Leave a comment


marxvsproudhon

Materialtasun Dialektikoa VS anarkismoa

 

 

“(…)Nola Prodhon jaunak, lanaren banatzea ezagututa jotzen duena, azaltzen du honekin truke balioa, berarentzat beti ezezaguna dena? “Gizon batek” “egiteko ezberdinetan bere kolaboratzaile diren beste gizonei” hartu-emana ezartzea eta erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko bereizketa egitea proposatzera ausartzen da. Bereizkuntza hau aitortzearen proposamena onartuta, kolaboratzaileek Proudhon jaunari ez diote ekintza esleitzea, azpimarratzea, “balioaren ideiaren jatorria” bere ekonomia politikoaren itunean “idaztea” beste “ardurarik” utzi. Bana azaldu behar diguna proposamen honen “jatorria” da, laburbilduz, esatea nola gizon bakar honek, Robinson honek, bat-batean izan zuen “bere kolaboratzaileei” halako proposamena egiteko ideia eta nola kolaboratzaile hauek protestarik gabe onartu zuten.(…)

 Zein da Proudhon jaunaren ondoezen mukurua? Sinpleki eskaria ahaztu duela, eta gauza bat ezin dela urria edo ugaria izan baizik eta eskatua den neurrian. Eskaria alde batera utzita, truke-balioa urritasunarekin eta erabilera-balioa ugaritasunarekin parekatzen ditu.(…)

 Ekoizleak, lanaren banatzean eta trukaketan oinarritutako gizarte batean ekoitzi duen unetik –eta hau da Proudhon jaunaren hipotesia-, saltzera behartuta dago. Proudhon jaunak ekoizlea ekoizpen baliabideen jabe egiten du; baina gurekin bat etorriko da bere ekoizpen baliabideak ez direla hautamen askearen menpekoak. Gehiago ere, ekoizpen baliabide hauek hein handi batean kanpotik datozkion produktuak dira, eta ekoizpen modernoan ez dauka nahi duen kopuruan ekoizteko askatasuna ere. Ekoizpen indarren garapenaren egungo mailak eskala honetan edo bestean ekoiztea behartzen dio. Kontsumitzailea ez da ekoizlea baino askeago. Bere iritzia bere baliabide eta beharretan oinarritzen da. Bata zein bestea egoera sozialagatik daude zehaztuak, zeina aldi berean oro har gizarte antolakuntzaren menpekoa den. Dudarik gabe, patatak erosten dituen beharginak eta dentelak erosten dituen ohelagunak bakoitzak bere iritziari jaramon egiten diote. Baina beren iritzien aniztasuna munduan betetzen duten kokapenaren ezberdintasunagatik azaltzen da, eta kokapen ezberdintasun hau gizarte antolakuntzaren produktua da.

 (…)

 Ikusten dugun eran, Proudhon jaunak lanaren balioa produktuen balioaren “kausa efiziente” bihurtzen du, halako punturaino non soldata, “lanaren balioaren” izen ofiziala, bere aburuz, gauza ororen salneurri osoa osatzen duen. Hona hemen zergatik sortzen dion ezbaia Say-en objekzioak. Lan-salgaian , errealitate izugarria dena, ez du elipsi gramatikal bat baino ikusten. Esan nahi duena egungo gizarte osoa, lan-salgaian oinarritutakoa, hemendik aurrera lizentzia poetiko batean oinarritzen dela, irudizko esamolde batean. Eta gizarteak jasaten dituen “arazo guztiak ezabatu” nahi baditu, egin behar duena zehaztapen itsusiak ezabatzea, lengoaia aldatzea da, eta honetarako Akademiara zuzendu eta bere hiztegiaren argitalpen berri bat eskatu behar duen. Ikusi berri dugun guztia eta gero, ez da zaila ulertzea zergatik Proudhon jaunak, ekonomia politikoko obra batean, beharrezkoa jo duen etimologiari eta gramatikaren beste parteei buruz hitzaldi luzeetan zabaltzea.(…)

 Mundu guztiak daki, eskaintza eta eskaria orekatzen direnean, edozein produktu baten balio erlatiboa honetan eratutako lan kantitateaz zehazki erabakitzen dela, hots, balio erlatibo honek proportzionaltasun harremana hain zuzen ere azaldu berri dugun zentzuan azaltzen duela. Proudhon jaunak gauzen ordena alderantzikatzen du. Has zaitezte, dio, produktu baten balio erlatiboa bere baitan duen lan kantitatearen arabera, eta orduan eskaintza eta eskaria era hutsezinean orekatzen dira. Ekoizpena kontsumoari egokituko zaio, produktuak beti aldatuko dira eta beren ohiko salneurriak zehaztasunez beren balio zehatza azalduko dute. Mundu guztiak esaten duen eran esan ordez: eguraldi ona egiten duenean, jende asko paseatzera doa, Proudhon jaunak bere pertsonaiak paseora ateratzen ditu eguraldi ona bermatu ahal izateko.(…)

 Proudhon jaunak Dunoyer jaunetik hartzen du industria erauztzailearen adibidea fruituen bilketa, artzaintza, ehiza, arrantza, eta abar.-, industria sinpleena dena, kostu gutxienekoa eta gizakia “bere bigarren sorkuntzaren lehen egunean” hasi zenarekin. Bere lehen sorkuntzaren lehen egunean genesian dago deskribatua, Jaungoikoa munduko lehen industriala bezala aurkezten diguna.

Egia esan, gauzak Proudhon jaunak irudikatzen dituen era oso ezberdinean gertatzen dira. Zibilizazioaren hasieratik bertatik, ekoizpena mailen, estamentuen, klaseen arteko aurkakotasunean oinarritzen hasten da eta azkenik, pilatutako lanaren eta zuzeneko lanaren arteko aurkakotasunean. Aurkakotasunik gabe ez dago Aurrerapenik. Honetara da gure egunak arte zibilizazioa menperatu den legea. Ekoizpen indarrak egun arte garatu dira klaseen arteko aurkakotasun erregimen honi esker. Gizakiak maila goragoko produktuen sorkuntzara eta industria konplexuagoetara dedikatu ahal izan zirela langile guztien behar guztiak aseak zeudelako baieztatzea, klaseen arteko aurkakotasunaren abstrakzio egitea eta garapen historiko osoa gainazpikatzea esan nahiko luke. Enperadore erromatarren garaietan itsas aingirak pisina artifizialetan elikatzen zirelako, biztanleria erromatar osorako elikagai ugari zegoela esan nahiko balitz  bezala da; aitzitik, erromatar herria ogia erosteko beharrezkorik gabe ikusten zuen bere burua, aristokrata erromatarrek itsas aingirenbazka gisa botatzeko esklaboen faltarik ez zuten bitartean.(…)

 Gutxien kostatzen duten gauzak kontsumo handienekoak direnez, erabilgarritasun handienekoak izan beharko direla esatea, aguardientaren erabilera hain zabaldua, bere ekoizpen kostu baxuagatik zehaztua, bere erabilgarritasunaren froga biribilena denaren parekoa da; proletarioarentzat patatak haragia baino osasungarriagoak esatearen parekoa da; indarreko gauzen egoera onartzearen parekoa da; azkenean, Proudhon jaunarekin batera hura ulertu gabe gizarte baten apologia egitearen parekoa da.

 (…)

 Proudhon ekonomista jaunak oso ongi ikusten jakin du gizakiek oihala, ehuna, zeta, egiten dutela, ekoizpen harreman zehatzen esparruan. Baina ikusten jakin ez duena ekoizpen harreman zehatz hauek gizakiagatik ehuna, lihoa, eta abarren. era berean ekoitziak direla izan da. Ekoizpen harremanak ekoizpen harremanei estuki lotuak daude. Ekoizpen indar berriak eskuratzerakoan, gizakiek ekoizpen moduz aldatzen dute, eta ekoizpen modua aldatzerakoan, bizia ateratzeko era, beren harreman sozial guztiak aldatzen dira. Besoz mugitutako errotak jaun feudalen gizartea ematen digu; lurrun-errotak, kapitalista industrialen gizartea.(…)

 Honetarako arrazoi berri bat asmatu du, ez dena ez arrazoi absolutua, garbia eta birjina, ezta gizaki aktibo eta dinamikoen arrazoi arrunta garai historiko desberdinetan, baizik eta mota guztiz partikularreko arrazoia, gizarte-gizabanakoaren arrazoia, subjektu-gizateriarena, Proudhon jaunaren lumak batzuetan “jenio soziala” gisa, “arrazoi unibertsal” gisa, edo azkenik, “gizaki arrazoia” gisa ere aurkezten duen arrazoia. Hala ere, arrazoi honi, hainbeste izenekin arrautzeztatua, memento oro Proudhon jaunaren arrazoi indibiduala gisa ezagutzen zaio bere alde on eta alde txarrarekin, bere antidoto eta bere arazoekin.

 (…)

Lanaren banatzea, Proudhon jaunaren iritziz, betiereko lege da, kategoria soil eta abstraktua. Ondorioz, abstrakzioa, ideia, hitza nahiko dira lanaren banatzea garai desberdinetan azaltzeko. Kastak, korporazioak, manufakturaren erregimena, industria handia hitz bakar batekin izan behar dira azalduak: zatitu. Hasi zaitezte “zatitu” hitzaren zentzua ondo ikasten eta ez duzue garai bakoitzean lanaren banatzeari izaera zehatz bat ematen dioten eragin anitzak ikasteko beharra izango.(…)

 Lanaren banatzeak behargina egiteko laidogarri batera murrizten du; egiteko laidogarri honi arima ustel bat dagokio; arimaren usteltzeari soldataren gero eta gutxitze handiago bat dagokio. Eta soldataren gutxitze hau arima ustel bati dagokiola baieztatzeko helburuarekin, Proudhon jaunak dio, bere kontzientziaren deskargurako, halakoa dela kontzientzia unibertsalaren nahia. Barneratua egongo da Proudhon jaunaren arima kontzientzia unibertsalean?(…)

 Merkatuaren zabaltzea, kapitalen metatzea, klaseen kokapen sozialetan gertatutako aldaketak, beren diru-sarrera iturriez gabeturiko jende andanaren agerpena: horiek dira manufakturaren osaketarako baldintza historikoak. Langileriaren kongregazioa tailer manufakturotan ez zen, Proudhon jaunak esaten duen eran, berdinen arteko lagun-paktuen obra izan. Manufaktura ez zen gremio zaharren baitan jaio. Merkataria da tailer modernoaren ugazaba bihurtzen dena, eta ez gremioen aurreko maisua. Ia toki orotan manufakturaren eta artisau-lanbideen arteko borroka amorratua ematen da.(…)

 Proudhon jaunaren aburuz, lan tresnen kontzentrazioa lanaren banatzearen ezeztatzea da. Egia esanda, berriro ere guztiz kontrakoa ikusten dugu. Tresnen kontzentrazioa garatzen doan neurrian, lanaren banatzea ere garatzen da, eta alderantziz. Horregatik, mekanikan asmakizun handi oro lanaren banatze handiago batez da jarraitua, eta lanaren banatzearen garapen oro bideratzen du, era berean, asmakizun berrietara mekanikaren menperatzean.(…)

 Laburbilduz, Proudhon jauna ez da burges-ttipiaren idealatik haratago joan. Eta ideal hau burutzeko, ez du tailerreko kideen, edo gehienez, Erdi Aroko artisau maisuen baldintzara geu murriztera baino ezer hobeagorik ulertzen. Nahiko da, dio bere liburuaren toki batean, bizitzan behin maisulan bat sortu izana, behin bakarrik gizona sentitu izana. Ez al da hau, hala forman nola mamian, Erdi Aroko artisau gremioek eskatutako maisulana?

 (…)

 Monopolioa gauza ona da, arrazoitzen du Proudhon jaunak, maila ekonomiko bat delako, “gizateriaren arrazoi inpertsonalaren” jarioa. Konpetentzia ere gauza ona da, aldi berean maila ekonomiko bat delako. Baina ona ez dena monopolioaren errealitatea eta konpetentziaren errealitatea da. Eta okerrena konpetentzia eta monopolioa elkar irensten dutela da. Zer egin? Betiereko bi ideia hauen sintesia bilatu, Jaungoikoaren barnetik atera, non antzina-antzinako denboretatik lagata dagoen.(…)

 Irakurleari Proudhon jaunak detaile ekonomikoak erakusten dituen eraren ideia bat emateko, nahikoa izango da esatea, bere iritziz, kontsumoaren gaineko zerga berdintasun jomuga eta proletalgoa laguntzeko ezarri zela.(…)

 Behaketa labur hauek nahikoa izango dira irakurleari Proudhon jaunaren burutapenei buruz ideia zuzen bat emateko, poliziaren edo zergen, ekonomia balantzearen, kredituaren, komunismoaren eta biztanleriaren inguruan. Apustu egiten dugu kritikarik bihozberarenak ere auzi hauei eskainitako kapituluak serioski ekiteko ezgai izango dela.

 (…)

 Irabaziaren eta soldaten igoera eta jaitsierek kapitalistek eta langileek laneguneko produktuan parte hartzen duten proportzioa besterik ez dute azaltzen, kasu gehienetan produktuaren salneurrian eragin gabe. Baina “soldaten igoera batez jarraituriko grebek salneurrien igoera orokor bat, garestitzearen handitze bat, eragiten dutenaren” gisako ideiak ezin dira poeta ez ulertu baten garunean besterik ezin dira jaio.(…)

 Industria handiak leku berdin batean elkar ezagutzen ez duten gizabanakoen masa elkartzen du. Konpetentziak beren interesak zatitzen ditu. Baina soldataren defentsa, ugazabaren aurreko guztientzat komuna den interes honek, erresistentzia ideia komun batean biltzen ditu: koalizioa. Ondorioz, koalizioak beti helburu bikoitz bat bilatzen du: beharginen arteko konpetentziarekin amaitu kapitalistei konpetentzia orokor bat egiteko. Erresistentziaren lehenengo jomuga soldataren defentsara murrizten bazen, geroago, kapitalistak ere errepresioaren ideiaz mugituak elkartzen diren neurrian, koalizioak, isolatuak hasiera batean, multzoak osatzen dituzte, eta beren elkarteen beharginen defentsa kapitalaren aurrean, beti batuak, beraientzat soldataren defentsa baina beharrezkoa izaten amaitzen du. Halako punturaino da hau egia, ekonomista ingelesek beren harriduratik ateratzen ez zirela beharginek soldataren zati nabarmen bat, ekonomista hauen aburuz, soilik soldataren alde borrokatzeko sortu ziren elkarteen alde sakrifikatzen zutela ikustean. Borroka honetan -benetako gerra zibila- etorkizuneko gudurako ale guztiak biltzen eta garatzen doaz. Puntu honetara iristerakoan, koalizioak izaera politikoa hartzen du.(…)

 Baldintza ekonomikoek lehenik biztanleriaren masa langileetan bihurtu zuen. Kapitalaren menperatzeak masa honetara egoera komun, interes komunak, bat sortu ditu. Honela, masa hau jada klase bat kapitalaren aurrean, baina oraindik ez da berarentzat klasea. Borrokan, zeinez fase batzuk baino ez ditugun adierazi, masa hau batzen da, berarentzako klase gisa egituratzen da. Defendatzen dituen interesak klase interesak bihurtzen dira. Baina klasea klasearen aurkako borroka, borroka politikoa da.

 (…)”

 

 Miseria de la filosofía (euskaratua) – Karl Marx

 

Zartada gehiagorako:

Carta de Marx a P.A. Annenkov

Carta de Marx a J.B. Schweitzer

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: