3 comments


EUnazi

Europan barrena askorentzat hilotza zena ibiltzen hasi da berriro ere. Sistema kapitalista inperialistak,bere ekoizpen moduaren barne kontraesanak ertzera eramanak ezagutu ez duen krisi ekonomiko larrienera bota du bere burua, eta mundu osoko langileria. Eraso inperialistak maiztasun handiagoz gertatzen dira, erabateko talka inter-inperialista gerturatuz. Honekin batera mugimendu neo-naziak ugaritzen ari dira kontinente osoan zehar. Kapital monopolistak behargin aristokrazia elikatzearen estrategia jada errentagarria ez zaionaren jakitun da. Horregatik, klase borrokaren areagotzearen aurrean, hasiera batean ugaritzen joango diren bat-bateko eta antolatugabeko ekintza eta leherketa isolatuen aurka, baina batez ere aurrerago proletalgoak eramango duen borroka antolatuaren aurka, bere txakur-ekoizkin kontra-iraultzaileenak hezten ari da: faxistak, honen gainegitura ideologikoaren ideia atzerakoienak bereganatuta ordena burgesa zaintzeko asmoz, egitura zapaltzaile honetan egoera kaskarragoan daudenen aurka gorrotoa bideratu, langileria esplotazioan mantendu, eta batez ere, Iraultza Sozialistaren gudarien garbiketa burutzeko.

Baina zertan datza faxismoa?

Nazioarteko Komunistak (III. Nazioartekoak) honela definitu zuen 1935ean:

 

“(…)Ez, faxismoa ez da klaseen gainetik kokatutako boterea, ezta burgesia-ttipiaren edo lunpenproletalgoaren boterea kapital finantzariaren gain ere.Faxismoa kapital finantzaria beraren boterea da. Behargin klasearekin eta nekazarien eta intelektualen sektore iraultzaileekin kontu-garbitze ikaratzailearen antolakuntza da. Faxismoa, kanpo politikan, gainontzeko herriengan animalia-gorrotoa ereiten duen txobinismoa da, bere forma basatienean. (…)

Faxismoaren igoera boterera ez da gobernu burges bat beste batetik aldatzea soilik, baizik eta burgesiaren klase menperatzearen estatu-forma baten ordezkatzea – demokrazia-burgesa –  beste batengatik, diktadura ikaratzaile irekiarengatik. Ezberdintasun hau aintzat ez hartzeak oker larri bat izango litzake, proletalgo iraultzaileari hiriko eta landako langileen ahalik eta geruza zabalenak mobilizatzea, faxisten boterearen eskuratzearen mehatxuaren aurka borrokatzeko, hala nola burgesia beraren eremuan dauden kontraesanak aprobetxatzea galaraziko ziona. Hala ere, ez da larritasun eta arrisku gutxiagokoa diktadura faxistaren ezartzerako burgesiaren neurri atzerakoiek, egun demokrazia-burgeseko herrialdeetan areagotzen direnak, duten esanahia aski ez balioestearen okerra,langileen askatasun demokratikoak itoarazten, parlamentuaren eskubideak mugatzen eta faltsutzen eta mugimendu iraultzailearen aurka errepresioa larriagotzen dituzten neurriak.(…)”

 La ofensiva del fascismo y las tareas de la Internacional en la lucha por la unidad de la clase obrera contra el fascismo (euskaratua)– Dimitrov

 

Honela ikusita, badirudi, egun, Europar Batasunean ez dagoela Estatu faxistarik. Guztietan parlamentarismo burgesak agintzen du, zeinetan “sufragio unibertsal” bidez klase zapaltzaileko zein kide edo taldek eramango duten diktadura kapitalistaren gobernua erabakitzen den. Beraz, Kapital monopolistaren nagusitasuna erabatekoa delarik ere, burgesia ez-monopolistaren geruzek politika egin dezakete, guzti hau masa langileen alienazioan oinarritzen delarik.

Baina zer gertatzen da Estatu espainiarrean?

Trantsizio garaian, 1978.urtean, NBEk faxista gisa zehazten zuen Estatua, burgesia inperialista mendebaldarrak ezartzen zituen “demokratikoa” izateko parametroak bete ondoren honela izendatu zen. Alde batetik, frankistek eratutako Konstituzioarekin batera diktadore faxistak ezarritako Errege eta monarkia ezartzen zen, Ejertzitoko karguek beren postuetan jarraitu zuten, errepresio politikorako TOP auzitegia “Audiencia Nacional” bilakatzen zen, “Guardia Civil” gorpu sarraskitzailea eta tortura-sistema osoa bere horretan mantendu ziren, Falange legala izaten jarraitu zuen, Eliza Katolikoak lortutako jabetza guztiak mantendu eta ustez preso politiko iraultzaileentzat (ez guztiak) zen Amnistia frankistak epaituak ez izateko balio izan zuen. Gerora “ley antiterrorista” eta “ley de Partidos” bezalakoak ikara eta errepresio aldamio honetara gehituko ziren. Bestetik, CIAren aginduetara PSOE Kapital monopolistaren alderdi sozialdemokrata nagusi gisa egituratzen zen (aurrerago GAL eta bestelako heriotza-taldeak sortu eta Estatu burgesa NATOn sartu zuena), burges faxistak AP alderdiaren inguruan biltzen ziren, bestelako ikuspegi nazionala zuten burgesien alderdiak eratzen edota berpizten ziren eta era guztietako oportunista, erreformista eta berrikustzaileek politika egin zezaketen (betiere erreforma frankistari men egin ondoren) behargin aristokrazia bloke zapaltzailearen parte gisa jokatu ahal izatea ahalbidetuz,  guzti honek gainegitura ideologikoan aldaketa nabarmenak eraginez.

Hego Euskal Herrian, burgesia-handi faxistak euskal burgesia ez-monopolistaren alderdi nagusia, PNV, bere altzora (berriro) ekartzea lortu zuen, honen Estatu aparatuan guztiz integratuz. Honekin batera politikaren bidez hierarkia inperialista mendebaldarrean onurak lortu ahal izateko aukera eta beren interesak zainduko zituen zipaioen gorpu poliziala, Ertzaintza, SAS britainiarren eta zerbitzu sekretu germaniarren laguntzaz sortua,eskaini zion. Baina hemen bazegoen erreforma frankistaren ekuaziotik ateratzen zen zerbait: ENAM, eta batez ere ETAren borroka armatua, gainontzeko lekuetan baino kontzesio gehiago egitera behartu ziena. Honek Estatu burgesaren (eta honekin bat egin zuen bloke zapaltzaile berritua) partez “plan ZEN” (okupazio militar-poliziala, propaganda-bideen bidezko gerra psikologikoa, burgesiaren soldatapeko lekaioen hedatzea…) eta lege errepresiboen ugaltze eta gogortzearekin Euskal Herri Langilearen sektore aurrerakoienen, ezker abertzalearen, zapalkuntza bilatzen zen, langileriak bere borroka aurrera eraman ez zezan. Honen ondorioz garatutako jarduera kontra-iraultzaileak ordena burgesaren aurkako bestelako mugimenduen kontra erabili dira. Nahiz eta klase borrokaren ondorioz ENAM behargin klasearen askapenaren bidetik aldendu, egun ere “salbuespen egoera iraunkorra” bere horretan mantentzen dela agerikoa da. Aipatzekoa da Estatu frantziarra errepresio legal guzti honetan espainiar Estatuaren eskutik joan dela.

Estatu espainiarraren izaera zehazteko orduan, badira bi jarrera nagusi, marxista-leniniston artean zilegitasuna dutenak:

Badira, espainiar Estatu burgesa, Trantsizioaz geroztik, demokrazia-burgesa gisa izendatzen dutenak, baina “faxistizazio” prozesuan dagoena. Hauen argudio nagusia burgesiak bere menperatzea herri langilearen parte handienaren alienazioaren bidez egiten duela da, eta ez duela “diktadura ikaratzaile irekia”ren beharra. Alienazio hau Kapitalak ekoizpen baliabideen jabetza izatean eta bere klase-diktadura indartzeko propaganda-bideen erabileran oinarritzen da. Estatu honek erabilitako bortizkeria, diktadura burgesak bere agintea bermatzeko erabiltzen duena besterik ez litzateke izango, baita bere bloke inperialistaren baitan posizioa zaintzeko ere. Honela, eskubide burgesak errespetatuak dira eta langileriak bere antolatze egitekoak legalitatearen barnean egin ditzake.

 Hemen hainbat galdera sortzen dira: noiz utzi zion Estatuak faxista izateari orain “faxistizatzen” egoteko? Ez al da izango talde marxista-leninisten antolakuntza mailaren eskastasuna edota Estatu burgesarentzat arrisku ezak, (oraindik) errepresioa erakartzen ez duena, eta ez “eskubideen errespetua”? Non gelditzen dira Estatu burgesaren txakur uniformatuen partez iraultzaile mota askok jasaten dituzten jazarpenak, mehatxuak eta erasoak?…

 

“(…)Faxismoaren eta diktadura faxista beraren garapena herrialde ezberdinetan forma ezberdinez estaltzen da, baldintza historiko, sozial eta ekonomikoen, berezitasun nazionalen eta herrialde bakoitzaren nazioarteko kokapenaren arabera. Herrialde batzuetan, nagusiki han non faxismoak masen oinarri zabalik ez duen eta non burgesia faxista beraren eremuan talde ezberdinen arteko borroka nahiko gogorra den, faxismoa ez da berehala erabakitzen parlamentuarekin amaitzera eta gainontzeko alderdi burgesei, hala nola sozialdemokraziari,  nolabaiteko legalitatea baimentzen die. Beste herrialde batzuetan, non burgesia menderatzaileak iraultzaren leherketa gertuaz beldur den, faxismoak monopolio politiko mugagabea ezartzen du, bai bat-batean, bai ikara eta alderdi eta taldekatze aurkariekin kontu-garbitzea gero eta gehiago areagotuz, ez duena baztertzen, faxismoak, bere egoera era berezi batean larriagotzen den mementoan – bere klase izaera aldatu gabe -, diktadura ikaratzaile irekia parlamentarismoaren faltsutze baldar batekin bateratzeko bere oinarria zabaltzen saiatzea. (…)”

 La ofensiva del fascismo y las tareas de la Internacional en la lucha por la unidad de la clase obrera contra el fascismo (euskaratua) – Dimitrov

 

Beste batzuk, ordea, faxismoa kapitalismoa bere fase inperialistara igarotzerakoan (Kapital finantzaria Kapital industrialaren jabe izatera pasatzen denean, hau da, bankuak ekoizpen prozesu osoaren jabe bihurtzen direnean, Kapital monopolista emanez) bere eskutik doan fenomenoa dela diote. Kapitalismoaren garai pre-monopolistan, alderdi burgesak burgesia beraren talde ezberdinen adierazpenak ziren, burgesia-ttipiak pisu garrantzitsua zuelarik. Hauen arteko kontraesanak herritarren sostenguan oinarritutako negoziazio bidez, parlamentuan, konpontzean zetzan demokrazia-burgesa. Kapital monopolistak bere nagusitasun ekonomikoa ezarri eta gero, bere nagusitasun politikoa ezarri zuen Estatuko kapitalismo monopolista bidez, gainontzeko burgesiaren geruzak baztertuz. Honek ez du esan nahi burgesiaren baitan kontraesanik ez dagoenik, baina alderdiak jada ez dira hauen isla, Kapital monopolistaren menpeko tramankuluak baizik. Berdina gertatzen da sindikatu, osasun eta hezkuntza zerbitzu, eta bestelakoekin, Kapitalaren kontrola areagotuz. Parlamentua dagoen kasuetan, hau ezertarako balio ez duen antzokia da, Estatu monopolistako burokrazia baita Kapital monopolistaren nahia ezartzen duena, batez ere epaileen bidez, Konstituzioaren zaindariak direlako eta hauek legearen gainetik daude. Guzti hau “Zuzenbide Estatuaren” ezartzearekin lotzen da, herriak legeak egiteko gaitasuna duela ez, baizik eta lege hauek betetzeko beharra duela dioena. Hots, subiranotasuna Zuzenbidean dago eta ez herrian.

Hemen ere hurrengo galderak sortzen dira: zertarako behar zuen burgesia espainiarrak bere menderatze gainegituraren moldatzea burgesia inperialista mendebaldarraren parametroetara, jadanik hauen Estatuak faxistak (monopolistak) baziren? Zer gertatzen da egun beste bloke inperialistekin eta hauen aliatuekin? Kolonbia faxista da eta Venezuela ez?…

Orain bueltatu gaitezen Europar Batasunara. II. Mundu Gerratearen ondoren, AEBk Europa erdia burgesia inperialista mendebaldarraren menpe jarraitzea lortu zuen, bloke honen barnean anglosaxoiak egoera hegemonikoan ipiniz, germaniarrak azpiratu eta gero. Beren agintea bermatzeko berriro ere bloke zapaltzailearen baitan Kapital monopolistaz gain gainontzeko burgesiaren geruzak, baita behargin aristokrazia ere, sartu ziren, erregimen parlamentario bidez politika egin ahal izatea ahalbidetuz, aldi berean Konstituzio hauetan edozein aldaketaren aurkako mekanismoak ezarriz. Germaniako ekialdean Armada Gorriak desjabetutako kapitalistak bloke honen baitan integratuak izan ziren, beren aberastasunak berreraikitzen lagunduz. Honekin batera nazien planak aurrera eramanez (zerbaiterako mantendu baitzituzten hauen botere-egitura eta lekaio gehienak) Estatu kapitalista hauen arteko konfederazioa eraikitzen hasi zen (Estatu espainiarra ez zen hasieran sartu bere parlamentarismo eza eta). Europar Batasuna Sozialismoaren aurka borrokatzea eta potentzia inperialista mendebaldar guztiak AEBren aginduetara ipintzea zuen helburu. Honen funtsa zein den argi uzteko, 1977ko “terrorismoaren aurkako akordioa” Hitler eta Mussolini-ren “Anti-Komintern paktuaren” berriztapena besterik ez zen izan. AEBk, mundu mailan garatzen zihoan klase borrokaren eraginez, parlamentuek hartu zezaketen erabaki motak murriztu, kontra-iraultza prebentiboaren doktrina ezarri eta salbuespen egoerak azkarrago eta errazago ezartzeko mekanismoak eraikitzen joan ziren. Teknologiaren garapenarekin batera, eta “Lege Patriotikoaren” babespean, biztanleria osoaren zelatatzea eta pribatutasunaren erabateko galtzea zabaldu dira.

Zer nolako ondorioetara eramaten gaitu guzti honek?

Hasteko argi izan behar da hala molde parlamentarioan nola faxistan, diktadura burgesa Kapitalaren klase-nagusitasuna bermatzeko eta langileria zapaltzeko egitura politiko eta militarra dela, Estatu burgesean gorpuzten dena. Honela, honek eragindako errepresioa, militarizazioa, gizarte-kontrola, eskubideen murriztea… areagotzen joango dira inperialismoaren endekatzea eta kontraesanak areagotzen diren heinean, bere menperatze forma edozein izanda ere.

Beraz, menperatze forma hauek honela bereizten dira: demokrazia-burgesa, Estatu burgesa bloke zapaltzaile osatzen duten geruza burges guztiez politikoki kudeatua izan daitekeenean da, herri langilearen alienazioan oinarritzen delarik hauek jasotzen duten sostengua, inondik inora bortizkeriaren erabilera zokoratzen ez duena. Hala ere, oso ezberdina da parlamentuen egitekoa kapitalismoaren garai pre-monopolistan, monopolista(inperialista)rekin alderatuta. Faxismoa, Kapital monopolistak, krisi politikoaren ondorioz, Estatu burgesaren kudeaketan bloke zapaltzaileko gainontzeko geruza guztiak baztertzen dituenean da, bere erabateko kontrol politikoa ezarriz. Krisi politiko hau, orokorrean herri langilearen gain bloke zapaltzaileak duen zilegitasuna galdu eta batez ere, langileriak kapitalismoaren aurka aurrera eramandako klase borroka kontzienteagatik ematen da. Honengatik gehienetan sarraski krudelekin batera ematen da, honetarako bere interesak zaintzen dituzten ideologia txobinistetaz baliaturik, gehienbat burgesia-ttipian (baina baita ere lunpenproletalgoan eta behargin klasearen ale atzeratuenetan) oinarrituz. Ordena burgesa zaintzeko “azken orduko balaztada” gisa izendatu daiteke.

Guzti hau ikusi eta gero, bistakoa da egun, inperialismoaren endekatze maila dela eta, langileriak EZ DUELA inolako aukerarik legalitate burgesaren baitan, eta edozein antolakunde marxista-leninistak, soilik isilpean lan egiten duten multzoak izateaz gain, bere lan publikoa ahalik eta era klandestinoenean egin beharra duela, Kapitalaren aurka era eraginkorrean borrokatu nahi badu. Egia da klase borrokaren historiak atzera egiten ez duela, baina hau ez da lerro zuzen gorakorra, espirala baizik.

Edonola ere, behargin klasearen eta masa langile guztien Garaipena soilik izango da erdietsia Alderdi marxista-leninista, materialtasun dialektikoan oinarritutako abangoardia teorikoaren papera langileen geruza borrokalarien artean batuz, eraikiz, antolatuz eta indartuz, klaserik gabeko gizartera bideratuko den Sozialismoa helburu, horretarako Proletalgoaren Diktaduraz baliatuz.

 

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

3 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. A través de Europa el que para muchos era un cadáver ha vuelto a empezar a caminar otra vez. El sistema capitalista imperialista, llevando al límite las contradicciones internas de su modo de producción, se ha lanzado a la crisis económica más grave que haya conocido, arrastrando consigo a los trabajadores de todo el mundo. Los ataques imperialistas ocurren con mayor frecuencia, acercando el choque inter-imperialista total. Junto con esto los movimientos neo-nazis aumentan en todo el continente. El Capital monopolista sabe que la estrategia de alimentar a la aristocracia obrera ya no le es rentable. Por eso, ante el incremento de la lucha de clases, contra las acciones y explosiones aisladas espontaneas y desorganizadas que irán aumentando al principio, pero sobre todo contra la lucha organizada que el proletariado llevará a cabo mas adelante, está criando a sus productos perrunos más contrarrevolucionarios: los fascistas, para que, asimilando las ideas más reaccionarias de la superestructura ideológica de este, con intención de defender el orden burgués, encaucen el odio contra quienes dentro de esta estructura opresora están en una situación más precaria, mantengan a los trabajadores en la explotación, y, sobre todo, para llevar a cabo la limpia de los luchadores de la Revolución Socialista.
    ¿Pero en qué consiste el fascismo?
    La Internacional Comunista (III. Internacional) lo definió así en 1935:

    “(…)No, el fascismo no es un poder situado por encima de las clases, ni el poder de la pequeña burguesía o del lumpenproletariado sobre el capital financiero. El fascismo es el poder del propio capital financiero. Es la organización del ajuste de cuentas terrorista con la clase obrera y el sector revolucionario de los campesinos y de los intelectuales. El fascismo, en política exterior, es el chovinismo en su forma más brutal que cultiva un odio bestial contra los demás pueblos.(…)
    La subida del fascismo al poder no es un simple cambio de un gobierno burgués por otro, sino la sustitución de una forma estatal de la dominación de clase de la burguesía -la democracia burguesa- por otra, por la dictadura terrorista abierta. Pasar por alto esta diferencia sería un error grave, que impediría al proletariado revolucionario movilizar a las más amplias capas de los trabajadores de la ciudad y del campo para luchar contra la amenaza de la toma del poder por los fascistas, así como aprovechar las contradicciones existentes en el campo de la propia burguesía. Sin embargo, no menos grave y peligroso es el error de no apreciar suficientemente el significado que tienen para la instauración de la dictadura fascista las medidas reaccionarias de la burguesía que se intensifican actualmente en los países de democracia burguesia, medidas que reprimen las libertades democráticas de los trabajadores, restringen y falsean los derechos del parlamento y agravan las medidas de represión contra el movimiento revolucionario.(…)”
    La ofensiva del fascismo y las tareas de la Internacional en la lucha por la unidad de la clase obrera contra el fascismo – Dimitrov

    Visto así, parece, que hoy en día no hay ningún Estado fascista en la Unión Europea. En todos manda el parlamentarismo burgués, en el cual mediante “sufragio universal” se decide que miembro o grupo de la clase dominante llevará el gobierno de la dictadura capitalista. Por lo tanto, a pesar de que el predominio del Capital monopolista es completo, las capas de la burguesía no-monopolista pueden hacer política, fundamentándose todo esto en la alienación de las masa trabajadoras.
    ¿Pero que ocurre en el Estado español?
    En los tiempos de la Transición, en el año 1978, el Estado que la ONU consideraba fascista, después de cumplir los parámetros que la burguesía imperialista occidental exigía para ser “democrático”, fue nombrado como tal. Por un lado, junto con la Constitución redactada por los franquistas se implantaban el Rey y la monarquía elegidas por el dictador fascista, los cargos del Ejercito siguieron en sus puestos, el tribunal para la represión política TOP pasaba a ser la Audiencia Nacional, el cuerpo asesino de la Guardia Civil y todo el sistema de tortura se mantuvieron intactos, la Falange continuó siendo legal, la Iglesia Católica mantuvo todas las posesiones conseguidas y la Amnistía que supuestamente era para los presos políticos revolucionarios (no todos) sirvió para que los franquistas no pudieran ser juzgados. Más tarde leyes como la “ley antiterrorista” y la “ley de Partidos” se sumarían a este andamiaje de terror y represión. Por otro lado, el PSOE, a órdenes de la CIA, se conformaba como partido socialdemócrata principal del Capital monopolista (el que más adelante crearía los GAL y otros grupos de la muerte y que metió al Estado burgués en la OTAN), los burgueses fascistas se juntaban alrededor del partido AP, los partidos de las burguesías que tenían otro punto de vista nacional se creaban o revivían y todo tipo de oportunistas, reformistas y revisionistas podían hacer política (siempre y cuando aceptaran la reforma franquista), posibilitando que la aristocracia obrera pudiera jugar como parte del bloque dominante, provocando todo esto cambios patentes en la superestructura ideológica.
    En el País Vasco Sur, la gran-burguesía fascista consiguió traer a su lado (de nuevo) al partido principal de la burguesía no-monopolista vasca, el PNV, integrándolo totalmente en su aparato de Estado. Junto a todo esto le ofreció la posibilidad de poder conseguir mediante la política provecho dentro de la burguesía imperialista occidental, y el cuerpo policial de cipayos que defendería sus intereses, la Ertzaintza, creada con ayuda de las SAS británicas y los servicios secretos alemanes. Pero aquí había algo que se salía de la ecuación de la reforma franquista: el MLNV, y sobre todo la lucha armada de ETA, lo que les obligó a hacer más concesiones que en otros territorios. Por parte del Estado burgués (y el bloque dominante renovado unido a este) con el “plan ZEN” (ocupación militar-policial, guerra psicológica mediante los medios de propaganda, la extensión de lacayos a sueldo de la burguesía…) y el aumento y endurecimiento de las leyes represivas se buscaba el aplastamiento de los sectores más progresistas del Pueblo Trabajador Vasco, de la izquierda abertzale, para que los trabajadores no llevaran a cabo su lucha. Las actividades contrarrevolucionarias desarrolladas a partir de esto han sido usadas contra otros movimientos contrarios al orden burgués. A pesar de que a causa de la lucha de clases el MLNV se haya alejado del camino de la liberación de la clase obrera, es evidente que hoy en día se mantiene el “estado de excepción permanente” intacto. Es reseñable que en toda esta represión legal el Estado francés haya ido de la mano del Estado español.
    A la hora de definir el carácter del Estado español, hay dos posturas principales que tienen legitimidad entre los marxistas-leninistas:
    Están los que, después de la Transición, consideran al Estado español como democracia-burguesa, pero la cual está en proceso de “fascistización”. El argumento principal de estos es que la burguesía lleva a cabo su dominación mediante la alienación de la mayor parte del pueblo trabajador, y que no necesita de la “dictadura terrorista abierta”. Esta alienación se fundamenta en que el Capital tiene la propiedad de los medios de producción y en la utilización de los medios de propaganda para fortalecer su dictadura de clase. La violencia utilizada por este Estado, no sería más que la que la dictadura burguesa necesita para garantizar su poder, y también para cuidar su posición en su bloque imperialista. Asi, los derechos burgueses son respetados y los trabajadores pueden llevar a cabo sus labores de organización dentro de la legalidad.
    Aquí surgen varias preguntas: ¿Cuando dejó el Estado de ser fascista para estar ahora “fascistizandose”? ¿No será la falta de organización de los grupos marxista-leninistas o el peligro nulo para el Estado burgués, lo que, (todavía) no atrae la represión, y no el “respeto” de los derechos? ¿Donde quedan los acosos, amenazas y ataque que reciben revolucionarios de diversos tipos por parte de los perros uniformados del Estado burgués?…

    “(…)El desarrollo del fascismo y la propia dictadura fascista revisten en los distintos países formas diferentes, según las condiciones históricas, sociales y económicas, las particularidades nacionales y la posición internacional de cada país. En unos países, principalmente allí, donde el fascismo no cuenta con una amplia base de masas y donde la lucha entre los distintos grupos en el campo de la propia burguesía fascista es bastante dura, el fascismo no se decide inmediatamente a acabar con el parlamento y permite a los demás partidos burgueses, así como a la socialdemocracia, cierta legalidad. En otros países, donde la burguesía dominante teme el próximo estallido de la revolución, el fascismo establece el monopolio político ilimitado, bien de golpe y porrazo, bien intensificando cada vez más el terror y el ajuste de cuentas con todos los partidos y agrupaciones rivales, lo cual no excluye que el fascismo, en el momento en que se agudezca de un modo especial su situación, intente extender su base para combinar -sin alterar su carácter de clase- la dictadura terrorista abierta con una burda falsificación del parlamentarismo.(…)”
    La ofensiva del fascismo y las tareas de la Internacional en la lucha por la unidad de la clase obrera contra el fascismo – Dimitrov

    Otros, sin embargo, dicen que el fascismo es un fenómeno que aparece de la mano del paso del capitalismo a su fase imperialista (cuando el Capital financiero se fusiona con el Capital industrial, esto es, cuando los bancos se convierten en dueños de todo el proceso productivo, dando el Capital monopolista). En la época pre-monopolista del capitalismo, los partidos burgueses eran expresión de diferentes grupos de la propia burguesía, teniendo la pequeña-burguesía peso importante. La democracia-burguesa consistía en la solución de las contradicciones entre estos mediante negociación, en el parlamento, basada en el apoyo de los ciudadanos. Después de implantar su superioridad económica, el Capital monopolista implantó su superioridad política mediante el capitalismo monopolista de Estado, apartando a las demás capas de la burguesía. Esto no quiere decir que no haya contradicciones dentro de la burguesía, pero los partidos ya no son reflejo de esto, sino aparatos al servicio del Capital monopolista. Lo mismo ocurre con sindicatos, servicios de salud y educación, y demás, acrecentando el control del Capital. En los casos en los que hay parlamento, este es un teatro que no vale para nada, pues es la burocracia del Estado monopolista el que impone la voluntad del Capital monopolista, sobre todo mediante los jueces, porque son los defensores de la Constitución y estos están por encima de la ley. Todo esto se ata mediante la aplicación del Estado de Derecho, que dice que el pueblo no tiene la capacidad de hacer las leyes, sino la obligación de cumplir estas leyes. Es decir, la soberanía esta en el Derecho y no en el pueblo.
    Aquí también surgen las siguientes preguntas: ¿Para que necesitaba la burguesía española la adecuación de su estructura de dominación a los parámetros de la burguesía imperialista occidental, si los Estados de estas eran ya fascistas (monopolistas)? ¿Qué pasa hoy en día con los demás bloques imperialistas y sus aliados? ¿Colombia es fascista y Venezuela no?…
    Ahora volvamos a la Unión Europea. Después de la II. Guerra Mundial, EEUU consiguió que la mitad de Europa continuara bajo el poder de la burguesía imperialista occidental, poniendo dentro de este bloque a los anglosajones en situación hegemónica, después de someter a los alemanes. Para garantizar su poder, en el seno del bloque dominante, además del Capital monopolista, volvieron a entrar las demás capas burguesas, incluida la aristocracia obrera, posibilitándoles el hacer política mediante el régimen parlamentario, al mismo tiempo imponiendo mecanismos contra cualquier cambio en esas Constituciones. Los capitalistas que fueron expropiados por el Ejército Rojo en el este de Alemania fueron integrados en este bloque, ayudándoles a recomponer sus fortunas. Junto con esto, llevando a cabo los planes de los nazis (pues para algo habían mantenido la mayoría de las estructuras de poder y lacayos de estos), empezó a construirse la confederación de estos Estados capitalistas ( el estado español no entro debido a su falta de parlamentarismo). La Unión Europea tenía como objetivo luchar contra el Socialismo y poner a todas las potencias imperialistas occidentales a las ordenes de EEUU. Para dejar claro el fundamento de esto, el “acuerdo contra el terrorismo” de 1977 no fue más que la renovación del “pacto Anti-komintern” de Hitler y Mussolini. Los EEUU, a causa de la lucha de clases que se desarrollaba en todo el mundo, fueron restringiendo el tipo de decisiones que los parlamentos podían tomar, implantaron la doctrina de la contrarrevolución preventiva y fueron construyendo los mecanismos para imponer estados de excepción de manera más rápida y fácil. Junto con el desarrollo de la tecnología, y bajo protección de la “ley Patriótica”, se han extendido la vigilancia y la total perdida de privacidad de la población.
    ¿A qué conclusiones nos lleva todo esto?
    Para empezar, hay que tener claro que tanto en la forma parlamentaria como en la fascista, la dictadura burguesa es la estructura política y militar para oprimir a los trabajadores y garantizar la superioridad del Capital, la cual se materializa en el Estado burgués. Así, la represión, la militarización, el control social, los recortes de derechos… producidos por esta irán acrecentándose en la medida en que la decadencia y las contradicciones del imperialismo vayan acentuándose, sea cual sea su forma de dominación.
    Por lo tanto, estas formas de dominación se diferencian así: la democracia-burguesa, es cuando el estado burgués puede ser políticamente gestionado por todas las capas burguesas que constituyen el bloque dominante, basándose en la alienación del pueblo trabajador el apoyo que estas reciben, lo que de ninguna manera relega el uso de la violencia. A pesar de esto, es muy diferente el cometido del parlamento en la época pre-monopolista, comparado con la monopolista (imperialista). El fascismo, es cuando el Capital monopolista, debido a crisis política, aparta a todas las demás capas del bloque dominante, estableciendo su control político total. Esta crisis política, generalmente es debida a la pérdida de legitimidad que el bloque dominante tiene sobre el pueblo trabajador, y sobre todo, a la lucha de clases consciente contra el capitalismo llevada a cabo por los trabajadores. Por esto, generalmente se da junto con crueles matanzas, valiéndose para ello de ideologías chovinistas que defienden sus intereses, apoyándose mayormente en la pequeña-burguesía (pero también en el lumpenproletariado y los elementos más retrasados de la clase obrera). Se puede definir como el “frenazo de última hora” para defender el orden burgués.
    Después de ver todo esto, es evidente que hoy en día, debido al nivel de decadencia del imperialismo, los trabajadores NO TIENEN ninguna oportunidad dentro de la legalidad burguesa, y que cualquier organización marxista-leninista, además de tener grupos que solo trabajen secretamente, debe hacer su trabajo publico de manera lo mas clandestina posible, si quiere luchar contra el Capital de manera eficaz. Es cierto que la historia de la lucha de clases no va para atrás, pero esta no es una línea recta ascendente, sino una espiral.
    De cualquier modo, la Victoria de la clase obrera y de todas las masas trabajadoras solo será alcanzada, construyendo, organizando y fortaleciendo el Partido marxista-leninista, uniendo el papel de la vanguardia teórica basada en el materialismo dialectico entre las capas más combativas de los trabajadores, teniendo como objetivo el Socialismo que se encamine a la sociedad sin clases, utilizando para ello la Dictadura del Proletariado.

    ¡Guerra a la falsa paz!
    ¡Revolución o muerte!

    AURRERA LANGILERIA

  2. Pingback-a: Aurrera langileria

  3. Pingback-a: DIKTADURA BURGESAREN MENPERATZE-FORMEN INGURUAN (DEMOKRATIKOA ETA FAXISTA) | Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: