2 comments


EUROPA-ROTA-2

EUROPAR HAUTESKUNDEEN AURREAN

 

Europar Batasunaren  proiektua, mendebaldeko buru inperialisten arteko talkak leuntzeko eta beren hegemonia mundu mailan mantentzeko irudikatu zen. Nahiz eta hasiera batean III. Reich-a izan hau aurrera eraman zuena, AEBk hau azpiratu (bloke inperialista mendebaldarraren baitan anglosaxoiak egoera hegemonikoan ipiniz) eta gero, potentzia guztiak beren menera ipiniko zituen erakundea sortu zuten. Kapital monopolistarentzat Estatu nazionalak zaharkituak geratzen hasi ziren garaian, gerora EB deituko zena integrazio ekonomikoa, behargin klasea esplotazioan mantendu, mugimendu iraultzaileak zanpatu eta beren interesak zaintzeko eraso genozidak gauzatzeko erreminta gisa egituratu zen. Azken urteotan, NATOrekin harremanak estutu ditu, zinez burgesia inperialista mendebaldarraren agindupeko egitura politiko-militarra eratuz, beste blokeen aurka, beren menera ipini nahi ez duten herrialdeen aurka eta uztarri neokolonialetik askatu edota iraultza sozialista bilatzen duten herrien aurkako sarraskia aurrera eramateko erabiltzeko.

Hurrengo Maiatzean, Europar Batasuneko aginte-eremuko Estatuetan, egitura zapaltzaile honen zilegitasuna herri langilearen baitan sendotzeko hauteskundeak ditugu. Oraingoz menperatze forma demokratiko-burgesa erabiltzeko aukera dutela jotzen dutenez, hauteskunde hauetan Kapital monopolistaren “eskuin” eta “ezker” eskuez aparte, burgesia ez-monopolistaren geruzen hainbat alderdi aurkeztuko dira, kapitalismoa zaintzeaz gain “europar osabaz” ordainsari gozoak eskuratzeko intentzioz.

Eszenatoki honetan hamaika koloretako mugimendu ezkertiar burges-ttipiak ere aurki ditzakegu. Beren burua langileriaren aurrean “iraultzailetzat” aurkeztuz, Kapitalaren egituretan postutxoa bilatzen duten erreformista eta oportunistez osatuta dago. Eremu inperialistako langile aristokraziaren ordezkariak besterik ez dira, “tartaren zati bat” bereganatzen saiatuz.

Euskal Herrian, kapitalismopeko mendebaldeko nazioa izanik, fenomeno guzti hauek errepikatzen dira. Euskal herri langileriaren errefusa egitura inperialistei, hala ere, nabaria izan da. Adibidez, NATOn integrazioaren inguruko erreferendumean, Hegoaldeko lau lurraldetan ezezko biribila ematearen gertakari historikoa dugu. Baina azkeneko urtetan, bere burua ezkertiar eta abertzaletzat duen mugimenduaren baitan, jarrera hauek errotik aldatu dira. Sortu alderdia dugu honen adierazle garbiena, burgesia yanki-sionistaren morroien laguntxoak eginda, bloke inperialista mendebaldarraren onespena bilatzen dabilena. Hauen propaganda-bide nagusiaren, GARA egunkariaren, ildo pro-inperialista aztertu besterik ez dago honetaz jabetzeko.

Guzti honengatik, KIMETZ Euskal Herriko Erakunde Komunista-k behargin klaseari eta herri langile osoari klase-etsaiek antolatutako antzerki honetan parte ez hartzeko deia zabaltzen du. Kapital monopolistaren propaganda-bideek egingo duten kanpainaren aurrean burgesia inperialistaren agintea bidezkotzeko, gainontzeko bloke zapaltzaileko geruzetako txosnez babestua izango dena, langileria guzti hau alboratu eta Alderdi leninistaren eraikuntzan indar guztiak eskaintzeko deiadarra luzatzen dugu: alienazio kapitalistaren aurka marxismo-leninismoaren teoria zientifiko-politikoa ikastea, bereganatzea eta zabaltzea, Sozialismoaren eraikuntzaren eta ezinegon, bazterketa eta gabeziara eramaten gaituen kapitalismo inperialistaren suntsipenaren aldeko borrokan ezinbesteko lanabesa izango dena.

 

 

KIMETZ (Enbor7)

 

 
*Idatzi honetan faltan botatzen da alderdi neonazien gorakada europa osoan aipatzea, Kapital monopolistak etorkizun ez oso urrunean hauek erabiltzea planteatzen ari denaren adierazle.

Honen adibide garbia dugu Ukrainian gertatutakoa. Bloke inperialista mendebaldarrak, Europar Batasunaren bidez, Estatu burges honekiko harreman neokolonialistak ezartzea ez lortuta (herri langilearen alienazioaren gain hautatutako Gobernuaren ezekoagatik), bere agintea ezartzeko Estatu kolpea eman du. Honetarako, talka-indar eta ehiza txakur gisa bai CIAk bai NATOk entrenatutako eta armatutako talde neonazi eta ultraeskuindarrak erabili ditu, zuzenean burgesia yanki-sionistaren (FMI…) nahia aurrera eramango dutenak.

Hala ere, eta ohikoa ez den eran, Estatu burgesa menderatze forma faxistan egituratzea ekarri duen krisi politikoa, ez da etorri langileriak aurrera eramandako boterearen aldeko borroka kontzientea zapaltzeko, baizik eta bloke zapaltzaile berako multzo ezberdinen ezadostasunagatik, bloke inperialisten arteko nazioarteko norgehiagokan kokatzen direnak.

Baina ez da bistaz galdu behar neonaziek hartutako lehen neurriak KPU (ukrainiako alderdi “komunista” berrikustzailea) ilegalizatzea eta ukraniera ez diren beste hizkuntza gutxituak debekatzea izan dela, sarraskiak edozein mementoan hasi daitezkeelarik, nazien oinordeko zuzenen partez. Zenbait antifaxista armatzen ari dira ere. Bestetik Errusiar Federazioaren mugimenduak ere kontuan hartu behar dira, AEBk zeharka egin dion erasoa era militarrean erantzunez gero mundu mailako gerrate inter-inperialista baten hasieran egongo geundekeelako.

Egoera honetan ukraniar behargin klaseak nazioarteko proletalgoaren babes eta elkartasun osoa behar du, Alderdi leninistan antolatuta indar burujabe eta bereizi gisa jokatuz, Estatu faxistaren, inperialisten eta ordena burgesaren aurkako borroka garaipenera eraman eta Sozialismoa eraiki ahal izateko.

Bake faltsuari gerra!

Iraultza ala hil!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

2 responses to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. a

    EZ ZARETE ONGI ETORRIAK HILTZAILE INPERIALISTAK!

    Martxoaren hurrengo 3a astelehena eta 4a asteartean, FMI Bilbo-ko Guggenheim Museoan biltzen da, bere zuzendaria Christine Lagarde gisako pertsonaiak edo Mariano Rajoy-ren motako jendaila, De Guindos edo Soria bezalako ministroren batez inguratua, bere jarraitzaile Urkullu Lehendakariaz lagunduak, eta nola ez, langileok eta herritar klaseak zapaltzen gaituzten enpresa monopolista handien ordezkariez.

    Burgesiak 1945an eratutako errepresio-instituzio honek, nazioarteko moneta-sistemaren egonkortasuna hala nola II Mundu Gerratea ondoren ateratako mundu-ordena berriaren hegemonia bermatu behar zuen. 1976 geroztik FMIk paper berri bat bereganatu zuen garatzen dauden herrialdeen zorra arazoen eta nazioarteko krisi finantzarien aurrean. Orain FMI inperialismo Yankee-aren jendarme ekonomikoan bihurtuta, da BCE eta Europar komisioarekin batera E.B.ko Estatu menbruen subiranotasuna jasotzen duena, zerbitzatzen duen oligarkia finantzariarentzat etekin handiak lortuz. Europako herri langile ezberdinak miseriarik krudelenera kondenatuz.

    Langile gisa gure ardura da errepresio-erakunde honi aurre egitea, nahitaezko langabeziara, soldata iraingarrietara (lanpostu prekario bati sarbidea izatearen kasu ez oso probablean), murrizketa gogorretara sektore ahulenetan (erretirodun eta pertsona ezgaietan bezala), klase zapaltzaileetako ondorengoen irismen esklusibora dagoen hezkuntzara… kondenatzen gaituena.

    FMI troikaren hiru buruetako bat, behargin klasearen etsaia, Bilbo-ko kaleetan harrera emateko aukera ematen digu, zeinaren ondorioz bere etsaiak zeintzuk diren gero eta kontzienteagoa den herri langileak kaleetan agertzeko, eta herri batua inoiz garaitua izango ez dela erakusteko, aukera ez duen galduko.

    KIMETZ

    [Gazteleraz HEMEN]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: