6 comments


enver_hoxha_1960_new

Enver Hoxha, Moskuko 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzarrean

 

Sozialismoa, Kapitalaren menperatze-makineria eta ordena burgesa suntsitu eta klaserik eta zapalkuntzarik gabeko gizarte komunistaraino doan aro historiko osoa da, zeinetan behargin klasea Proletalgoaren Diktaduraz, Alderdi leninistan oinarritua eta Estatu Sozialistan gorpuztua,  baliatuz ekoizpen baliabideen sozializazioa, eraikuntza ekonomikoa hala nola ekoizpen harremanen eraldatze iraultzaile aurrera eramaten duen, gizateriaren askapena helburu. XX. mendean, kapitalismoa bere fase inperialistan sartuta, Iraultza Sozialisten aro bat hasi zen, zeinen ondorioz eraikuntza sozialistari ekin zitzaion munduko lurralde zabal eta anitzetan. Hauetariko lehena errusiar inperioan, 1917ko urrian eman zen, eta horregatik deritzo Urriko Zikloa.

Sozialismoak etsai indartsuen eta krudelen aurka borrokatu beharra dauka, esplotatzaileen eta beren morroien aurka, setio inperialistaren aurka, eraso militarren aurka, sabotaje ekonomikoaren aurka… baina badago hauen pareko garrantzia duen beste etsai bat. Mugimendu komunistaren baitan ematen da gizartean ematen den klase borrokaren isla, hots, kanpo borroka baten barne agerpena: berrikuspentasuna, mugimendu iraultzailerako eta Sozialismoaren eraikuntzarako beharrezkoa den teoria marxista-leninistaren maneiua, interes burgesetara moldatzeko.

Hurrengo lerroetan berrikuspentasunak nazioarteko langileriak aurrera eramandako lehen uholde iraultzailearen, Urriko Zikloaren, amaieran, eta egungo galpen egoeran, izan duen erruaren gainazaleko azterketa egingo da, materialtasun dialektikoa klase borrokaren historiari, hau da, materialismo historikoari, jarraiki.

Marx-ek, Engels-en laguntza paregabeaz, ekoizpen modu kapitalistaren, bere kontraesan nagusien, ekoizpenaren izaera sozialaren, eta klase borrokaren garapenaren azterketaren bidez, dialektika materialista ekonomia politikora aplikatuz, Sozialismo Zientifikoaren oinarriak finkatu zituen. Hau ez da munduaren eraldatzaile bat edo besteren batek asmatutako edo aurkitutako ideiak edo printzipioak, baizik eta baden klase borroka baten, gure begien aurrean garatzen ari den mugimendu historiko baten, benetako baldintzen multzoaren adierazpena. Horregatik teoria utopiko edota erreformista burges guztietatik bereizten da, ez baitu ezer asmatzen, baizik eta egitura klasisten garapen lege objektiboen ezagutze zientifikoaren ondorioz Sozialismoa halabeharrezko gauzapenezko helburu gisa aurreikusten du. Hauek ideologia burges-ttipi guztien hala nola beren teoria eta metodoaren desitxuratzen aurka borroka zuten beren bizi osoan zehar.

Lenin zelako intelektual batek hauen lana ikasten hasi zenerako, ideologia burgesak guztiz hartua zuen langile mugimenduaren zuzendaritza politikoa, kapitalismoaren garapenak bere fase inperialistara igarotzea eragiten ari zenean. Honen adierazle nagusia sozialdemokraziaren II. Nazioartekoak I. Gerrate Mundutarraren alde agertu izana,  burgesiaren kredituen alde bozkatuz, eta sozial-txobinismoa besarkatuz langileak euren artean hiltzera bultzatuz, Kapital monopolistaren buru ezberdinen onurarako. Garai inperialistan, non kapitalismoaren baitako kontraesan guztiak areagotzen diren, marxismoari izate iraultzailea itzuliz, garai berrira eguneratuz, Lenin-ek langileria botere politikoa eskuratzeko lanabesaz hornitu zuen, Mota Berriko Alderdiaz (Alderdi leninista). Honela boltxebikeek errusiar inperioa suntsitu eta Sozialismoaren eraikuntzari ekin zioten, anarkista, mentxebike, sozial-iraultzaile eta burgesiaren gainontzeko lekaioak zanpatuz.

SESB eratu zen, eta eraso inperialista eta guda zibilaren ondorioz, NEP ezarri zen beharrezko atzerapauso gisa, erdi-feudaltasunetik ateratzeko metatze fase kapitalista. Lenin hil ondoren, bi joera berrikustzaile agertu ziren berak maisuki era sortzailean ezaugarritutako Sozialismo Zientifikoaren aurka: alde batetik, “ezkerrekoa”, mentxebike baten jarraitzaileena, troskistena. Hauek Sozialismoaren eraikuntza ekonomikoaren aurka zeuden, ustez lehenik Iraultza Sozialista mendebaldean eman behar zelako, industrialki askoz gehiago garatutakoa. Hizkera ezkertiar honek kapitalismoa iraunarazteko bere nahia ezkutatzen zuen. Horregatik Topgrom-ak (erbesteratutako zarista aberatsen erakundea) diruz laguntzen zituen. Bestetik, “eskuinekoak” (Bujarin, Zinoviev…), Sozialismoaren eraikuntza burgesia nazionalarekin batera egin zitekeela argudiatuz, hauek gutxinaka Sozialismoan integratuko zirelakoan, NEP mantentzea eta kulak-en (nekazal lurretako aberatsak) desjabetzearen aurka agertzen ziren. Baina borroka ideologiko latza aurrera eramanez eta behargin klasean eta nekazalgo iraultzailean sostengatuz, marxista-leninistek, boltxebikeen agintariek, Molotov, Kalinin, Kaganovich, Malenkov… Stalin buru zutelarik, kolektibizazioa aurrera eman zuten, industrializaziorako pausu ikaragarriak eman eta Sozialismoaren eraikuntza ekonomikoari ekin zioten. Garai honetan proletalgo sobietarrak zerrenda-ezinezko aurrerakuntza lortu zituzten, bai langileen duintasunaren alde, hala nola elkartasunezko gizarte baten eta egoera ekonomiko oparo baten alde. Aldi berean, gizarte zaharraren eraginen, oportunismoaren eta burokratizazioaren aurka, Alderdiak purgaketa kanpainak egin zituen, Moskuko Epaiketetan bere puntu gorenera iritsiko zirenak, non aurreko berrikustzaileen buruen eta Gestapo naziaren eta Japoniar inperialisten arteko harremanak agerian ipini ziren, herrien aurkako krimenetan.

Sozialdemokraziaren burgesia inperialistaren alde pasatzearen ondorioz 20ko hamarkadan sortutako III. Nazioartekoak, Nazioarteko Komunistak, Komintern-ak, nazioarteko langileriaren borrokari indar handia eman zion, nazio askapen borroka askori bere garaipenerako sostengua emanez eta herrialde guztietako komunisten aholkulari zuhurra bihurtuz. Aipatu beharra dago urte askotan bere lehendakaria izan zen Dimitrov marxista-lennista bulgariarra, Komintern-aren VII. biltzarrean faxismoaren ezaugarritzea baita honen aurkako gida iraultzailea azaldu zituena, Estatu inperialisten aurkako Garaipenerako ezinbestekoa izan zena. Armada Gorriak askatutako hainbat herrialdeetan, non Iraultza Sozialistarik ez zen gertatu eta komunisten indarra txikia zen, Herri Demokrazia Proletalgoaren Diktaduraren hazi etapa gisa eraikitzearen egitasmoa defendatu zuen. Esanguratsua da ere Albaniar Estatu Sozialista berriari emandako babesa Yugoslavia-ren erasoen aurrean. Komintern-aren deuseztearen ondoren, honen aholkuz bere ikuspegi metafisiko-idealista zela eta Txinako Alderdi Komunistaren gidaritzatik baztertutako Mao Zedong alderdiaren bridekin egin zen.

Guda antifaxista ondoren berrikuspentasuna boterera heldu zen lehenengo herrialdea Yugoslavia izan zen. Tito eta bere aginte-talde militarrak burgesia inperialista anglosaxoiari saldu ziren, hauen Kapitalaren barneratzea lagunduz, beraientzat sator-lan kontrairaultzailea eginez, eta albaniarren eta komunisten aurkako errepresio eta sarraskiak aurrera eramanez. Beren zuribidea betiko ideia burgesak ziren, “sozialismo autogestionatua”ren aitzakipean kapitalismoaren alde eginez, “herri osoaren” Fronte baten eta Alderdi leninistaren aurkako politikari helduz, eta ondorioz ez zen Sozialismoaren inolako eraikuntzarik eman.

Nazioarteko proletalgoaren garaipen eta aurrerapenak eztabaidaezinak ziren, baina 1953n zorigaitz batek guzti hau kolokan ipiniko zuen: Stalin burkidearen heriotza, inguruabar arraroetan. Ondoren Kruschev-ek, goi karguko militar eta burokratez babestuta, estatu kolpea eman zuen Abakumov eta Beria fusilatuz (NKVDren zuzendaria). Ez kasualitatez, berrikustzaile hauek hartutako lehen erabakietakoak goi karguko militar eta burokraten lana gainbegiratzen zuten komisario politiko komunisten egitekoa kendu eta enpresen irabazien %50 baino gehiago zuzendariei bideratzea izan ziren. Honela “herri osoko estatua” aldarrikatuz, Proletalgoaren Diktadura deuseztatu eta kapitalismoaren berrezarkuntzarako bidea ezarri zuten, ekoizpen harreman kapitalistak berrezarriz, eremu sozialistako herrialdeen usteltzea zabalduz eta herri demokrazien Sozialismoaren eraikuntza zapuztuz. 1956ean SBAKren XX. Biltzarrean, beren ildo anti-komunista ezartzeko Stalin burkideari buruzko “informe sekretua” atera zuten, inperialistek erabilitako gezur guztiak errepikatuz, honela marxismo-leninismoa eta honen irakaspenak erasotzen zituztelarik. Gerora berrikustzaileek baztertutako Zhukov mariskalak onartu zuen dena faltsua zela, baina beren interesak ezartzeko erabili zutela. 1957. urtean ildo marxista-leninista berrezartzeko ahalegina egin zen Alderdiaren barnetik baina berrikustzaileek “anti-alderdi taldea” (Molotov, Malenkov…) egotzi zuten. Honen zergatia Sozialismoan, nahiz eta esplotatzaileak klase gisa desagerraraziak izan, klase borroka beste forma batzuen menpe ematen delako da, lanaren banaketa deuseztatu eta komunismora iritsi arte. Kontuan izan behar da ere gizarte klasisten usadioen iraunaraztea hala nola inperialisten setioaren eragina edota faxisten aurkako Aberri Gerrate Handian lehen lerroko 800 mila komunista hil izana.

1960en Moskuko 81 Alderdi Komunista eta Beharginen Biltzarra egin zen. Bertan SBAKeko berrikustzaileek eremu sozialistako gainontzeko herrialdeei ofizialki beren ildoa ezartzeko intentzioa zuten, jada marxista-leninisten purgaketak abiatu baziren ere. Baina biltzar honetan ahots bat altxatu zen berrikustzaileen maneiuen aurka, Enver Hoxha-rena, Albaniako Lanaren Alderdiaren izenean, marxismo-leninismoaren eta Stalin burkidearen defentsa tinkoa eginez, herrialde txiki bat izateagatik jasandako presio guztiei aurre eginda. Ibarruri PCEko salduak beren nagusi berrikustzaileak babesteko asmoz erantzun zion inperialismoarekin “aldi bereko izate baketsua” eta Sozialismoa erdiesteko parlamentu bidezko “ildo baketsua” aipatuz. Hoxha-ri ez zioten erantzuten utzi. Honen ondorioz Nazioarteko Mugimendu Komunista zatitu egin zen, alde batetik Albania eta Txina, eta bestetik SESB eta hauen lekaioak zeudelarik, honek diktadura burgasaren menpeko herrialdeko Alderdi askotan eragin latzak izan zituelarik. Baina denborarekin ikusi zen Mao-k Kruschev-en aurka eramandako borroka guztiz oportunista izan zela, ez zuelako marxismo-leninismoaren irakaspenak eta Sozialismoaren eraikuntzarako ildo zientifikoa babesten, baizik eta NMKren buru bihurtu nahi zuela potentzia bihurtzeko nahietan. Ondorioz haustura sortu zen, eta Albaniako Errepublika Sozialista marxismo-leninismoaren itsasargi isolatu gisa geratu zen, nahiz eta mundu osoko mugimendu iraultzaileekin harremanak izan (ez kasualitatez, Euskal Herrian atzerakoiek “los de la Albania del Cantábrico” deitzen zieten ezker abertzalekoei). Urte luzeetan zehar, Sozialismoaren eraikuntzan kota altuenak eta arazo praktikoei erantzun gehienak eman zien herrialdea izan zen.

Txinan, non iraultza demokratiko-burgesaren ondoren Sozialismoaren eraikuntzari ekin zitzaion, Komintern-aren eta SESBren aterkipean (aipatzeko da lehen bost urteko planean Kao Kang-en egitekoa). Baina maoismoak kapitalismoa iraunarazteko ahalegin guztiak egin zituen, eta lortu zuen. Stalin bizi zenean Mao-k ez zuen bere  ildo berrikustzailea TxAK-n ageriko eran zabaltzeko nahiko sostengurik izan, baina SESBen marxista-leninistek boterea galdu zutenean burgesia nazional txinatarraren aldeko hau bere benetako aurpegia erakusten hasi zen. Kontra-iraultzaileei babesa alderdiaren barnean, Sozialismoa burgesiarekin batera eraiki zitekeela defendatzea (Bujarinen ildotik), Hiru Munduen Teoria (zeinen bidez herrialdeak hiru bloketan banatzen diren beren baitan klase borrokarik ez balitz bezala)… dialektika materialistaren inguruko bere ikuspegi okerra zela eta, “berezitasun txinatarren” aitzakipean, ezarritako ildoa izan zen. Hau, Txina potentzia inperialista bihurtzeko eta “3. Munduan” eskua sartzeko nahietan AEBei gerturatu zenean areagotu zen, Txile-ko faxistei sostengua eta Vietnam-go Errepublikari erasoarekin biribildu zena.

Handik aurrera jazotako iraultza ia gehienak bi bloke sozialinperialista hauen menpe erortzen ziren, hauek garapen ez-osoki kapitalista batean laguntzen zituztenak, inperialistek eskatutako baino interesen txikiagoarekin, baina betiere beraientzat onuragarriak ziren ekonomiak sortzeko, nazioarteko lanaren banaketa areagotuz eta Sozialismoaren eraikuntzaren edozein saiakera zapuztuz, burgesia inperialista mendebaldarraren uztarritik askatutako nazioei etapa demokratiko-burgesa gainditzea ekidinez, eta azken finean sozialinperialisten menera ipiniz (Afrikan gehien nabarmendu zena).

Mendebaldean, berrikustzaile sobietarren soldatapeko morroi bihurtutako alderdi komunisten agintariek hauei traizio egin eta burgesia inperialistaren menera ipini ziren. Ideologia sozialdemokratan oinarrituz eta hainbat korronte endekatu burges bere eginez, “eurokomunismoa” zelakoa sortu zuten. Honela demokrazia-burgesan Kapital monopolistak bere inguruan bildutako bloke zapaltzailearen baitan sartzea lortu zuten, inperialismoaren zaindari bihurtuz. Iraultza Sozialistaren etsai amorratu hauen artean PCF, PCI eta PCE ditugu, baita EEko likidazionistak ere (gehienak PSOEn bukatu zutenak).

XX. mendeko 90ko hamarkadan, SESBko gainegiturak zituen Estatu Sozialistaren arrastoak oztopo bat ziren “merkatu sozialismoaren” ondorioz garatutako geruza burgesarentzat, eta sozialinperialisten agintarietako batzuk guztia suntsitu eta beren blokeko ekonomiak burgesia inperialista yankiari saltzea erabaki zuten, beraiek ekoizpen baliabideen jabetza ziurtatu ostean. Honela hasi zen ekialdeko Elkarte Sozialistaren suntsiketa prozesua, guztiz usteldutako agintarien kolaborazioarekin, eta burgesia inperialista mendebaldarra harreman neokolonialistak ezartzera jauzi zen, Europar Batasunaren banderapean. Aipatzekoa da Ceaușescu-ren kasua, zein honen aurka agertu ondoren, Gorbachov-en agindupeko KGBk antolatutako eta hungariar faxistek aurrera eramandako estatu kolpe batean fusilatua izan zen. Albaniako kasuan, aldiz, Sozialismoa bere bidean jarraitzen zuelarik ere, inperialistek antolaturiko kontrairaultzaileen eta oportunisten erasoen aurrean agintariak kikildu egin ziren (adibidez, hauek botatako Enver Hoxha-ren estatuaren berreskuratzearen alde milioi 1 gutun jaso ostean ez zuten ezer egin), Estatu eta Ekonomia Sozialistaren suntsipena eta hamarkadetako atzerapena eman zelarik, kapitalismoa guztiz berrezarrita.

Era honetan eman zen Urriko Zikloaren amaiera, eta Kapital monopolistaren gainjartzea mundu osoan, kapitalismoaren aurpegirik ankerrena inolako oztoporik gabe herrialde orotara eramanez. Kapitalismo inperialistaren kontraesanen areagotzea, bloke inperialista berrien sorkuntza eta gerrateen eta esplotazio basatienari bide zabala irekitzea ekarri du. Nahiz eta geratzen diren “Ongizate Estatu” gisako honen arrastoak, adibidez: Ipar Korea (zeinetan Juche ideiak sozialismoa burgesiarekin batera eraiki daitekeela defendatu, ondorioz komunismorako bidea itxita dagoelarik), Bielorrusia (Elkarte Sozialistaren suntsiketaren aurrean gainegitura mantentzea lortu zuten agintari burges berrikustzaileak gidatuta) edota Kuba (sozialinperialista sobietarren menera ipinita industrializazioa ematea galarazi eta garatu gabeko herrialdea dena), badirudi, nazioarteko langileriaren egoera lehen uholde iraultzailea hasi baino lehenagokoaren berdina dela. Hala ere, dialektika materialistari jarraiki, klase borrokaren historian, jazotako borroka anti-kolonialisten ondorioz eta abar, aldaketa historiko unibertsalak eman dira, honen garapena espiralean dela kontuan izanda.

Marxista-leniniston egitekoa da materialtasun historikoaren lanabesaz baliatuta, Sozialismo Zientifikoaren sorbatz kritikoa ongi zorrozturik, Urriko Zikloaren azterketa sakona egitea, bere irakaspenen argitara, eta Kapitalaren alienazioaren eta memoria historikoaren aizuntzearen aurka, proletalgoak jasoko den Ziklo Iraultzaile berriaren aurrean indartsuagoa izan dadin eta prestatuagoa egon dadin botere politikoa eskuratu, Sozialismoa eraiki eta Komunismora iristeko, burgesia, gizarte egitura klasista guztiekin batera, behin betikoz historiaren zakarrontzira botaz.

 

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

*Informazio gehiagorako:             Bitácora de un Nicaragüense

                                                           Critica Marxista-Leninista

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

6 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Hau ere ondo dago:

  2. Kaixo lagunok, oraingo honetan istorio barregarri batekin gatoz zuei kontatzeko.

    Ezaguna da “Borroka Garaia Da” ezker otegistan kokatzen den “kritiko” baten bloga, zeinetan gorriz margoturiko nazionalismo burges-ttipia eguneroko gauza den (gehiegi ez luzatzeko).

    Kontua da, abenduaren 21ean “Argala 1978-2013” posta igo zuela, non “Aurrera Langileria”k idatzitako Argalaren omenezko post-eko parrrafo guztiak kopiatu zituen, baina blog honen inolako aipamenik jarri gabe. Berak Txalapartako libutik atera izango balitu bezala, tira. Tipoa ez zen ezta konturatu ere egin “kursibaz” idatzitako zatiak ez direla kopiatzen, eta hala argitaratu zuen. Lotsagarria.

    Bistan da anti-komunistek oso serio hartzen dutela marxista-leninista euskaldunon lana ezkutatzea.

    Aurrera Langileria-ko blog-eko kudeatzaileak honetaz ohartarazia izan ondoren, iruzkina ezabatu eta inolako argibiderik eman gabe dena borratu zuen post-etik.

    Hona hemen gure idatzia: https://aurreralangileria.wordpress.com/2012/09/02/268/

    Eta BGDren sarrera: http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/12/21/argala-1978-2013/

    Baina hara! Google-ek badauka “cache” deitzen den gauza bat, ezabaturikoa ikustea baimentzen dizuna.

    Ikusi: http://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/12/21/argala-1978-2013/

    Cache hau berriztatzen bada eta ez baduzue ikusten esan eta ipiniko ditut hartutako irudiak.

  3. Ia ez da ikusten BGDn ipini duzuen linkean, jarriko irudiak?

  4. Kaixo! Baina zergatik umekeri hau?. Argalaren urteurrenarako dokumentu batzuk nituen. Bat pasatu zidaten eta iturria txalapartaren liburu bat zela esan zidaten, besterik ez. Beraz beste dokumentoen artean jarri zen. http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/12/21/argala-1978-2013/

    Atzo ezezagun batek “aurrera langileria” sinatuz iruzkin bat jarri zuen. Borroka garaian irainak ez dira onartzen beraz zaborran geratu zen.

    Hau zen:

    Que cara más dura y que poca vergüenza copiarnos toda la entrada y presentarlo como si tu hubieses extraido los parrafos.
    Sabes, cuando se copia un texto a veces lkas cursivas no se pegan en el otro, y es lo que te ha pasado, paspan. Fijate bien.
    Cuidado, no se te ocurra poner un link a Aurrera Langileria no se vayan a enterar los “criticos” que pasan por aqui quienes son los marxistas-leninistas y que piensan en Euskal Herria.

    Googlera joan nintzen ea zer demontre den “aurrera langileria”.

    Egia esako, ez nuen webgune hori ezagutzen, baina iruzkina eta goian dagoena irakurtzean badakit zergatik.

    Zuekin harremanetan jartzeko ezinezkoa denez. (ez daukazue email bat edo kontaktu formulario bat). Hau esaten dizuet:

    Mezu bat bidali ordez , ez dakit… nahi baduzue esteka bat jartzeko edo nork egin duen errekopilazioa azaltzeko, goian dagoen umekeria aurkitzen dut.

    Noski errekopilazio hori. ezabatu nuela. Os la podéis quedar enterita y ponerle copyright!

    Dena den, barregarria da. Google-en -aurreralangileria.wordpress.com- bilatuz gero lehenengo sarrera (zuen webgunea kenduta) borroka garaia agertzen da. Zergatik? Badaude iruzkinetan aurrera langileriaren estekak jarrita. Ni me había dado cuenta, ya ves que preocupación ,¡uy para temblar!.

    Por lo demás, no me interesáis lo mas mínimo por vuestra actitud infantil por lo que no entraré en disquisiciones políticas sin fundamento como las de arriba.Vuestra agenda como me habéis demostrado está lejos del debate político haciendo labor de sanguijuela intentando aprovecharse de los demás. Si, vosotros.

    Así que ya sabéis. Que os vaya bien porque desde luego si os va mal nunca os daréis cuenta porqué. Buscaros maneras de tener visitas que no sea mediante incidentes inventados y polémicas de patio de colegio. En borroka garaia desde luego no vais a tener sitio. Antes de ser ML hay que ser buena gente. Dudo que seáis lo primero y de lo segundo ya me habéis demostrado.

    No voy a volver a entrar ni escribir aqui. Asi que si tenéis alguna duda: http://borrokagaraia.wordpress.com/kontaktua-contactar/

    Los ML arreglan los problemas directamente.

    borroka garaia da!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: