1 comment


BfErpOuCIAAIgj-

Nazioarteko Mugimendu Komunistak aurrera eramandako borroka gerrillarien inguruan mintzo denean, gehienetan nekazal eremuetako gerrilla anti-inperialistan pentsatzen da. Hau XX. mendeko bigarren erdialdean herrialde erdi-koloniar eta erdi-feudaletan emandako borrokekin lotzen delako izaten da, non nekazalgoa gizartearen zati nabarmena zen, eta iraultza memento bateko “matxinada” gisa ulertzen delako, aurretik mota guztietako prestakuntza izan ez duena. Baina NMKren borroka moldeen ondareak hala kale borrokan nola hiri-gerrillan, esperientzia bai teoriko bai praktiko mordoa du, zentsura burgesak eta berrikuspentasunaren azpi-lanak estaltzen saiatu arren. Adibidez, baditugu 1905 urtetik aurrerako Alderdi boltxebikearen Bulego tekniko-militarra, KPD germaniarraren Oktober aldizkari politiko-militarra, PCB belgiarraren “fronte gorriko borrokalariak”… III. Nazioartekoak zehaztutako antolakuntza eta borroka moldeak jarraitzen zituztenak. Erresistentzia anti-faxistaren ondarea ere handia da, gehienbat europar ekialdean, hainbat lekutan proletalgoa boterera eraman zuena borroka molde gerrillarien bidez. Baita Aberri Gerrate Handian sobietar askok etsaiak okupatutako lurraldeetan aurrera eramandako borroka. Aipatzekoa da ere, marxismo-leninismoa hein handiago ala txikiago batean jarraituta, mendebalde inperialistan emandako hiri-gerrilla askoren jarduna (ETA, INLA, IRA, RAF, GRAPO, BR…)

Aurrera Langileria-n borroka molde hauen azterketa egingo dugu hainbat lanen argitalpenaren bidez. Bestetik, M-L orori honen inguruko lanen itzulpena eta zabalpena egiteko deia zabaltzen dugu.

 

 

 

“Ekintza gerrillariaren auzia interes handikoa da gure Alderdiarentzat eta behargin masentzat. Jada aipatu dugu behin baino gehiagotan, eta orain, agindu genuen bezala, honi buruzko ideien azalpen osatuagoa eskaintzea hartzen dugu helburu.(…)

Bigarrenik, marxismoak borroka moleen auzia historikoki enfokatzea eskatzen du. Auzia hau egoera historiko zehatzetik at planteatzeak, metarialtasun dialektikoaz deus ere ez ulertzea esan nahi du. Bilakaera ekonomikoaren une ezberdinetan, baldintza politiko, kultural-nazional, ohiturazko, eta abarren arabera, borroka molde ezberdinak lehen planoan ageri dira, eta borroka nagusietan bilakatzen dira; eta hau dela eta, era berean bigarren mailako borroka moldeak, osagarriak, aldatzen dira. Borroka bide jakin baten inguruan bai ala ez erantzun nahi izatea, mugimendu jakin baten egoera zehatza aztertu gabe, marxismoaren jarrera erabat baztertzea esan nahi du. (…)

Hori da koadroaren funtsezko mamia. Atzealde honen gainean margotzen da –jakina zerbait partikular, bigarren mailako, osagarri gisa- fenomenoa, zeinaren ikasketa eta baloratzera bideratzen den artikulu hau. Zertan datza fenomeno hau? Zeintzuk dira bere formak? Eta zeintzuk dira bere kausak? Noiz azaldu zen eta noraino zabaldu da? Zein da bere esanahia iraultzaren martxa orokorrean? Zeintzuk dira bere harremanak behargin klasearen borrokarekin, sozialdemokraziaz antolatua eta gidatua? Hauek dira orain helduko diegun auziak, koadroaren atzealde orokorra zirriborratu ostean.

(…) Krisi politikoaren areagotzea borroka armatura iristeraino, eta batez ere miseriaren, gosearen eta langabeziaren  areagotzea herrixka eta hirietan, ari garen borroka eragin duten kausen artean paper garrantzitsua izan dutenak. Arloteen munduak, lunpenproletalgoak eta talde anarkistek borroka molde hau borroka sozialaren forma nagusitzat, bakarra ere, hartu dute.(…)

Ohiko iritzia deskribatzen ari garen borrokari buruz, hurrengora murrizten da: hau anarkismoa da, blankismoa, terrorismo zaharra, beharginak adoregabetzen dituzten banako isolatuen ekintzak, haiengatik biztanleriaren zirkulu zabalak aldentzen dituztenak, mugimendua desantolatu eta iraultza kaltetzen dutenak.(…)

Ez dira gerrillen ekintzak mugimendua desantolatzen dutenak, Alderdiaren ahultasuna baizik, ez dakiena bere gain hartzen ekintza horiek. Horregatik, gure artean, errusiarren artean, gerrillen ekintzen aurka usuki jaurtitako anatemak, gerrilla klandestino, halabeharrezko, ez antolatukoen ekintzekin bat egiten dute, zinez Alderdia desantolatzen dutenak. Borroka hau sortzen duten baldintza historikoak ulertzeko ezgai izanda, neurri berean bere alde kaltegarriak indargabetzeko ezgai gara. Borrokak ez dio horregatik jarraitzeari uzten, eragile ekonomiko eta politiko indartsuek eragiten baitute. Ez dugu ez eragile hauek ez borroka hau ezabatzeko indarrik. Gerrillen borrokaren aurkako gure arrangurak, matxinada materian gure Alderdiaren ahultasunaren aurkako arrangurak dira. (…)

Gerrillen gudak mugimendua desantolatzen duen argudioa era kritikoan estimatu behar da. Borroka molde berri orok, berarekin lotuta arrisku berriak eta neke berriak dakarrenak, “desantolatzen” ditu, halabeharrez, borroka molde berri honetarako prestaturik ez dauden antolakundeak. Gure propagandista zirkulu zaharrak desantolatu ziren agitazio metodoaz baliatzerakoan. Gure batzordeak desantolatu ziren agerraldiez baliatzerakoan. Gerra orotan, edozein operaziok anabasa jakin bat darama borrokalarien lerroetara. Hemendik ezin da ondorioztatu borrokatu behar ez denik. Hemendik beharrezkoa da ondorioztatzea borrokatzen ikasi behar dela. Eta ez besterik.

(…) Ondorioz,halako garai batean guztiz natural eta saihestezina da, nazio mailako greba politikoen garaian, matxinadak ezin du ekite isolatuen molde zaharra hartu, denbora zati oso motz eta eremu oso txikira murriztua. Guztiz natural eta saihestezina da matxinadak guda zibil luze, eta herrialde osoa hatzen duen, baten molde jasoago eta korapilatsuagoak hartzea, hots, herriaren bi zatien arteko borroka armatuarena. Halako gerra ezin da ulertu gudu handi gutxien serie gisa baino, batak besteetatik tarte erlatiboki handiez zatituak eta tarte horietan zehar emandako topaketa txikien kopurua handia izanik. Hau honela bada –eta hala da dudarik gabe-, sozialdemokraziak faltarik gabe gudu handi hauetan eta ahal den heinean topaketa txiki hauetan, masak gidatzeko ahalik eta egokienak diren antolakundeak eratzeko egitekoa mahaigaineratu behar du. Sozialdemokraziak klase borroka gerra zibila arte areagotzen den garaian, xedetzat hartu behar du ez soilik gerra zibil horretan parte hartzea, baizik eta baita ere bertan zeregin gidaria izatea. Sozialdemokraziak bere antolakundeak hezi eta prestatu behar ditu zinez zati beligerante gisa jokatu ahal izateko, aurkariaren indarrei kolpe bat emateko aukerarik pasatzen utzi gabe. (…)“

 

La guerra de guerrillas (euskaratua) – V.I. Lenin

*Garai horretan Mugimendu Komunista oraindik ez zen sozialdemokrazia oportunista eta pro-inperialistaz banandu

 

Advertisements

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Què està passant a Veneçuela, Ucraïna, i Bòsnia-Hercegovina? – Combat Proletari

    http://combatproletari.org/2014/02/21/que-esta-passant-a-venecuela-ucraina-i-bosnia-hercegovina/

    (kataluineraz dago, baina google translate-rekin oso ondo ulertzen da)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: