1 comment


euskaherriaproleta

                        

                                             Zuberoko mendi tontor gorenetik

                                             Bilbo-z mendebaldeko azken lantegiraino

                                             Euskadi

                                             Bat-bere buruaren jabe-klaserik gabekoa

                                             Izan dadino

                                             Etendura gabeki borrokatu haizen

                                             Euskal herri langile horri.

                                             Euskal Iraultzaren bizitza hire eskuetan ziagok.

I

“Olatz 2. batxiler  ikasten ari den neska da. Bere amak Donostiako liburutegi batean egiten du lan funtzionario gisa, eta bere aita, zera, ERE batean dago murgildurik metalurgiako empresa batean. Bizitza txuri-beltzean ikusteari utzi zion duela zenbait aste, bere familia hilabete amaierara iristeko dituen zailtasunak ikusita.

Jangelako orduan filosofian ematen ari diren Marx-en gaia atera da, eta Olatz-ek esaten zuena gaurkotasun handia duela esan du.

–          Nola ekarriko dezu orainera duela 100 urte baino gehiago idatzitakoa? Jaja – esan du Jonek, Olatz maiteminduta duen mutilaren bikotea – Hori zeharo zaharkitua dago! Ni Nekane Juradoren hitzaldian egon nintzen eta oso ondo azaldu zuen nola diren gauzak gaur egun.

Olatz erantzuten saiatu da, baina ez daki materialtasun dialektikoan oinarrituta Marx-ek egindako klaseen arteko borrokaren azterketa eta Kapitalismoaren funtzionamenduaren azalpen zehatza, “Kapitala” lanean maisuki jasotzen dena eta zeinaren aurkikuntza garrantzitsuena plusbalio den, gaur eguneko oinarri ekonomiko beraren gainean eginda dagoela, eta edozein teknikaren edo gainegituraren aldaketa ez duela oinarri hori aldatzen, marxismo-leninismoaren unibertsaltasunak frogatzen duenez. Azken finean, eroso dauden ordena burgesa zaintzeko eta Iraultza Sozialistaren aukera zapuzteko burges-ttipien teoria “berri” horiek oso oso zaharrak direla,  Sozialismo Zientifikoa zehaztu zen unetik gaur egun arte honengatik behin eta berriz ostikatuak izan direnak.

Eta isilik geratu da, burumakur. Oraingoz.”

 

II

“Lander eta Beñat aspaldiko lagunak tabernan geratu dira. Lander gurasoek ordaindutako etxebizitza du jabetzan, nahiz eta arlote baten itxuraz janzten den.

-Zer, “Corte Ingles”-aren aurrean bizitzen jarraitzen duzu, aberatsekin, eh?

-… jakingo duzu alokairuan bizi naizela, ezta?… Gainera, kapitalistek eraikitako salgune handi baten parean bizitzeak ez nau aberats bihurtzen, bertako produktuak erosteko dirurik ez badut ezin baititut eraman, hauen bortizkeria legala jasateko mehatxupean… Berez greba orokorrean piketean egon nintzen “Corte Ingles” aurrean, eta Kapitala zaintzen duten zipaioek ostiatu ninduten. Ez dakit zuk horrelako zerbait entzun duzun inoiz… Seguraski zu ere “Carrefour” eta halakoetara zoazela erosketetara.

 – Ez, barkatu, nik janaria bakarrik ekologiko bermea duen dendetan  erosten dut , eta arropa lagun baten dendan, ONG batekin era justuan ordaindutako hego Amerikako langileek ekoitzitakoak.

– Nik egun osoa igarotzen dut kamionetarekin, Amaia berriro ere haurdun dago… zuk uste duzu janaria hiru bider gehiago ordaintzen ibili gaitezkeela “ekologikoa” izateagatik? Ni ez naiz zu bezalako burges-ttipi bat, pribilegiatua izateagatik sentitzen duen errua halako pitokeriekin estali behar duena… eta ONGarena… horiek inperialismoak erabilitako beste erakunde mota bat baino ez dira, esplotazioa, plusbalioaren eskurapena besteen Lan Indarratik… jabetza pribatua  erasotzen ez duena, eta gehienez zenbait langilek beren egoera materiala hobetzeko balio duena, kapitalismoaren baitan… erreformismoa, tira… nik badakit zeintzuk diren nire klase etsaiak, zein den neure helburu historikoa, eta gainontzeko langileei laguntzeko era onena neure herrialdean iraultza sozialista aurrera eramatea da.”

 

III

Ana eta Kepa bi urte daramatzate elkarrekin bizitzen, baina azkenaldian Ana Keparen jarreraz aspertuta dabil. Lanean postu garrantzitsuago bat lortu zuen duela gutxi eta guztiz aldatu da izaeraz. Parketik doaz hitz egiten eta bera betikoarekin ari da berriz ere:

–          … eta nik esaten diet orain dela garaia dirua ipintzeko, azken finean enpresaburuak baitira lana sortzen dutenak, baina kikilduta dabiltza krisiarekin eta ez dute gehiago gastatu nahi. Gainera, Gobernuak hartutako azken neurriekin langileak merke daude, eta bilatzen ibili naiz lehiakortasuna eta produktibitatea igoarazteko erak, eta Internet-en aurkitu dut probatzen ari diren bideojoko bat langileari puntuak ematen dizkiona egiten duen lanaren arabera, jaja, tximinoak bezala, baina hauek ezetz eta ezetz…

 

–          Nazka ematen didazu.

 

–          Zer?

 

–          Nazka ematen didazula. Nola esan dezakezu enpresariek lana sortzen dutela? Kapitalistek lana lapurtzen dute, langileak sortutako aberastasuna edo bere egitekoak sortze prozesu horretan eman duena baino gutxiago ordaintzen diote, plusbalioa beretzat hartuz. Inoiz ez dute lanpostu bat eskaintzen Lan Indar horretatik plusbalioa eskuratu ezin badute. Eta lehiakortasunarena… ez dakit zuk, baina nik oso argi dut zeintzuk diren nireak, langileria, eta baliteke orain jende asko galdurik egotea, baina lortuko dugu gure etsaien aurkako borroka bideratzea, Iraultza Sozialistaren bidean. Agur.”

 

IV

“Beñat Amaren etxera joan da honi laguntzera, Aita ez dagoenetik oso bakarrik sentitzen baita. Sukaldean telebista piztuta dago, eta “telediarioa” deitzen dioten propganda dago pantailan. Usteltze gaiak ageri dira, eta amak esan dio:

–          Baina politiko horiekin zer egingo dugu? Denak lapurrak dira, denak xahutzen… beste batzuekin hobeto joango lirateke gauzak, dirua ongi banatuko balute behintzat…

 

–          Ez, Ama, hori ez da arazoa. Kapitalismoa azken finean besteen lanak sortutako balioa eskuratzean du oinarria, eta horrela jokatzera ohituta daudenak ez dute arazorik ostutako aberastasun horri berriz ere eskua sartzeko. Atxilotzen dituzten horiek Kapital monopolistak finkatutako arauetatik kanpo lapurtzen dutenak dira. Berez arau hauek beren nagusitasuna bermatzeko besterik ez dira, haiek baitira betetzen ez dituzten lehenak: droga trafikoa, prostituzioa, giza organoen salerosketa, dirua zuritzea, arma suntsitzaile berrien sorkuntza… guzti hau burgesia inperialisten negozioa da, nondik uste duzu ateratzen dela? Usteltzerik handiena Kapitalismoa da, eta bestea kapitalisten arteko borroken zantzuak. Zakar guzti horrekin amaitzeko era bakarra kapitalismoa berarekin amaitzea da, langileok agintea eskuratzea  eta herriaren mesedera dagoen ekonomia sortzea, honetarako ezinbestekoa den tresna eraikiz: Proletalgoaren Diktadura, tira.

 

–          Ai! seme, zurekin ezin da eztabaidatu.”

 

V

“Jon Mikel erdi-mailako ziklo bat ikasten ari da berriro ere, bi urtez ugazaba putakume bat jasan ondoren honek kaleratu baitzuen. Klase tartean Rafa Mora neonazia akabatzeko era desberdinetan asmatzen ari dira, barrezka. Orduan PSE-EE karnetadun irakaslea sartu da, eta belarria ipini ondoren, esan du:

–          Zertaz ari zarete? Ez al dakizue demokrazia batean ideia guztiak errespetagarriak direla? Hain ziur bazaudete zuen ideiak hobeak direla saiatu zaitezte jende hori konbentzitzen.

–          Hasteko, zu errespetatzen ez zaituen ideia bat ez da errespetagarria – esan du ikasle batek.

–          Bueno, beharbada ideia ez, baina pertsonak beti dira errespetagarriak.

Jon Mikel bere amorrua kontrolatuz esan dio:

–          Hemen ez gara ez demokrazia ez inolako gizarte antolakuntza justuan bizitzen, hemen klaseetan banatutako gizartean bizi gara, zeinetan klase borroka uneorokoa den, eta klase zapaltzaileak bere egoera zaintzen duen gainegitura dauka, ideologikoa barne, Kapitalaren nagusitasuna bermatzeko, diktadura burgesa bermatzeko. Egungo kapitalismoan elkar aurka dauden bi klase nagusiak burgesia monopolista eta behargin klasea dira, eta badaude lehenengoen mesedera dauden ideiak, ideia atzerakoiak, eta badaude ideia aurrerakoiak, Sozialismoaren aldekoak. Zuek bezalakoek sinestarazi nahi gaituzue ez dagoela zergatik borrokatu, azken finean zuek eroso zaudetelako egitura zapaltzaile honetan, koldarrak, burgesia inperialistaren aginte-eremuaren epizentroan hazitako behargin aristokraziaren lekaioak baitzarete, burgesiaren makuluak langileen artean, zuen sasi-tolerantzia kapitalismoaren zaindarien alde soilik agertzen delarik, iraultzaileen aurkako gorrotoan azalerazten den bitartean.Hori zuen pro-inperialismoa ez aipatzeagatik, beti zuen burgesiaren blokea babesten eta herrien aurkako eraso eta krimenak bidezkotzen. Beraz, kapitalisten txakurren aurka borrokatzeko, Sozialismoa eraikitzeko bortizkeria beharrezkoa da, Estatu burgesa suntsitu eta Proletalgoaren Diktadura eratzeko.

–          Esan duzun guzti horrekin zu ere faxista bezala portatzen zara.

–          Zoaz zabor horrekin ezjakinen bati burua usteltzera, ni marxista-leninista naiz, sozialdemokrata nazkagarria.

Baina azkeneko hau soilik pentsatu egin du eta ez du esan, ekarriko zizkion arazoez jakitun.”

 

VI

“Montxo berriro bere semearekin liskarra izan du, azkenean duen jarreraren inguruan. Sarritan ateratzen da etxetik, nora doan esan gabe, edo ageriko gezurrak esanez, beti motxila bizkarrean, eta gainera gero eta erradikalago dago. Komunismoari buruz hitz egiten du, esplotatzaileen aurka borrokatzeaz, langileok antolatzeaz, Stalin burugogorki defendatuz… eta okerrena da gero eta gehiagotan zer erantzun gabe geratzen dela. Nahiz eta soldatapekoa izanaren kontzientzia eduki, Montxo beti izan du “klase mediatzat” bere burua. Gaztetan egon zen bai, elkartzetan, mitinetan, eta barrikadaren batean ere bai. Baina hori gaztaroko kontuak ziren, heldugabeen istorioak. Egun, aldiz, bere inguruan gertatzen ari dena ikusita, gero eta duda gehiago ditu eraiki zuen ikuspegiari buruz. Eta trauskil horrek eta bere ongi arrazoituriko tema gehiago ipintzen dute kolokan.

Bikote lagun batzuekin afaltzen, krisia buruz hasi dira hitz egiten. Badirudi iritzi orokorra honen kausa txiroen berekoikeria eta hainbat politiko maltzurren eragina dela. Ez da ausartzen buruan bueltaka duena ateratzera, baina azkenean esan du:

–          Tira, Marx-ek duela 150 urte esan zuen ba krisiak kapitalismoaren beraren kontraesanen eragina zela, eta gero eta latzagoak izango zirela. Kapitalismoak eragiten dituen ezbeharrekin amaitzeko berau suntsitu behar da, eta Sozialismoa eraiki.

Barre algarak entzun dira mahaikideen artean.

–          Bai, ikusi besterik ez dago “sozialismo” horrek ekarri zuena, eta nola bukatu zuen…

–          Zer da ekarri zuena? Zapalkuntza klasistarekin amaitzea, lanegun orduen murriztapena, kontsumo produktuen bidezko banatzea, emakumea gutxiegitasun roletatik askatzea, langabeziaren ezabapena, haurren malnutrizioarekin amaitzea, hezkuntza unibertsala, obskurantismoaren eta txobinismo mota ororen aurkako borroka, ekoizpen baliabideen garapena gizartearen ongizatearen helbururantz bideratzea, langileriaren duintasuna bermatzea, ala zer? Agian inperialisten zabor propaganda irensteari utzi beharko zenioke. Eta egia da Sozialismoaren eraikuntza ez zuela osatzerik lortu, Proletalgoaren Diktadura ez zuela beharrezko indarra lortu, baina honek ez inondik inora marxismo-leninismoaren zilegitasuna ukatzen, hau jarraitu zen bitartean ez baitzen halakorik gertatu. Burgesiaren aurkako borroka ez zen soilik sabotai ekonomikoa eta gerra inperialista jasan beharra, mugimendu komunistaren baitan honen ideologiaren aurkakoa ere izan zen. Ikasi beharko da, zer egin zen ondo, gaizki, edo zer hobetu daitekeen, baina ez daukat inolako dudarik soilik Sozialismo Zientifikoari jarraiki lortu soilik ahal izango dela gizarte ordena ustel honen hilobiratzea eta zapalkuntzarik gabeko etorkizuna eraikitzea.

Denak isilik geratu dira.

–          … Beharbada arrazoia daukazu.

Segundo batzuk pasa ondoren norbaitek futbolari buruzko komentarioa egin du, eta segituan hasi dira denak ozenki mintzatzen. Badirudi entzun berri dutena ahaztu zaiela jada. Badirudi.”

 

VII

“Familia-kide baten urtebetetzea dela eta bildu da sendi osoa, denak batera bazkaltzeko. Hauetako batean Juanan-ek bere lehengusu Koxme-ri galdetu dio:

–          Zer, oraindik langabezian? Hori da duzun patxada, hori…

Koxme burumakur geratu da, erantzun gabe, bizimodua aurrera ateratzea ahalbidetuko dion lan bat aurkitu ezinaren ondorioz sentitzen duen atsekabea dela eta.

–          Zu anormala zara, ala zer? – erantzun du Nekane-k – Langabetuak ez dira alferrak direlako. Kapitalismoan, proletalgoaren zati bat beti egon behar da lan gabe, erreserbako ejerzito industrial mugikorra osatzen duena, gainontzeko langileen soldaten igoera deuseztatzen baitu. Ikusten duzunez, beharginon lan indarra beste merkantzia bat besterik ez da.

Hau bezalako krisi garaietan, non kapitalismo monopolistaren kontraesan berek ekoizpen harremanen suntsipen prozesu larria eragiten duten, erreserbako langile hauen kopurua hazten da, burgesei soldata eta lan-baldintza murritzagoak eskaintzea ahalbidetuz. Hots, langabetuen egoera herri langile osoari eragiten digu. Beraz elkartasuna adieraztea da egin dezakezun gutxiena, alienatu ezjakin halakoa.

–          Barkatu Koxme, ez nekien… barkatu.

–          Buruan izan, Sozialismoaren baitan bakarrik lor daiteke guztiontzako eta duina den lana, ordena burgesa suntsituz eta horretarako langileria osoa batuz, marxismo-leninismoaren banderapean.”

 

VIII

?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Oso identifikatuta sentitu izna naiz post honekin, batez ere bigarren pasartearekin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: