1 comment


burkide, goazen gure koljos-era!

Goazen, burkide, gure koljos-era!

 

“(…) -Batek daki nola agertu diren komsomol horiek hemen! Lehenago ez zeuden. Eta dena maistratik etorri dela da suposatzekoa. Rakitina deitzen da. Ez al duzue ezagutzen? Emakume gaztea da oraindik, baina kaltegarria ere esan daiteke. Herrixkako emakume guztiak nahasiak ditu; elkartzen ditu eta burua tontakeriez betetzen die, eta hemendik atsekabeak besterik ez dira ateratzen. Lehen, haserre mementoetan andreari muturrean ematen zenion, ezinbesteko gauza, eta berak aurpegia lehortu eta isiltzen zen; baina gaur, ukitzen dituzun bezain laster mila deabruko kalapita sortzen dute. Bizkarra eman orduko herri auzitegia aipatzen dizute, eta gazteenak dibortzioz ere mintzatzen dira eta lege guztietako letania botatzen dizute. Eta nire Ganka, jaiotzez isila zena, orain ordezkari sartu da. Hau nolabaiteko emakumeen buru, edo halako zerbait da. Eta herrixkako guztiak datoz bera ikustera. Hasiera batean bridekin laztantzea pentsatu nuen, baina geroago antzarak ferratzera bidali nuen ideia hau. Pikutara haiek! Berriketan aritzea. Emakume ona da, hala ondasunenari buruzkoan nola gainontzekoan.

 Gurdizainak ehun baldarreko alkandoratik ateratzen ziren tximak atzamarkatu zituen eta, usadioz, bere zalditzarrari zigorrada eman zion hegalean. Gurdian Rasvalijin eta Lida zindoazen. Bakoitzak bere egitekoa zuen Poddubtsi-n: Lida-k bilera bat egin nahi zuen ordezkariekin, eta Rasvalijin-ek taldearen lana bideratu beharra zuen.

 –          Ez ote dituzu gustuko Komsomolak? – galdetu zion Lida-k gurdizainari doinu burlatian.

 Gizonak bizarra atzamarkatu zuen eta estutu gabe erantzun zuen:

 –          Bai, zergatik ez… gaztaroan zertxobait jostatu daiteke. Ikuskizun bat antolatu, edo halako zerbait. Nik ere atsegin dut komedia bat ikustea, ona bada. Hasieran mutikoak bihurrikeriak egingo zituztela uste genuen, baina alderantziz izan zen. Jendeagatik jakin dugu mozkorraldien, barrabaskerien eta abarren inguruan oso zorrotzak direla. Heziketaren lagunagoak dira. Gauza txar bakarra jainkoarekin sartzera ere iristen direla da eta eliza klub batean nola bihurtzeko saiakerak besterik ez dituzte egiten. Hori ja ez dago ondo; zaharrek suminduta begiratzen dituzte eta komsomolekin daude haserretuak. Eta gainontzean, zer? Anabasa haietan non zerraldo hiltzerik ez duten guztiak onartzen dituztela da: jornalariei eta ezer balio ez duen etxaldekoei. Ez dituzte sendi dirudunekoak onartzen.

 (…)

 Kolono alemaniarrak aise bizi ziren basoko etxaldetan, Maidan-Villa-n. Kilometro erdira batak bestetatik hedatzen ziren kulak-en lursail aberatsak, beren etxe, ukuilu eta aletegiekin. Gotorleku txikien gisakoak ziren. Maidan-Villa-n galtzen ziren Antoniuk-en gaizkile-taldearen oinatzak. Ejertzito zaristaren ofizialorde honek bere gisako jendailarekin zazpi bidelapurren taldea osatu zuen, eta pistola eskuan, inguruneko bideetan bizimodua ateratzen hasi zen, odol isurtzearen aurrean gelditu gabe, espekulatzaileak barkatu gabe, baina funtzionario sobietarrak ihes egiten utzi gabe ere. Antoniuk lastertasunez mugitzen zen. Gaur landa-kooperatibetako bi arduradun hiltzen zituen, eta hurrengo egunean, hogei bat kilometrotara, postaria armagabetzen zuen eta azkeneko kopek-a ere kentzen zion. Antoniuk-ek Gordi bere kidearekin lehiatzen zuen. Batak bestea merezi zuen, eta biek batera miliziei eta eskualdeko G.P.U.-ari denbora dezente galtzea eragiten zieten. Antoniuk Beresdov-en inguruetan jarduten zuen. Arriskutsua bilakatu zen hirira eramaten zuen errepide bidezko igarotzea. Zaila zen gaizkilea harrapatzea, gauzak oso gaizki ipintzen zirenean, mugaren beste aldera erretirazten zen, bertan denboraldi bat igarotzen zuen eta gero bere agerpena egitera bueltatzen zen gutxien espero zenean. Lisitsin-ek ezpainak ere urdurian koskatzen zituen pizti arriskutsu eta harrapaezin horren oldarraldi odoltsuen berri zuen bakoitzean.

 (…)

 Zutabearen burua mendixkatik herrixkara jaisten zen, mugaz bitan banaturik. Erdi sobietarrak bere gonbidatuei harrera arranditsua prestatzen zien, mugaldeko zubiaren parean, ibai txikiaren ertzean, bildu zen sobietar biztanleria osoa. Neskatxak eta mutikoak bidearen bi aldeetara lerrokatu ziren. Erdi poloniarrean, isba eta lastategien teilatuak ibaiaren aurkako ertzean gertatzen zena erne begiratzen zuen jendez zeuden beteta. Etxeen atarietan eta itxituren parean nekazari andana zegoen. Zutabea giza-korridore horretan sartu zenean, orkestrak “Nazioartekoa” jotzeari ekin zion. Tribunan, herrixkako jendeaz eraikia eta adar berdez apaindua, gazte bizargabe eta elurtutako buruko agureek hitzaldi hunkituak bota zituzten. Kortxagin ere bere ama-hizkuntzan mintzatu zen, ukranieraz. Bere hitzak ibaia zeharkatzen zuten eta aurkako ertzean entzuten ziren. Bertan hitzaldi horrek bihotzak sutzea ez baimentzea erabaki zuten. Zaldizko jendarme patruila hasi zen herrixkatik korrika, jendea etxean zigorrada bidez sartuz. Teilatuetara zuzendutako tiroak zart egin zuten.

 (…)

 Semearen erailketaren berriak bere ama adindua lurrera bota zuen, eta honek, ia bizirik gabe, bizilagunen arreta arduratsuak jasotzen zituen, semea isilik etzanda zegoen bitartean, bere heriotzaren sekretua gordez. Grixutka-ren erailketak herrixka astindu zuen. Bertako gazteriaren buruzagi eta jornalarien zaintzaileak etsai baino lagun gehiago zituen herrixkan. Heriotza honek hunkitua, Rakitina bere gelan egiten zuen negar; Kortxagin bera ikustera sartu zenean, burua ere ez zuen altxatu:

 –          Nork uste duzue erail izan dezakeela, Rakitina? – galdetu zuen Kortxagin-ek ahots gorrez, bere burua aulki batean astunki erortzen utziz.

–          Nor, errotako koadrila hori ez bada? Kontrabandista horiek begitan hartua zuten Grixutka…(…)

 

 –          Burkideok, igaro den urtean denok lan handia egin dugula Biltzarrari informatu ahal izatearen betetasuna daukat. Botere sobietarra ikaragarri indartu dugu barrutian, bidelapurreria erroz suntsitu dugu eta kontrabandoari heriotza-kolpea eman diogu. Herrixketan nekazari txiroen antolakunde indartsuak sortu dira, Gazteriarenak hamar aldiz handitu dira eta Alderdiarenak ere handiagotu dira. Kulak-en azken okerkeria Poddubtsi-n, zeinaren erruz gure burkide Jorobodko erori zen, aurkitua izan da; hiltzaileak, errotaria eta bere suhia, atxilotuak izan dira, eta egun batzuen buruan hemen izango dira epaituak probintziako auzitegiagatik. Mahaiburutzak herrixketako ordezkaritza askotatik jaso du Biltzarrak gaizkile ikaratzaileentzat heriotza-zigorra eskatzea hitzartzeko eskaera…

 Aretoak behea jo behar zuen oihuengatik:

 –          Babesten dugu! Hil daitezela Botere sobietarraren etsaiak!(…)”

 

Asi se templo el acero (euskaratua) – Nikolai Ostrovski

 

 

 

 

“(…) Kontsigna hauek, ororen gainetik, sozialismoaren oinarriaren gainean gure industriaren eta gure nekazaritzaren berregituratzearen aldiari erantzuten diote. Eta zer da sozialismoaren oinarriaren gainean ekonomia nazionalaren berregituratzea? Sozialismoaren erasoaldia da, fronte osoan ekonomia nazionalaren ale kapitalisten aurka zabaldua. Gure herrialdeko behargin klasearen aurrerapen oso garrantzitsua da sozialismoaren eraikuntzara bideratua. Baina, esandako berregituratzea aurrera eraman ahal izateko, lehenengoa eraikuntza sozialistaren koadroak hobetu eta indartzea da, hala ekonomiaren, Sobieten eta sindikatuen koadro buruzagiak, nola Alderdi eta kooperatibenak; beharrezkoa gure antolakunde guztien sorbatza zorroztea, zaborraz garbitzea, behargin klasearen eta nekazalgoaren masa handien jarduera berretzea. Gainera, kontsigna hauek sozialismoaren erasoaldiari ekonomia nazionalaren ale kapitalistek aurkezten dioten erresistentziari erantzuten diote. Shajti-ko auzia deritzona ezin da ustekabekotzat jo. Egun <<shajtistak>> daude gure indusriaren adar guztietan. Hauetatik asko izan dira atzemanak, baina ez denak, ezta gutxiago ere. Intelektual burgesen sabotajea sozialismoaren aurreratzearen aurkako erresistentzia forma arriskutsuenetakoa da. Eta sabotaje hau are arriskutsuagoa da nazioarteko kapitalarekin kontaktuan dagoen heinean. Sabotaje burgesa ale kapitalistak amore eman ez dutenaren zalantzarik gabe adierazgarria da, ezta gutxiago ere, baizik eta botere Sobietarraren aurkako erasoaldi berrietara jotzeko indarrak metatzen dituztela.(…)

 Eta zer esan nahi du hiriko eta landako ale kapitalisten erresistentzia sozialismoaren erasoaldiari? Proletalgoaren klase etsaien indarren berrelkartzea esan nahi du, zaharra dena berria denaren aurka defendatzeko xedearekin. Erraza da ulertzea honek halabeharrez klase borroka larriagotu behar duela. Ostera, klase etsaien erresistentzia zanpatzeko eta sozialismoaren aurrerapenei bidea garbitzeko, beharrezkoa da , beste gauza batzuetaz aparte, gure antolakunde guztien sorbatza zorroztea, burokratismoz garbitzea, bere koadroak hobetzea eta behargin klaseko eta landa-lengileen geruzetako milioika gizakietako masak mobilizatzea hiri eta landako ale kapitalisten aurka.

 (…)

 Orain arte, marxista-leninistok uste izan dugu hiriko eta landako kapitalisten partez, alde batetik, eta bestetik, behargin klasearen artean, interesen aurkakotasun bateraezina zegoela. Horretan, hain zuzen ere, ezartzen da klase borrokaren teoria marxista. Baina orain, sozialismoan kapitalisten integratze baketsuaren inguruko Bujarin-en teoriaren arabera, guzti hau aldatzen da, esplotatzaile eta esplotatuen interesen arteko aurkakotasun bateraezina desagertzen da, eta esplotatzaileak sozialismoan integratzen dira.

 (…)

 Honek esan nahi du, bigarrenez, gure industria berhornitzen dugun aldi berean, gure nekazaritza ere serioski berhornitzen hasi beharra dugula. Gure industria berhornitzen ari gara, eta neurri batean jada berhornitu dugu, oinarri tekniko berri bat emanez, makina berri modernoez eta koadro berri eta gaitasun gehiagokoez zuzkituz. Fabrika berriak eraikitzen ari gara eta zaharrak berriztatzen eta zabaltzen; metalurgia, industria kimikoa eta mekineriaren eraikuntza bultzatzen dugu. Oinarri honen gainean handitzen dira hiriak, erdigune industrial berriak biderkatzen dira eta zaharrak zabaltzen dira. Oinarri honen gainean handitzen da elikadura-ekoizkinen eta industriarako lehengaien eskaera. Baina nekazaritzak tresna zaharrak eta lurraren laborantza metodo zahar eta patriarkarrak, egun erabilgaitzak edo ia erabilgaitzak diren bitarteko tekniko zahar eta landugabeak, banakako nekazal ogasun txikiaren berezkoak diren kudeaketa eta lan forma zaharrak erabiltzen jarraitzen du.(…)

 Ba tira, haustura arrisku hau ezabatzeko beharrezkoa da nekazaritza teknika berri baten oinarriaren gainean sakonki berhornitzen hastea. Eta horretarako beharrezkoa da banakako nekazal ogasun sakabanatuak, koljos-etan, ogasun handietan pixkanaka elkartzen joatea; beharrezkoa da nekazaritza taldeko lanaren oinarriaren gainean garatzea, elkarteak zabaltzea; beharrezkoa da sovjos zaharrak garatzea eta berriak antolatzea, masazko kontratatzearen formak sistematikoki ezarri nekazaritzaren funtsezko adar guztietan; beharrezkoa da makinen eta traktoreen guneen sistema sustatzea, nekazariei ale tekniko berrien erabilera ikastea eta lana kolektibizatzera laguntzen dietenak. Hitz batean, beharrezkoa da banakako nekazal ogasun txikietatik taldeko ekoizpen handira apurka-apurka igarotzen joatea, soilik talde motako ekoizpen handia baita zientziaren gauzatzea eta ale tekniko berriak guztiz erabiltzeko, eta gure nekazaritza <<zazpi legoetako>> pausutan aurreratzen egiteko gai.

 (…)

 Zer gertatu da bi urte hauetan? Zein da aldaketa hauen arrazoia? Zergatik lehen nahikoa zen bilketen bide espontaneoa, orain eskasa den bitartean? Urte hauetan gertatu dena kulak-ak eta landako ale dirudunak indartu direla da; uzta oneko urte hauek ez direla haientzat alferrik igaro; ale hauek ekonomikoki sendotu direla, beren kapitaltxoa metatu dutela, eta orain merkatuan maniobratu dezaketela, zerealen soberakinak atxikiz, salneurri altuen zain, eta beste laborantzekin negozio eginez.  

 Zerealak ez dira merkantzia arrunt bezala hartu behar. Zerealak ez dira kotoia, jaten ez dena eta mundu guztiari saltzea ezinezkoa dena. Kotoia ez bezala, zerealak, gure herrialdeko egungo baldintzak aintzat hartuz, mundu guztiak gura duen gaia dira eta zeina gabe ezin daiteken bizi. Kulak-ak kontuan du eta bere zerealak atxikitzen ditu, hauek dituen oro kutsatuz. Kulak-ak badaki zerealak dibisen dibisa direla. Kulak-ak badaki zerealen soberakinak ez direla soilik bera aberasteko, nekazari txiroak ere menderatzeko bitartekoa baizik. Egungo baldintzetan, zerealen soberakinak, kulak-aren eskuetan, ekonomikoki eta politikoki berau sendotzen duen bitartekoa dira. Horregatik, kulak-ei zerealen soberakin horiek hartzean, hirien eta Armada Gorriaren hornikuntza erraztean gain, kulak-ak zentzu ekonomiko eta politikoan sendotzeko bitarteko batez gabetzen ditugu.

 Zer da beharrezkoa zerealen soberakin horiek lortzeko? Beharrezkoa da, lehenik, espontaneotasunaren psikologiarekin amaitzea, kaltegarria eta arriskutsua izateagatik. Zerealen bilketa antolatzea beharrezkoa da. Kulak-en aurka nekazari txiro eta ertainen masak mobilizatzea eta zerealen bilketa areagotzeko Botere Sobietarraren neurrien aldeko sostengu soziala antolatzea da beharrezkoa. Zerealen bilketa metodoa Uraletan eta Siberian ezarria, nekazariak beraiek bakoitzak eman beharreko zereal kopurua ezartzearen printzipioari jarraiki,  garrantzitsua da hain zuzen ere kulak-en aurka landako geruza langileak mobilizatzea ahalbidetzen duelako, bilketa bultzatzeko. Eskarmentuak erakusten du metodo honek emaitza onak ematen dizkigula. Emaitza on hauek bi zentzutan lortzen direla ere baieztatzen du: lehenengo, landako ale dirudunei beren zereal soberakinak kentzen dizkiegu, era honetan herrialdearen hornikuntza erraztuz; bigarrenez, horretarako nekazari txiro eta ertainen masak kulak-en aurka mobilizatzen ditugu, politikoki begiak irekiaraziz eta landako milioika gizakien ejertzito politiko ahaltsu gisa antolatuz. Zenbait burkideek ez dira bigarren inguruabar honetaz ohartarazten, hain zuzen ere, Uraletan eta Siberian erabilitako bilketa metodoaren emaitza garrantzitsuenetakoa dena, guztietan garrantzitsuena ez bada.

 Egia da metodo hau betzuetan kulak-en aurkako neurri ezohikoen ezartzearekin bateratzen dela, Bujarin eta Rikov-en aiene komikoak eragiten dituena. Baina, zer dauka honek okerrez? Zergatik, batzuetan, baldintza jakin batzuen menpe, ezin da gure klase etsaiaren, kulak-en,  aurka ezohiko neurriak hartu? Zergatik, hirietako espekulatzaileak ehunaka atxilotu eta Turujansk-eko lurraldera erbesteratu baditzakegu, ezin izango dugu zerealekin espekulatzen duten eta Botere Sobietarra itoarazten eta nekazari txiroak menperatzen saiatzen diren kulak-ei, hertsadura sozialaren bidez, zerealen soberakinak kendu, nekazari txiro eta ertainek bilketaz arduratzen diren gure antolakundeei zerealak ematen dieten salneurri berean? Nondik ondorioztatzen da hori? Inoiz gure Alderdia hasiera batean espekulatzaile eta kulak-ei ezohiko neurriak ezartzearen aurka adierazi ote da? Ez al da espekulazioaren aurkako lege bat?

 (…)

 Nola da posible gutaz eskatzea, proletalgoaren diktaduraren gizakiez, mundu kapitalistarekin borroka mantentzen dutenak gure herrialdearen bai barnean bai kanpoan, nola da posible eskatzea herrialdean kontentagaitzik ez egotea eta arerio-Estatuekin mugakide diren eskualde periferiko batzuetan anabasarik inoiz ez egotea? Zertarako dago orduan inguratze kapitalista, nazioarteko kapitalak bere ahaleginak Botere Sobietarraren aurkako ekintzen antolakuntzan elkartzeko ez bada, mugaldeko eremuetan, gure herrialdean dauden ale kontentagaitzen kontura? Nork, liberal hutsaletatik at, eska dezake halako gauza gutaz? Ez da argi ikusten, beharbada, zikoizkeria zatitzaileak batzuetan jendea liberalen berezkoa den itsutasun eta itxikeria bateraeraman dezakeela?(…)”

 

Sobre la desviación derechista en el PC(b) de la URSS (euskaratua) – Josif Stalin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted Iraila 27, 2013 by aurreralangileria in marxismo-leninismo, reformismo, sexismo

Tagged with , , , ,

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: