Leave a comment


juerga-camping

Gure belaunaldiak ez du amestu ere egiten
klase ertaina izatea. Gurasoek baino papergintza
maila altuagoarekin nomina murriztua
eta diru-sarrera ezegonkorrak izango ditugu.

 Gure belaunaldiak ez du alienazioa suarekin
konpontzeko zilegitasunik: ez ditu ez bat-bateko
insurrekzioa ez bortizkeria mitikoa praktikatuko,
ez kutxazainen ez enpresaburuen aurka.

 Gure belaunaldiak ez ditu emantzipazioa
edo erreakzioan esku laua edo ukabila
hodeietara altxatuko, ez ditu haizatuko
armiarmak, elefanteak edo mailuak.

 Gure belaunaldia ez dute droga hilkorrek
aurretik eramango. Ez dugu epikarik,
bidaia iniziatikorik, proiekturik, errebeldiarik.
Mediokreak gara, Alderdi Ekologistaren aginduz

 geure anai-arrebak Afganistango gudan
hiltzen ditugunean. Mediokre nahi gaituzte,
Duisburgen hiltzen gaituztenean tankerik ez den
desfile batean. Gure musikek ez dute hitzik.

 
Ez da 2010a proletarioek Verdi
     abesten dugun garaia,
ez da 2010a Wagner barrikadetan
     langileekin dabilenekoa,
ez da 2010a komunetan Beethoven
     kantatzen denekoa,
gure musikek ez dute erritmorik
     binario alienatutik landa,
gure jaiek ez dute zoriontasunik eta tristeziarik,
gure jaietan ezin da dantzatu, ezin da lardaskatu,
ezin da narkotikorik kontsumitu, gure jaietan
ezin da jendea ezagutu, ez dago geuretzako lekurik.

 Mediokre nahi gaituzte eta guk
airerik gabe gelditu arte nahi dugu maitatu.
Zabortegiko hitzen gose gara eta
ezagutza errondan arduradunak identifikatu ditugu.

 

Hogeita bat proletario – Hedoi Etxarte

 

 

 

 

(…) Kaskarrak nahi gaituzte. Galduak. Endekatuak. Garaituak. Burgesia inperialista gazteria komunistaren beldur da, beren klasearen helburu historikoen kontziente den eta honen alde borrokatzera prest dagoen gazteriarena, bere uzkailtzearen jakinarazpena delako, beren morala suntsitua , beren kultura erorarazia, beren erlijioa lurperatua izango delako eta beren hilobiratzea garai berri bati hasiera emango diolako, Sozialismoaren aroari, herri guztiak lanaren askapenaz eraikiko dutenak. Horregatik gazte nahiz zehar, neska ala mutil, borrokatu, marxismo-leninismoaz jantzi eta nazioarteko proletalgoaren Garaipenaren alde egin.(…)

 

 

 

 

 

 

 

 

AURRERA LANGILERIAren AURKEZPENA

 

Aurrera Langileria-n marxismo-leninismoaren teoria zientifiko-politikoa langileriaren berezko ikuspegia dela uste dugu, Iraultza Sozialista eta komunismora bideratuko den Sozialismoa eraikitzeko garaipenerazko gida.

Langileriaren askapenerako beharrezko lanabes ideologikoak garatzea da blog honen xede nagusia, gertakari garaikide edo historiko eta politiko nahiz gizarteko fenomenoen azterketaren bidez, materialtasun dialektikoa eta marxismo-leninismoa oinarri.

Beraz, ahalik eta langile gehiago klase kontzientzia bereganatzera laguntzea helburu du blog honek, geure egiteko Historikoa aurrera eraman ahal izateko.

 

“Beharginok, lan indarraz aparte, ez daukagu geure klase antolakuntza baino besterik, hortzetaraino armatutako kapitalismoaren aurka borrokatzeko. Horragatik esan daiteke antolakuntzaren beharra ulertzen dugunean eraldatzen garela, konsziente edo benetan aske bihurtuz.”

-Arenas burkidea-

 

Sozialismoaren eraikuntzarako langilerian honen beharra eta marxismo-leninismoaren eskutik hau lortzeko giza garapenaren ikuspegi orokor eta burujabea zabaldu nahi dugu. Eraldaketa iraultzailearako iraultzaileak ezinbestekoak baitira.

 

“Soilik antolaturiko herriak lor ditzake borrokatzen edo xede dituen helburuak. Animo! antolatzera eta borrokatzera!”

-Argala-

 

Euskal Herrian zehar sortuko diren borroka taldeen antolakuntzan lagunduko dugu, aurrerago proletalgoaren abangoardia Alderdia osatuko duternak, euskal langileriaren klase harrotasunak gidaturik esplotazioaren aroa Historiaren zakarrontzira botako dutenak, herri langilea lanaren askapenera eramanez.

 

Gora marxismo-leninismoa!

Gora nazioartekotasun proletarioa!

BAKE FALTSUARI GERRA!

IRAULTZA ALA HIL!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted uztaila 8, 2013 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, marxismo-leninismo

Tagged with ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: