2 comments


422087_464931933588194_272345082_n

Siriako Herri Arabiarrarekiko Euskal Elkatasunaren Manifestua

 

SIRIAKO ERREPUBLIKA ARABIARREN ETA SIRIAR HERRIAREN AUTODETERMINAZIOAREN ALDEKO MANIFESTUA

Autodeterminaziorako eskubidea munduko herri guztiok dugun eskubidea da.

Manifestu honen sinatzaileok kanpoko potentziek Sirian eskua sartuz siriar herriaren eskubideak urratzea erabat gaitzesten dugu. Bat egiten dugu Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin honek “Giza Eskubideak Zuzenbideko erregimen bat babes ditzan ezinbestekoa da, gizakiak tirania eta zapalkuntzaren kontrako matxinadaren errekurtso gorena erabiltzera beharturik izan ez dadin” dioenean.

Siriako Errepublika Arabiar burujabearen kontra xaxatutako guda, erasotzaileek “eskusartze gizatiarra” aitzakia gisa badarabilte ere, gizateriaren aurkako krimena besterik ez da. Guda inperialista honek ez du batere zerikusirik ez laguntza humanitarioarekin, ez elkartasunarekin ez eta herrien arteko txera den internazionalismoarekin.

Gaur egun, erasotzaileek demokrazia, gisa eskubideak, gizatasuna, emakumearen eskubidea, nazioarteko zuzentasuna, munduko bakea, arma kimikoen erabilpen ilegala, populazio zibil errugabearen defentsa edota beste edozein balioren inguruko kalaka zeharo hipokritari sinesgarritasuna ematea edota neurri egokian ez baloratzeak; egun siriar herria pairatzen ari den eta etorkizunean beste herri batzuek pairatuko dituzten masakreekin konplizitatea izatea da.

AEBtako, Israeleko, Qatarreko, Turkiako, Saudi Arabiako zein Europako gobernu kapitalistak euren benetako helburuak ezkutatu nahian dabiltza. Uko egiten diogu ez ikusteari, ez entzuteari eta euren “hitzontzi jakintsuak” izateari, eta agerian utziko nahi ditugu guda honen helburuak:

  • Finantza arlokoak: euroaren gaineko dolarraren hegemonia mantentzea eta petrolioa justiatzen duten herrialdeek eurotan kobra dezatela galaraztea.
  • Ekonomikoak: beste herrialdeen baliabide naturalak monopolio handiek lapurreta-prezioan eskura izatea.
  • Segurtasun eta garraio-kostu arlokoak: baliabide hauek kapitalismoaren erdigune kontsumitzaileetara garraiatzea ziurtatzea.
  • Militarrak: Txinaren eta Errusiaren garapena oztopatze begira, balizko interes ofentsibo-militarreko zonaldeetarako pasabidea erraztea.
  • Geoestrategikoak: Zonalde horretako herrialde askeen edota hauek beste herri batzuekin egin ditzaketen aliantzen bitartez sortu daitekeen botere polo baten garapena galaraztea.

Euren helburua mugak berregitea eta Ekialde Hurbil Berri baten berrantolaketa da. AEB-Europa-Israel ardatzaren bide-orria “suntsiketa sortzailearen”, “anabasa sortzailearen” eta “terrorismoaren aurkako etengabeko gudaren” neokon kontzeptuetan oinarritzen da. Horrela, herrien sufrimendua “ezinbesteko sufrikariotzat” jotzen dute eta balkanizazioaren bidez herrien zatiketa bultzatzen dute; hau da, anai-arreben arteko guda sektarioa xaxatuz, beste gatazketan hain arrakastatsua izan zaien Divide et Impera leloa aplikatzen dute.

Euren helburua ez da soilik Ekialde Hurbileko herriak zatikatzea hauek dominatzeko, baizik eta garbiketa bidez “baketzea”. Hori dela eta guda zibilak edo erlijio edota etnia ezberdinetako kideen arteko terrorismo sektarioa bultzatzen dute. Euren helburuak ez dira demokratikoak demografikoak baizik: “soberan” dagoen populazioa garbitzea, honek ez kontsumatu ez borroka ez dezan, bizitza duin batetarako zein herri bezala autodeterminatzeko eskubiderik aldarrika ez dezan.

Gaur egungo alienazio, ideologizazio gabezia, desinformazioa, antolaketa-ahultasun eta botere gabezia baldintzek Europako ezkerra elkartasun internazionalista eta antiinperialista eraginkor batetarako ezgaitzen gaitu. Horregatik, gaur egun Ekialde Hurbileko zein Siriako Arabiar Errepublikako herri eta pertsona denak hondamendi humanitario kriminaletik defenda ditzaketen bakarrak, bai eskusartze inperialistaren kontra borrokan ari diren siriar erakunde herrikoiak, Siriako Armada Arabiarrarekin eta Assaden gobernua, zein paregabeko eredu internazionalista iraultzailea ematen ari diren zonaldeko erakunde antinperialistak direla diogu.

Europako ezkerrak ezin du Siriako barne disidentziaren eta interes eta helburu inperialisten arteko elkarrekintza edota bat-etortzea justifikatu edota are oniritzi ditzakeen balorapen, analisi edota arrazoiketarik egin. Ezin daiteke ustezko neutraltasuna mantendu horrela Mendebaldeko kapitalismoa “Ekialde Hurbil Berriaren” konkista,berrantolaketa eta ber-kolonizazioari ekiten ari zaionean, eta honen ondorioak bertako herriak zein pertsonak sufritzen ari direnean.

Ezker europarraren parte handi batek gizateriaren etsairik handienaren helburuen aurrean begiak itxi ditu (honen altzoan oso eroso dagoela ezin ahaztu) eta siriar herriarekiko ez du orain arte inolako elkartasunik erakutsi; horrela, etsai hau are handiago egiten ari da eta ezker honen gainbehera etiko eta ahultasun idelogikoak urrats berri batzuk eman ditu.

Horregatik, ezkerreko emakume eta gizon aurrerazale guztiei dei egiten diegu:

  • Arabiar kausa, batez ere Siriar Herriaren kausa, errespeta dezaten.
  • Norbere herrialdeko gobernu eta botere faktiko nazionalen eta kapitalen aurka printzipio antiinperialistekin bat ezin dezaten.
  • Siriako Errepublika Arabiarraren eta Ekialde Hurbileko beste herrialdeen kontrako geben zein zigor ekonomikoak kentzeko, talde salafista, takfirista zein wahabitei ematen zaien laguntza logistiko, politiko, ekonomiko zein militar erretiratzeko eta ustezko “misio humanitarioetan” dauden tropak erretiratzeko lan egin dezaten.
  • Siriako eta beste Estatuetako barne arazoak konpontze asmoz interesik gabeko diplomazia eta negoziazioaren bideak errazteko espazio eta baliabide politikoak zabaldu ditzaten.
  • Kultur, akademi, arte, ekonomi kirol zein beste arlotan edozein adierazpen sionisten edota Israelen interesen aurkako boikot kanpaina zabaldu dezaten

 

Gora elkartasun internazionalista!
Gora Siriako Errepublika Arabiarra!

Euskal Herria, 2013-VIII-06

 

SINATU

 

 

Eraitsi inperialista mendebaldarren nahi menderatzaileak!

Islamo-faxistak “infernura”!

Eraman borroka Sozialismoararte!

Gora marxismo-leninismoa!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted abuztua 8, 2013 by aurreralangileria in euskal herria, inperialismo

Tagged with ,

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Manifestu honi kritikaren bat egiteagatik, aipatu daiteke sinatzaileek (gehiengoarenak bederen) beren kontzientzia ezkertiar burges-ttipiari jarraiki langileen eta herrien helburu Historikoa “autodeterminazioa” gisa izendatzea eta ez klaserik gabeko gizartera bideratuko den Sozialismoaren eraikuntza.

    Eta “europako ezkerrak” ez ditu begiak itxi, Kapital monopolistaren bloke zapaltzearenkin bat egin baizik.”Beren” Estatuko burgesiak hierarkia inperialistan kotak lortzen dituen heinean hauek, sozialdemokraziaren oinarri soziala osatzen duten behargin aristokrazia eta burgesia-ttipiak, onurak jasoko baitituzte. Sozialdemokrazia burgesia inperialistaren eranskina da eta oso era zentzudunean jokatzen du. Bestelako sekta troskista…. pro-inperialistak aipatzea ez da beharrezkoa. Hemen badago zabor txobinista honi “euskal” izena ipini eta miragarri gisa langileriari saldu nahi diotenak.

    Soilik behargin klasearen Alderdi leninistak gidatuko du Euskal Herri Langilea bere askapenera.

    aurreralangileria
  2. Pingback-a: Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: