Leave a comment


marx-engels-berlin Marx eta Engels (Berlin, Germania)

 

“(…) Laburbilduz: animaliek egin dezaketen gauza bakarra kanpo natura erabili eta eraldatzea da beren egotearen jazoera soilagatik. Gizakia, aldiz, natura eraldatzen du eta honela berari zerbitzatzera behartzen du, menperatzen du. Eta hau da, azken finean, gizakiaren eta gainontzeko animalien artean dagoen funtsezko ezberdintasuna, berriro ere, lanaren ondorio den ezberdintasuna.

Hala ere, ez gaitezen naturaren gain gure garaipenen aurrean gogo biziaz eramaten utzi. Hauetako garaipen bakoitzaren ostean, naturak bere mendekua hartzen du. Egia da garaipen hauen lehen ondorioak guk aurreikusitakoak direla, baina bigarrenik eta hirugarrenik oso ondorio desberdinak agertzen dira, guztiz ustekabekoak eta sarritan, lehengoak ezeztatzen dituztenak.
Mesopotamian, Grezian, Asia Txikian eta beste eskualdetan laborantzak lortzeko basoak botatzen zituzten gizakiek, ezin zuten ezta irudikatu ere, basoekin batera hezetasun metaketa eta gordekin guneak ezabatuz, lur horien egungo lehortasunaren oinarriak finkatzen ari zirenik. Alpeetako italiarrek, hegoaldeko mendi hegaletan pinudiak bota zituztenak, hainbeste kontuz iparraldeko hegaletan mantenduak, ideiarik ere ez zuten horrekin beren eskualdeko esne-industriaren sustraiak suntsitzen zituztela; eta are gutxiago aurreikus zezaketen, honela jardunez, urtearen zati gehiena beren mendi iturriak urik gabe uzten zituztela, honekin euri denboraldia iristerakoan lautadaren gain beren uharrak haserre biziz jaurtitzen uzten zietelarik. Europan patataren laborantza hedatu zutenak ez zekiten tuberkulu irintsu honekin batera eskrofulosisa zabaltzen zutela. Honela, pausu bakoitzean, gertaerek gogorarazten digute naturaren gaineko gure nagusitasuna ez duela inolako antzik menderatutako herri baten gaineko menderatzaile baten nagusitasunarekin, es dela naturatik at kokatutako norbaiten nagusitasuna, baizik eta guk geuk, gure haragiagatik, gure odolagatik eta gure garunagatik, naturarenak garela, bere baitan aurkitzen gara, eta bere gaineko gure nagusitasuna, gainontzeko izakiak ez bezala, bere legeak ezagutu eta era egokian ezartzeko gai izatean datzala.

Hain zuzen ere, egunero naturaren legeak hobeto ulertzen eta bere garapenaren bilakaera naturalean gure esku sartzearen bai berehalako efektuak nola urrutiko ondorioak ezagutzen ikasten dugu. Batez ere Natur Zientziek mende honetan lortutako aurrerapen handien ondoren, ekoizpenean gure ekintzen urrutiko ondorio naturalak aurreikusteko, eta ondorioz, gero eta hobeto kontrolatzeko moduan aurkitzen gara, ohikoenez gutxienez. Eta zenbat eta gehiago hau errealitate bat izan, orduan eta gehiago sentitu eta ulertuko dute gizakiek beren batasuna naturarekin, eta pentsaezinagoa izango da izpirituaren eta materiaren, gizakiaren eta naturaren, arima eta gorputzaren arteko antitesiaren ideia zentzugabe eta antinaturala, Europan zehar antzinate klasikoaren endekapenarekin zabaltzen hasten den ideia eta bere moldaera handiena kristautasunean lortzen duena.

Aldiz, milaka urte beharrezkoak izan badira gizakiak ekoizpenera zuzendutako bere ekintzen urrutiko ondorio naturalak nolabaiteko mailan aurreikusten ikasteko, askoz gehiago ere kostatu zitzaion ekintza bera horien urrutiko ondorio sozialak kalkulatzen ikastea. Hitz egin dugu jada gorago patataz eta eskrufulosisaren zabalpenari buruzko bere ondorioez: Baina, zein garrantzia izan dezake eskrufolosisak herrialde osoetako herriko masetako bizi baldintzen gain langileen jan-neurria patata soiletara murrizteak izan duen efektuekin alderatuta, 1847an Irlandan tuberkulu horren gaixotasun baten ondorioz hedatu zen gosearekin alderatuta, eta soilik edo ia soilik patataz elikatzen ziren milioi bat irlandar hilobira eraman zituen eta beste bi milioi itsasoaz bestalde emigratzera behartu zituena? Arabiarrek alkohola destilatzen ikasi zutenean, ez zuten ezta pentsatu ere orduan oraindik ezezaguna zen amerikar kontinenteko biztanleria indigena sarraskitzeko erabilia izango zen arma nagusietako bat sortu zutela. Eta Colon-ek geroago Amerika aurkitu zuenean, ez zekien esklabotzari bizi berria ematen zionik, Europan duela asko desagertutakoa, eta beltzen-salerosketaren oinarriak finkatzen zituela. XVII. eta XVIII. mendeetan lurrun-makina sortzeko lan egin zuten gizakiek, ez zuten susmatzen mundu osoan baldintza sozialak beste edozein baino gehiago irauliko zituen lanabesa sortzen ari zirela, eta Europan gehienbat, aberastasuna gutxiengo baten eskuetan biltzean eta biztanleriaren gehiengo zabala jabetza oro kentzean, lehenik burgesiari nagusitasun sozial eta politikoa emango ziola eta geroago burgesiaren eta proletalgoaren arteko klase borroka eragingo zuela, soilik burgesiaren uzkailtzearekin eta klase aurkakotasun guztien deuseztatzearekin amaitu daiteken borroka. Baina hemen ere, eskarmentu luze, eta batzuetan krudel,  batez baliatuz, historiak emandako materialak alderatuz eta aztertuz, pixkanaka ekoizpnean gure ekintzen zeharkako eta urrutiko ondorio sozialak ezagutzen ikasten dugu, gure nagusitasuna eta gure kontrola ondorio hauetara ere zabaltzea baimentzen diguna.

Aitzitik, kontrol hau aurrera eramateko ezagutza soila baino zerbait gehiago behar da. Egun arte izandako ekoizpen modua, eta berarekin jadaneko ordena soziala, guztiz eraldatuko duen iraultza da beharrezkoa.(…)

Burgesiaren zientzia soziala, Ekonomia Politiko klasikoa, gizakiek ekoizpenean eta trukean burututako ekintzen berehalako helburua osatzen duten ondorio sozial haietaz soilik arduratzen da lehentasunez. Hau bere adierazpen teorikoa zientzia hori den erregimen sozialari osoki bat etortzen da. Banakako kapitalistek berehalako onurak jasotzeko helburu bakarrarekin ekoizten edo trukatzen dutenez, soilik izan daitezke kontuan edukiak, lehenik eta behin, emaitza gertuen eta berehalakoenak. Industrial edo merkatari batek berak ekoitzitako edo erositako merkantzia saltzen duenean eta ohiko irabazia lortzen duenean, pozik geratzen da eta ez dio batere axolarik merkantzia horrekin eta bere eroslearekin geroago gertatu daitekeena. Berdin gertatzen da ekintza bera horien ondorio naturalekin. Kuban landatzaile espainiarrek mendi hegaletan basoak erretzen zituztenean errautsarekin soilik errendimendu handiko kafeondo belaunaldi bat ongarritzeko adinekoa zen abonua lortzeko, gutxi arduratzen zien tropikoetako uholde-euriek lurraren landare-geruza, zuhaitzen babesaz gabetua, bipiltzea eta beren atzetik harri biluziak besterik ez uztea! Egungo ekoizpen moduarekin, eta gizakiek eragindako ekintzen hala ondorio naturalei nola ondorio sozialei dagokienez, lehentasunez axola duena soilik lehenengo emaitzak dira, ukigarrienak. Eta gero harridura ere erakusten da xede horiek bilatzen zuten ekintzen urrutiko ondorioak oso ezberdinak izateaz eta, gehienetan, guztiz aurkakoak ere; eskaintzaren eta eskaeraren arteko harmonia bere kontrakoan bihurtzea, hamar urteetako ziklo industrial horietako bakoitzak erakusten digun bezala, eta horretaz Germanian <<krak>>arekin sarrera txiki bat bizi izan dutenek buruan sartu duten bezala; norberaren lanean oinarritutako jabetza pribatua, garatzerakoan, halabeharrez langileen jabetza oro kentzean, aberastasun guztia gero eta gehaigo lan egiten ez dutenen eskuetan pilatzen den bitartean;(…)”    

 

El papel del trabajo en la transformación del mono en hombre (euskaratua) – Friedrich Engels

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted Iraila 6, 2013 by aurreralangileria in ekologismo, marxismo-leninismo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: