate gutxi eta burgesiaren txakur asko dagoela konturatzeko.

      Ezin da “barrutik aldatu” guztiz usteldua dagoen mugimendua.Komunistak beren kabuz antolatzen dira, eta benetan besterik egon ezean otegisten atzetik dabiltzan ezkertiarrak baldin badaude, berdina egin beharko zuketen.

  9. Noski ENAMen historia osoan borroka hori eogn badagoela, nazio azanpatuetako herri mugimendu guztiekin (Hego Afrika, Zinbabwe, Mozanbike, NIkaragua eta abar) gertatzen den moduan. German Usov sobietarrak badu liburu interesgarri bat horren inguruan (nahiz eta akats handiak egiten dituen, adibidez “herri partidu iraultzaileak” deritzonak idealizatu).

    Baina asuntua da herir mugimenduaren barruan nazionalismo burgesa edota burges-tiipia (ez bait dira gauza bera) ordezkatzen dutenak, sistematikoki edota ia sistematikoki “faxista” deitzen bait baditugu, oker goazela. izan ere, kontraesan guzti hauek horrela “konponduko” balituzkete beste herri mugimenduek arrakastarik izna zezaketen? Begira, gauza bat esango dizut eta hau publikoa da: Joxe Antonio Egido Eusskal herritarroken mahaian egon zen (orian inputatua izna da Heriko tabernen uzia dela eta). Zuk uste duzu Egido bezalako burkide batek onartuko lukeela gehiango ustasha duen zuzendaritza batean esertzea?

    izquierda Anticapitalista nahi duzuna iznago dira, baina ez dira ustatxak (ez dira nazionalista etnikoak). Eta otegistak ere ez. Nik ez dut nazionalista arrazista (arrazista diot), bat bera ezagutzen Ezker Abertzalean edota arrazan sustatu nahi duenik (egon daiteke bazterreko kasuren bat, baina ez du balio ezerrren adibide gisa). Ezker Abertzalearen arazoak beste batzuk dira, eta ez dute ustashismoarekin batere zerikusirik. Nazionalista progresista burges-ttipiak (burges-tiipi ikusmoldeak gidatutako beste guztiak bezalaxe: anarkistak, libertarioak eta beste edonor) zabu-zabuka dabuilen jendea da, aliatua izna daitekeena. nazionalista aurrerakoi ez-komunista = faxista, orain eta gaur egun, Euskal Herrian akats handia iruditzen zait.

    bestalde, ENAMen buruzagitza politkoa lortzeko Ezker Abertzale “ofiziala” borrokatzea ondo iruditzen ziat, baina gaizki egiten duenagatik ez ondo egiten duenagatik. Ze lehen aipatu dudan kolektibo horrek ondo egiten duenagatik ete kalifikatibo hori erabiltzen du (euskararen inguruan duten posizioak lotsagarriak dira). Ze bestela galdera honetara heltzen gara: Euskal Herrian ez al da zanpaketa nazionalik eskubide dmokratiko bezala (eta ez eskubide sozialista, autodeterminazioa eta nazio askapena iraultza demokratikoarigauzak baitagozkioz). horrela oso ildo arriskutsu a hartzen dugu, nazional askapena (eskubide demokratiako) faxista gisa izendatzea, edota errepresioaren kontra ez azaltzea (total, ustashak badira…)

    Agur bero bat

    • Berriro diot, ustatxa zehaztapena metafora bat da, ezker abertzalearen baitako euskal-txobinistak izendatzeko. Ohiko txobinismo pro-inperialista lurralde hedapen zabaleko Estatu kapitalestetan ematen da, baina herrialde txiki batena izendatzeko herrialde txiki batekoa erabili da. Grazia eta guzti dauka.

      Beharbada estalki “ezkertiar” batekin aurkezten dute beren txobinismoa, baina hasi zaitez arakatzen beren pentsamoldean, eta lehenago ala beranduago aterako dira “lege zaharrak”, “maketo inbaditzaileak”, “juduak”, “komunista hiltzaileak” eta alienatu mendebaldarren kaka guztia. Hasieran “sozialista humanista”k ziren, geroago “sozialsita identitario”ak (uiuiui….) eta orain… orain otegistengatik agintaritza ataletatik kanporatuak izan dira, ahultasun egoera batean mugimenduaren “onerako” hauen menera ipini direlarik.

      Nazio askapena EHn ez da, eta ezin da, iraultza demokratiko-burges baten eskutik etorri, honetarako garaia ASPALDI pasa zelako. Euskal burgesia ( monopolista eta ertaina, euskaltzalea eta espainolista) kapitalismo inperialista mendebaldarraren zati da, eta gure gizartea guztiz industriala, eremu inperialista horren barnekoa gainera. Egun Iraultza Sozialista aurrera eramatea ez den ildo politiko ORO, kapitalismoaren aldeko ildoa da,burgesiaren barne borroken emaitza, eta inola ere ez Euskal Herri Langilea askapenera eramango duena.

      Horretan ari dira otegistak, inperialismo yanki-sionistaren morroiren eskutik, euskal burgesiari langileria otzan bat eskaintzen, beren oinarri burges-ttipiarentzat onuragarria izango dela uste duten ildo pro-kapitalista aurrera eramateko. GARAk, beren eskuetan dagoen propaganda-bideak, hartu duen ildo pro-inperialista BARKAEZINA da, eta hauekin bat egiten duen edozein bere burua “iraultzaile” izendatzeko lotsa izan beharko luke.

      ENAM bukatua dago. Euskal langileriak lanabes historikoki goren baten beharra dauka, Alderdi leninistarena, eta hemendik eratorritako borroka antolakundeena.

      • Eta nik berriro diot kasu honetan ez dela metafora bat, baizik eta izendapen antizientifiko bat (hala ere hemen ezberdintzen zaituztek zuek eta EHS, hauek okerrago “al bulto” botatzen bait dute). Izan ere herri txiki asko daude munduan, baina metafora gisa ez duzue ez NVA (Flandriako antikomunista proinperialistak), ez SNP (Eskoziako antikomunista proinperialistak), eta ezta ere. hurbilagokoa aukeratzearren, serbiar txetnikak (zeintzuk faxistak ez zirenak baina bai nazionalista antikomunistak) hartzen; baiazik eta inoiz emandako mugimendurik ankerrenetakoa.

        Ustasen berezitasuna ez da “heri txiki batetakoak” izatea, ez proinperialistak edota antikomunistak izatea (hori beste hainbesterekin elkarbanatzen bait dute) eta ezta inondik inora ere “komunistak herri mugimendu batean zokoratzearena” (ustasak sekula ez bait ziren inongo komuinistekin bat inolako herri askapen mugimenduren parte izan). Ustasen berezitasuna euren arrazismo etnobiologikoa (ez dut batere halakorik ezagutzen Ezker Abertzale otegistan, are gehiago, inkesten arabera ezkerreko eta abertzaletzat dutenek etorkinekin duten jarrera beste segmentuetakoena baino zabalagoa da), nazioaren zabalkuntza (NDH Zemuneraino heltzen zen, Ezker Abertzale otegistan inork ez du halako zabalkunderik nahi; badaude halako mugimendu frikiak, Nabarraldeko batzuk eta Orreaga kasu halako antzinako Nafarroako ez dakit zer miuga aldarrikatzen dituztenak, baina Ezker Abertzaletik at daude) eta batez ere serbiarren kontrako genozidioa (ezker abertzalean inork ez du halakorik eskatzen) (1). Beraz, metafora guztiz okerra da.

        Epiteto horeik (“maketo inbaditzaileak” “judutar urrupatzaileak” eta abar) erabiltzen duenik ere ez dut esagutzen. Bazterreko kasurik? Egongo da, baina hori, bazterrekoak, eta are gutxiago talde antolatu gisa.

        Hainbat itzulinguru eman ahal dituzu ENAM barruko buruzagitza historikoaren gainean, baina ez didazu erantzun zergatik kalifikatuibo hori ez zen lehenago agertu, 2009 baino aurrerago (ezen EHSkoek, moda hauen hastatzaileak 2009 arte, jada azpaldi nazioartekoan jarrera NINI famatua zegoenean eta komuiismoa zokoratua zegoenean, oso pozik zueden). Orduan inork ez zuen planteatzen kritikarik hain modu zabaean. Orain bai… borroka armatua desegin delako? erakundeetan sartu direlako? Hori saldukeria izan daiteke, bainan inolaz ere ez faxismoa. Faxismotzat badugu “nazionalista ez-komunista” izatea, edota dgaur egun dagoen euskal nazionalismo burges-ttipia, orduan esan bezala, espainolisten analisiarekin bat egiten egongo gara (eurak dira gaur egun Ezker Abertzale “otegistan” “nazionalismo etikoa”; “ultranazionalismoa”, “espainiarren kontrako gorrot arraziala” eta abar ikusten dutenak). Zure ustez hau ere badago “otegisten” artean?

        Bestalde, kontuz, nik ez dut esan EHren askapen nazionala iraultza demokratiko-burges batetik etorriko dela, baizike ta askapen nazionala (EHkoa barne) berez iraultza demokratiko burgesaren programaen parte dela. eta haal da. Kontua da burgesiak sekula ez duela bere iraultza azken punturaino ematen (eta zenbat eta arinago heldu boterera zenbat eta interes gutxiago du iraultza burgesaren programa demokratikoa betetzen) eta proletalgoari dagokiola iraultza burgesaren eskubiderrik erradikalenak eta demokratikoak betetzea, horretarako burgesia ttipia kateatzen duelarik (hau Leninek sobera teorizatu zuen). Nik honekin esan nahi dudana da, burgesia betetzeko prest ez badago ere, hau eskubide demokratikoa dela, iraultza demokratikoaren parte eta proletalgoaren parte “jada orain” izna behar dela, ez “sozialismoa datorrenean” garaiko uztekoa… (zeinek ez duen esan nahi burgesia euskalduna gure alde jartzearen alde egiterik Gure Esku Dago bezalako xirxilkeri interklasistak elikatzerik).

        Agur bero bat!!

        Oharrak:
        (1) Lehen aipatatuako Orreaga taldea eta euren erreferenteek (Joseba Ariznabarreta, Pako Aristi) aipatu dute noizbait “hemen independentista izan behar da herri honen parte izateko” eta “herri honetan ezin da erreferendumik egin”… baina asko jota bozka kentzea planteatu dute: Alde horretatik letoniar eredutik gertuago egongo dira (Aristik askotan aipatu du Baltikoa eredu gisa). eta zer esanik ez, horiek Ezker Abertzale orotik, “otegista” edo “ez-otegistatik”, at daude aspaldi. Frikikerira “nafarrista” edo “nafarroaosoista” bidetik kendu beharreko zerbait da…

      • Bale, hemendik aurrera kontu gehiago izango dugu ustatxa “irainarekin”, baina besteren bilatu beharko dugu “ezkerreko” euskal txobinistak izendatzeko. Kulturalistak, agian? Nire ustez xuabeegia…. ulertu behar duzu ENAM mugimendu iraultzaile bat izatetik, komunistak kanporatu eta honelako egoera lotsagarrira eraman duten “gogorrei” gorroto handia izatea, herri honen askapenerako sekulako kalamitatea izan baitira.

        Eta lehenago ez ziren horrelako kritikak egiten gauzak argi ez zeudelako, zaila da momentuko egoera era zehatzean finkatzea, are gehiago materialtasun dialektikoaren tresna ondo beratua izan gabe, etsaiaren aurrean trinkotasuna bilatzen zenean.

        Otegistak kaka atzerakoi guzti horretaz elikatzen dira, dudarik gabe, Sozialismo Zientifikoari aurka egiteko, mugimendu ezkertiar burges-ttipi (eta pro-inperialista) guztiek egiten duten bezala. Ez da agerikoa, baina noizbehinka eskapatzen zaizkie horrelakoak.

        Arazoa ez da gizarte klasista ustel batean halakoak egotea, langileria bere helburtu Historikoaren alde borrokatu ordez hauen atzetik ibiltzea baizik.

  10. Gauza bat, kontakturik baduzu? Nire e-lbidea (hemen e-lbidea ematea beharrezkoa denez idazteko), izango duzu hor. Mesedez, idatz iezadazu edo bestela eman e-lbidea.

    Eskerrik asko.

  11. barkatu baina azkenaldian EHS blogean nire komentario guztiak zentsuratzen dituzte eta azkeneko artikulo anti-euskaldun batean ipinitakoa jarri nahi nuke hemen. erderaz dago baina bueno:

    “Lo cual llama la atención poderosamennte, pues es bien raro que lo histórico y popular dejen una huella tan exigua.”

    en esta frase se resume el meollo de este “analisis” que trata de eliminar toda referencia a la existencia y desarrollo de pueblo euskaro.

    segun Engels el pueblo vasco “no tiene historia”. escrita, se entiende, no material.

    esto tiene que ver con que las clases esplotadoras no utilizaron el euskara para su superestructura, ademas de la estructuras opresoras extranjeras que imponian su idioma.

    Euskal Herria es un termino antiquisimo, mas que Francia o Hispania incluso. Si vuestro complejo os impide verlo, alla vosotros.

    todas las naciones se inventan su pasado, sobre todo las burguesas, en base a los intereses politico-economicos del momento.

    aprended euskara de una puta vez, si de verdad os considerais clase obrera vasca, y no castellanos desarraigados, o vascos españolizados.

    EHS cuesta abajo y sin frenos

    (gainera ez dute espainiar estatuak bere nazioa inposatzeko neurri zapaltzaileak euskararen aurka aipatzen, ahaztu zaie edo zer?)

  12. otro euskonazi como fermintxo.
    Con gente como tu no pienso apreder euskera,nazi!!
    el español y el frances tambien son idiomas de euskal herria.
    vete con txillardegi y deja tu postureo socialista, eres nacionalista no comunista.

    • Aizu, nori doa zuzendua iruzkin hau, “Sortu”ri, “Aurrera Langileria”ri ala “Iraultza”ri?

      Edonola ere, irainak soberan daude.

      Egia da gaztelera eta frantsesa euskal behargin klasearen zati nabarmen baten hizkuntza dela, baina honen inplantazioaren ibilbidea, egun Kapital monopolistaren onuragarria dena dudarik gabe, eta euskararen ibilbidea, gizarte pre-klasesistetatik honaino, ez du zerikusirik.

      Zer pentsa eman beharko lioke guzti hau langileria eta herri honen eta gainontzeko herri guztien askapenaren alde dagoen norbaiti.

      Gora marxismo-leninismoa!

  13. Hauekin egin dute IBILekoek Unibertsiate Gorria uda hontan:

    Arropada por Iker Casanova (de la dirección de Sortu en Bizkaia), Jagoba Zulueta (de LAB) o Walter Wendelin (de Askapena), entre otros, Eleka asegura que “para recoger y rehacer el bagaje ideológico del Movimiento de Liberación Nacional Vasco es imprescindible abordar la cuestión de la memoria histórica”

    Andreu Nin troskista eta Pasionaria traidorea…. oso ondo

  14. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: