1 comment


la+gran+conspiracion

La gran conspiracion contra Rusia

 

 

 

Liburu honetan, Historiako lehenengo proletalgoaren diktadura egonkorraren aurkako gerra zikina kontatzen da bere sorkuntzatik Bigarren Gerrate Mundutarra arte,  era zehatz eta dokumentatu batean, burgesia inperialista mendebaldarraren, klase zapaltzaile garaituen eta langileriaren etsaien partetik.

Europako Kapital monopolistaren buru desberdinek euren eragin-eremuak birbanatzeko eta nagusitasuna lortzeko mendebaldeko langileria sarraskira bidaltzen zuenean, “gerra guztiekin amaituko zuen gudan”, boltxebikeek beste aukera bat eman zieten, armak zapaltzaileen aurka bideratzea, Iraultza Sozialistari hasiera emanez. Zarismoa uzkailia izan eta gero burgesia Gobernu Probisionalaren bidez bere boterea mantentzen saiatu zen, inperialismoaren eragileen laguntzaz, baina leninisten prestakuntza eta nekazarien eta beharginen artean lortutako sostenguak Sozialismoaren eraikuntzari ekitea ahalbidetu zien.

Nekazal lur-eremuak nazionalizatu ostean, gerraren amaitzea zen egiteko larriena. Orduan Armada Gorriaren komisario zen Trotsky, hilabete gutxi batzuk lehenago mentxebikeetatik boltxebikeetara pasa zena, Alderdiaren Erdiguneko Batzordearen aginduei kasurik egin gabe Goi Aginte militar germaniarrarekin negoziazioak saboteatu zituen, armada inperialista germaniarrak aurrera egitea ahalbidetuz eta geroago Sobietar errepublikari baldintza iraingarriak onartzera bultzatuz, bakearen truke. Ez zen izango gizabanako honek proletalgoaren diktadurari egingo zion azkeneko isilpeko eraso kaltegarria. Burgesia inperialista “aliatuek” germaniarra garaitu ostean, sobieten aurkako erasoari ekin zioten. “Haurtxoa sehaskan ito behar zen” (W. Churchill).

Burges britainiar eta frantziar atzerakoien finantzapean, Frantziara joan ziren errusiar aberatsen “Topgrom”a barne, 14 Estatu kapitalistek (Frantzia, Japonia, Germania, Italia, Estatu Batuak, Txekoslovakia, Britainia Handia, Serbia, Txina, Finlandia, Grezia, Polonia, Errumania eta Turkia) eraso militarrari ekin zioten, gerra deklarazioarik gabe, armada zaristaren hondarren salbamenduan, garaitutako klase jabeen laguntzaz Sozialismoa zanpatzeko.

Uniforme ingelesa,

Uhaleria frantsesa,

Tabako japoniarra,

Oms-ekoa da nagusia…

Orduan hasten da “guda zibila”, inperialisten txakurrek beren bidean era guztietako bortizkeria eta heriotza aztarna utziko zutelarik. Baina Behargin eta Nekazarien Armada Gorriak, lehenengo mementoan atzera egin arren, Stalin, Voroshilov, Ordzhonikidse eta Budiony agintea hartu ostean garaipenaz garaipena langileriaren etsaien tropak txikitu zituen eta haien Jeneralak beren ugazaben herrialdeetara alde egitera behartu.

Uniformea higatu da,

Uhaleria izorratu da,

Tabakoa erre da,

Eta Oms-eko nagusia bukatu da.

Behin eraso militarrak huts eginda, inperialistek beste eraso mota bati ekin zioten: boltxebikeen aurka jarduten zuten eta Sozialismoaren eraikuntzaren aurka zeuden era guztietako burges-ttipi eta gizagalduak finantzatu, antolatu, eta sabotaiak eta erailketak aurrera eramaten lagundu. Gehienbat anarkistak, mentxebikeak eta sozial-iraultzaileak ziren, Alderdiaren barnean hauen buru eta sostengua Zinoviev, Kamenev, Bujarin eta Trotsky zirelarik. Topgrom-aren laguntzaz, eta mendebaldeko kapitalisten zerbitzu sekretuekin gero eta lankidetza estuagoan, honela hasi zuten komunisten aurkako isilpeko borroka.

Baina NKVD-ak (sobietar zerbitzu sekretuak), nahiz eta hauetaz infiltratua egon, hauen plan suntsitzaileak ezagutu eta beren antolakuntza deuseztatu zituen. Hala ere, Moskuko Epaiketak arte ez zen guztiz azaleratu saldu hauen lan kontra-iraultzailea. Konspirazio honen muina Trotsky eta bere lekaioak ziren, Germaniako naziekin eta Japoniako faxistekin elkarlan estuan lan egiten zutenak, hauen asmo nagusitzagileetan lagunduz eta SESBren aurkako gerraren bidez boterera heltzeko asmoz. Baita ere hainbat militar kolpistekin kapitalismoa iraunarazteko diktadura ezartzeko planak egiten zituzten. Froga ukaezinen aurrean, epaituak banan-banan azaldu zuten beren kulpa. Baina guztien burua, Alderditik egotzia izan ondoren, Siberian bizitzera derrigortua izan ondoren, Sobietar Batasunetik kanporatua izan ondoren, Frantziatik Fronte Popularraz egotzita izan ondoren, hainbat Estatu atzerakoiek babesa eskaini ostean, Mexikon zegoen, bere lan antikomunista eta pro-inperialistrekin jarraitze. NKVDk bidalitako kataluniar bat izan beharko zuen nazioarteko proletalgoaren etsai eta arnegari horri piolet batekin bizia kenduko ziona.

Proletalgoaren diktadurak “bosgarren zutabea” txikitu zuen bere lurretan, baina mendebaldean zehar burgesiak atzerakoi errusiarren bidez bere agintea bermatzeko oinarri ideologikoaren ereitea abiarazita zuen: faxismoa. “Sion-eko jakintsuen protokoloak” Ojrana-k, polizia politiko zaristak, asmatutako liburu da, non mundua judutarrez menderatua aurkezten den, komunismoa hauen tresna delarik beren boterea sendotzeko. Hau txobinismoa eta gorroto sektarioa bultzatzeaz gain, langileriaren ekoizkin ideologiko gorena erasotzea zuen helburu. Burgesia inperialista anglosaxoiak hau zabaltzen zutenak bere babespean ipini zituen. Hauetako famatuena Henry Ford izan zen, errusiar atzerakoiak konbentzituta, eta eragile britainiarren bidez, zuzenean Hitler finantzatu zuena. Kapital monopolista germaniarra, proletalgoak aurrera eramaten zuen borroka iraultzailea zanpatzeko sozialdemokrazia jadanik baliagarria ez zela konturatuta, begiz jo zituen “nazionalsozialistak”, haien Estatu makineria diktadura faxista gisa egituratzeko. Hauek antisemitismoa ikurtzat hartuta, komunisten aurkako errepresio krudela eta  era irekian SESB aurkako gerra eskatzen zuten.

Bitartean, sobietar agintariek gerraren aurkako akordioak eta babesak bilatzen zituzten, baina burgesia inperialista mendebaldarreko kide atzerakoienek proletalgoaren diktaduraren aurkako erasoan parte hartu nahi zuten. Era honetan, Frantzia, Britainia Handia, Germania eta Italiak “Munich-eko Paktu”a sinatu zuten. Honela faxistak bide irekia zuten beren asmo genozidak aurrera eramateko, Kapitalaren defentsan, Estatu espainiarrean egin zuten bezalaxe. Gauzak honela, Sobietar Batasuna “Molotov-Ribbentrop” ituna sinatu behar izan zuen denbora irabazteko, ekidinezina zen gerrarako prestatuz. Germaniak Finlandia militarizatu zuen, eta Poloniako tropak entrenatu, beren Goi Aginte militarra erosi ostean. Baina hitlerianoek burgesia inperialista anglosaxoiak zehaztutako ibilbidetik atera ziren, eta Europan zehar sortutako “bosgarren zutabeek” garaipen errazak eman zizkieten. Bigarren Gerrate Mundutarra hasi zen. Lehia inter-inperialista bazen ere, gerraren eraso ankerrena sobietar langile eta herrien aurka izan zen.

Zergatik izan zen eraitsia burgesia inperialistaren txakur faxisten erasoa? Sobietar lurraldeetako gizon eta emakume langileen ausardiagatik? Stalin burkidearen gidaritza erabakigarriagatik? Sozialismoaren egitura sozio-ekonomikoaren nagusitasunagatik? Herrialde guztietako behargin kontzienteek emandako sostenguagatik? Edonola ere, Bandera Gorria Berlin-en astindu zen.

 Kontakizun honetan egia ukaezin bat azaleratzen da: Txeka, NKVD eta Armada Gorria, Proletalgoaren Diktadura,  gabe proletalgoak ez lukeela burgesiaren aurkako borrokan garaipenik lortu izango. Horregatik, langileria armagabe, ahul, otzan, izan nahi dutenen aurrean marxista-leninistok behargin klasearen armatzea aldarrikatu behar dugu, klase borrokarekin amaitu eta gizarte komunistara bideratzeko behar gisa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: