1 comment


soviet-joseph-stalin-propaganda-poster-103734

Stalin burkidea, Sozialismo Zientifikoan aditu

 

“1. Lege ekonomikoen izaera sozialismoan

(…) Gauza bera esan behar da garapen ekonomikoaren legeez, Ekonomia Politikoko legeez, hala kapitalismoaren aldiari buruz nola sozialismoaren aldiari buruz bada. Hemen, Natur Zientzietan bezala, garapen ekonomikoaren legeak, gizakien nahimenaz haratago ematen diren prozesuak, garapen ekonomikoaren prozesuak adierazten dituzten lege objektiboak dira. Gizakiek lege hauek aurkitu ditzakete, ezagutzera iritsi eta hauetan oinarrituta, gizartearen onurarako erabili, lege batzuen egite suntsitzailea beste norabide batean zuzendu, beren eraginaren eremua mugatu, bidea irekitzen dabiltzan beste legeei bidea eman; baina ezin dute lege ekonomiko batzuk suntsitu eta beste berri batzuk sortu.

 (…) Gure herrialdearen garapen harmonikoaren (proportzionala) beharra Botere Sobietarrari badiren lege ekonomikoak suntsitu eta berriak sortzea ahalbidetzen diola esaten da. Hori guztiz okerra da. Ezin dira gure urteko eta bosturteko planak, herrialdeko ekonomiaren garapen harmoniko, proportzionalaren lege ekonomiko objektiboarekin nahastu. Ekonomiaren garapen harmonikoaren legea, kapitalismoaren menpeko lehiaren legeari eta ekoizpenaren anarkiari aurkaritzan agertu zen. Ekoizpen baliabideen sozializazioaren oinarriaren gain agertu zen, behin lehiaren legea eta ekoizpenaren anarkiaren legea beren indarra galduta. Jokoan sartu zen ekonomia sozialista soilik ekonomiaren garapen harmonikoaren lege ekonomikoan oinarriturik garatu daitekeelako. Horrek esan nahi du ekonomiaren garapen harmonikoaren legeak dagozkion gure erakundeei gizarte-ekoizpena era egokian planifikatzeko aukera ematen diela. Baina ezin da aukera errealitatearekin nahastu. Bi gauza ezberdin dira. Aukera errealitate bihurtzeko, lege ekonomiko hori ikasi behar da, menperatu behar da, erabat jakinaren ginean hartaz baliatzen ikasi behar da, lege ekonomiko horren eskaerak betetasun osoz erakusten dituzten planak landu behar dira. Ezin daiteke esan gure urteko eta bosturteko planek lege ekonomiko horren eskaerak osoki islatzen dituztenik.

(…)

2. Merkataritza-ekoizpena sozialismoan

(…) Bada, ez badira merkataritza-ekoizpena ekoizpen kapitalistan bihurtzen duten baldintza horiek existitzen, ekoizpen baliabideak ez badira jabetza pribatua jada, jabetza sozialista baizik, soldatapeko lanaren sistema jada indarrean ez badago eta lan indarra merkantzia izateari utzi badio, denbora dezente igaro bada esplotazio-sistema likidatu zenetik, zeri egin jaramon? Aipatutako guztiaren arren merkataritza-ekoizpena kapitalismora eramango duela kontsideratu daiteke? Ez, ezin da. Eta gure gizartea preseski ekoizpen baliabideen gaineko jabetza pribatua, soldatapeko lanaren sistema, esplotazio sistema duela denbora asko existitzen ez diren gizartea da.

(…) Jakina, ekoizpenaren bi sektore nagusien ordez, estatala eta koljosianoa, dena barneratuko duen eta kontsumora bideratutako herrialdeko ekoizpen guztia erabiltzeko eskubidea duen sektore bakarra agertzerakoan, merkantzien zirkulazioa, bere <<ekonomia monetarioarekin>>, desagertuko da, ekonomia nazionalaren beharrezkoa ez den elementu gisa. Baina horretara iritsi ez den bitartean, ekoizpenaren bi sektore nagusiak diren bitartean, merkataritza-ekoizpena eta merkantzien zirkulazioa indarrean jarraitu beharko dute, ekonomia nazionaleko gure sistemaren osagai beharrezko eta oso baliagarri gisa. Zein eratan iritsiko den sektore bakar eta bateratu baten sorkuntzara, sektore estatalak sektore koljosianoa sinpleki xurgatuko duen, litekeena ez dena (koljosen desjabetze gisa ulertuko baitzen), edo erakunde ekonomiko nazional bakar baten ezartzearen bidez (Estatuaren industriaren eta koljosen ordezkariekin), hasieran kontsumora bideratutako herrialdeko ekoizpen guztiaren kontua eramateko eskubidea izango duena, eta aurrerago ekoizpena banatzearena ere, adibidez, ekoizkinen trukatzea bidez, aparte aztertua izatea eskatzen duen auzia da.

(…)

3. Balioaren legea sozialismoan

 (…) Bai, existitzen da eta jarduten du. Han non merkantziak eta merkataritza-ekoizpena dagoen balioaren legea existitu behar du.

Gure herrialdean balioaren legeak bere ekitea oroz gain merkantzien zirkulaziora hedatzen du, salerosketa bidezko merkantzien trukaketara, norbanako kontsumoko merkantzien trukaketara, gehienbat. Hemen, eremu honetan, balioaren legeak, muga batzuetan noski, paper erregulatzailea betetzen jarraitzen du.

(…) Zorigaitza ez da gure herrialdean balioaren legea ekoizpenaren gain eragitea. Zorigaitza gure ekonomiaren buruek eta hau planifikatzearen arduradunek, salbuespen arraroak kenduta, balioaren legearen egitea gaizki ezagutzen dutela da, ez dutela eragin hori ikasten eta ez dakitela kontuan hartzen beren kalkuluak egiterako orduan.(…)

Baina, esan nahi al du guzti honek balioaren legearen egiteak gure herrialdean bide irekia duenik, kapitalismoan bezala, balioaren legea gure herrialdean ekoizpenaren erregulatzailea denik? Ez, ez du hori esan nahi. Egia esanda, balioaren legearen eragite-eremua gure erregimen ekonomikoan zurrunki zedarritua eta mugatua dago. Esan dut jada merkataritza-ekoizpenaren eragite-eremua gure erregimenean zedarritua eta mugatua dagoela. Berdina esan beharra dago balioaren legearen eragite-eremuari buruz. Zalantzarik gabekoa da ekoizpen baliabideen gaineko jabetza pribatuaren gabezia eta baliabide hauen sozializazioa hala hirian nola landan ezin dutela balioaren legearen eragite-eremua eta bere eragina ekoizpenean mugatu baino gutxiagorik egin.

(…) Horrek, preseski, gure ekoizpen sozialistaren garapen jarraitu eta oldartsua arren,balioaren legeak gure herrialdean gainprodukzio krisietara ez bideratzearen gertaera <<txundigarria>> azaltzen du, balioaren lege bera hori, kapitalismoan eragite-eremu zabala duena, herrialde kapitalistetan, herrialde horietako ekoizpenaren gehikuntza erritmo baxua arren, aldizkako gainprodukzio krisietara bideratzen duen bitartean.

(…) Gizarte komunistaren bigarren fasean, produktuen ekoizpenean emandako lan kantitatea ez da zeharka neurtuko, balioaren eta bere formen bidez, merkataritza-ekoizpenean gertatzen den bezala, baizik eta era zuzen eta berehalakoan, produktuen ekoizpenean emandako denboraren kantitategatik, ordu kantitateagatik. Ekoizpenaren adarren arteko lanaren banaketaren inguruan, ez da balioaren legeaz erregulatua izango, orduan bere indarra galdu izango duena, baizik eta produktuetan gizartearen beharren areagotzeagatik. Bere beharrak ekoizpena erregulatuko duten gizartea izango da hau, eta behar horien kalkuluak funtsezko garrantzia hartuko du planifikazioaz arduratutako erakundeentzat.

(…)

4. Hiriaren eta landaren, lan intelektualaren eta eskulanaren  arteko aurkakotasunaren ezabapena, eta haien arteko ezberdintasunen likidazioa

(…) Burkide batzuek diote denborarekin ez dela soilik industriaren eta nekazaritzaren, eskulanaren eta lan intelektualaren  arteko ezberdintasun funtsezkoa desagertuko, baizik eta ezberdintasun oro ere. Hori ez da egia. Industriaren eta nekazaritzaren arteko ezberdintasun funtsezkoaren likidazioak ezin du beraien arteko ezberdintasun ororen likidaziora eraman. Dudarik gabe, ezberdintasunen bat egoten jarraituko du, baina ez funtsezkoa, industriako eta nekazaritzako lan baldintzen ezberdintasunen ondorioz. Industria barnean, adar ezberdinak kontuan hartzen badira, lan baldintzak ez dira toki guztietan berdinak: lan baldintzak ikatz-mehatzetan, adibidez, oinetakoen lantegi mekanizatuko beharginen lan baldintzez ezberdintzen dira; meatzarien lan baldintzak behargin makina-ekoizleen lan baldintzez ezberdintzen dira. Hori egia bada, arrazoi gehiagoz iraunarazi behar da industriaren eta nekazaritzaren arteko halako ezberdintasun bat.

(…)

6. Herrialde kapitalisten arteko gerren saihestezintasuna

(…) Litekeena da bakearen aldeko egungo mugimenduak, bakea mantentzeko mugimendu gisa, arrakasta izatekotan gerra zehatz bat saihetsera eramatea, aldi baterako geroratzea, bake zehatz bat aldi baterako mantentzera, gobernu gerrazaleak dimititzera eta beste batzuez ordezkatuak izatea, bakea aldi baterako mantentzera prest daudenak. Hori, argi dagoenez, ondo dago. Hori oso ondo dago baita ere. Baina guzti hori ez da nahikoa herrialde kapitalisten arteko gerren saihestezintasuna orokorrean ezabatzeko. Ez da nahiko, zeren mugimenduaren arrakasta guztiak bakearen defentsan asko direlarik ere, inperialismoa mantentzen da, existitzen jarraitzen du, eta ondorioz, gerren e saihestezintasuna existitzen jarraitzen du.

(…)

7. Kapitalismo modernoaren eta Sozialismoaren funtsezko lege ekonomikoak

(…) Kapitalismoaren funtsezko lege ekonomikoaren kontzeptutik gertuen dagoena plusbalioaren legea da, mozkin kapitalistaren jaiotzearen eta areagotzearen legea. Lege honek hain zuzen ere ekoizpen kapitalistaren ezaugarri nagusiak zehazten ditu. Baina plusbalioaren legea orokorregia da, eta ez ditu mozkinaren arau gorenaren arazoak ukitzen, bere ziurtapena kapitalismo monopolistaren garapenaren baldintza dena. Hutsune hau betetzeko plusbalioaren legea zehaztu eta garatu beharra dago, kapitalismo monopolistaren baldintzen arabera, kontuan izanik kapitalismo monopolistak ez duela edozein mozkin eskatzen, mozkinik handiena baizik. Hori, preseski, izango da kapitalismo modernoaren funtsezko lege ekonomikoa.

(…) Badago sozialismoaren funtsezko lege ekonomikoa? Bai, badago. Zertan datza lege honen oinarrizko ezaugarriak eta eskakizunak? Sozialismoaren funtsezko lege ekonomikoaren  oinarrizko ezaugarriak eta eskakizunak gutxi gorabehera jarraian azaltzen den bezala azaldu daitezke: gizarte osoaren behar material eta kulturalen asetze handiena ziurtatzea, igoera konstantean daudenak, teknika jasoenaren oinarriaren gain ekoizpen sozialistaren etenik gabeko garapenaren eta hobekuntzaren bitartez.

(…)

8. Beste auzi batzuk

(…) Behargin klasearen egoera materialaz hitz egiten denean arrunki behargin lanpetuak hartzen dira kontuan, lanik gabekoen erreserbako ejertzitoa deitutakoaren egoera materiala alboratuz. Egokia al da behargin klasearen egoera materialaren arazoa tratatzeko era? Nik uste dut ez dela egokia. Langabetuen erreserbako ejertzitoa badago, bere partaideak beren lan indarraren saltzea ez den beste bizibiderik ez dutenak, langabetuak ezin dute behargin klasearen parte izan besterik, eta bere parte badira, beren miseria egoerak ezin dio behargin lanpetuen egoera materialean eragiteari utzi. Nik uste dut, horregatik, behargin klasearen egoera materiala herrialde kapitalistetan ezaugarritzeko orduan, behargin langabetuen erreserbako ejertzitoaren egoera ere kontuan hartua izan behar zuela.

(…)

L.D. Yaroshenko burkidearen okerrak

(…) Okerra izango litzake gizarteko kideen hain garapen jasoa eskuratu daitekeela suposatzea, lanaren egungo egoeran aldaketa seriorik gabe. Horretarako beharrezkoa da, beste edozer baino lehen, laneguna murriztea, gutxienez sei, eta aurrerago bost orduetara. Hori beharrezkoa da gizarteko kideak heziketa unibertsala eskuratzeko denbora libre nahikoa izateko. Horretarako beharrezkoa da, baita ere, irakaskuntza politekniko orokor eta nahitaezkoa ezartzea, gizarteko kideek gehien gustuko duten lanbidea aukeratu ahal izateko ezinbestekoa, eta bizitza osoan lanbide bati lotuak geratu ez daitezen. Horretarako beharrezkoa da, baita ere, etxebizitza-baldintza erradikalki hobetzea eta bikoitzera igotzea, gutxienez, beharginen eta langileen soldata erreala, hala soldata metalikoaren areagotze zuzenaren bitartez nola, batez ere, kontsumo zabaleko gaien salneurrien beherapen sistematikoaren bitartez.

(…)

A.V. Sanina eta V.G. Venzher burkideei erantzuna

Sanina eta Venzher burkideen funtsezko okerra, merkataritza-zirkulazioaren paper eta esanahia sozialismoan ulertzen ez dutela da, ez dute ulertzen sozialismotik komunismorako igarotzearen aukerarekin bateraezina dela. Uste dute, dirudienez, merkataritza-zirkulazio ez dela oztopoa sozialismotik komunismora igarotzeko, merkataritza-zirkulazioak ezin duela iragate hori galarazi. Oker sakona da hau, marxismoaren ulertezintasunetik jaiotakoa.

(…)“

 

Problemas Económicos del Socialismo en la URSS (euskaratua) – Josif Stalin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Posted otsaila 7, 2014 by aurreralangileria in marxismo-leninismo

Tagged with ,

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Arkaitz Bellon euskal preso politikoa hil dute Puerto I (Cadiz) espetxean – ESI taldea
    http://garkolektiboa.blogspot.com.es/2014/02/arkaitz-bellon-euskal-preso-politikoa.html

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: