Leave a comment


banderacomunista1

“Kapitala handitzerakoan, soldatapeko lanaren masa handitzen da, soldatapeko beharginen kopurua handitzen da; hitz batean, kapitalaren menderatzea banakako masa handiago batera zabaltzen da. Eta, kasu onuragarriena joz: kapital ekoizlea handitzerakoan, lan eskaera handitzen da eta ondorioz handitzen da, baita ere, lanaren salneurria, soldata.(…)

Soldataren handiagotze nabarmen bat kapital ekoizlearen handiagotze azkar bat aurresuposatzen du. Aldi berean, kapital ekoizlearen handitze azkar honek, aberastasunen, luxuaren, beharren eta gozamen sozialen garapen ez geldoago bat eragiten du. Ondorioz, nahiz eta beharginaren gozamenak handitu, sortzen duten gogobetetze soziala txikiagoa da, kapitalistaren gozamen handiagoekin eta orokorrean gizartearen garapen mailarekin alderatuta, ordainezinak beharginarentzat. Gure beharrak eta gure gozamenak gizartea dute iturri eta ondorioz honen arabera neurtzen ditugu, eta ez hauek asetzen ditugun objektuen arabera. Eta izate soziala dutenez, beti dira erlatiboak.

Soldata ez da soilik zehazten, orokorrean, honen truke lor daitezken merkantzien kantitatearen arabera. Harreman ezberdinak biltzen ditu. (…)

Ondorioz, kapitalaren handiagotze azkarrarekin, beharginaren diru-sarrerak handitzen badira, aldi berean behargina kapitalistatik banatzen duen amildegi soziala zabaltzen da, eta handitzen da, parez pare, kapitalaren boterea lanaren gain, kapitalarekiko honen menpekotasuna.(…)

Behargin klasearentzat egoera onuragarriena ere, ahal den kapitalaren handitzerik azkarrena, beharginaren bizitza materiala nahi dena hobetuta ere, ez duela bere interesen eta burgesaren interesen, kapitalistaren interesen arteko aurkakotasuna ezabatzen. Irabazia eta soldata alderantzizko harremanean egoten jarraituko dute, lehen zeuden era berean.

Kapitala azkar handitzen bada, soldatak ere handitu daitezkeela, baina kapitalistaren irabaziak azkartasun konparaezin handiago batekin handituko direla. Beharginaren egoera materiala hobetu egingo da, baina bere egoera sozialaren kontura. Kapitalistatik banatzen duen amildegi soziala zabaldu egingo da.

Eta, azkenik:

Soldatapeko lanerako baldintzarik onuragarriena kapital ekoizlearen gehikuntzarik azkarrena dela esatea, soilik esan nahi du behargin klaseak etsaiaren boterea, berau menperatzen duen aberastasuna, zenbat eta azkarrago handitzen eta gehitzen duen, hainbat eta hobeagoak izango direla aberastasun burgesa areagotzerako, kapitalaren boterearen gehikuntzarako, lan egiteko baldintzak, burgesiak atoian herrestan berau eramateko erabiltzen dituen urrezko kateak berak forjatzeaz pozik.(…)

Soilik merkeago salduz aterarazi dezakete kapitalista batzuk besteak eta euren kapitalak eskuratu. Porrot egin gabe merkeago saldu ahal izateko, merkeago ekoitzi behar dute; hots, lanaren ekoizpen indarra ahal den guztia handitu. Eta gehienbat ekoizpen indar hau handitzen duena lanaren banatze handiagoa da, makineriaren ezartzea eskala handiagoan eta honen etengabeko hobetzea. Lana banatzen den beharginen ejertzitoa zenbat eta handiagoa izan, makineria ezartzen den eskala zenbat eta erraldoiagoa izan, orduan eta gehiago txikiagotzen da erlatiboki ekoizpen kostua, emankorragoa egiten da lana. Hemendik eratortzen da kapitalisten artean garatzen den lehia zentzu guztietan lanaren banatzea eta makineria handitzeko eta ahal den eskala handienean esplotatzeko.(…)

Azkenik, gorago azaldutako prozesuagatik, kapitalistak jadanik existitzen diren ekoizpen baliabide erraldoiak gero eta eskala handiagoan esplotatzera behartuak ikusten diren heinean, horretarako kredituaren bitarteko guztiak erabiltzera behartuak ikusiz, lurrikara industrialen maiztasuna handitzen da, zeinetan aberastasunaren, produktuen baita ekoizpen indarren zati bat infernuko deabruei sakrifikatuz soilik merkataritza-mundua gainazalean mantentzea lortzen duen; hitz batean, krisiak handitzen dira. Hauek maizkoagoak eta bortitzagoak egiten dira, ekoizpen masa eta, ondorioz, merkatu zabalagoen beharra, handitzen den heinean, mundu merkatua gero eta gehiago txikitzen da, eta gero eta esplotatzeko merkatu berri gutxiago geratzen dira, aurreko krisi bakoitzak oraindik ez eskuratutako edo komertzioak soilik gainazaletik ustiatzen zuen merkatua munduko komertzioari menperatzen duen jazoera soilagatik. Baina kapitala ez da soilik lanaz bizi. Jabe honek, itzaltsua eta basatia aldi berean, hilobira bere esklaboen gorpuak berarekin eramaten ditu, krisietan jausten diren beharginen hondamendi osoak. Ikusten dugu, beraz, kapitala azkar handitzen bada, oraindik azkartasun konparaezin handiago batekin handitzen dela beharginen arteko norgehiagoka, hots, are gehiago txikitzen direla, erlatiboki, behargin klasearen lan baliabideak eta bizi baliabideak; eta, hala eta guztiz ere, kapitalaren handitze azkarra soldatapeko lanarentzat baldintzarik onuragarriena dela.”

 

Trabajo asalariado y Capital (euskaratua) – Karl Marx

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted Iraila 1, 2013 by aurreralangileria in marxismo-leninismo

Tagged with ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: