8 comments


671b76d26771073ef91d161374a78639_XL

“(…)

Hain zuzen ere, anarkismoa ez da ideologia proletarioa, burgesa baizik, hala bere iturburuagatik  nola behargin mugimenduaren baitan bere adierazpen antolatzaile eta estrategikoengatik. Anarkismoa ez da indibidualtasunaren eta liberalismo erradikal burges-ttipiaren aldaera bat besterik. Anarkistek burgesia-ttipiarekin beren lotura zaharrak haustea lortu zuten baina beti hazi zituzten behargin mugimenduaren barnean beren ideiak, borroka eta antolakuntza molde zinez bereziei bidea emanez.

Burgesia liberalaren antzera, anarkistek Estatuaren boterea askatasunera kontrajartzen dute: zenbat eta botere gehiago orduan eta askatasun gutxiago, eta hortik eratortzen da proletalgoaren parte-hartze eta antolakuntza politiko orori errefusa. Estatua aipatzen dutenean klaseez baita  oinarritzen den gizarteaz aparteko izaki abstraktu eta ez-tenporal bati buruz ari dira. Mugimendu libertarioarentzat, Estatua ez da botere politikoa baino besterik, arbuiagarria edozein izanda ere. Anarkismoak materia politikoan proletalgoa ekintza burujabeaz, bere alderdi, programa eta borroka molde propioekin, ezgaia dela zabaltzen du, zeinaren ondorioz langileen ahaleginak aurkako klaseraren onurarako erabiltzen dela jotzen duen.

Halako jarrerek, adibide espainiarrak frogatzen duenez, ezintasunera eta kastraziora eraman dute beti proletalgoa. Ekintza politiko eraginkor baten faltan, anarkistek langileak beste ildo erabat ezezagun eta arriskutsu batzuetatik bideratu zituzten, beste hainbat ezbeharrekin ordaindu zirenak, bai burutu zituztenentzat, bai politikoak proletalgoarentzat, bere haragietan ere jasan zuena. Egoera orokorraren azterketa minimoki argi baten faltan, anarkista gutxi batzuk patroien eta Estatuko funtzionarioen aurkako banakako gerra batera jausi ziren, zeinetatik ezin zen ezer onik atera behargin mugimenduarentzat. Beren ausardia, adorea eta sakrifizioak guztien esker ona merezi du eta soilik sostengatzen zituzten printzipioak kritikatu daitezke, ez zutenak tarterik uzten banakako ekintza bortitzaren eta berehalakoari gehien atxikitako sindikalismoaren artean. Anarkismoak langile espainiarrak aldarrikapen ekonomiko zehatzetatik etenik gabeko utopia filosofiko abstraktuenera pasatzera eraman zien, “klase mugimendu oro, ezinbestean mugimendu politikoa dela eta beti izan dela” ahaztuz.

Iraultza egintza politikoa da, beraz ekintza politikoari uko egitea iraultza berari uko egitea zen. Borroka politikoa langileen ekintzaren fronte nagusia da, borroka sindikal edo ideologikoaren gainetik; berari uko egitea betierekoki burgesiaren menera irautea zen. Jakina, aurkaritza anarkista botereari eta politikari era berean alderdi politikoak erabat ez ezagutzea zekarren, behargin klase beretik ateratako alderdiak barne. Anarkismoaren aburuz, langileen antolakuntza moldeek etorkizuneko gizartea emulatu behar zuten: ez ziren mementoko egoeraren aurkako borroka lanabesak, etorkizuneko giza elkarteen lehen harriak baizik, behargin mugimendua geldotasunera bideratzen zutelarik, eta honen aldizkako konponbide gisa, banakako aktibismo neurrigabera.

Bortizkeria ikaratzailea apolitikotasun eta abstentzionismo libertarioaren ondorio saihestezina zen. Oligarkiaren bortizkeriaren aurrean antolakunde politiko propio bat garatzeko ezintasun, ezgaitasun, zeinua zen. Ekinbide, estrategia eta ildo politiko  gabezia erakusten zuen, errepresioaren aurrean “erantzun” ekintzei bidea ematen ziena. Baldintza horietan, XIX. mende amaierako terrorismoak ez zuen ezertan klase kontzientzia zabaltzera ezta langileak antolatzera lagundu. Sindikalismo libertarioa, apolitikoa baita ere, ez zen ildo bortitzengatik gainditua izan, ekintza soilik aldarrikariaren eta bortitzaren artean parte-hartze politikorako tarte oso zabala baitago, erabat umezurtz zegoena, eta zeina gabe ez sindikalismoa ez bortizkeria ez zuten proletalgoa klase gisa garatzeari laguntzen.

Ez dago ezer esateko langileen partez Estatu burgesaren aurkako bortizkeriaren erabilerari, batik bat Errestaurazioarena bezalako garai batean, klase zapaltzailearen partez jazarpen krudel, luze eta handi baten biktima zirenean. Gainera anarkistei egotzitako ekintza bortitz gehienak Estatua beragatik zuzenean edo zeharka eraginak zeuden. Kritikagarria dena, beraz, bortizkeria hori kapitalaren aurkako borrokan langileak indartzera eta heztera lagunduko zuen proiektu politiko batetik kanpo egotea zen. Industrializazio, behargin mugimenduaren formazio eta hazte fase batean, borroka molde guztiek hala iraultza burgesean ahalik eta urrunen iristeko aliatuak bilatzeko nola langileak klase antolakunde berberetan berrelkartu, sindikatu eta batzeko beharra hartu behar zuten kontuan. Memento horretan bortizkeria erabilia izan zen erak ez zuen soilik horretan ezertan lagun du baizik eta langileak nahasi eta beren lerroak sakabanatu zituen. Ez da sistemaren aurkako bortizkeria justifikatua ez egotea, beste lehentasun batzuk zeudela baizik, eta bortizkeriak soilik lor zezaken esanahi politikoa lehentasun horiek eskuratzerakoan, behargin alderdi bat osatzerakoan, proletalgoaren programa eta estrategia bat egoterakoan, langileak bestelako borroka eratan nahiko eskarmentu izaterakoan.(…)·”

 

Las leyes de represión del anarquismo a finales del siglo XX (euskaratua) – Juan Manuel Olarieta Alberdi

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted urtarrila 26, 2014 by aurreralangileria in alienazio kapitalista, anti-komunismo, lunpen

Tagged with

8 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. limpiate la boca pedazo bastardo antes de hablar de lxs anarkistas.

    • Hau Olarietaren liburu baten zatiak dira.

      Nahi baduzu ipiniko ditut Marx-en, Engels-en, Lenin-en, Stalin-en, Hoxha-ren eta beste hainabat marxista-leninsten azterketak eta iritziak anarkismoaren inguruan, porrotaren eta ezintasunaren lunpen-ideologia burges-ttipi utopiko-atzerakoi horren inguruan, bastardo.

  2. luego pasate el nanas tambien por debajo de donde te crece el pelo, boy scout de fascista rojillo.

    AlL cOpS aRe ArTaBuRuS!

    • A mi me parece que te estas pasando mucho de listo, payaso de mierda.

      Tienes alguna critica politica que hacer? algo que aportar? no verdad, patetico drogadicto? Si estas buscando otra cosa, pon tus datos para que podamos agradecertelo.

  3. nos vemos en las calles bastardos rojillos, saludos a vuestros amigos del KKE… MAT = KNAT!

  4. Pertur BIKAIN 76ko Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko egoerari buruz:

    Ponencia Otsabiaga: http://kimetzkolektiboa.org/?p=292

  5. *Oharra:

    Aurrera Langileria-ko sail politikoak erabaki du orain arte erabilitako “behargin aristokrazia” zehaztapena “langile aristokrazia”tik ordezkatua izango dela.

    Hemendik aurrera hala agertuko da, baina aurreko idatzietan ez da aldatuko, beste zerbaiterako idatzi horiek argitaratzen ez badira.

    Honen zergatia “behargin klasea” kapitalismoan bere lan indarra saltzeko soilik duen eta Kapitalaren nahien arabera kanporatua den herri langilerearen baitako klase zapalduena eta era berean iraultzaileena izendatzeko erabiltzen dugu.

    Langile hitza soldatapeko guztiak izendatzeko hitz orokorragoa denez, herri langilearen baitako geruza dirudunenak, beren ordainsari eta ikuskeragatik guztiz burges-tiipak direnak, hots, langile aristokrazia izendatzeko, egokiago dela baloratu dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: