1 comment


d5a68-gramsci

Antonio Gramsci M-L

 

“(…)

Behargin klaseari buruz

(…) Gramsci-k konbentzimendu hau partekatzen du eta ahal duen bezain bestetan errepikatzen du honi buruz inork duda izpirik ere ez izateko. “Beharginak eta Nekazariak” 1919ko abuztuaren 2-ko artikuluan, idazten du: Gizarte italiarraren baldintza erreal eta objektiboak kontutan izanda, iraultzaren protagonistak hiri industrialak izango dira, bere langileen masa homogeneo eta kontzentratuekin. 1920ko urrian hurrengoa idazten du behargin klasea, Historiaz dago deituta, klase-gidaria izatearen ardura bere gain hartzeko. Soilik proletalgoa da gai  indartsua eta beldurra sortarazten duen  Estatua sortzeko,berreraikuntza ekonomikoko programa bat duelako, komunismoa.(…)

 

Estatu burgesaren suntsipenari buruz

Eskuineko bere iruzkingileek nahi dutenaren aurka, Gramsci-k ez du Estatu burgesa erreformatzea bilatzen, suntsitzea baizik, Lenin-ek Estatua eta Iraultzan zehazki azaltzen duena dena. 1920ean Turin-eko eta Piamonte-ko eskualdeko behargin klasearen matxinada bideratzea bilatzen duen artikulu batean, hurrengoa idazten du egintza iraultzailea eskema hauek bortizki suntsitzera, ekoizpen indar iraultzaileak zapalduak eta eutsiak zeuden botere ekonomikoaren aparatu osoa suntsitzera, jotzen duen ahalegina da; Estatu burgesaren makina suntsitzera jotzen duen ahalegina. 1922ko urtarrilaren 13an Livorno-ko biltzarraren irekieran Estatu burgesaren egungo makinaren suntsipenaren alde kokatzen da.(…)

 

Proletalgoaren Diktadurari buruz

(…) Gramsci-rentzat, Lenin-entzat bezala, proletalgoaren diktadura demokraziarik zabalena da masa herrikoientzat baina diktadura basatia gutxiengo kapitalista esplotatzailearentzat, behargin boterearen aurka konspiratzen duen kontra-iraultzailea dena, historikoki frogatzen denez. Gramsci-k proletarioak eta herriaren gehiengo zabala askatzen duen baina zapaltzaileak zigortzen dituen behargin Estatu bati buruzko Lenin-en ikusmoldeak fidelki berrartzen ditu: Demokratismoaren zabaltze handiarekin batera, lehen aldiz txiroentzako demokratismoan bihurtzen dena, eta ez aberatsentzako demokratismo batean, proletalgoaren diktadurak zapaltzaileen, esplotatzaileen, kapitalisten,  askatasunei ezarritako murrizketa multzo bat dakar berarekin. Hauek zigortu behar ditugu gizateria soldatapeko esklabutzatik askatzeko, beren erresistentzia indarrez garaitu behar da eta bistakoa da errepresioa dagoen tokian, bortizkeria dagoen tokian ez dagoela ez askatasun ez demokraziarik.(…)

Gramsci-k 1926an hurrengoa idazten du proletalgoaren hegemoniaren auzia proletalgoaren diktaduraren eta behargin Estatuaren oinarri soziala da. Bai Macchiocci bai Luciano Gruppi historialari italiarrak Gramsci-k Espetxeko Koardenotan proletalgoaren hegemoniaren nozioa proletalgoaren diktadurarenari baliokidea dela hainbat aldiz errepikatzen duela azpimarratzen dute.

 

Iragate aldiaren beharrari buruz

(…) Gramsci, leninnismo betea, hots anti-dogmatismoz, 1919n hurrengoa azaleratzen du Estatu sozialista ez da oraindik komunismoa, hots elkartasunezko praktika eta ohituren ezarpena, baizik eta konpetentzia ezabatzearen egitekoa duen iragate Estatua da, jabetza pribatuaren, klaseen, nazio ekonomien ezabapenarekin: egiteko hau ezin da demokrazia parlamentariaz egina izan. “Estatuaren konkista” formula zentzu honetan ulertu behar da: mota berri bateko Estatuaren sorkuntza, proletario klasearen elkartze esperientziaz sortua eta Estatu demokratiko-parlamentariaren ordezkapenean. Gramsci-k ulertzen du burgesia italiarrak jada bere iraultza egin duela, zeinaren fruitua Estatu italiar bateratua den, eta badaki, ondorioz, Iraultza Sozialistak ez duela jada iraultza burgesetik igarotzeko beharra, 1905eko Errusiako kasuan zen bezala. Baina ulertzen du zentzuz komunismora bideratutako iragate aldi baten beharra.

 

Inperialismoari buruz

(…)1920an idazten du ere “Fabrikako Kontseilua” testuan: klase burgesaren prozesu historikoaren fase inperialistan, fabrika bakoitzeko botere industriala fabrikatik jaregiten da eta trust batean, monopolio batean, banku batean, estatu-burokrazian elkartzen da.

1925eko uztailean idazten du Alderdiaren ikusmolde leninista fase inperialistari, hots, iraultza antolatzen den faseari dagokiona dela.

 

Bortizkeria iraultzailearen erabilerari buruz

(…) 1926ko Lyongo Tesien 39. tesian ekintza bortitza gizabanakoen partez baztertzen du baina ez du talde armatuen jarduera baztertzen balioa duena masen erreakzio bati edota hau eragitera eta prestatzera, lotua dagoenean, honela lortuz, indar materialen mobilizazioaren planoan, greben eta eskakizun ekonomiko partzialen parekoa den balioa, proletalgoaren klase interesen defentsarako energia proletarioen mobilizazio orokorraren planoan.(…)

 

Proletalgoaren iraultzaile eta klase-kontzientziari buruz

1925en Gramsci-k bere buruari galdetzen dio: nola lortzen du behargin klaseak kontzientzia iraultzailea? Erantzuten du: Marxismoak baieztatzen eta frogatzen du, sindikalismoaren aurka, hori ez dela espontaneoki gertatzen, baizik eta zientziaren eta teknikaren ordezkariek, egiteko egoeran daudenak… zientzia proletarioa zientzia burgesaren oinarriaren gainean eraikitzen dutenean. Gramsci-k ulertzen du masen mugimendu “espontaneoa” hezia eta bideratua izan behar dela. Idazten du: Ia beti gertatzen da menpeko klaseen mugimendu espontaneo bat klase zapaltzailearen eskuinaren mugimendu atzerakoi batekin bat egiten duela. “Talde arduradunek” (hau da, abangoardia iraultzailea) mugimendu espontaneoei norabide kontziente bat ematea faktore politiko onuragarri bihurtzeko beharraren aldekoa da.(…)

 

Intelektualari buruz

(…) Gramsci-k ohartarazten du Alderdiaren zeregina bere lerroetara sartzen diren beharginak intelektual eta teorikoetan bihurtzea dela: Beharginak ez dira Alderdi Komunistan soilik behargin (metalurgialari, arotz, eraikuntzako langile) gisa sartzen, baizik eta behargin komunista, gizaki politiko gisa, eta ondorioz, sozialismoaren teoriko gisa, eta beraz ez soilik erreboltari orokor gisa; eta Alderdiarekin, eztabaida, irakurketa eta Alderdiaren eskolen bidez, etengabe garatzen dira, gidari egiten dira.

 

Alderdi Komunistari buruz

(…) Gramsci-k Alderdiaren inguruko Lenin-en ikuskerak irmoki onartzen eta berrartzen ditu. Aipatu berri dugun testutik bi hilabetetara, L’Unitan argitaratzen du “Alderdia desbideratze anti-leninistak borrokatuz indartzen da” titulu adierazkorreko artikulua, non argi eta garbi hurrengoa idazten duen: Leninismoaren doktrinaren arabera, Alderdi Komunista proletalgoaren abangoardia da eta, ondorioz, klase jakin baten, eta soilik honen, zati aurreratuena. Jakina, Alderdian bestelako ale sozialak sar daitezke (intelektualak eta nekazariak), baina argi geratu behar da Alderdia organikoki proletalgoaren zati bat dela.(…)

Funtsezkoa Gramsci-rentzat ez da “hegemonia kulturala” baizik eta proletalgoak botere politikoa eskuratzea. Argitasunez esaten du: Erdiguneko Batzordeak proletalgo iraultzailearen ideologia ordezkatzen du, boterea gauzatzeko kapaz den klase bat izatera iritsi izanaren kontziente dena. Gramsci-k ez du uste burgesiaren ideologia zapaltzaileari azpiratutako masak berez “onak” direnik eta espontaneoki programa iraultzaile bat daramatenik. Alderdi Komunistaren barnean da masa proletarioek beren emantzipazio pertsonalean eta objektu izatetik subjektu izatera, zapalduak egotetik klase menderatzaile izatera, pasatzen diren modua.(…)

 

Marxismo-Leninismoari buruz

1925eko irailean hurrengoa idazten du: leninismoa diktadura burgesaren suntsipenerako eta diktadura proletarioaren  ezarpenerako beharrezko indar guztiak nola mugiarazten a erakusten duen proletalgoaren zientzia politikoa da.(…)

 

Teoria iraultzailea menperatzen ez duten komunisten aurka

Gramsci, Lenin bezala, kontsignak errepikatzera mugatzen diren eta ikasketari denbora eskaintzen ez dioten komunistak larrutzen ditu. Atsekabez hurrengoa idazten du behargin mugimendu italiarrean borroka fronte ideologikoan beti izan da alde batera utzia. Italian, marxismoa, Antonio Labriolaren salbuespenarekin, gehiago izan da ikasia intelektual burgesengatik, hau urardotu eta politika burgesaren erabilerarako moldatzeko, iraultzaileengatik baino. Fronte honen uztea komunistengatik Alderdiaren ildo iraultzailearen porrota eta ideologia burgesaren eta berrikustzailearen sartzea errazten du.(…)

 

12-Gezur hutsa da Gramsci gaizki deituriko “estalinismoaren” aurka ipini izana

Gramsci-k nazionalaren eta nazioartekozkoaren artean dagoen batasun dialektikoa azpimarratzen du.  Trotsky-ren jarreren aurrean Lenin, Stalin eta boltxebikeenak defendatzen ditu, behargin klasearen, nazioartekoa ere baden klasearen, estrategiaren alde nazionala kontuan hartzearen garrantziari buruz. Bere arrazonamendua Trotsky eta “etengabeko iraultzaren” bere ikuskera erratua berriro ere erasoz amaitzen du, Lenin-ek “zentzugabeko ezkertasuna” bezala deskalifikatzen duena: Mekanizismo zaharraren forma moderno honen ahultasun teorikoak, etengabeko iraultzaren teoria orokorraz mozorrotuak geratzen dira, ez dena dogma gisa aurkeztutako eta berau bakarrik suntsitzen den aurreikuspen generiko bat baizik, egiazki eta ondorioz azaleratzen ez den egintzagatik.

 

13-Gramsci-ren ekarpenak teoria eta praktika Marxista-Leninistari

Espetxeko Koardeno-etako edozein azterketa baino lehen ezinbestekoa da ezagutzea burkideak erabiltzen zituen kode eta metaforak zentsore mussoliniarren eguneroko kontrolari ihes egiten saiatzeko, bere eguneko ekoizpena azkeneko koma arte irakurtzen zutenak. Gramsci bere militante aske etapako, bai Italian bai SESBn eta Austrian, hizkera aske eta argia ez erabiltzearen obligazioan dago. Manacordia-k “zentsura burlatzeko espetxeko kriptografia” deitzen duena da.

–          Marxismo hitza “praktikaren filosofia”rengatik ordezkatua da, ez duenak eragozten Kohan bezalako faltsutzaileek bi kontzeptu ezberdin direla azpimarratzen tematzea.

–          Boltxebikeak aipatu nahi dituenean, hau da komunista errusiarrak, “gehiengokoak” deitzen ditu, etimologikoki errusiarrez esan nahi duena dena.(…)

–          Komunismoa aipatzen duenean hitz hau “gizarte erregulatua”z ordezkatzen du, zeini “Estatu etikoa” ere deitzen dion.

–          Buruzagi sobietar eta komunisten izenak italiartuz mozorrotzen ditu zentsurari ihes egiteko: Lenin “Ilici” da, Stalin “Giussepe Bessarione”, Trotsky “Leone Davidovici” eta “Rosa” Rosa Luxemburg da.

–          Lider iraultzaileak izendatzeko Gramsci-k duen era “printzeak” da, Makiavelo-ren lanari aipamena eginez. Printze bat “Estatu bat irabaztea, edo Estatu mota berri bat sortzea, jomuga duen lider politikoa” dela argitzen du.

–          Abangoardia proletario komunistaz hitz egin ordez, era alfer batean “talde arduradunak” aipatzen ditu “mugimendu espontaneoei norabide kontziente bat” ematen dietenak.

–          “Berria” izenondoak “sozialista” esan nahi du.

–          Boterearen eskuratze iraultzailea “katarsia” da.(…)

 

(…) 1924ko otsailean bere burkideei zuzendutako gutun batean dio: Europako erdi eta mendebaldean kapitalismoaren garapenak, ez du soilik geruza zabal proletarioen eraketa zehaztu, baizik eta, era berean, behargin aristokrazia burokrazia sindikalaren eta talde sozialdemokraten bere eranskinekin. Erabakitasuna, Errusian zuzena zena eta masak kalera, eraso iraultzailera, jaurtitzen zituena,Europako erdi eta mendebaldean korapilatzen da kapitalismoaren garatze gorenarekin sortutako gainegitura politiko guzti hauekin, masen ekintza geldoagoa eta zuhurragoa egiten du eta ondorioz, alderdi iraultzaileari estrategia oso bat eta taktika askoz ere konplexuago eta atsedenaldikoa eskatzen dio, boltxebikeek behar izan zituztenak baino 1917ko martxoa eta azaroa tarteko aldian.

(…)”

 

¡Manos fuera del camarada Antonio Gramsci! (euskaratua) – Jose Antonio Egido

 

 

PD: Kontuz Egido-ren berrikuspentasun pro-sozialinperialistarekin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urtarrila 6, 2014 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Aipagarria iruditu zaigu topatu.info-n (gazte otegisten webgune nagusia) ematen ari den eztabaida, Aitor Martinez ezkertiar burges-ttipiak argitaratutako idatziaren inguruan. Honetan EPPKren azken komunikatua eta horren inguruko estrategia osoa kolokan jartzen dira, “eszisioa” hitz madarikatua aipatzeraino. Segituan Sortu-ko zipaio otegistak bere lepora jaurti dira, beren ildoaren aldeko zentzugabeko argumentazio patetiko-fededuna plazaratuz. … Guk aspaldi esan genizuen ba, gertatzen ari zena, orain egizue negar…

    http://topatu.info/si-vis-pacem-para-bellum/

    PD: esan ere bai tipo honek Aurrera Langileria-ri iruzkin bat ezabatu ziola inolako arrazoiberik eman gabe, duela ezdakitzenbat. Iruzkinean Stalin-en “sobre el materialismo dialectico y el materialismo historico” lanaren paragrafo euskaratuak aurkezten ziren.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: