Leave a comment


mao tze dong

Maoismoa, M-L-aren fase goren… hip!

 

“Marxismo-leninismoaren aurka, Mao Tze Dong-ek atzerriko kulturaren tratamendurako bere formula ezaguna hartu zuen: <<Erabilgarri izan daiteken oro bereganatua izan behar du. Baina atzerriko gauzak jakiak bezalakoak dira, lehenik murtxikatuak izan behar direnak eta listuaren eta urin gastrikoen eragina sabel eta hesteetan jasan behar dutenak, ekintza honek bere bi edukietan banandu baino lehen: elikagarria eta hondakina. Hondakina ezabatuz alde elikagarria bereganatuko dugu.>> Marx eta Lenin-en zientzia tratatzeko era bitxi honek <<marxismo-txinatua>> eman du, ez dena soilik marxismoa <<herri txinatarraren entzumenera atsegina eta ikusmena alaitzen duen era txinatarrean>> azaltzea, baizik eta bere erabateko aizuntzea eta zikiratzea; bere bihurtzea teoria utopiko-atzerakoi batean, txobinismo gaixoti baten euskarri ideologikoa.(…)

Argi dago, Mao Tze Dong-ek behargin eta nekazarien diktadura demokratiko iraultzaileari buruzko teoria leninista berrikusi eta ordezkatu duela, <<klase iraultzaile guztien>> diktadura proposatuz, zeinen artean burgesia sartzen duen.(…)

Argi geratzen da demokrazia berri maoistan ez dagoela lekurik garapen ez-kapitalistarentzat. Guztiz alderantziz, garapen kapitalista beharrezkotzat hartzen da periodo historiko oso batean zehar. Baina kapitalismoaren garapenak ezin du burgesia beraren garapenera baino eraman, eta azken finean, honen diktadurara. Horregatik, Mao Tze Dong-en esaldi isolatuak sozialismoranzko urratsari buruz, bere demokrazia berriaren teoriari buruzko testuinguruari guztiz besterenak dira. Erabat argi dago iraultzaren etengabeko joatea ez dagoen tokian, eta non gainera, kapitalismoaren garapena zaintzen den, iraultzaren etapa sozialistara igarotzea ezinezkoa dela.

(…)

Zein ezberdina den Lenin-en pentsamendua maoismoari borroka armatuaren inguruan! Bere aurkezpen eta ondorioak errealitatearen azterketa marxista batetik datoz, ikuspegi dialektiko materialista batetik. Ez gaude <<agintea fusiletik jaiotzen da>> edo <<egiteko nagusia indar armatuaren bidezko boterearen eskurapena da, hots arazoaren konponbidea gerraren bidez>> bezalako epai baten ezarpen edo egite baten aurrean. Ez, Lenin-ek egiten duena argibideak ematea da, ikuspuntu bat irekitzea, iparrorratz bat ematea aginte iraultzailearen ezarpena arte ibili behar dugun bide nahaspilatuan bideratzeko erabilgarri zaiguna.

(…)

Iraultza sozialista eta sozialismoaren eraikuntza ez dira hargatik, ausaz, kapritxoagatik edo hainbat gizabanakoen erabakimen askeagatik gauzatzen. Iraultza edo eraikuntza sozialistan dagoen herrialdearen errealitate sozio-ekonomikora atxikita dauden arauekin adostasunean garatzen den prozesua da. Marxismo-leninismoak lege objektibo hauek hurrengo eran azaldu ditu:

<<Masa langileen gidaritza behargin klasearen, Alderdi marxista-leninista osatzen duen muinaren, partez, iraultza proletarioaren gauzapenean era batean edo bestean; behargin klasearen ituna nekazalgoaren oinarrizko masa eta langileen beste mailekin; jabetza kapitalistaren deuseztatzea eta gizarte jabetzaren ezartzea ekoizpen baliabide nagusien gainean; nekazaritzaren pixkanakako eraldaketa sozialista; nazio ekonomiaren garapen planifikatua, sozialismoaren eta komunismoaren eraikuntzara eta langileen bizi mailaren jasotzera bideratua; iraultza sozialista ideologiaren eta kulturaren  eremuan eta behargin klaseari, herri langileari eta sozialismoaren kausari leiala den entelegu oparo baten sorkuntza; uztarri nazionalaren ezabatzea eta berdintasunaren eta senide-adiskidetasun baten ezartzea herrien artean; sozialismoaren erdiespenen zaintza kanpoko eta barneko etsaien erasoen aurrean; herrialde bakoitzeko behargin klasearen elkartasuna gainontzeko herrialde guztietako behargin klasearekin, hau da, nazioartekotasun proletarioa.>>

(…)

Materialtasun historikoa teoria burges eta burges-ttipi guztietatik ezberdintzen duen oinarrizko auzia garapen sozialari buruz, ekoizpenaren garapenaren paper erabakigarria aitortzen duela da, eta aldaketak honetan beti ekoizpen indarretan ematen diren aldaketetan sortzen direla, bere osagai dinamiko eta iraultzaileena gisa. Mao Tze Dong ez dago ados printzipio honekin, historiaren ikuskera materialistan oinarrizkoa dena. Bere esanetan, <<aldaketak gizartean ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen arteko kontraesanen ondorio da nagusiki, gizarte horren baitan, hots, klaseen arteko kontraesanetan, berriaren eta zaharraren arteko kontraesanetan>>. Kontraesan honetan Mao-k ez dio paper erabakigarria ekoizpen indarrei ematen, ekoizpen harremanei baizik, zeinak, uste duenez, gizakiaren nahiera hobetu daitezke, <<masa ildo>> bat ezarriz. Hemen aurkitzen da hain zuzen ere gidaritza txinatarraren subjektibotasunaren eta abenturazaletasunaren giltzarria, sozialismoaren eraikuntzaren inguruan. Maoismoak iraultza sozialistaren helburua <<ekoizpen indarren askapena>> dela uste du.

(…)

Sarritan, informazio askorik gabeko jendeak, TxHE-n <<gizaki berriari>> ematen zaion garrantziari buruz hitz egiten du. Nola izan da bururatua <<gizaki berri>> hau maoismoarengatik? Mao Tze Dong-en ideiak ikastearen, eta egi bihurtzearen, egitekoa betez bizi, lan egin eta hil egin behar duen gizakia da. Heroia, sozialismo txinatarraren <<ereduan>>, <<Mao Lehendakariaren torlojutxo herdoilezin bat>> izan behar du, bere <<bufalo apala>>, benetako <<orri txuriak>>, non edozer gauza idatzi eta margotu daitekeen; <<gutxi kontsumitu eta lan asko>> egiten duten izaki biluziak. <<Sozialismo>> honetan ez zaio uzten jendeari gauzak aztertzea eta egia ezartzea. <<Torlojutxo>> gizakiak, Taching kasuan bezala, etxebizitza kobazuloak zulatzen duten, lurra ereiten duten eta petrolioa ateratzen duten robotak dira, <<Estatu sozialistak>> ezertan lagundu gabe.

Hurrengo galdera sortzen da: har al daiteke gizaki berria hezteko era sozialistatzat jendearen izpiritu eta materia kentze huts eta basati hau? Marxismo-leninismoaren klasikoak maoismoaren ikuskera honen aurkakoak dira; beraientzat gizaki berria giza gaitasun hobeen pertsonifikazioa behar du izan, komunismoaren idealei leial, borrokalari tinko eta sortzaile ausart, uste sendo ideologiko sakonekin, abertzalea eta nazioartekozalea aldi berean, maila kultural altu batekoa, sakrifiziora prestua interes kolektibo handiek eskatzen dutenean.

(…)

Diplomazia txinatarrak jarraitutako sigi-sagako bidearen azterketak, Pekin-en kanpo politika sozial-txobinismo maoistaren nahikerien moldera egokitu dela frogatzen du. Gidaritza txinatarrak landutako teoriek, soilik printzipio oinarririk gabe egindako aldaketak justifikatzeko balio izan dute. Dekantatutako <<borroka bi fronteetatik>> ( Sobietar Batasunaren eta inperialismoaren aurka ) SESB <<etsai nagusi>> gisa izendatzera igaro zen eta indar inperialista atzerakoienekin aditze bat defendatzera.(…)

Diruaz gain, <<herri gudaren>> aldarrikari txinatarrek, erregimen faxista txiletarrari armaz hornitu zuen, herri txiletarraren borreroen baliabide finantzario eta gerra-inplementuen hornitzaile bihurtuz. Era honetan nazioartekotasun proletarioari eta munduko iraultza sozialistari traizio iraingarrienetakoa burutu dute.(…)

Inperialismoaren sartzea Txinan XIX. mendearen bigarren erdialdean eta bere beheratzea  semi-koloniara, entelegu txinatarraren sektore entzutetsuenak buru zuen nazio askapen mugimendua sortu zuen. Baina hauek ere txinatarzentrismoaren ohitura zaharrez eraginda zeuden. Demokrata iraultzaile txinatarrek inperialismoaren aurkako borroka, antzinako Estatu txinatarraren boterearen berrezartzearekin eta bere lur-jabetzen berreskuratzearekin bat egiten zuten. Urteen joatearekin asmo hau bizirik mantendu da, <<Mao Tze Dong-en ideien>> zati nabarmen bat osatzen duena.(…)

Itun hau urruneko aurrekariak ditu. Flirt txinatarrak inperialismo iparramerikarrarekin 30eko hamarkadan hasi ziren, eta 1942tik Yenan, TxAK-ren E.B.-aren egoitza garai horietan, begirale militar yankiak adeitasunez hartu zituen. Mao Tze Dong-ek hauek informatu zituen AEB eta Ingalaterrarekin kolaboratzeko komunista txinatarren asmoen inguruan, gerra bitartean eta honen ondoren. Washington-en erantzuna determinantea izan zen: kolaborazio hori TxAK-ren eta SESBren eta Nazioarteko Komunistaren arteko haustura zuen prezioa. Eskaera hauei baietza emanez, Mao-k marxismo-leninismoari eta nazioartekotasun proletarioari traizioko bere gero eta ezagunagoa den <<martxa luzea>> hasi zuen. <<Marxismoa txinatzearen>> aitzakiaz Marx eta Lenin-en doktrinarekin hautsi zuen, eta bere <<tankeraren zuzenketa>> kanpainak aurrera eramanez formakuntza iraultzaile proletario nazioartekoko taldeez libratu zen.

(…)

Doktrinari maoistek gizarte txinatarra 4 zaharrak irauten duten bitartean bere garapenean aurrera egin ezin dezakeela <<aurkitu>> dute: ideia zaharrak, ohitura zaharrak, kultura zaharra, usadio zaharrak. 4 zahar hauek ezabatu behar dira, beren esanetan, gizarte txinatarra aldatzeko, sozialista egiteko. Beste hitzetan, lehenik jendearen kontzientzia aldatu behar da gizartea aldatu ahal izateko. Materialtasun dialektikoaren eta materialtasun historikoaren abc-a ezagutzen duen inork ezingo du ukatu gauzak azaltzeko era hau idealismo filosofikoaren berezkoa dela.(…)

Marxismoak duela denbora asko frogatu zuen ez dagoela inolako kontraesanik gizartean lege objektiboak dauden aitorpenaren, eta prozesu historikoan gizakiaren ekintzak duen garrantzia onartzearen artean. Mugimendu politikoak soilik emankorrak eta joriak izan daitezke lege historiko sozialak ez kontraesatearen baldintzapean. Beste hitzetan, garapen soziala joaten den noranzkora kontra egiten ez badiote.(…)

Maoismoaren porrot jarraituak sozialismoaren eraikuntzan, politikaren izate sozialaren, izate baldintza materialen lehentasuna eta ikuskera sozialetatik eratorritako izaera ukatzen dutelako azaltzen dira. Ohiko jarrera idealistan, maoismoak bere xedeak gizartearen bizitza materialetik banandutako plan eta proiektuen bidez eramaten ditu aurrera. Hemendik datoz bere kamusada, bere zabu eta bere frustrazio etengabea, TxAK-ren barne borroka amaiezinaren kausak.

(…)

Aurkakoaren bere kontrakoaren bihurtzeari buruzko ikuskera mekanizista honek, Mao proletalgoa burgesian bihurtua eta hau proletalgoan bihurtua aurkeztera eramaten du, iraultzaren ondorioz. Era honetan garapena, espiraleko mugimendua, aurreratzea, baztertua geratzen da. Gizartean ez da aldaketa kualitatibo bat ematen, sistema baten heriotza eta berri baten agerpena.

Ez da egia proletalgoa burgesian bihurtzea eta hau proletalgoan. Klase borroka, bi klaseen arteko kontraesanen adierazpena, kapitalismoaren sozialismoarengatik ordezkatzera eramaten du. Eta honek proletalgoa burgesia aurkakoen harremanaren haustura esan nahi du, eta sistema sozial berri baten agerpena, aurkako berriekin. Ez gaude, beraz, aurkakoen lekualdatze soil baten aurrean, baizik eta benetako aldaketa kualitatibo baten aurrean, klase hauen desagerpenera eramaten duena.

(…)

Dialektika materialistarentzat edozein fenomeno aurkakoen batasuna, erakarpena aldarapenarekin batua, oreka desorekarekin batua, eta abar osatzen du. Mao Tze Dong-ek, aldiz, gauza guztien mugimenduak halabeharrez bi etapa ezberdinetatik igarotzen dela ulertzen du: <<atseden erlatiboa eta erabateko aldaketa>>. Beste hitzetan, egoera hauek ez dira aldi berean ematen baizik eta bata bestearen ondoren. Baina objektiboki fenomenoak eta gauzak aldi berean orekan eta desorekan aurkitzen dira. Ez dago egun bat bera ere sistema kapitalista (oreka) klase borrokaren gainetik dagoena (desoreka).

(…)

Baina Mao Tze Dog-ek ez du soilik, giza sozietatearen garapenaren etapen bidez, gizarte praktikaren eta bere ezberdintasunen izate historikoki baldintzatua baztertzen. Ez du ezta ere gizarte praktikaren klase izatea kontutan hartzen. Ezaguna da mao-ren esaldia: <<maila zientifiko eta teknologiko altuko herrialdeak harropuzkeria handiz jokatzen dute. GU PAPER TXURIKO ORRIA GARA, ONAK BERTAN IDAZTEKO.>> Hau herri txinatarra aurreko belaunaldiek pilatutako gizarte praktika guztiari lotuta dagoela ez jakitea da, klaseetako gizarte batean bizi diren berberak.

(…)

Bere sozialismoari traizio politikaren gailur gisa, hierarka txinatarrek Vietnam-en aurkako eraso gaizkilea eraman dute aurrera,segituan  AEB eta Japoniatik Teng Shiao Ping-en bueltatzearen ondoren. Halako ahaika larriarekin, gobernatzaile-talde txinatarrak bere politika sozial-txobinista etapa berri eta odoltsu batera bultzatu du, 30eko hamarkadara oroitarazten duena, Italia, Japonia eta Germaniak beren jarraikako erasotzeekin Bigarren Gerrate Mundutarraren suetara mundua bultzatzen joan zirenean. Egia da herri heroiko vietnamdarrak gogor zigortu duen erasotzaileak, baina honek ez du inor pentsatzera eragin behar buruzagi txinatarren politika espantsionista eta abenturazalea aldatuko denik. Ez da bistatik galdu behar maoismoak bere erraietan espantsionismoa eta guda daramala. Kanputxea-ren askapena baino lehenago, buruzagi txinatarrek laguntza armetan, diruan eta milaka <<aholkularitan>> laguntza eman zien Pol Pot-en gaizkile-taldeari, 3 milioi kanputxear baketsu sarraskitu zituenak.”

 

¿Leninismo o maoísmo? – José Sotomayor Pérez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted uztaila 31, 2013 by aurreralangileria in anti-komunismo, inperialismo

Tagged with ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: