7 comments


426292_1519

Sare Antifa: antifaxistak bai, BURGESAK ERE BAI!

 

 

Duela zenbait egun honako mezua izan zen igorria SareAntifaxistaren posta elektronikora:

“Kaixo Sare Antifaxista:

aurreko egunean faxismoaren izaeraz eta honek europa inperialistan duen eraginaz mintzo zen azterketa bidali genizuen. Bere burua Euskal Herriko antifaxismoaren koordinatzaile nagusitzat duen kolektibo izanda, harritu egin gaitu inolako aipamenik agertu ez izana zuen orrialdean. Badago jakiterik zein arrazoi izan da gure idatzia baztertzera eraman zaituena?

Milesker zuen arretagatik”

Orain arte erantzunik jaso ez dugunik, guk geuk bilatu behar izan ditugu arrazoiak. Hurrengo lerroetan “antifaxista” hauen inguruko azterketa plazaratuko dugu:

Hasteko aipatzekoa da erabiltzen duten ikur antifaxista KPD alderdi komunista germaniarrak asmatu zuela, nahiz eta ikusiko dugun eran, hauek komunistaz aski gutxi eduki.

Lehen begiradan erraz ikusten da faxismoa, klase borrokaren ikuspegitik bere osotasunean fenomeno kapitalista gisa hartu baino, gizarte burgesaren baitako balio atzerakoienen adierazpen gisa, edo are gutxiago, XX.  mende hasierako gertakari krudel eta produktu ideologiko faxisten jarraitzaileen jarduera gisa soilik hartzen dutela. Hots, Kapital monopolistak krisi politiko garaian ezartzen duen diktadura burgesaren (Kapitalaren klase-nagusitasuna bermatzeko eta langileria zapaltzeko egitura politiko eta militarra, Estatu burgesean gorpuzten dena) menperatze mota gisa baino, gizagaldu batzuen folklore politiko baldar gisa hartzen dute. Hori errepresioarekin erlazionaturiko guztiari “faxista” deitzen ez diotenean, langileriaren baitan “demokrazia puruaren” ideia zabalduz ,demokrazia-burgesa Estatu kapitalistaren menperatze, eta ondorioz errepresiorako egitura klasista, mota ez balitz bezala.

Hauen aldarrikapen errepikatuenetako bat alderdi neo-nazien ilegalizazioa da. Era honetan, garai inperialistako Estatua klaseen arteko izaki neutro gisa irudikatzen dute, klase borrokan nolabaiteko “arbitroa” balitz, eta ez klase zapaltzailearen tramankulu gisa. Ikuspuntu honek ideologia burgesa indartzen du, eta behargin klasea Kapitalari eta honen ehiza-txakurrei aurre egiteko lanabes teoriko eta politikoetatik gabetzen du. Honek ezinbestean interklasismora eramaten du, aurrerago sakonago aztertuko duguna. Baina burgesiarekin elkarlan honen arrisku handiena ez da bere alderdi eta plataformekin egiten den bateratze puntuala, baizik eta hauek egiten duten erreformismoaren ekintzetan batera joatea, herri langilearen baitan burgesiaren euskarri bihurtuz. Behargin aristokraziaren edozein deialdiri egiten dioten hedapena, hala nola otegistekin duten portaera adiskidetsua hemen kokatu daitezke. SareAntifaxistak zeharo betetzen duena.

Badago alamena ematen duten beste gai nagusi bat, erreforma frankistarekin Estatu espainiarrean emandako haustura eza dena. Honen bitartez azaldu nahi dituzte burgesiaren partez langileriaren eta herrien aurkako eraso guztiak, instituzio burgesetan faxistak egoteagatik izango balira bezala. Berriro ere Estatuaren klase izaera baztertzen dute eta ez dute ulertzen instituzio horiek errepresiboak direla diktadura burgesarentzat beharrezkoak direlako, klase jabearen ordena zaintzeko eta herri langilea zapaltzeko. Kapital monopolistaren Estatuaren oinarri dira, hau frankismotik nahiz errepublikartasun frantziarretik eratorria izan.

Ezaguna da burgesia inperialistak egiten duen kosmopolitismoaren (txobinismoaren txanpon kapitalistaren beste aurpegia) erabilera herrien izaera zapuzteko, beren Kapitala, produktuak eta agintea hauen gizarteetan sartzen joateko. Guzti hau ezinbestean estaldura ideologiko batekin aurkeztu behar dute, “unibertsaltasunaren” edota “munduko hiritartasunaren” estaldurarekin. SareAntifaxistak guztiz bat egiten du Kapitalaren estrategia honen mozorro anitzekin. Honela, antifaxismoa burgesiaren ordenaren aurkako behargin klasearen borrokarako lehia areagotzea sustatzeko erabili baino, “gutxiengoen defentsan” estalita era guztietako mugimendu burges-ttipi endekatuei ematen diete babesa (animalismoa kasu), Kapitalaren beharren eta egoera berrien aurrean honen zapalkuntza bermatzeko, berak sortzen duen usteltzea bidezkotzeko pentsaeren hedatzaileak bihurtzen direlarik.

Honen harira, lotsagarria da PussyRiot propaganda kapitalistaren produktu nazkagarriaz eta honen kide anti-komunista eta aldekoez egiten duten defentsa. Zorionez, badaude “inteligentzia” zerbitzu yanki-sionisten amarruak azkar harrapatzen dituztenak, mendebaldeko langileriari politikoki hausle gisa saldu nahi digutena oligarkia anglosaxoiaren gionistek sortutako lunpen produktu endekatu bat besterik ez dela ikusten laguntzen digutenak.

Burgesia inperialista mendebaldarrekin “sintonia”rekin jarraituz, adierazgarria da Ekialde Ertainean ematen ari diren eraso inperialista eta honetarako erabiltzen ari diren islamo-faxisten inguruan hitzik ere ez esatea. Zabor mota hau Libia-ko eraso genozidan izan zen erabilia lehenengoz era handian. Bertan eman ziren bidegabekeria guztiak  azaltzea mingarriegia da, baina hauek esan zuten guztia NATOren  aginduetara zeuden “errebeldeen” rap talde bat neonazia zela izan zen. Gertuago, Siria-ko Errepublika Laikoaren aurkako erasoa dugu. Hemen ere islamo-faxistak bloke inperialista mendebaldarraren ehiza-txakur gisa jokatzen dute, talde etniko ezberdinen sarraskia, emakumeen aurkako gorroto eta bortizkeria, adierazpen sexual ororen debekua eta intolerantzia erlijiosoa aurrera eramanez. Baina dirudienez SareAntifaxista ez da honetaz enteratu. Eurozentrismoa soilik, ala zerbait gehiago?

 Duela gutxi beren kide bati egindako elkarrizketa batean, hurrengoa bota zuten:

“(…)Nahiz eta bozketetan ez anitz sinetsi, dakidana da sistemaz oso kritiko den Syriza ezkerreko koalizio antikapitalistak emaitza onak lortu dituela. Beraz, uste dut posible dela.(…) Alderantziz, Syriza gorantz doala baieztatzen bada eta antifaxistek herritarren sostengua eta laguntza baldin badute, giltza guztiak eskuetan dituztela uste dut.(…)”

Geldi hor! Benetan behargin aristokrazian eta burgesia-ttipi “aurrerakoian” oinarritutako Kapital monopolistaren ezkerreko eskua den sozialdemokrazia faxismoaren aurka borrokatzeko tresna eraginkor gisa hartzen dute? Mugimendu antifaxistaren historiak erakusten digu sozialdemokrazia beti diktadura burgesaren mantentzera, eta ondorioz faxismoaren garaipenera eta herri langileriaren ale aurrerakoienen sarraskira, lagunduko duela langileria Proletalgoaren Diktaduraren aldeko borrokan lagundu baino. Eta azkeneko hau da zinez faxismoarekin amaitzeko era bakarra. Sozialdemokraziak klase borroka ukatzen du, eta Estatu burgesa “gizarte osoaren” zaindari denaren ideia zabaltzen du, herri langilearen baitan ideologia burgesa indartuz. Honengatik, eta iraultzaileak saltzeko eta gerra inperialistak babesteko duten jarreragatik, “sozialfaxistak” izen zehatza jaso zuten.

Egia da hauekin aliantza taktikoak egin daitezkeela, baina betiere behargin klasearen antolakuntza burujabea bermatuta izanda, hots, Alderdi leninista indar burujabe gisa jokatuz, langileria ordena burgesa uzkailtzera eta botere iraultzailea eraikitzera eramango duena. Herri langileari kontrakoa esatea, kantu bakezale eta erreformistekin nahastea, etsaiaren alde ipintzea besterik ez du esan nahi, beren bortizkeria iraultzailearekin soilik lortuko baitute gizarte klasista hautsi eta Sozialismoaren eraikuntzari ekitea. Komuniston egitekoa langileriaren borrokarako lehia areagotzea da Estatu burgesaren egitura errepresibo guztia zanpatzeko prestatua egon dadin, faxismoak eragindako beldurra honen aurkako gorrotoan eta Iraultza Sozialistaren aldeko indarrean bihurtuz.

 

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

7 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Comunicado de solidaridad con los cuatro acusados de pertenecer a Resistencia Galega – ESI taldea

    http://garkolektiboa.blogspot.com.es/2013/10/comunicado-de-solidaridad-con-los.html

  2. “Quitar una vida humana es el peor de los crímenes. El asesinato de hoy crea un clima de inestabilidad y apunta hacia nuestra democracia”, comunicado de Syriza el partido radical de izquierdas según lo define El Mundo.
    http://jmalvarezblog.blogspot.com.es/2013/11/syriza-dixit.html#more

    hori duk antifaxismoa, dianaren erdian, txo! jajaja!

  3. arratoi troskistak beraiena egiten jarraitzen dute:

    ALERTA ANTI-IMPERIALISTA: Los trotsko-imperialistas organizan acto con Santiago Alba Rico este miercoles en Santander

    http://odiodeclase.blogspot.com.es/2013/11/alerta-anti-imperialista-los-trotsko.html

  4. Comunicado de Núcleo Terco por la detención de Carlos Rivas y concentración solidaria.

    http://rsamadrid.wordpress.com/2013/11/26/comunicado-de-nucleo-terco-por-la-detencion-de-carlos-rivas-y-concentracion-solidaria/

    SareAntifaxista MUTU. Non dago beren elkartasun “antifaxista”?

  5. bonito video, con la bandera negra… jajaja! que no te enteras estalinista cabron! juasjuasjuas ARTABURU!

    • “que no te enteras”? anarko-drogozale egozentriko batek esan behar al digu zertaz hitz egiten dugun?

      “estalinista”… zergatik ez hoa “Canal Historia” edota propaganda inperialistaren beste txakur baten iturrietara (zuen Orwell koro britaniarraren lekaioa adibidez) kontzeptu anti-komunisten berritzea egitera?

      Gora marxismo-leninismoa! Gora nazioarteko langileria! GORA STALIN!

      PD: blog honetan euskara da hizkuntz eramailea, beraz eskertuko genizuke hau erabiltzea komunikatzeko. Baina beharbada zu “kosmopolitegia” zara horretarako, ezta?

  6. Hona hemen azaldutako ildoarekin bat egiten duen (eta ondorioz guztiz baliogabea den) plataforma “antifaxista” sozialdemokrata, erreformista, endekatu eta anti-komunista:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: