1 comment


emakumeAL

“(…)

2.1 Emakumearen eranstea lanari

(…)Kapitalista emakumearen denbora libreaz baliatzen da, honetaz jabetuz; hala ere, eta aurreko aldian ez bezala, etapa honetan emakumeak lan indarraren erreprodukzioaren egitekoa ekoizpenera bere sartzearekin batu ahal izango du. Kapitalismoak lortuko du bi jarduerak konbinatu ahal izatea, emakumeen esplotazioa lanaldi bikoitzaren limiteraino areagotuz, eta bere lan ekoizleari izaera ordezkatzailea emanez, hots, erreserbako ejertzito industrialaren funtsezko zatia bihurtuz, ekoizpenera gehitzen den edo etxera bueltan bidaltzen den eskulan merkean, sistemaren behar ekonomikoen arabera. (…)

Emakumezkoen lanaren ezaugarri hauek kapitalistei ematen dioten irabazia sekulakoa da, familiaren, batasun ekonomiko gisa , iraunaraztea bermatzen duelako, eta aldi berean, bere osotasunean behargin klasearen esplotazioa handitzeko balio du. Kontuan hartuz, tradizionalki ezarritako arauaren arabera, emakumearen egiteko espezifikoa etxekoa dela eta ez dela berari, ondorioz, bere soldatarekin familia mantentzea dagokiona -gizonaren ardura espezifikoa-, ez da harritzekoa emakumea soldata baxuago baten beharra duenaren iritzia. Era honetan, emakumearen lanari eranste gorakorrarekin, kapitalistak –lehen plusbalio kuota bakarra ateratzen zuena familiako burutik-, orain irabazi biderkatua izango du, emakumeak, gizonaren lan berdinagatik, soldata baxuagoa jasotzen duelako, baina ezinbestekoa dena familiarentzat diru sarrera beharrezkoa osatzeko; baina, orain, soldata ez zaio beharginari osorik ordaintzen, baizik eta bi kideen artean banatzen da. Egoera honen emaitza kapitalistak behargin familiatik plusbalio kuota altuago bat ateratzen duela da; kontrajarriz, honen diru-sartzeak oso gutxi handitzen dira jasaten duten esplotaziorekin alderatuz. Honen zergatia lanaren indarraren balio zehazten duena, eta ondorioz, honen soldata diru-sarrera maila, bere osotasunean familiaren mantenurako  beharrezkoak diren bizi baliabideak diren merkantzien balioa dela da. Eta are gehiago, emakumea, kaskarrago ordaindua izanik, beharginen batazbesteko soldata jaisten du, gainontzeko langileentzat mehatxua dena, zeintzuk, mementoko interesen arabera, ordezkatuak izan daitezken edo beren soldatak maila baxuago batera erortzen ikusi dezaketen. Era honetan, emakumearen diskriminazioa eremu honetan soldaten prezio-altze orokorrari laguntzen du.

Bere partez, emakume langileak lanaldi bikoitza eta esplotazio handiagoa jasan behar du ekoizpen sozialean, era bikoitzean esplotaturiko gizabanakoan bihurtzen duena; alde batetik, soldatapeko beharginaren alderdian, eta bestetik, lan indarraren erreproduzitzaile pribatu gisa. Ohi, etxeko egitekoak ekoizpenetik at daudela pentsatzen da, familiarenganako emakumearen eginbehar naturalak direla eta horregatik, ekonomiaz erabat kanpokoak. Ikusmolde honetatik abiatuta, etxeko egitekoen balio ekonomikoa ukatzen da, eta hau, jarduera honetan laneko eguneko ordu asko kontsumitzen direlarik ere. Etxeko lana soilik ugalketan emakumearen paper biologikoaren luzapen gisa soilik hartzen da, aldi berean emakumea, naturalki, egiteko mota zehatz horiek betetzera zuzentzen duten ezaugarri fisiko eta intelektual jakin batzuekin jaiotzen dela defendatzen delarik. Eta, haatik, ezer errealitatetik urrunago. Etxeko lanaren helburua ez da lan indarraren berritzea besterik, hots, langilearen energia fisiko eta mental guztiak, bere lan-ahalmena. Ekoizpen prozesu orotan, honek funtsezko papera jokatzen du. Honekin gizon eta emakumeek lan egiten dute, eta jarduera honen iragatean kontsumitzen da, higatzen da, eta berriro berritua izan behar du.(…)

Askatu, onura sozialerako, etxeko lan alienatzaile eta astotzailean egunero kontsumitzen diren emakumezko energia guztiak, familia gizartearen batasun ekonomiko gisarekin amaitzeko eta bere baitan emakumeak egiten dituen funtzio ekonomikoak gizarte osoaz xurgatuak izatearen premiazko beharra dakar –sistema kapitalista beragatik agerian ipinitakoa-. Baina hau kapitalismoaren menpe lor daitekeela pentsatzea irudipen hutsa da, kontraesan honekin amaitzeak –ekoizpen modu kapitalista moldatzen den gainontzeko barne kontraesanekin bezala- bere burua ezeztatzea izango litzakeelako, finkatzen den oinarrizko zutabe bat erasotzea: bere jabetza pribatu sakrosaindua eta bere benatako izateari uko egitea: irabazien tasaren handitzea eta bere irabazien gero eta handiagoa den gehikuntza. Sistema honek kontraesan hau konpontzeko ezintasuna da, kapitalismoaren menpe familiak leku guztietatik zatitzearen eta ageriko deskonposaketan egotearen kausa. (…)

Emakumearen eranstea ekoizpenera eta familiaren deuseztapena gizartearen batasun ekonomiko gisa dira, beraz, ekoizpen indarren garapenerako eta emakumearen emantzipazioa lortzeko estuki loturiko eta ezinbesteko bi egite dira. Bien eskuratzearen aldeko borrokan, beti puntu berera iristen da: sistema kapitalistaren aurkako borroka, zeren, eskuratu ahal izateko lehengo pausu gisa, ezinbestekoa da ekoizpen baliabideen gaineko jabetza pribatua eta gizakiak gizakiaren gaineko esplotazioa ezabatzea eta sexuen arteko lanaren banaketarekin eta gizarte hau sostengatzen duen familia tradizionalarekin amaitzea; soilik orduan, emakumeak eremu pribatua utzi ahal izango du, behin betiko eremu sozialean baldintzen berdintasunean eta gizonek dituzten eskubide berberekin kokatzeko.

(…)

2.2 Ugalketa biologikoa eta amatasuna

Familiaren baitan emakumeak aurrera eramaten dituen jarduerez hitz egitean, sistematikoki nahasten da ugalketa hertsiki biologikoa lan indarraren erreprodukzio pribatuarekin. Nahasmen hori, gizonaren eta emakumearen arteko lan banaketa eta emakumearen zapalketa bera justifikatzeko teoria multzo oso bat zimendatzeko oinarri gisa erabilia da.(…)

Datu hauen argitara –eta gehitu zitezkeen beste hainbatekin-, ondorioztatu dezakegu amatasun aske eta borondatezkoa irudipena dela, bai garatutako herrialdeen emakumeentzat, beren burua amatasunaren gauzatzera uko egitera behartuak ikusten dutenak, hala nola azpigaratutako herrialdeetakoentzat, umeez kargaturiko emakumea inoiz ezingo baita emantzipatu, are gutxiago esplotazio sistema kapitalistaren baldintzetan, bere gain egokituz familiarekin erlazionaturiko egiteko guztiak.

(…)

2.4 Zapalkuntza iraunarazten duten oinarri ideologikoak

(…) Emakumearentzat erabakigarria dena amatasuna  eta etxearekin erlazionaturiko jarduera guztiak diren bitartean, gizonarentzat funtsezkoa lan ekoizlea eta gizarte-jarduerak dira. Portaera kanon hauek, mendeetan zehar iraunaraziak eta sakonki errotuak, aurrez determinatzen dute hezkuntza ezberdina eta etorkizuneko izakiaren xedea, mutil ala neska jaio izanaren arabera. Neskatilari, adibidez, jolas bortitzak egitea galarazten zaio, eta horrekin, bere beharrezko garapen fisikoa eta bere izaeraren eraketa osoa kaltetzen da. Itoarazten zaio, eta maiz debekatu ere, lan tresnekiko jakin-nahi oro, eta baita ere iristen da ikerketari eta familiaz kanpoko munduari beldurra sortzera; jolasetan, ia bakarrik etxeko eremura limitatzen zaio: panpina, sukaldeko jolasa bere lapikotxo eta platertxoekin, jostotzarak bere orratz eta hariekin… besteen artean, nesaktila batentzako opari ohikoenak dira; aitzitik, inoiz ez zaizkio kamioiak, pistola edo arotzeria jolasak oparitzen. Guzti honi loturik, objektu apaingarri bat denaren ideia sartzen joaten zaio, polita, femeninoa…; honela sexuaz atsegin izateko jaio denaren kontzientzia sortzen joaten zaio.(…)

Baina merkatu sexuala zuzentzen duten edertasun kanonak oso urrun daude emakume langileen baldintzekin bat etortzetik; hauek klase jabeen ezaugarri bakar eta esklusiboa dira eta helburutzat dute klase zapalduen kontzientzietan klase zapaltzailearen balore etiko eta moralak hedatzea. Zein da ba gizarte burgesaren komunikazio hedabideek, literaturak eta abestiek proposaturiko emakume idealaren prototipoa? Zein interes babesten ditu azal leuneko, gorputz-adar lerden eta keinu gozoko emakume prototipoa, garapen muskularreko inolako susmorik gabekoa? Dudarik gabe, klase zapaltzailearen emakumearen prototipoa da, egiteko ekoizleen edo kirolaren burutzearen ondorioz garapen fisiko oro arbuiatzen duen prototipoa; inolako itxura muskularrik, ez langilearen esku indartsu eta zabalak, ezta ikasketaz uzkurtutako kopeta onartzen ez duen prototipoa. Ezaugarri horiek egiazki aurkakotasunean daude emakume horren beharrarekin , zeinari bere haurtzaro samurretik, konpetentzia sexualerako prestatu behar den. Era honetan, emakumeak merkantzia erakargarrietan bihurtzen dira. (…)

Azken finean. Bakoitzarentzat guztiz kontrakoak diren portaera sozialen kanonak sortuz, sexuak erradikalki elkarren aurka ipini dituen ideologia patriarkarrak, lan indarraren berritze pribatuarentzako eskulan erdiezklabu bat bermatzea du helburu, eta jakina, ez du sostengatzeko oinarri zientifiko ez biologikorik. Soilik klase zapaltzaileei mesede egiten dien eta herria nahasten saiatzen den ideologia da, emakumearen ahalmen sortzailearen kontzientzia osoa bereganatzea galarazteko; ekoizpen sozialean eta bizitzaren gainontzeko eremuetan dena eramana izango balitz aurrera jauzi izugarria eragingo zukeen ahalmen sortzailea. Ideologia honek ere klaseen gizartean emakumearen desitxuratze eta gain-esplotazioa justifikatzen du, eta gizarte klasistaren aurkako borroka elkartuan kontzientziaren bereganatzea eta sexuen arteko bateratzea ekiditen saiatzeko emakume eta gizonetan balazta gisa egiten du.

3.1 Emakumeren auzia

(…) Emakume langilearen borroka ez da inoiz mugatu sistema kapitalistaren barnean erreforma bat edo beste lortzera; honek ez du esan nahi, batzuetan, mugimendu feministaren eskaera jakin batzuk babestu ez dituenik, baina soilik bere benetako helburua lortzeko bitarteko gisa: iraultza sozialista. Emakumearen askapena beti egon da behargin klasearen askapenari lotua. Eta, emakumezkoen mugimenduaren hasieran, emakumearen borroka, gainontzeko langileena bezala, esplotazio kapitalista gelditzea planteatzen bazuen, eta zehazki, emakume gisa, bere ama kondizio espezifikoa arriskuan ipin zedin ekiditea, borroka hau beti egon da iraultza sozialistaren aldeko borroka orokorrean kokatua, langileak oso kontziente baitira ezingo dutela berdintasuna eta partaidetza osoa bizitzaren alor guztietan eskuratu klaseetan banandutako gizartea dagoen bitartean, gizakiak gizakiaren gaineko esplotazioa eta eremu guztietan gehiengoarentzat desparekotasuna behar duena.

3.2 Emakumezko Mugimenduaren jatorria eta garapena

(…) Baina, sozialismo zientifikoaren agerpenarekin izango da, lehen aldiz, emakumearen auzia zientifikoki aztertuko den unea, berdin familiaren eta ezkontzaren alderdian nola lanean. Marx eta Engels-ek gai hau garatuko dute beren hainbat lanetan, agerian ipiniz emakumearen lan industrialak emakume beraientzat eta bere osotasunean behargin klasearentzat dakarren ondorio suntsitzaileak eta esplotazio basatia; hala ere, ez ziren bere adierazpenak salatzera soilik mugatu kapitalismoak emakumearen lanari eranstearen egiten duen erabileraren emaitza eta ez, ordura arte okerki ikusten zen bezala, eranste honen gertaera soilagatik- , nagusiki ere, ekoizpen modernoan emakumeen txertatzeak adierazten zuen helmen iraultzailea azpimarratu zuten; lehenik, proletarioaren borroka kidean bihurtzen duelako gizarte berri baten alde, eta bigarrenik, bizi era eta ikusmolde atzeratuen gainditze eta suntsitzearen alde, eta gizarte egitura berri eta goren baten propioak diren era eta ikusmoldeen eraikitzearen alde. (…)

3.3 Mugimendu feminista berria

(…) Mugimendu feminista ezta ere, burgesiaren interesen ordezkari gisa, ez zuen fenoeno honi ihes egingo; jadanik lortu zuena eskura daiteken guztia sistema kapitalistaren baitan, eta orain, kale itsu batean aurkitzen zen. Une horretatik aurrera, soilik antolakunde iraultzaileek erakuts zezaketen bidea emakume langileei. Mugimendu feminista lozorro luze batean sartu zen. Bere jarrerek gero eta kutsu atzerakoiagoak zituzten eta korronte marjinal batera murriztua ikusiko da, baina ez da guztiz desagertuko, bere izatea gizartean eta familian klase ertainetako eta burgesia-ttipiko emakumeek jasaten duten egoera zapaltzailearen adierazpen erreala delako, baina beren klase izaerak ezinbestean arazoak aldebakarreko eran azaleratzera eramango ditu, alderdi jakin batzuk goraipatuz eta beste batzuk ezkutatuz; hori bai, beti saihestuz zapalkuntza honen zergatiak gizarte motan bilatzea. Honen erakusgarri argi bat feminismoaren berragerpena emakumearen askapen sexualaren kontsignaren lelopean izango da. Arazoa harreman sexualen forma autoritarioetan oinarrituz planteatua izan zen, emakumeak jasaten dituen gaitz guztien kausa bihurtu arte mitifikatuz; horretarako funtsezko egitate bat ezkutatu behar izan zuten: arazo sexualaren iturburua, gainontzeko arazoak bezala, klaseen zapalkuntza zegoela eta, hortaz arazo sozialaren ondorio zuzena zela. Era honetan, emakumezkoaren auzia, testuinguru sozialaz isolatua, sexualitatearen zati soil eta gizon-emakume harremanaren testuinguru indibidualera murriztua geratzen zen.(…)

Ugariak izan dira feministen ahaleginak mugimendu hau izaera aurrerakoi batekin aurkezteko, zinez beren jarrerak argiki atzerakoiak izan direnean; beren postulatuak ez dute inoiz emakumearen emantzipazioa ordezkatu, baizik eta soilik klase zapaltzaileko emakumeen asmoa beren klaseko gizonei botere politikoaren edo negozioen monopolioa kentzeko, langileen esplotazio eta zapalkuntzan aktiboki parte hartzeko asmoa. Mugimendu honek ez du inoiz kapitalismo monopolistaren zutabeen aurka erasorik egin, baizik eta, aitzitik, bere munstro hutsena izan da eta bere interesen gotorleku irmoa.(…)

Amaitzeko, aipu egin behar zaio mugimendu feministaren baitan bidea ireki den joera berriari eta marxismoa eta feminismoa bezalako  hain aurkakoak eta adiskidezinak diren bi ideologiak elkartzen saiatzen dena. Korronte honen atzean, gutxi sakonduta ere, betiko jarrera burgesak soilik aurki daitezke; hori bai, orain hainbat zehaztapen pseudo-marxistekin onduak. Sistema kapitalistaren deskonposaketaren eta emakumeak sozialismoan lorturiko erdiespenen aurrean, ezin dute ezkutatu emakumearen emantzipazioa egungo esplotazio sistemaren suntsiketaz etorri behar dela. Aitorpen honek izaera lotsakorra du, sexuen borroka eta espezifikoki emakumezkoenak diren aldarrikapenak klase borrokaren aurrean  lehenesten baititu. Beren burua behartuak ikusi dute, toki guztietan iraultzaren aurreratzearen aurrean, marxista izendatzera, baina beren jarrerak ez dira aldatu; funtsean, ez dira burgesiaren beste saiakera bat besterik emakume langilearen borroka desbideratzeko sistemaren barneko erreformen alorrera. Hizkera ezkertiar batez estalirik, korronte hau benetako antolakunde marxista-leninistek defendatzen duten ikusmoldearekin aurkakotasun irekian jasotzen da; hortik datoz bere erasoak emakumearen mugimendu iraultzailera eranstearen eta sistema sozialistan emakumearen erdiespenen aurka.

3.4 Emakumea gerra iraultzailean

(…) Bere hasieretatik gaur arte, prozesu iraultzaileetan aktiboki parte hartzen duten emakumeen kopurua igotzen joan da; beren klase kontzientzia ere jaso da eta hau antolakunde eta alderdi iraultzaileei emakumezkoen eranste handiago batean bihurtu da. Zentzu honetan, alderdi komunisten papera  oso garrantzitsua izan da, beti kontzientzia jasotzeko eta borroka iraultzailera gizartearen erdi zapalduena eta esplotatuena  gehitzeko eginkizun handia garatu baitute.

Hauek dira emakumearen jarraibideak borroka iraultzailera, baina, mende honen bigarren herenetik aurrera, gertakari berri bat eta prozesu iraultzaile gehienetan ematen ari dena agertzen da: emakumearen parte hartze militarra gerra iraultzailean. Une hori arte, hau borroka politikoaren eremura mugatu zen, alor soilki militarrean edo oso gutxienena edo ia ezdeusa izan zen bitartean, benetako salbuespena gisa har daitekeelarik gerran armak hartu zituzten emakumeen kasuak.(…)

Defentsarekin batera, ekoizpena eta familia mantentzea ere gerra jarraitzeko lehen ordenako egitekoak dira. Norbaitek egin behar ditu eta ardura hau emakumearen gain erortzen da, etxetik gertu mantenduz. Hau mendeetan zehar egokitutako ardura da eta zentzugabekoa da pentsatzea, askapenaren aldeko borroka abiarazteagatik, kolpe batez sexuen arteko lanaren banaketa ezabatu edo etxeko egitekoen eta umeen zaintzaren sozializazioa aurrera eraman daitekeela. Honek behar du, erdietsia izan arte, eraikuntza sozialistako prozesu luzea eta, lehenengo ezinbesteko neurri bezala, beharrezkoa da gerra irabaztea gizarte berri baten eraikuntza hasi ahal izateko.

(…)

6.1 Mugimendu feminista burgesaren hondoratzea

(…) Testuinguru honetan, feministen gehiengoa sisteman integratuak eta postutxoren bat edo besteren batez gozatzen ari diren bitartean, hondoratzearen hondarrak ezin dira atsekabegarriagoak izan. Batzuentzat, emakumearen iraultza, gizonaren aurkako borroka, iraultza pertsonalaren kontsignara murriztua geratu da, senarrak platerak garbitzen edo umeari oihalak kentzen lortzean gauzatzen dena, edo aurreratuenen kasuan, lesbianismoa benetako panazea emantzipatzaile gisa aldarrikatzean. Bitartean, gutxi batzuk marxismoa feminismoarekin elkartzearen alferrikako saiakerara atxikiak jarraitzen dute, gure herriaren borrokaren aurrera egitearekin eta sozialismoak mundu osoan erdietsitako garaipenekin alderatuta gehiegi atzeratuak ez geratzeko moduz; baina, muinean, beren ideologia burges-ttipia alde batera uzteko eta ideologia proletarioa besarkatzeko ezgai dira.

(…)

6.2 Emakumearen arazoaren areagotzea

(…) Prostituzioa klaseetako gizarteen gaitza da, oinarri ekonomiko argi batekin, baina aldi berean gizarte kapitalistan emakumeek pairatzen duten zapalkuntza eta degradazioa agerian ipintzen du. Gizarte honek hau babesteko duen zinismo eta lotsagabekeria bere puntu gorenera iristen da sortarazten duten berberek, legalizatzen eta beste edozein lan bezala hartzen saiatzen direnean; honela prostituzioa emakumea menperatzen duen zapalkuntza iraingarriena eta laidogarriena dela eta gizarte kapitalistak mundu osoko milioika emakumeentzat eskaintzen duen helmuga dela ezkutatzen saiatzen dira.

(…)

6.3 Emakumea erresistentzia mugimenduan

(…) Egia da emakumea arazo espezifikoak dituen sektorea dela ,bere garaian sistema kapitalistaren suntsipenean interesaturiko emakumeen gehiengoa bilduko dituen antolakundearen sorkuntza eskatuko duena. Une hauetan, ezinezkoa da nola eta noiz agertuko den zehaztea, barneratuta gauden klase borrokaren garapenak soilik zehaztu ahal izango duelako.(…)

(…)

7. Ondorio gisa

(…) Emakumearen emantzipazioa prozesu iraultzailean bere erabateko integraziorako baldintzetan ipintzea esan nahi du, gizarte berri baten sorkuntzan kontzientzia argiz parte har dezan, non esplotazioaren aztarna guztiak erraztuak izango diren. Baina maiz, integrazio hau mendeetan zehar bere gutxiagotasunaren inguruan zabaldu den ideologiaz balaztatua ikusten da. Beti pairatu izan duen otzantasuna, menpekotasuna, morrontza, bai emakume zein gizonen buruetan sartuta dauden gaitzak dira, eta bere eransterako balazta osatzen dute. Beraiekin amaitzea borroka ideologiko zabal eta luzea behar du, baina bistaz galdu gabe borroka ideologiko hau emakumearen gutxiagotasuna eusten dituen eta iraneko ideia zaharren euskarri gisa balio duten oinarri materialak erauztearen borrokari lotua egon behar dela. Emakumearen emantzipazioa borrokaldi luze baten beharra du eta komunismoaren eraikuntzara estuki lotua dago. Aurrerapauso oro eremu honetan emakumearen emantzipazioaren aurrerapauso bat izango da, eta alderantziz. Hemen da non Lenin-en esaldia bere zuzentasun osoa hartzen duen: Proletalgoak ezin du bere askapen osoa eskuratu emakumearen askapena erdietsi gabe. Komunismoa gizateria osoaren emantzipazioa da; horregatik, komunismoa erdiesteko, beharrezkoa da lehenago, txikia izanik ere, biztanleriaren erdiaren bereizketa edo baztertze iraunarazten duen azkeneko aztarna ere ezabatzea, eta beharrezkoa da baita ere, bi sexuak erabateko berdintasun baldintzetan ipintzea, eraldatuz eta emakume eta gizon berri bat eraikiz.

 

La mujer en el camino de su emancipación (euskaratua) – Carmen Jiménez Castro

 

Oso liburu gomendagarria emakumearen auzia ezagutzen ez duten marxista-leninistentzat hala nola ideologia burgesaz kutsaturiko feministentzat.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urtarrila 17, 2014 by aurreralangileria in inperialismo, marxismo-leninismo, sexismo

Tagged with , ,

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Hona hemen Siriaren aldeko elkartasun manifestua idatzi zuten euskaldun anti-inperialista burges-ttipi berek idatzitako artikulu interesgarria Ukranian gertatukoari buruz

    http://postsovietico.blogspot.com/2013/12/ucrania-de-encrucijadas-y-manipulaciones.html

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: