Leave a comment


1235481042260_f

Garaipen Martxa, Mosku, 1945

 

“Bizi izan zen, ulertu zuen, borrokatu zuen, eta horren alde hil zen. Juduz tratatu zuten, ateoa zenean, eta hiruki gorri komunista eta espainiarraren S-a ipini zioten. SESB-ari eta Stalin-i gorak ematen hil zela esaten dute.”

Nazismoak sarraskitutakoei omenaldian, SESB, 1948

 

“Harro, aurrez aurreko pelotoia desafioz begiratu zuen. Faxista madarikatuak! deitu zien. Tiro-sorta hilkor batek bere ama, militante komunista, emakume osoaren gorputza zeharkatu zuen. Bere lagunak burdin hesitik begiratu zuen bere baitan bilduta. Ukabila itxia zuen, eta irrifar bat bere ahoan.”

Auschwitz-Birkenau, Polonia, 2005

 

 

“(…) Sobietar Batasunaren borroka Germania nazia eta bere aliatuen aurka, Lenin-en Alderdia izan zuen buru: behargin klasearen eta herri sobietar osoaren abangoardia borrokalaria. Alderdiaren Erdiguneko Batzordeak, herriaren eta Estatuaren zoriaren, sozialismoaren kausagatik, erantzukizun historikoaz jabetuta, gerrak eragindako zailtasun ikaragarriak gainditzeko bere jakintasuna eta izugarrizko adorea agerian utzi zuen; gizartearen indar material eta espiritual guztiak mugiarazi zituen; etsaia garaitzeko eta garaipen osoa eskuratzeko herri sobietarra iradoki eta antolatu zuen. Sistema sozialistaren onurak, Alderdi Komunistaren ikurraren peko herri osoaren kohesioak, Estatu sozialistaren garaitezintasunaren iturri garrantzitsuenak bilakatu ziren, behargin klaseak, nekazalgo kooperatibistak, herri-enteleguak, Sobieten herriaren nazio eta nazionalitate guztiek beren baterako esfortzuarekin Aberri Gerrate Handian erdietsitako garaipenarenak.

(…)

Egia esan, faxismoa segidan eta zuzenean bideratua zegoen herrien mugimendu iraultzailea, eta lehenengoz, behargin klasea eta bere abangoardia: nazioarteko mugimendu komunista, zapaltzera. Nazioarteko Komunistaren VII. Kongresuak, 1935en, seinalatzen zuen: “germania faxista mundu osoari argi eta garbi erakusten ari da zer itxaron dezaketen masa herrikoiek faxismoa garaile ateratzen den tokietan. Gobernu faxista amorratuak behargin klasearen onena sarraskitzen ari da, bere lider eta antolatzaileei, kartzela eta kontzentrazio-eremuetan. Sindikatuak suntsitu ditu, elkarte kooperatiboak, langileen antolakunde legal guztiak, hala nola faxistak ez diren beste antolakunde politiko eta kulturalak. Langileak beren interesak defendatzearen oinarrizko eskubideaz gabetu ditu. Herrialde guztiz jantzia iluntasunaren, basakeriaren eta gerraren fokua bihurtu du.

(…)

Historiak ez ditu ezagutzen hitlerianoek SESBn lurraldetan egindako baino krimen ikaragarriagorik. Horda faxistek hamar milaka hiri eta herrixka sobietar hondakinetan bihurtu zituzten. Hiritar sobietarrak emakume, haur ezta edadetuez errukitu gabe hiltzen eta torturatzen zituzten. Erasotzaileen partez okupatutako herrialdeen biztanleriara erakutsitako krudelkeria, mukuruka gainditua izan zen lurralde sobietarrean. Krimen guzti hauek idatziak daude, benetakotasun dokumentalaz, Erasotzaile Germano Faxisten eta beren Gaizkideen Krimenen Inbestigaziorako Estatu Komisio Ezohikoan argitaratutako aktetan eta mundu osoaren ezagutzan ipiniak izan dira.

(…)

Historiak ez ditu ezagutzen faxistek beren konkista helburuen erdiestera iristeko egindako baino krimen basatiagorik. Oswiecim, Majdanek, Treblinka, Dachau, Mauthausen, Buchenwald, Ravensbrück. Hauek eta heriotzaren “industria” faxistaren beste izenak, non SESB, Polonia, Frantzia, Jugoslavia, Txekoslovakia, Herbehereak, Belgika eta beste herrialdeen 11 milioi hiritar sarraskituak izan ziren, ez dira inoiz herrian memoriatik ezabatu.(…)

Bigarren Gerrate Mundutarraren iragatean, faxismoa garaitua izan zen, baina ez ziren bere berpiztea ekartzen duten sustrai klasistak ezabatu. Faxismoa, bere kontraesan guztien areagotze baldintzetan erregimen kapitalistaren fruitu zen eta izaten jarraitzen du.Eta okerra izango litzateke gaur egun faxismoaren berpiztearen arriskuari uko egitea, erregimen demokratiko burgesen faxisten mailakako eraldaketan; herrialde batzuetan diktadura militar ikaratzaile ezertan ez estaliak ezartzearen arriskuari. Txilen, Hego Afrikako Errepublikan eta beste hainbat herrialdetan jazotako gertaerek, erreakzio inperialistak masa herrikoien mugimendu demokratikoaren aurkako borrokan muturreko erregimen atzerakoiak erabiltzearen benetako aukera erakusten dute.

(…)”

 

La Segunda Guerra Mundial: Mito y Realidad (euskaratua)– Oleg A. Rzheshevski

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted azaroa 15, 2013 by aurreralangileria in anti-komunismo, inperialismo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: