1 comment


Soldados Comunistas

“(…)

Moskuko 1905eko matxinada

(…)Benetako borrokaldia, bederatzi egun iraun zituena, zeinen bitartean gobernuaren tropek praktikoki aurrerapenik egin ez zuten, honela da deskribatua jada aipatu dugun autoreaz.

Barrikadei buruz, berak dio, leku guztietan zeudela eraikiak, mutiko eta neskatxek baita ere kaleko tokietan probetxurik handiena ateraz jasotzen zituzten, ezinezkoa bihurtzen zuena zein zen hau defendatzeko matxinoz osaturiko barrikada, eta zein zen itxurazko barrikada, tropen aurrerapena asko oztopatu zuen baldintza izan zena, beti denbora dezente igaro behar zutenak oztopoaren benetako izatea bilatzen, hau igarotzera ausartu baino lehen.

(…) Nevinson jaunak dio: Baina ez zen barrikada beretatik izan benetako aurkaritza etorri zena. Lehenengotik azkenekora ez zen barrikadarik “borrokatua” izan, hitzaren adiera usuan. Metodo iraultzaileak askoz ere ikaragarriagoak eta eraginkorragoak ziren. Alboetako kaleetako barrikaden eta alanbre-hesien bidez beren buruak zalditeriari beldurraz libratu zituzten. Kale nagusietan zeharreko barrikaden bidez, tropen hurbiltzea abiadura mantsora derrigortu zuten. Soldaduentzat, kale borrokaren alde ikaragarria zen ezin zutela inoiz benetako etsaia ikusi. Barrikada edo alboetako kale baten sarrerara iristerakoan, esploratzaile gutxi batzuk distantzia txiki bat aurreratuko ziren fusilak baino lehenago. Aurrera joan ahala, tiroka betiko moduan, aurreko barrikada hutsetara, beharbada bat-batean beren buruak errebolber su ikaragarri baten pean ikusiko zuketen, hamabost bat oinatzetara, kaleko bi aldeetatik. Alferrikakoa zen erantzutea, ez baitzegoen ezer ikusgarri harengan apuntatzeko. Egin zezaketen guztia norabide guztietan itsuki tirokatzea zen. Orduan errebolber sua bat-batean itzaliko zen, pistolak alde gin eta bi aldeetako etxeetan galduko ziren. Leihoak lurrean puskatzen sentituko ziren, tiroak logeletan leher egindako kasuan, eta gainontzeko tiroek hiru edo lau pareten zeharreko zuloak egingo zituzten. Hori txarra zen altzarientzat, baina iraultzaileak duela asko alde eginak ziren atzeko patioen labirinto batean zehar, eta jada beste antzeko eraso bat prestatzen ari ziren beste kale batean.”

(…)

Iraultza Belgikan

(…) Irailaren 19an Brusela-ko behargin klaseak, klase-ertainaren ordezkarien duda-muda eta geldotasunaz nekatuta, auzia bere eskuetan hartu zuen, matxinada altxatu zuen eta Udaletxera abiatu zen. Bertan 40 arma stand eskuratu zituzten. Hurrengo egunean Udaletxeaz eta hiriko postu militar guztiez jabetu ziren, eta nahiko zorienekoak izan ziren arma eta munizio hornidura handien jabetzarekin egiteko. Klase-ertainaren Segurtasun Publikoko Batzordea desegin zuten eta Gobernu probisionala ezarri.

(…) Barrikadak altxatu ziren kale guztietan eta sarreretan. Bide-zoruak erauzi ziren, harriak etxeen goialdera eramanak izan ziren, tropak pasa beharreko kaleetan zehar, eta prestakuntza guztiak egin, emakumeak bereziki lanpetuak egonik prestakuntzetan. (…) Tropek irmotasun handiz aurreratu zuten kale bateko kurba batean zegoen barrikada sendo batekin aurkitu ziren arte, zeinak artilleria erabilia izatea galarazten zuen. Hemen su hilkor baten pean ipini zituzten barrikadaren atzetik, eta goitik galtzada-harri, altzari-pieza pisutsu, leiho, bertzun eta era guztietako misilen euriaz josiak. Setiatuak, beren buruak erretiratzera  behartuak ikusi zituzten. (…)

 Alamoaren defentsa

(…) Ehun eta berrogeita bost Texasko matxinoen indar txikiak hamar egunez eutsi zion 10 000 gizoneko Mexikoko armadari. Behin eta berriro mexikarrak saiatu ziren plaza hartzen, eta hainbestetan izan ziren atzera botata. Zaurituak beren burkideez izan ziren habetuak eta hil arte borrokan jarraitu zuten, soldaduska erregularraren erasoak baionetekin texastarrez  errifle kolpez errefusatuak ziren edota aihotzen lan hilkor azkarrarekin topatu, eta azkenean eraikina hartua zegoenean eta mexikarrak garaile zirenean, ikusi zen izandako galerak historian parekorik ez zutela. Mila bostehun mexikar izan ziren hilak edo hamar texastar bakoitzeko.

(…)

Iraultza Parisen, 1830

(…) Hurrengo eguena, 28a, herriak armagin guztien dendak erasotu zituen eta armen eta ekipamenduen jabetzarekin egin. Barrikadak hiri osoan zehar altxatu ziren, eta polizia-etxeak erasotuak eta hartuak. Aldirietako behargin klasea antolatu eta Udaletxerantz abiatu zen, edo Hotel de Ville-rantz, eta armak hainbat guneetatik banatu ziren.

(…) Hirugarren zutabea azoka-plaza erraldoi batera iritsi zen, Marche des Innoces-era, baina puntu honetan su bizi batez izan zen oldartua, teilatu eta leihoetatik, teila, harri, botila eta txatarra euriarekin batera. Batailoi bati St. Denis Portutik abiatzera agindu zitzaion, garbitu, eta berriro bueltatzeko. Hau egiten barrikada bat aurkitu zuten eraikin luze baten aurrean, Cour Batave-a. Hemen matxinoak errege-patioan sartu ziren, eta eraikin honen inguruko burdin-barandaren atzetik egin zuten tiro, barandak finkatuta zeuden harrien atzean lurrean botata, eta su hilkorra mantenduz tropen gain, gorputz honek barrikada suntsitzeko lanean zebilelako. Batailoi hau ere ezgai izan zen atzeraka borrokatzeko, atzetik barrikadak eraiki baitzituzten hauek pasa ondoren. Azoka-enparantzan bere itzuleraren zain zegoen batailoi lagunak bere burua setiatua ikusi zuen, inguruko kale guztietan azkar altxatzen ziren barrikaden eta aukera orotan bere gain jaurtitzen zen su gupidagabearengatik.(…)

Eguneko borrokaldien amaierak jende guztia leku orotan boterean aurkitu zuen. Hurrengo egunean tropa berriak iritsi ziren Parisetik kanpoko herrialdetik, baina prestakuntza itzelak egin ziren hauek jasotzeko. Kaleak txikitu ziren, eta bide-zoruak barrikadetan bihurtu. Muino handiak ipini ziren kaleetan zehar, upelak harri eta lurraz beteak; oholak, zutoinak eta imajina daiteken oztopo mota oro erabili zen barrikadak egiteko. Kotxeak, gurdiak, zalgurdiak, gurdi pisutsuak, orgatilak izan ziren hartuak eta irauliak, eta zuhaitzak moztuak eta kale-gotorlekuak inprobisatzeko erabiliak.

Orduan gauza bitxi bat gertatu zen. Tropek kaleetan barrena aurrera joateari uko egin zioten, eta bata bestearen ondoren beren kokapenetan gotortu ziren. Honek aukera eman zien matxinoei antolatzeko eta beren borroka era sistematikoago batean planeatzeko. Tropen aurka aurreratu zirenean, borroka pixka baten ondoren soldaduska beren kokapen zentraletik mugitua izan zen –Louvre-a-, lerroko zenbait errejimendu errenditu ziren, eta tropek hiria utzi zuten.

Iraultzak irabazi zuen.

(…)

1848, ekaina

(…) St. Denis Portuan hasi zen borroka. Hemen barrikada hartua izan zen soldaduak bitan atzera botata izan ondoren. St. Martin portuan eta beste hainbat lekutan antzeko borrokak eman ziren, hauetako bakoitzean soldaduskak barrikada hartu zuen. Baina hauetako bakoitzean aurkitu zen, barrikada defendaezina bihurtu ostean, matxinoak gai izan zirela horretarako prestatuak zeuden beste batzuen gainetik ihes egiteko, eta tropek jazartzen saiatu zirenean su narritagarri eta ikaragarri batekin aurkitzen ziren alboko kale eta etxe guztietatik. Matxinoek kaleetako pasabideak agintzen zituzten etxeak hartu zituzten, baina hain atzeratuak zeuden orain ezin zirela aurreko aldetik erraztuak izan, eta beren etxea erarik zientifikoenean prestatu zuten. Aurreko hormak zulatuak izan ziren, sarrerak altzari, kutxa, maleta eta era guztietako oztopoez barrikatu ziren, tarteko hormak aldi bakoitzean soilik gizaki batek pasa ahal izateko eran izan ziren moztuak, eta eskuz eskuko borroka etsian etxe bat hartua zen bezain laster pasabide honetatik hurrengora erretiratzen ziren.

Etxeetako batzuk untxi-zuloekin alderatu ziren, zulo eta galeriez beteak, eta ertz bakoitzean heriotza zegoen soldaduen zain. Leihoak koltxoi eta are-zakuez izan ziren estaliak, eta tiratzaileek beren atzetik botatzen zuten, eta emakumeak lanpetuta zebiltzan balak egiten, arbelak eta harriak tropen buruetara botatzen, armak eramaten, eta zaurituak zaintzen.(…)

Hurrengo goizean aurkitu zen egunean suntsitutako barrikada gehienak berriro eraiki zirela gauen zehar. Hemen zenbakitzea gotortutako lekuak eta distrituak izen zerrenda baliogabea izango litzake, baina nahikoa esateko matxinoek Paris zati erraldoi baten inguruan zirkuluerdi bat marraztu zutela, barrikadak altxa zituztela beren fronte osoan zehar lerro praktikoki jarrai batean, estrategikoki puntu sendoetan prestatu zituzten etxeak eta eraikinak, eta orain beren zerbitzura hartzen ari direla aurreikuspenak edota zuhurtziak iradoki dezaken guztia beren lerroen artean.(…)

(…)”

Revolutionary warfare (euskaratua) – James Connoly

 

Advertisements

Posted martxoa 9, 2014 by aurreralangileria in borroka moldeak, inperialismo

One response to “

Subscribe to comments with RSS.

  1. Pingback-a: ANTOLOGIA 1868-1916 (JAMES CONNOLLY) | Aurrera langileria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: