Leave a comment


itzuli futbola langilegoari

Futbolak gaur egun duen izaera alienantea eta kapitalismoaren islada bikaina dela ez du inork ukatzen; ezta zale sutsuenek ere, zeinak eguneroko arazoetatik ihes egiteko balio diela aitortzen duten; aintzinan erlijioak zuen funtzio bera edukiz. Honela, haien esfortzu gehienak beraien taldea jarraitzera eta animatzera bideratzen dituzte, beste borroka garrantzitsuago batzuk alde batera utziz.

Hala ere, gaur egun kapitalisten eskuetan dagoen negozioa izan arren, bere sorreran ez zen horrela izan. Ingalaterran sorturiko lehen futbol taldeak fabriketako langileek sortuak izan ziren(meatzariak, ontzigileak…). Haien denbora librean kirola egiteko aukera bikain bezela hasi zena, langileen arteko banaketan eta klase-konzientziaren galeran bilakatu zen aurrerago. Langileen batasuna apurtu eta Kapitalismoaren aurkako borroka saihestea izan zen futbolak lortu berri zuena.

Kapitalismoa fase inperialistan sartzen hasi zen garaian, burgesiak bere irabaziak handitzeko plusbalioa ateratzeko era berrietan sartu zen. Horrela zeuden langileen kirol taldeez jabetzen joan zen baita berriak sortu ere. Langileriaren baitan futbolak zuen arrakasta laster masa kirola bihurtu zuen, orain Kapitalaren makinerian integratua. Burgesia inperialistak publizitate kanpainen eraginkortasunaz jabetu eta hauek garatzen hasi zenean, futbolaren masazko kirolaren izateak parez pare ireki zizkion ateak Kapital monopolistari. Honen domeinua urteetan zehar areagotuz joan da, adibidez, “LFP” orain “liga BBVA” deitzean azaleratzen denez.

Apustuen auziak aparteko azterketa merezi du; izan ere, langile zein gazteen alienazioaz probetxua ateratzen dute, futbolaren masa karaktereak honetara bultzatzen dituelarik.

Negozioaren handitzearekin, handitu dira ere bere funtzionamendurako beharrezko garroak gizartean, beren produktu harrobia gero eta ume txikiagoekin osatuz, honetarako Estatu kapitalistak kudeatutako Federazio eta abarren bidez lotuz. Umea (mutikoa gehienetan) bere “futbolari miretsiak” izatera bideratuko den aukeraketa prozesu batean sartuko da. Gutxi batzuk burgesiaren eskuetan dauden klub-etara iritsiko dira, ez soilik beren futbolari-abileziek kirol arloan emango duten emaitzengatik, baizik eta haien izenak klub-aren “merchandaising”ari emango dion irteeragatik, eta batez ere, klub-en arteko merkatuan izango duten balioagatik, honengatik dirutza ikaragarriak mugitzen direlarik.

Nahiz eta futbolari hauek erabiliak izan, profesionalizazio maila batera iristerakoan, ez dira esplotatuak, hauek jasotzen dituzten soldatak ez baitira beraien lan-indarraren araberakoak, hauen balioa “futbolaren burtsan” menpekoa baizik. Honela denbora gutxian burgesia ez-monopolistaren parte bihurtzen dira, eta beren “aitaordeek” dirua ondo kudeatzen badute zerbait gehiagotan. Eta ez dute inolako arazorik beren nagusien ohiturak bereganatzeko, duela gutxi ikusi dugun eran… Erabateko hondamena aurkitu duenik ere badago.

Aukeraketa-prozesu honetan baztertuak izan diren asko eta asko, “porrota” sentipen batek gidaturik, kapitalismoak eskainitako alienazio era hedatuenetara joko dute (alkohola, porroak eta bideojokoak, gehienbat), beren gainontzeko bizitza osoan zehar beraiekin eramango dutena.

Kapitalak futbolaren irudizko ikuskera bere gainegitura ideologikora akoplatu du, langile eta gazte askoren egunerokotasuna honen menera ipini duelarik. Kasu askotan beste txobinismo mota guztiak alboratu eta nagusi gisa ezarri da, hainbat jarraitzaile taldeetan ikus daitekeenez. Lunpen-futbolero asko ere erakartzen ditu, ez kasualitatez faxismora hurbiltzen direnak. Aipatu bezala, honek klase elkartasuna apurtzea bilatzen du, eta herriak haien artean aurre jartzea.

Beste aldetik, gizartearen amorrua nolabait ordena burgesari eta ekoizpen harremanei kalte egiten ez dioten jarreretara bideratzea bilatzen dute, aparatu errepresiboen bidez “kontrolaturiko amorrua” eraikiz.

Aipatzekoa da krisi ekonomiko lazgarriaren ondorioz futbol partidak egunero ipini izana, baita ere telesaioetan honi eskainitako minutuak ikaragarri luzatu direla.

Futbol partiduetako ikusleekin gertatzen den eszenifikazioa ere nahiko klasista suertatzen da, gizartearen islada bihurtuz.“Palco VIP´´ deiturikoan esertzen da burgesia (futbol taldeetako babesleak, bankariak, etab.) eta gainontzeko eserlekuetan esertzen dira gainontzekoak.

 

letskickcapitalismoutofootball

Soilik futbolaren mundura mugatzen diren aldarrikapenak motz gelditzen dira

Kapitalismoa suntsitzeko borroka hortik soilik etorriko ez den arren, badira futbolaren munduan egoera honen aurka agertzen diren hainbat kasu. Futbol talde desberdin askotako zaletuak, gehien bat.

Hala ere, futbolaren egoeraren aldaketa ez da futbolaren barruan soilik kokatzen diren mugimendu hauengandik etorriko, ez baitira oinarri ekonomikoak sortzen duen osotasuna aztertzeko gai.

workingclassgame

 

Futbola merkatuz kanpoko kirol bihurtzeko era bakarra merkatuaren suntsiketa bera da. Merkatua, komertzioa, eta hori inguratzen duten baldintza guztiak ezabatuz soilik lortu daiteke kirola, eta baita lan-indarra ere, merkantzia hutsa ez izatea. Eta, azken finean, suntsiketa hau gizarte harremanak irauliz soilik emango da, hitz bitan, Iraultza Sozialistarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: