Leave a comment


marx-engels-lenin-stalin

Marx, Engels, Lenin, Stalin

 

 

“(…) Ekoizpen modu kapitalistaren, bere kontraesan nagusien, ekoizpenaren izaera sozialaren, eta klase borrokaren garapenaren ekidinezinezko emaitzaren ezagutzaren oinarriaren gain, Marx-ek eta Engels-ek sozialismora eta komunismora igarotzeko beharrezko baldintzak ezarri zituzten, aldi berean iraultzaren ezinbesteko lanabes gisa  Alderdiaren beharra nabarmendu zuten. Hauek ez ziren munduaren eraldatzaile bat edo besteren batek asmatutako edo aurkitutako ideiak edo printzipioak, baizik eta baden klase borroka baten, gure begien aurrean garatzen ari den mugimendu historiko baten, benetako baldintzen multzoaren adierazpena. (…)

 

Hasieratik, Alderdiaren sorkuntzak mugimendu iraultzailearen kontzientziaren eramaile eta lanabes gisa, masekin dituen harremanetan adierazten den eta Alderdiaren baitan bertan islatzen den kontraesan bat eragiten du. Alderdi komunistak askotan kontraesan hauek masekin lotura estuagoak ezartzearen bidez eta beren barne funtzionamenduan erdigunetasun demokratikoa ezartzearen bidez konpontzen saiatu dira. Era berezian, Lenin-ek masen berehalako beharrei adi egoteko eta maisuak ikasletik ikasten duen eran haiengandik ikasteko beharra azpimarratzen zuen. Bere aldetik, Marx-ek jada ohartarazi zuen hezitzaileak hezia izateko beharra duela. Hots, Alderdiak destakamendu kontzienteena gisa, ez ditu soilik masak hezi behar, beraiengatik ikasi ere baizik. Masek ezin dute ez hezi ez beren kontzientzia politikoa igo Alderdiak beren baitan egindako lana gabe, eta Alderdiak, era berean, masengandik ere ikasten ez badu eta beraiengatik banandutako elite batean bihurtzera jotzen badu, burokratizatuz amaitzen du eta ezinbestean endekatzen da.

 

Baina honek ez du esan nahi paperak alderantzikatu behar direnik, gainerakoan ezinezkoa dena. Zuzendaritza batez eta klase helburu politiko argiez gabeturiko masen mugimendu iraultzaile baten alde egiten dutenek, benetan ezkutatzen dutena mugimendua inora ere gidatzeko beren asmoa besterik ez da, edo maiz gertatzen den bezala, helburu erreformista burgesetara. Hori, inoiz benetan iraultzailea den masa mugimendu baten baitatik, lehenik sektore entzutetsuena eta diziplinatuena gailendu gabe existitu daiteken ezintasunean ez zabaltzeagatik.

 

(…)

 

Ikusten dugunez, praktikarekin erlazionaturiko arazoa da eta inplikazio teoriko oso agerikoak dituena, ez dugu ukatzen, bereziki antolakunde komunista bat bere hasierako aroan aurkitzen denean. Horiek bezalako egoeratan praktika itsua da ez badago teoria iraultzaile batez gidatuta eta abangoardiako teoria iraultzailerik gabe ezin da abangoardiako mugimendu iraultzailerik egon gisako esaldiek beren esanahi osoa hartzen dute. Lenin-en eta Stalin-en esaldi hauek eta klasikoetatik atera genitzaken beste asko ez dute duda izpirik ere uzten teoria iraultzailearen behar eta garrantziari buruz, klase joera politiko argirik gabeko edozein motako mugimenduren aurrean hobetsiz. Hemendik ondorioztatzen da Alderdia eraikitzea (edo berreraikitzea) helburu duen antolakunde komunista batek duen egiteko garrantzitsuenetakoa. Herrialde bakoitzeko teoria iraultzailearen lanketa (bere estrategia, bere programa, bere taktika) Alderdiaren eraikuntzara estuki lotua dagoen egitekoa bezala bereizten da, azken finean, teoria hori izango baita masetara lotzea, beren artean aktiboki lan egitea eta iraultzan gidatzea ahalbidetuko diona.(…)

 

Ez dago inolako zalantzarik, beraz, masetara zuzendu beharra dagoela, bereziki beren gizon eta emakume aurreratuenetara, beren sostengua biltzeko, beren borrokaren kontzientzia politikoa irakasteko, burgesiarekiko burujabea den antolakuntzara laguntzeko eta beraiengandik ere ikasteko xedearekin. Honela izan da guk jardun dugun era. Masa ildoa jarraitu dugu marxismo-leninismoaz gidaturik; gure baldintzetara egokitutako masa ildoa, egitura ekonomiko eta sozial kapitalista duen herrialde baten baldintzetara, eta zeinetan, gainera, kapital handiaren diktadura faxista erregimena agintzen duen. Halako baldintzetan, hasieran ezin ginen masengandik masenganako ildoaz gidatu, masengana zuzendu aurretik beren  artean zer egin jakin behar genuen arrazoi soilagatik, eta hau, ulertuko denez, masek, hein handi batean faxismoaz ikaratuak eta berrikuspentasunaz eraginak, adierazi ezin zigutelako. Beraz gu izan behar ginen, marxismo-leninismoaren irakaspenetan eta Espainiaren egoera zehatzaren ikasketan oinarrituz, zehaztu behar genuenak. Eta honetarako, edozer baino lehenago, antolatu behar ginen, gure indarrak bildu eta serioski lan egiten hasteko ados ipini. Prozesu hau ez da egin antolakunde beraren baitan zailtasun anitz gainditu gabe eta borrokarik gabe, aldi berean gu indartzea eta ideiak hobeto argitzen joatea ahalbidetu duena.(…)

 

Alderdiak masengandik ikasi behar du. Baina beraiengandik atera dezakeen ezagutza mugatua izango da. Kontuan izan behar da langileen egoerak gizarte kapitalistan ez diela baimentzen programa, estrategia, taktika, eta abar. azaltzeko beharrezko ezagutzetara heltzea. Masak, gehienez, munduaren eta gizartearen gainazaleko, ezagutza ez oso batera iritsi daitezke. Jarduera iraultzailearen planak egin eta lerroak zehaztea ahalbidetuko duen ezagutza zehatzera iristeko, praktika eta teoria iraultzaile bat behar da, eta teoria hori, bere tankera orokor edo printzipioenetan, marxismo-leninismoan edukia dago eta masa mugimenduari soilik kanpotik izan daiteke ekarria. Hortik da, marxismo-leninismotik, masen artean lan egiteko eta programa, iraultzaren estrategia eta taktika, hala nola hauek burutzea ahalbidetuko digun masa ildoa lantzeko, komunistok abiatzen garen tokia. Hau da teoria orokor hura eta printzipio horiek herrialde bakoizteko baldintzetara integratzearen arazoa, eta honek soilik Alderdi Komunistak egin dezake, teoria marxista-leninistaz armatua. Beste jarrera bat edukitzeak ez luke soilik Alderdiaren beharra ukatzearen balio bera izango, baizik eta teoria iraultzailearen eta printzipio iraultzailea beraren beharrarena ere. Hau, jakina denez, marxismoaren oinarria da.

 

(…)

 

Ezagutza hau marxismo-leninismoan dago edukia eta pilatzen jarraitzen du, herrialde guztietako behargin eta komunista mugimenduak ematen dituen ekarpen teoriko eta eskarmentu praktiko berriekin, oparoagoa eta askotarikoagoa bihurtzen da, beraz eskuratu ahal izateko ez dugu zertan sentipenetatik, ezagutza sentikorretik abiatu (bestetik, ezinezkoa izango zena). Praktika zinez iraultzaile, kontziente, baten bidez ikasi eta bereganatzearekin nahikoa da, gure herrialdeko baldintzetara integratu ahal izateko.

 

(…)

 

Antzinako greziarren dialektika materialista eta idealtasun metafisikoak pentsamenduaren garapenaren maila altu bat dakarte, eta ordutik filosofiaren eremuan aurka egin duten bi korronte filosofiko handiak osatzen dituzte. Alabaina, industria handiaren garapenera eta aurkikuntza zientifiko modernoetara, proletalgoaren agerpenera eta klase borrokaren bultzadara, itxaron beharko da materialtasuna eta dialektika, Marx-ek eta Engels-ek berreskuratuak eta birlanduak, pentsamenduak inoiz heldutako gailur gorenera iritsi ahal izateko. Marx eta Engels-en lan honek lehen aldiz filosofia zientziaren mailara jaso zuen, oztopatzen zuen zama ideologikotik askatuz, honetatik behargin klaseak burututako munduaren eraldaketa iraultzailerako arma garaiezin bat sortzeko. Horrekin benetako jauzi bati, benetako iraultza bati, eman zioten bidea oinarri sendoen, materialisten, gainean pentsamenduaren bilakaeran, hots, mundu objektiboaren, gizartearen eta pentsamenduaren beraren mugimendua zuzentzen duten legeak ulertzeko gizakiaren gaitasunean.

 

(…)

 

Ezagutza abstraktua ez da ezagutza prozesuaren azkeneko etapa. Oraindik badago etapa askoz ere garrantzitsuago bat: ezagutza abstraktutik praktika iraultzailera eta ezagutza zehatz batera doana. Soilik praktika iraultzaile kontzienteak, hots, ez erreformista ez espontaneista, eman dezake lege orokor edo egi unibertsaletan gelditzen ez den ezagutza, eta iraultzaren berezitasunak gure herrialdean ezagutzea baimentzen diguna, honetan eragina izateko. Etapa honetan da ideiak heltzen direnean, kontzeptuak hobeto biribiltzen direnean eta lanerako plan zehatzak lantzen direnean, adierazten da, beste zehaztapen bat erabiltzeagatik, eraldatu nahi eta behar  dugun errealitatea honetaz jada eskuratutako ezagutzan oinarrituz. Hau da Alderdiaren programaren eta ildo politikoaren egitekoa, zeinak ez duen soilik oraingo errealitatea, bere kontraesanak, eta abar.  kontuan hartzen, baizik eta bere ekidinezinezko garapena aurreikusten duen eta honetan oinarrituta garapen horren beharrizanez gertatu beharrekoa azaltzen duen: forma ekonomiko-sozial batetik kualitatiboki desberdina den beste batera igarotzea.(…)”  

 

 

Línea de masas y teoría marxista del conocimiento (euskaratua)– camarada Arenas

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted Iraila 20, 2013 by aurreralangileria in borroka moldeak, marxismo-leninismo

Tagged with ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: